Ibaizabal errota (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Fusilak barrenatzeko makina

Izena

Ibaizabal burdinola, ola edota errota.


Historia

Izenak esaten duenez, burdinola hau Deba ibaian zegoen. Burdinolaz gain, ogi-errota ere bazen[1].

Eraikuntza eta auzia

1536. urtean Juan Garcia de Uribarri eta Arregia dorretxeko Pedro Perez de Arreguia jaunek eraiki zuten. Biak ala biak herriko jauntxoak ziren eta, Soraluzeko eskribauak izateaz gain, industria eta komertzio gizona izan ziren.

Aurki auzitara deitu zituzten, gorago zeuden erroten jabeek salatuta, Yruretarrak denak: Juan Ybanes de Yrure, Francisco Martinez de Yrure eta Anton Martinez de Yrure. Aintzinean errota hauek Udalarenak ziren, baina 1476. urtean Martín Ybañez de Yrure jaunak erosi zituen Udalaren kaltetan: "bere bidezko prezioaren erdian baino gehiagotan iruzur egin zion"[2].

1536.ko uztailan Pedro Perez eta bazkideei eskatu zien presa eta errota berriak beren kontura desegiteko, presatutako urek goiko errotei ez zietelako lagatzen lana ganoraz egiten, legeak agintzen zuenez[3].

Presa berriaren jabeek, berriz, Ibaizabaleko errota eta presa berriek ez zituztela inundik inora kaltetu Juan Ibañez-en errotak ezta herria ere[4].

Azkenean, Udalak lekukoak deitu zituen, ea presa berria eraikitzerakoan legeak bete ziren ala ez jakiteko.

Alvaro Aragónek[5], berriz, ola hau 1597. urtean eraiki zela jasotzen du, Soraluzeko Udalak eta Juan Garcìa de Churrucaren oinordekoek erdibana. Soraluzeko armagintzak gero era burdin gehiago[6] behar zuenez, inguruko burdinoletatik ekartzen zuten (Elgoibar, Mendaro, Altzola, Eibar, Oñati...) eta, burdinola berrian inbertsioa egiterakoan, Soraluzeko Udalak diru iturri berria aurrikusi zuen.

Azalpena

Presak ibaiaren ibilgu arrunta betetzen zuen, baina ez gehiago. 37 metro t'erdiko zabalera zuen (22 estadu eta bi besabete).

Ibaiertzetan lotzeko estribo zabalak zituen alde bakoitzean.

Goiko aldetik, berriz, hiru zutabe zituen, errotarako zubia eraikitzeko[7].

Hurrengo urteak

1569. urtean María Garcia de Uribarri zen jabea, Juan Garcíaren jaunaren alaba. Urte hartan errota Juan de Churruca-ri alokatu zion[8].

Errota edo ola hau Churruca familiari lotuta agertzen da. Churruca hauek armagintzan buru-belarri sartuta zeuden, agirietan agertzen den lehendabiziko maisu armagilea[9], 1561 urtean hain zuzen, Juan de Churruca izan zen. Urte batzuk lehenago, 1544an hain zuzen, Juan Ibañez de Churrucak, Juan de Churrucaren aitak, Alzubiaga errota alokatu zion Juan Ibáñez de Hernizqueta-ri, arkabuzak barrenatzeko.

1611. urtean Ybaiçabaleko burdinola eta errotak aipatzen dira[10].

Eta 1628. urtean beste aipamena agertzen da, Joan de Ynsaustiri ordaindu ziotela "...erretena ondoko Ybaiçabal burdinolarako bidea konpontzeagatik"[11].

Ehun urte geroago, 1u30.ean, barrenen etxea berreraikitzen ari ziren erre zelako[12].


Kokapena

Berez, ertaroan eta Aro Modernoan Ibaizabal esaten zitzaion Deba ibaiaren alde zabalenari. Bertan eraiki zen zubiari, zubi nagusiari, Ibaiçabal zubia esaten zitzaion.

Ibaizabal errota edo burdinolaren kokapen zehatza ez da ezagutzen; dena den, goian aipatutako 1536-1537 auzian erabilitako azalpenak ingurua mugatzen dute.

Presaren alde bat (ezkerrekoa?) Ybaiçabal aldean zegoen, udal lurretan eta Joan Garcia (de Uribarri) jaunaren sagardiarekin muga egiten zuen. Beste aldea (eskumakoa?) Attuyti eta Elgoibarrerako errege bidearen inguruan zegoen, ibaia eta errege bidearen arteko esparru hau ere publikoa zela. Gorago zeuden errotak, Yruretarrenak, herriko Errabalean zeuden. Eta beherago, berriz, Igerate errota[13].

Deba ibaian beste presarik ezagutzen ez denez, bada uste duena Ibaizabal burdinola eta Igareta errota (Malmero) berbera zirela.

