«San Roke ermita (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

Sorapediatik
No edit summary
No edit summary

(2 erabiltzailek tartean egindako 5 berrikusketa ez dira erakusten)
32. lerroa: 32. lerroa:
San Rokeren ermita izenez ezagutzen den baseliza, Ezokiako santutegia baino gorago dagoen tontor baten gainean dago, garai bateko [[Komunikabideak. Aintzinako sarea (eu)|errege bide nagusiaren]] ondoan. Bertatik, Soraluzeko herria eta gaur eguneko Maltzagako bidegurutzea ikusi litezke. Bidean aurrera eginda Elgoibarreko San Roke ermitara heltzen zen, eta handik Elgoibarrera jaitsi.

Ermita oso zaharra da, erdi-puntuko arkuan eginiko pieza bakarreko leiho txikiak adierazten duenez, bere horma eta aintzineko itxuraren baitan oraindik kontserbatzen duena. Ermitari buruz dokumentuetan agertzen diren lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira. Hasera batean Gurutze Santua<ref>[[Santa Cruz ermita (eu) | Santa Cruz ermita]]. Javier Elorza (1996)</ref> izenez ezaguna zen, Ochoa Ybañez de Yrureren 1518ko testamentuan agertzen delarik.
Ermita oso zaharra da, erdi-puntuko arkuan eginiko pieza bakarreko leiho txikiak adierazten duenez, bere horma eta aintzineko itxuraren baitan oraindik kontserbatzen duena. Ermitari buruz dokumentuetan agertzen diren lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira. Hasera batean Gurutze Santua<ref>[[Santa Cruz ermita (eu) | Santa Cruz ermita]]. Javier Elorza (1996)</ref> izenez ezaguna zen, Ochoa Ybañez de Yrureren 1518ko testamentuan agertzen delarik. Ermitaren patroiak Larreategi oinetxekoak ziren.

Soraluzen 1598 urteko izurritearen eragina oso gogorra izan zen, Oñatirekin batera inguruetako gogorrena. 1597 urterako [[San Roke Txiki irudia (eu)|San Roke]] eta [[San Sebastian irudia (eu)|San Sebastianen]] irudien erretaula-hornazina eraikitzen hasiak ziren, eta lanak asko aurreratu ziren aipatutako nafarreriari esker, hil baino lehen beraien testamentuetan kutsatutako askok dirua laga zutelako helburu horrendako.
Soraluzen 1598. urteko izurritearen eragina oso gogorra izan zen, Oñatirekin batera inguruetako gogorrena. 1597. urterako [[San Roke Txiki irudia (eu)|San Roke]] eta [[San Sebastian irudia (eu)|San Sebastianen]] irudien erretaula-hornazina eraikitzen hasiak ziren, eta lanak asko aurreratu ziren aipatutako nafarreriari esker, hil baino lehen beraien testamentuetan kutsatutako askok dirua laga zutelako helburu horrendako.

Hala baieztatzen du Joan Ibañez ([[Izarre baserria (eu)|Eizagirre]] baserrikoa) eta Ana Eizagirre Iraolakoa neba-arrebek 1597ko abuztuan egindako testamentuak. Testamentuak honela dio: ''Item. San Roke eta San Sebastianen irudien erretaula egiten laguntzeko hamabi erreal eta dukat bi bidaltzen ditugu (hurrenez hurten) eta mezak ordaintzeko...'' (Ytem, mandamos para ayuda de hazer el rretablo de las imágenes de san rroque y san sebastián, doze reales y dos ducados (respectivamente) y se paguen de misas...)

Gaur egun San Roke da ermitaren titularra. Aldaketa, segururena, [[1598ko nafarreri izurritea (eu)|1598ko nafarreri izurriteak]] eragingo zuen. Elgoibarrerako bidean San Esteban ermita zen; izurrite hori zela eta Elgoibar San Rokeri gomendatu zitzaion, eta izurritea bukatu eta gero, eskerrak emateko ermitaren santua eta izena aldatu zuten. Soraluzen ere antzekoa gerta zitekeen.
Gaur egun San Roke da ermitaren titularra. Aldaketa, segururena, [[1598.eko izurritea (eu)|1598.eko nafarreri izurriteak]] eragingo zuen. Elgoibarrerako bidean San Esteban ermita zen; izurrite hori zela eta Elgoibar San Rokeri gomendatu zitzaion, eta izurritea bukatu eta gero, eskerrak emateko ermitaren santua eta izena aldatu zuten. Soraluzen ere antzekoa gerta zitekeen.

