«Historia. Hiribilduaren sorrera (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    81. lerroa: 81. lerroa:
    Barrualdeko hiribildu askoren moduan, Alfontso XI. erregeak Logroñoko forua<ref>Forua. Arautegia edota legea.</ref> eman zion Soraluzeri.
    Barrualdeko hiribildu askoren moduan, Alfontso XI. erregeak Logroñoko forua<ref>Forua. Arautegia edota legea.</ref> eman zion Soraluzeri.


    Foru honek hirubilduko biztanleen eskubideak eta betebeharrak zehazten zituen, jauntxoen nahikerietatik askatuz. Berran argi asko jasotzen zenez: ''...bertan bizi nahi dutenei legea eta forua ematea, menpekotasunaren zapalkuntza astunaren azpian egon gabe bizi ahal izateko''.
    Foru honek hirubilduko biztanleen eskubideak eta betebeharrak zehazten zituen, jauntxoen nahikerietatik askatuz. Bertan argi asko jasotzen zenez: ''...bertan bizi nahi dutenei legea eta forua ematea, menpekotasunaren zapalkuntza astunaren azpian egon gabe bizi ahal izateko''.


    Hiribildua sortu era bost urterara (1348) Alfonso XI.ak ''Ordenamiento de Alcalá'' izenekoa agindu zuen, udal foruak eguneratzen zituena. Aldaketa garrantzitsu bat herriko agintarien izendapena izan zen. Erregeak (edo ordezkoak) izendatu beharrean, etorkizunean herriko biztanleek aukeratuko zituzten… eta, beharbada, kargutik kendu.
    Hiribildua sortu era bost urterara (1348) Alfonso XI.ak ''Ordenamiento de Alcalá'' izenekoa agindu zuen, udal foruak eguneratzen zituena. Aldaketa garrantzitsu bat herriko agintarien izendapena izan zen. Erregeak (edo ordezkoak) izendatu beharrean, etorkizunean herriko biztanleek aukeratuko zituzten… eta, beharbada, kargutik kendu.

    00:27, 10 iraila 2022(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Aurreko urteetako egoera

    Soraluzeko biztanleak

    XIV. mende hasieran, biztanle gehienak Soraluzeko herrixkan biltzen ziren, Deba ibaiaren eskumako ertzean eta Ibaizabal ibiaren ondoan. Biztanle hauek aurreko mendeetan jaitsi ziren Ezoziako herrixkatik ibai ondora.

    Beste gune bat Herlaibia zen, hau ere ibi baten inguruan sortutakoa, Erlei errekaren ibia hain zuzen. Soraluze baino txikiagoa zen, eta biztanleak Soraluzekoak baino sakabanatuagoak bizi ziren. Deba ibaiarik gora Osintxuko herrixka zegoen, hau ere beste ibi baten inguruan sortua.

    Azkenik, mendietako bordetan bizi zirenak zeuden. Abeltzaintzan aritzen ziren, batez ere behiak eta txerriak zituzten. Gaur eguneko Eibar eta Elgoibar udalerrietan ere jendea antzera bizi zen, bordetan sakabanatuak.

    Lehenengo udalak

    Placencia de Soralucek hiri gutuna hartu baino lau urte aurretik (1339) Soraluzeko herrixkak bazuen alkatea, Pedro Ruyz de Aguirre izenekoa.

    Ordurako soraluzetarrek elkarrekin bildu ziren estutzen zituzten arazoak konpontzeko asmoz, batez ere kapareen bortizkeria. Eta bide honetan hiribildua bihurtzea ezinbestekoa zen. Modu honetan legea (eta erregea) alde izateaz gain, gainontzeko hiribilduen laguntza ere lortuko zuten.

    Kapareak eta leinuak

    Soraluzeko elizari monastegia esaten zioten, apezpikuak ez zituelako errentak kontrolatzen. Soraluzeko kasuan, patroia Gaztelako erregea zen[1]. Baina 1267. urtean Gaztelako Alfontso Jakintsu erregeak Elgoibarko Olaso etxeko jauna zen Lopez de Ganboaren eskuetan laga zuen patronatua. Et Lopez de Ganboa hiltzerakoan, oinordekoek jaso zuten patronatoa.

    Honek esan nahi du olasotarrak Soraluzeko jauntxoak zirela, zeharka bada ere: Soraluzeko nekazari eta abeltzain guzti guztiek ordaindutako “hamarrena” beraiek jasotzen zuten eta.

    Baina Soraluzeko jauntxoak izanagatik, ez ziren herrian bizi izaten, Elgoibarren baizik. Inguruan beste ganboatarrak baziren: Balda (Azkoitia), Jaolaza (Elgeta)... Baina oinaztarrak ere: Irure (Soraluze), Unzueta (Azitain), Ozaeta (Bergara), Gabiria (Bergara)...

