«María Garcia de Uribarri (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    27. lerroa: 27. lerroa:
    ==Beste andra merkatariak==
    ==Beste andra merkatariak==
    (Marinak konta zezakeen berea ez zela kasu bakarra, garai hartako beste andrak ere aritzen zirela. Zehaztasunak eranskinetan)
    (Marinak konta zezakeen berea ez zela kasu bakarra, garai hartako beste andrak ere aritzen zirela. Zehaztasunak eranskinetan)
    Mariaz gain, garai hartan beste andrakume ere aritzen ziren armagintza salmentetan: Estibariz de Ysasi andereak, esateko, edo [[Marina Perez de Arreguia (eu)|Marija Pèrez de Arreguia]], [[Andres Ibañez de Yrure (eu)|Andres Ybañez de Yrure]] jaunaren alarguna.
    Mariaz gain, garai hartan beste andrakume ere aritzen ziren armagintza salmentetan: Estibariz de Ysasi andereak, esateko, edo [[Marina Pérez de Arreguia (eu)|Marina Pérez de Arreguia]], [[Andres Ibáñez de Yrure (eu)|Andres Ybáñez de Yrure]] jaunaren alarguna.

    Ez bakarrik armetan. 1570 urtean Andrés de Arizaga jaunak Deban burdina itsasoratu zuen, Sevillan saltzeko. Itsasontziak heldu baino lehen hil egin zen, eta María Martínez de Irure alargunak Sevillan zuten ordezkariari jarraibideak eman zizkion, burniaren kargu egiteko.

    00:57, 25 otsaila 2020(e)ko berrikuspena

    Maria Garcia de Uribarri
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Soraluze ¿?
    Hil Soraluze ¿?
    Profila Etxekoandrea
    Arma saltzailea

    Familia bizitza

    Juan Garcia de Uribarri jaunaren alaba izan zen. Aitak, herriko eskribaua eta alkatea izateaz gain, diru asko egin zuen arma salerosteetan.

    Aita arrasatearra zen, baina 1525tik Soraluzen zegoenez, María bertan jaioko zen segururena, agian aitak eraikitako Uribarri jauregian, hain zuen.

    Ez da ezagutzen ezkondu zen, ezta seme-alabarik izan zuen ere. Baina, arma merkataritzan aritu izanak adierazten du ezkondu gabea izango zela, segururena.

    Arma merkataria

    María alaba bakarra zen, ezkontza barrukoa behintzat[1]. Beraz, aita 1559 urtean hil zenean, alabak hartu zuen lekukoa; lehenik eta behin, aitak Sevillara bidalitako 140 arkabuz saldu zituen, eta urte hartan bertan beste 101 arkabuz saldu zituen.

    Hurrengo urteetan negozioetan jarraitu omen zen, bost urte geroago (1564/02/23) Pedro Pérez de Arteaga jaunak auzia jarri zion eta, 116 erreal eskatuz. Eta 1569 urtean Ibaizabal errota Juan de Churruca-ri alokatu zion.

    1558 urtean Pedro Gonçalez de Escalante ikuskatzaileak Errabaleko Uribarri dorretxearen goiko solairuak alokatu zizkion Juan Garcia de Uribarri jaunari, armak aztertu eta gordetzeko, modu honetan Soraluzeko Erret Lantegiak sortuz[2]

    Urte batzuk geroago, 1.573 urtean, Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia izenekoa sortu zen. Jauregi osoa erosi zuten, Erregetxe zaharra bihurtuz, baina ez dakigu oraindik Maria bizirik zen ala ez. Erregetxe berria zabaldu artean (1809) bertan egon zen armen biltegi eta azterketa tokia.

    Beste andra merkatariak

    (Marinak konta zezakeen berea ez zela kasu bakarra, garai hartako beste andrak ere aritzen zirela. Zehaztasunak eranskinetan) Mariaz gain, garai hartan beste andrakume ere aritzen ziren armagintza salmentetan: Estibariz de Ysasi andereak, esateko, edo Marina Pérez de Arreguia, Andres Ybáñez de Yrure jaunaren alarguna.

    Ez bakarrik armetan. 1570 urtean Andrés de Arizaga jaunak Deban burdina itsasoratu zuen, Sevillan saltzeko. Itsasontziak heldu baino lehen hil egin zen, eta María Martínez de Irure alargunak Sevillan zuten ordezkariari jarraibideak eman zizkion, burniaren kargu egiteko.

    Edo inbertsore moduan, maileguak ematen edota negozioan parte hartzen: dirua uzten zien merkatari bati, honek salgaiak erosteko eta saltzeko, “irabaziak edo galerak erdibana” egiteko. 1579 urtean Domenja de Aguirrek 30 dukat utzi zizkien Juan Ibáñez de Armendiari, hiru urtetarako.

    Erreferentziak

    1. Jakin badakigu aitak gutxienez sasiko beste alaba bat izan zuela, Azkoitian.
    2. Soraluze. Monografía histórica.