Difference between revisions of "Sagar-erreka (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
 
Line 9: Line 9:
 
}}  
 
}}  
  
==Irudiak==
+
[[Fitxategi: Sagar-erreka._Ikuspegi_orokorra_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg | thumb | 500px | center | Ikuspegi orokorra (J.C. Astiazarán 2020)]]
''(handitzeko, sakatu gainean)''
 
<gallery>
 
  Argazkirik_ez.jpg
 
</gallery>
 
  
  

Latest revision as of 18:36, 24 July 2020

Sagar-erreka / Olakorta
Nagusia Deba ibaia
Luzeera 1.300 m
Aldapa % 5koa (160 m > 95 m)
Eskumako adarrak Sasibaltz
Ganbela
Ezkerreko adarrak Aierdi
Bailara Irure


Ikuspegi orokorra (J.C. Astiazarán 2020)


Kokapena

(Ibai edo erreka baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

Loading map...


Kontuak

Gehiago jakiteko, sakatu hemen

Erreka honek laupabost kilometro ditu, eta Bergara udalerritik dator. Azken bi kilometroatan Soraluzeko lurretan sartzen da, bi izen hartzen dituela zatiaren arabera:

  • goian Olakorta, Bergarako mugatik Sagar-errekako ur jauziraino. 690 metro luze, eta % 6ko aldapa (205 m > 160 m). Eskumatik Sasibaltz erreka bilzen zaio.
  • Ur jauzitik aurrera Sagar-erreka edo Sagarraga erreka. 1.300 metro luze, eta % 5ko aldapa (160 m > 95 m). Ur jauziaren azpian Ganbela eta Aierdi erreka biltzen zaizkio, biak ur jauziak dituztela. Bada esaten duena izena errekara eroritako sagar ugariek eman ziotena, ibaiak Debaraino eramaten zituena eta bertan sagardoa egiten zutela.

Ur jauziak kenduta, erreka honek ez du aldapa handirik (% 5koa). Deba ibaiaren adarretatik emari gehien duena da.

Erreka honen ertzetan industri jarduera ugari izan da. Oleaz gain, Soraluzeko armagintza Sagar-errekan hasi zen XV mendetik aurrera:Mutxaneko ola, Barrena, Galtzaidukua, Errotabarri, Igarate... eta Olakorta izen bera, gerora ogi errotak bihurtu zirenak. XX mende hasieran Irurak-Bat zentrala) eta Sagar-errekako uren eruatea eta, azkenik, bertako industrialdeetako (Sagar-erreka eta Sagarraga) enpresak.

Errekaren paraleloan gurdi-bidea zihoan, Ibarrola (Basalgo auzoa, Bergara) eta Azurtzatik (Eibar) Elgerataino. 1956 urtean Azurtzarainoko zatia errepidea bihurtu zuten, eta handik porlanezko pistaz Elgetako errepidera[1] heldu daiteke.

Behin errepidea eginda, ingurua asko aldatu zuten: hiltegi berria, zabortegia, etxebizitzak, lantegiak... horretarako burdinola izandako baserri gehienak bota zituztela (Sagarraga, Barrena, Errota-barri eta Banekua).

1975 urtean, Olakortako zatian, Eibarrera urak eruateko presa berria egin zuten. Eta Soraluzeko saihesbideko lanek, 1985 urtean bukatuta, Igarate ingurua desitxuratu zuten zeharo (zuzendariaren etxea bota, Sagar-erreka bera desbideratu eta lur azpiko pasabidea).

Azken urteraoak dira Urkulutik datorren ur-tutuaren errepide azpian lurperarzea (2008 urtea) eta Eibar-Gasteiz autobideko Sagar-errekako zubiak eraikitzerakoan erreka alboetan utzitako hondakinak.

Zorionez, oraindik aspaldiko aztarna batzuk geratzen dira. Mutxaneko etxe zarran hiru eraikin eta beste honenbeste presa ikus daitezke, eta Zubitxon eraikina eta zubi baten ondarrak. Gakinontzekoa, galduta dago.


Erreferentziak

  1. GI-2639. Kanpazarretik Eibarra Elgetan zehar.