    Iruretarrek bi bide nagusiak kontrolatzen zituzten: Bizkaiatik Gipuzkoarakoa Iruren bertan, eta Arabatik Debarakoa Atxuri parean. Honetaz gain, Arregitarrek zein Espillatarrek ere azken bide hau "zaintzen" zuten, beraien dorretxeak bideondoan eraikita.

    Leinu borrokak sortu zirenean, bi leinuek gogo bizia izan zuten hiribildu berrietan eragina izaten. Soraluzen, jauntxoak ganboatarrak izanik, oinaztarrak saiatu ziren elizaren "hamarrenak" kentzen, eta haietako bat hiribilduan bertan sartzen.


    Markinako lurraldeko hiribildu berriak

    XIV. mendeko krisia pasata, Gaztelako erregeak berriro ekin zioten hiribilduak sortzeari. Eta hurrengoak Markina ingurukoak izan ziren. Arrazoia, probintzien arteko muga izanik, bertako jauntxoek alde batetik bestera pasatzen zirela lapurretak egiteko. Bertakoen bizilagunen kalterako izateazgain, Arabako lautadatik itsasorako bideari ere eragiten zion, merkataritza oztopatuz.

    Horregatik, 1335. urtean hasi ziren inguruko herrixkei hiri gutunak ematen eta, garrantzitsua zena, jauntxoen azpitik askatzen erregearen menpera ekartzeko. Lehena Elgeta izan zen (1335 “…en la puebla nueva que se face en los campos de Maya, a la cual puebla ponemos nombre Elgueta, que es frontera de Vizcaya…”); eta Deba gero (1343).

    Urte hartan bertan Markinako merindadekoak etorri ziren, beti aurretik zeuden herrixkak aprobetxatuz: Placencia de Soraluce lehenik (1343), eta hiri urte geroago (1346ñ) Villanueva de San Andres (Eibar) eta Villamayor de Marquina (Elgoibar).

    Azkenik, Tello Gaztelakoak (Pedro I.ren erregearen anaiordea eta ezkontzaz Bizkaiko Jauna) Markina bera sortu zuten (1355) geratzen zen barrutian. Izena, lurraldearena eman zioten. Eta hurrengo urtean Elorrio (1356).


    Soraluzeren sorrera

    Iturriak

    Soraluzeren sorrerari buruzko xehetasunak jakiteko ez dago iturri zuzenak. Alfonso XI. erregeak emandako hiri gutuna aspaldi desagertu zen, segururena Eibarko bonbardaketan (1937. urtean). 1936. urtean don Polik Soraluzeko Udal Artxibotik hainbat agiri eroan omen zituen Eibarko bere etxera, Soraluzeko historiari buruz ikertzeko asmoz. Gerra sortu zenean, esin izan zuen agiriak bueltatu eta, 1937ko apirileko bonbardaketan etxea erre zenean, eroandako agiriak ere erre ziren.

    Esteban de Garibai arrasatearrak, berriz, 1571. urtean Los XL libros del Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España argitaratu zituen, eta bertan aipatzen du Soraluzeren sorreran.

    Elgoibar sortu zuteneko hiri gutuna, berriz oraindik gordetzen da (1376), eta Garibairen aipamena ere. Eibarko hiri gutuna, berriz, aspaldi galdu zen; Soraluzeren kasuan moduan, Garibairen Compendio historialera jo behar da ezer jakiteko.

    Iturri hauek alderatzen eta estrapolatzen, Soraluzeren sorreraren ideia argia osatu dezakegu.

    Algecieaseko setioa

    1341. urtean Gaztelako Alfonso XI.ak al-Ŷazīra al-Jaḍrā setioa[2] prestatzen hasi zen. Alfontso XI.aren poemak gero jasoko zuenez:

    El alcaçar muy rreal, fermoso commo rrobi,
    Torres de canto e de cal, las mejores que yo bi,
    Anartes con sus saetas, almenas bien apostadas,
    Muy peligrosas barreras, cartauas muy bien labradas,
    Dos billas son de grand brio, e están en tierra fiel
    Por entre couas un rrio, que llaman rrio de la Miel.

    1342. urtean setioa hasi zen, soldadu asko bilduz. Gaztelarrez gain, aragoiarrak, portugaldarrak eta Genovakoak.

    Geztelarrekin batera gipuzkoarrak ere baziren, Beltran Velez de Guevara y Haro (Oñatiko kondea) ganboatarraren aginpean. Bi urte geroago Algeciras harrzea lortu zuten (1344).