Ramiro Larrañagak, berriz, Ezozia bailaran kokatzen du[14].


Erreferentziak

  1. "...molino de pan moler e de la herrería sotil de degalzar fierro de la ribera e lugar e río llamada Ybaiçabal..." (Soraluzeko Udal Artxibategia Estritura Publikoen Errejistroa 1537/01/09).
  2. "fue engañado en mucho más de la mitad del justo presçio" (Soraluzeko Udal Artxibategia Estritura Publikoen Errejistroa 1537/01/09).
  3. Legeak agintzen du "...que no se aga nuebo molino en perjuyzio ni danno de otro primero porque el río y bado público es a todos común, redundando como redunda a mis partes mucho perjuyzio y danno con la reponpa que aze la dicha presa porque sube en tanto grado que detiene y retrasa el bado y curso de la agoa de los dichos molinos primeros y en tal caso proybe la ley espresamente disponiendo lo siguiente: debe ser fecho tal molino de manera que el corrimiento de la agoa no se enbargue al otro primero más que la aga libremente según que era de antes acostumbrado a correr." (Soraluzeko Udal Artxibategia 1536/07/21).
  4. (Soraluzeko Udal Artxibategia 1536).
  5. La actividad siderometalúrgica guipuzcoana durante el siglo XVII: transformaciones y productividad. Álvaro Aragón Ruano (Lurralde 34, 2011, 109-149 o.).
  6. Hierro tocho.
  7. Sy saben que antes e al tiempo de la hedificaçión de la dicha presa e sus çimientos... fue aberiguado por canteros e carpinteros maestros de ribera la forma e horden que se abya de thener en el altor e anchor de la presa nueba... que según uso de ribera debyan aver o pertenesçertes... que la la presa avya de tomar e ocupar solo la madre del dicho río por lo corria el aguoa en las medias aguoas y no en las cresçidas y por allí avian de ser los lados y mangas y fortificaçión de la dicha presa con su anchura y represa e posieran la sennal que de presente está en la quarta piedra que asta aquella altura podía sobre la dicha presa que hera en anchor de veynte e dos estados y dos codos poco más o menos e a este respecto e medida posieron la senal e hizieron la declaraçión los dichos maestros de ribera".
    "sy saben que la altura de la dicha presa se puso y esta puesta medida de una pulgarada mas baxo de la segunda senal que está en la esquina de la terçera piedra."
    "Yten sy saben que la largura de la dicha presa en la madre poco más o menos... y a respecto de la dicha largura se edificaron y están edificados los lados y mangeras e fortificaçion de amos lados e fynes de la dicha presa... la dicha madre de rio tiene de mas anchura de los que tenia o tubiera sy la presa e sus mangueras se edificaran en la anchura de la madre del río".
    "Yten sy saben que las obras de los tres pilares que estan edificados en la dicha presa son para puente e servicio de los dichos edificios de molinos e herrería e útiles e neçesarias para el bien público..."
    "Yten sy saben que segund uso e arte de maestros de ribera mas es lo que se dexo de alçar la dicha presa a lo esaminado por los primeros maestros y esamen y lo que se alargó la presa y ensancharon sus estribos que no lo que ocupan y represan los tres pilares".
    "Yten si saben que después de la edificación de la dicha presa e sus mangueras e tres pilares ha abydo muchas cresçientes de agoa en el dicho rio... y los dichos molinos superiores de Juan Ybañez y Fco. andaban corrientes y molientes segund e commo solian andar de los tiempos antes de la edificaçión de la dicha presa e ""pilares inderiores con todas las creçientes de agoas". (Soraluzeko Udal Artxibategia Estritura Publikoen Errejistroa 1537/01/09).
  8. Ramiro Larrañagak Margarita Uribarri jasotzen du.
  9. Maestro armero.
  10. (Soraluze Hiribilduko Kontu Errejistroa 1611/03/23).
  11. (Soraluze Hiribilduko Kontu Errejistroa 1628/07/24).
  12. "...que padeció incendio" (Soraluzeko Udal Artxibategia 1730/04/23).
  13. "...la ribera e lugar e río llamada Ybaiçabal confina con el mançanal del dicho Joan Garcia; y dende el río e su madre es tierra concegil por la parte de Ybayçabal y por la parte de Attuyti y camino real de para Elgoybar de la tierra del exido público que linda por la una parte con dicho camino real y con la madre del dicho rio público... e de los molinos que más arriba en el arrabal de la dicha villa están hedificados y de presente tienen e poseen los dichos Juan Ybannes e Francisco... han noticia del molino dicho de Yguerate que es junto al dicho río público mas abaxo de la dicha presa y edificio nuebo de molinos y herrería sotil..." (Soraluzeko Udal Artxibategia Estritura Publikoen Errejistroa 1537/01/09).
  14. Soraluze. Monografía histórica. (243 orrialdea)