    Placencia de Soraluceren hiri gutuna

    1343. urteko urriak 15ean Alfontso XI. erregeak Placencia de Soraluce sortzeko hiri gutuna eman zuen. Esteban de Garibairen esanetan:

    Setio horretan (Algecirasekoa), Alfontso Erregeak Gipuzkoako probintzian beste herri eta hiribildu bat sortzeko agindu zuen, Deba ibaiaren ertzean, Soraluze eta Herlabia izeneko landa lurretan, eta agindu zuen Soraluzen bizi ziren Markinako gizonek eta Herlabiako soroetan bizi zirenek egin zezatela Placencia izeneko herri eta hiribildu hori.
    Bere mugak eta Logroñoko hiriaren forua eman zizkion, 1381. urteko urriak 15ean Algeciraseko errege kanpamenduan, Kristo jaio osteko 43.ean, igorritako agindu baten bidez, Sancho Mugarra bere idazkariaren aurrean eta Gipuzkoako Merino Nagusia Beltran Velez de Gebara izanaz, probintzia bereko jendearekin setio luze honetan Alfontso Erregea lagunduz ari zena.
    Azken honek zera agindu zuen, hiribildu hori hesitu eta dorreak egin, eta Eliza jaso, eta Elgoibar eta Mendaroraino Markina esaten zitzaiola.

    Sortzeko arrazoiak

    Batzuen arabera, gipuzkoarren artean soraluzetarrak ere baziren. Eta azken hauek erakutsitako adorea saritzeko erregeak hiribildua sortzeko hiri gutuna eman zien… baina, elezahar hau egia izan ala ez, baziren beste arrazoi asko tartean.

    Alde batetik, hogei urteko epean sei hiribildu sortu ziren oso esparru txikian: Elgeta (1335), Soraluze (1343), Elgoibar (1346) eta Eibar (1346) Gipuzkoan, Markina (1355) eta Elorrio (1356) Bizkaian. Honek erakusten du eskualdea egituratzeko asmoa bazela.

    Honetaz gain, Elgoibarren hiri gutunean eta Eibarri buruzko Garibairen aipamenean agertzen denez hiri gutunak biztanleek eskatuta eman ziren. Eta hiru hiri gutunetan agintzen da hiribilduak hesitzeko eta dorreak jasotzeko. Eskaera hauek salbuespenak dira hiri gutunetan. Hemendik ulertzen da Soraluze, Elgoibar eta Eibarko biztanleek hiribilduak eskatu zituztela kapareengandik babesteko asmoz.

    Azkenik, Soraluzeren kasuan behintzat, hiri gutunak eliza berria jasotzeko agintzen du, nahiz eta Santa Maria monastegia aurretik izan. Azken hau olasotarrena batena zenez (ganboatarrak), eliza berria egingo balitz "hamarrenik" gabe geratuko ziren. Eta Vita Ignatii Loiolae liburuan agertzen denez, "Alonso Jauna Erregeak Juan Perez eta Gil Lopez-en anaia oinordetzaz, herritik gertuko jabegoez eta herri barneko lurrez saritu zuen". Juan Perez eta Gil Lopez anaiak ziren, Oinaz etxekoak[3]. Hau denak oinaztarren trikimaikuren bat egon zela adierazten du, hiribildu berrian ganboatarren indarra gutxitzeko.

    Soraluzeko forua

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Barrualdeko hiribildu askoren moduan, Alfontso XI. erregeak Logroñoko forua[4] eman zion Soraluzeri.

    Foru honek hirubilduko biztanleen eskubideak eta betebeharrak zehazten zituen, jauntxoen nahikerietatik askatuz. Bertan argi asko jasotzen zenez: ...bertan bizi nahi dutenei legea eta forua ematea, menpekotasunaren zapalkuntza astunaren azpian egon gabe bizi ahal izateko.

    Hiribildua sortu era bost urterara (1348) Alfonso XI.ak Ordenamiento de Alcalá izenekoa agindu zuen, udal foruak eguneratzen zituena. Aldaketa garrantzitsu bat herriko agintarien izendapena izan zen. Erregeak (edo ordezkoak) izendatu beharrean, etorkizunean herriko biztanleek aukeratuko zituzten… eta, beharbada, kargutik kendu.


    XIV mendeko Placencia (saiakera)

    Hurrengo urteak

    Izurri beltza, harresiak eta eliza berria

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Hiribildua sortu eta bost urteetara (1348) izurri beltza etorri zen. Asiako estepatan sortua (Yersinia pestis), aurreko urtean Krimeara heldu zen, eta handik Europan barrena zabaldu zen, biztanleen herena edo gehiago hiltzen; toki batzutan hilkortasun tasa %50tik gora izan zen (Nafarroako erresuman, esateko, biztanleen %50tik %70ra hil omen ziren). Soraluzen ez zen hilgo askoz gutxiago.

    Izurri beltza uda edo udazkenean heldu zen herrira. Ordurako soraluzetarrak herri "berria" antolatzen ariko ziren: kaleak zabaldu, harresiak jaso, etxeak eraiki... Izurriak eragindako hileta kopurua kolpe latza izango zen egituratzen ari zen herriarentzat.

    Beste tokitan izurri beltzak hainbat herriren desagerpena ekarri baldin bazuen, Soraluzeren kasuan herriak aurrera egin zuen, nahiz eta biztanleen ia erdia galdu. Goizago edo beranduago kaleak zabaldu zituzten (Kalegoen, Kalebarren eta Kalegurutze), etxeak eraiki eta harresia jaso (Kalegoeneko eta Kalebarreneko ateak, Zerkia...).

    Hiri gutunak agintzen zuen eliza berria, harresien barruan eraki beharrekoa, ez zen inoiz egin. Agian izurri beltzaren ostean nahikoa diru edota jende ez zegoelako, edota olasotarrek egindako presioengatik, edo...

    Kapareak hiribilduaren barruan

    Hiribildua sortu baino lehen, olasotarrak ziren Soraluzeko jauntxoak. Beraiek jasotzen zuten Santa Maria la Real elizari ordaindu beharreko "hamarrenak" eta: jasotako uzta guztien hamarrena, fruta guztien hamarrena, jaiotako animali guztien hamarrena... Baina olasotarrak Elgoibarren bizi ziren, eta Soraluzen beste kapare familiak ziren, bakoitza bere dorreetxean: iruretarrak (oinaztarrak), arregitarrak, espillatarrak...

    Hiribildua sortzerakoan, esperotakoa zen elizaren patroiak eragina izatea hiribildu berrian. Baina itxura guztien arabera oinaztarrek aprobetxatu nahi izan zuten indar korrelazioa bere alde aldatzeko. Alde batetik, lortu zuten erregeak eliza berria jasotzeko agintzea. Honek esan nahi zuen "hamarrenak" eliza berrira pasa zitezkeela, olasotarrei diru iturriak estutzea, alegia.

    Eta Soraluzeri hiri gutuna eman eta denbora gutxira, errege berak Juan de Loyola[5] zaldun oinaztarrari lur sailak eman zizkion Soraluzen bertan.

    Eliza berria ez zen egin, olasotarren eraginez edota izurri beltza etorri zelako (1348). Baina Juan de Loyola etorri etorri zen, eta bere etxea eraiki: Loiola etxea, gaur egun kooperatiba dena (Kalebarren 4). Eta urte batzutara beste kapare oinaztarrek, iruretarrek, Ormaetxea eraiki zuten (Santa Ana 12).

    Nafarroan atzera (1368-73)

    Karlos II.a Nafarroakoa (1332-1387), Evreuxkoa edo ‘’Gaiztoa’’ ere deitua, 1349. urtean egin zuten Nafarroako erregea.

    Aurki lanetan hasi zen mendebaldeko eskualdeak berreskuratzeko, ehun eta berrogei urte lehenago galduak. Hala, 1350. urtean Gipuzkoa ekialdeko lau famili nagusiak bere menpean jarri zituen, urteko 900 liberak ordainduta. Hurrengo urtean Oñatiko jaunaren txanda izan zen, honi Lizarraldeko hiru herri eman zizkiola; bost urte geroago urteko 200 liberako errentak, eta 1363. urtean hainbat herrietako zergak ere.

    Urte berean Nafarroako Karlos II.a eta Aragoiko Pedro IV.a Uncastillon bildu ziren, Gaztelako erresuma elkarren artean banatzeko asmoz… irabaztzen bazuten. Oso egoera egokia zen, Gaztelan gerra zibila zelako orduko erregea (Pedro I.a) eta honen anaiordearen artean (geroko Enrike II.a).

    Karlos II.ak Gipuzkoa, Bizkaia[6], Araba eta Errioxa konkistatu zituen (1368). Baina Gaztelako gerra bukatu zenean (1369), Enrike II.ak lurraldea berrantolatu eta gero atzera bota zituen nafarrak (1473). Karlos II.aren mendebaldeko abenturak bost urte besterik ez zuen iraun (1368-1373).


    Erreferentziak

    • La evolucion del hábitat y el poblamiento en el País Vasco durante las Edades Media y Moderna. Álvaro Aragón Ruano (Domitia, 2011).
    • La formación de las villas en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain-Gaiztarro (Revista de Administración Local 1947).
    1. Hortik izena: Santa Maria la Real.
    2. Sitio de Algeciras (1342-1344). Wikipedia (gazteleraz).
    3. Hau omen da Soraluzeko Loiola etxearen jatorria.
    4. Forua. Arautegia edota legea.
    5. Juan de Loyola hau Juan Pérez de Loyola eta Gil López de Oñaz-en anaia zen, nahiz eta hirurak abizen desberdinak izan!
    6. Bizkaiko jauna don Tello zen, Enrike II.aren anaia.