[[Santa Maria la Real eliza (eu)|Santa Maria la Real]] eliza bukatu berria, 1611 urtean San Roke ermita handitzeari ekin zioten, Errezilgo Martin Galarraga harginarekin. Mendi aldera luzatu zuten ermita baina, bertako lurra gogorra izanik, zorua maila desberdinetan egin zuten. Segururena urte hauetan San Roke eta San Sebastian irudiak Santa Cruz ermita honetara ekarri zituzten<ref>1700 urtean San Roke eta San Sebastianen irudiak ermitatik parrokiara jaitsi zuten, bederatziurrena egiteko.</ref>, eta alboko aldare batean jarri. San Rokek zuen eraginari esker ermitaren izena ere aldatzen joan zen.

1695 urtean atea lekuz aldatu zuten, oinetatik hegoaldeko hormara. Eta 1702 urtean adreiluzko zorua egin zioten. Hurrengo urteetan egur lanak egin zituzten: korua, aulkiak... eta kanpaia jarri zuten.
1695 urtean atea lekuz aldatu zuten, oinetatik hegoaldeko hormara. Eta 1702 urtean adreiluzko zorua egin zioten. Hurrengo urteetan egur lanak egin zituzten: korua, aulkiak... eta kanpaia jarri zuten.

1976. urtean ermita profanatu zuten<ref>[[La ermita de San Roque profanada (eu) | La ermita de San Roque, profanada]]. Iñaki Linazasoro (La Voz de España 1976/04/09).</ref>: gaztetxo batzuek, herrikoak omen, atea apurtu, hiru irudi lapurtu ([[San Roke Txiki irudia (eu)|San Roke Txiki]], [[San Sebastian irudia (eu)|San Sebastian]] eta [[San Antolin irudia (eu)|San Antolin]]) eta gasolina zabaldu zuten barruan, ermita erretzeko asmoz. Zorionez, ez zuten erre. Desagertutsko irudiak inguruetan agertu ziren, zati batzik apurtuta. Gainera, ez zen lehen aldiz halakoak jazotzen zirela.

[[Fitxategi: San_Roke_ermita._Txanponak_eta_iltzeak.jpg | thumb | right | 300px | Agertutako domina, txanpon eta iltzeak (Miren Aierbe 1993)]]
[[Fitxategi: San_Roke_ermita._Txanponak_eta_iltzeak.jpg | thumb | right | 300px | Agertutako domina, txanpon eta iltzeak (Miren Aierbe 1993)]]
76. lerroa: 78. lerroa:
==Artelanak==
==Artelanak==
Dituen gehienak oso zaharrak dira, eta herrikoi estilokoak:
Dituen gehienak oso zaharrak dira, eta herrikoi estilokoak:
* Erretaula nagusia: egurrezko gurutziltzatua (ikusgai), atzean pintura bat zuena (azken hau ez dago).
* Erretaula nagusia: egurrezko gurutziltzatua (ikusgai), atzean pintura bat zuena (erretiratuta dago).
* [[San Roke Txiki irudia (eu)|San Roke Txiki irudia]], XVI mende bukaerakoa
* [[San Roke Txiki irudia (eu)|San Roke Txiki irudia]], 1598.koaa
* [[San Sebastian irudia (eu)|San Sebastian irudia]], XVI mende bukaerakoa
* [[San Sebastian irudia (eu)|San Sebastian irudia]], 1598.koa
* [[San Antolin irudia (eu)|San Antolin irudia]], herrikoa
* [[San Antolin irudia (eu)|San Antolin irudia]], herrikoa
* [[San Roke ermitaren zerua (eu)|''Zerua'']]
* [[San Roke ermitaren zerua (eu)|''Zerua'']]
84. lerroa: 86. lerroa:

<gallery>
<gallery>
San_Roque_ermita._Kalbario_erretaula_(Arantza_Cuesta_Ezeiza).jpg | Kalbario erretaula
(Arantza Cuesta Eceiza)
San_Roque_ermita._Kalbario_erretaula_(Arantza_Cuesta_Ezeiza).jpg | Kalbario erretaula
(Arantza Cuesta Ezeiza)
San_Roke_ermita._San_Roke_txiki_irudia_01_(Kontrargi_2002).jpg  ‎| San Roke txiki
(Kontrargi 2002)
San_Roke_ermita._San_Roke_txiki_irudia_01_(Kontrargi_2002).jpg  ‎| San Roke txiki
(Kontrargi 2002)
San_Roque_ermita._San_Sebastian._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg      | San Sebastian
(Arantza Cuesta Eceiza)
San_Roque_ermita._San_Sebastian._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg      | San Sebastian
(Arantza Cuesta Ezeiza)
San_Roque_ermita._San_Antolin._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg        | San Antolin
(Arantza Cuesta Eceiza)
San_Roque_ermita._San_Antolin._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg        | San Antolin
(Arantza Cuesta Ezeiza)
San_Roke_ermita._Hauts-babeslea_(Juan_Carlos_Astiazarán).jpg    | ''Zerua''
(J.C. Astiazarán 1979)
San_Roke_ermita._Hauts-babeslea_(Juan_Carlos_Astiazarán).jpg    | ''Zerua''
(J.C. Astiazarán 1979)
San_Roke_ermita._Lehioak_(Gipuzkoako_Foru_Aldundia).jpg          | Leiho zaharrak
(Gipuzkoako Foru Aldundia)
San_Roke_ermita._Lehioak_(Gipuzkoako_Foru_Aldundia).jpg          | Leiho zaharrak
(Gipuzkoako Foru Aldundia)

Hauxe da oraingo bertsioa, 00:10, 14 iraila 2022 data duena

San Roke ermita
San Roke ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
Estiloa
Mendea XV-XIX
Kokapena Ezozia bailara
Mota Arkitektura

Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)

Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Mapa kargatzen...

Leiho zaharrena (J.C. Astiazarán 1979)

Azalpena eta historia

San Rokeren ermita izenez ezagutzen den baseliza, Ezokiako santutegia baino gorago dagoen tontor baten gainean dago, garai bateko errege bide nagusiaren ondoan. Bertatik, Soraluzeko herria eta gaur eguneko Maltzagako bidegurutzea ikusi litezke. Bidean aurrera eginda Elgoibarreko San Roke ermitara heltzen zen, eta handik Elgoibarrera jaitsi.

Ermita oso zaharra da, erdi-puntuko arkuan eginiko pieza bakarreko leiho txikiak adierazten duenez, bere horma eta aintzineko itxuraren baitan oraindik kontserbatzen duena. Ermitari buruz dokumentuetan agertzen diren lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira. Hasera batean Gurutze Santua[1] izenez ezaguna zen, Ochoa Ybañez de Yrureren 1518ko testamentuan agertzen delarik. Ermitaren patroiak Larreategi oinetxekoak ziren.

Soraluzen 1598. urteko izurritearen eragina oso gogorra izan zen, Oñatirekin batera inguruetako gogorrena. 1597. urterako San Roke eta San Sebastianen irudien erretaula-hornazina eraikitzen hasiak ziren, eta lanak asko aurreratu ziren aipatutako nafarreriari esker, hil baino lehen beraien testamentuetan kutsatutako askok dirua laga zutelako helburu horrendako.

Hala baieztatzen du Joan Ibañez (Eizagirre baserrikoa) eta Ana Eizagirre Iraolakoa neba-arrebek 1597ko abuztuan egindako testamentuak. Testamentuak honela dio: Item. San Roke eta San Sebastianen irudien erretaula egiten laguntzeko hamabi erreal eta dukat bi bidaltzen ditugu (hurrenez hurten) eta mezak ordaintzeko... (Ytem, mandamos para ayuda de hazer el rretablo de las imágenes de san rroque y san sebastián, doze reales y dos ducados (respectivamente) y se paguen de misas...)

Gaur egun San Roke da ermitaren titularra. Aldaketa, segururena, 1598.eko nafarreri izurriteak eragingo zuen. Elgoibarrerako bidean San Esteban ermita zen; izurrite hori zela eta Elgoibar San Rokeri gomendatu zitzaion, eta izurritea bukatu eta gero, eskerrak emateko ermitaren santua eta izena aldatu zuten. Soraluzen ere antzekoa gerta zitekeen.

Santa Maria la Real eliza bukatu berria, 1611 urtean San Roke ermita handitzeari ekin zioten, Errezilgo Martin Galarraga harginarekin. Mendi aldera luzatu zuten ermita baina, bertako lurra gogorra izanik, zorua maila desberdinetan egin zuten. Segururena urte hauetan San Roke eta San Sebastian irudiak Santa Cruz ermita honetara ekarri zituzten[2], eta alboko aldare batean jarri. San Rokek zuen eraginari esker ermitaren izena ere aldatzen joan zen.

1695 urtean atea lekuz aldatu zuten, oinetatik hegoaldeko hormara. Eta 1702 urtean adreiluzko zorua egin zioten. Hurrengo urteetan egur lanak egin zituzten: korua, aulkiak... eta kanpaia jarri zuten.

1976. urtean ermita profanatu zuten[3]: gaztetxo batzuek, herrikoak omen, atea apurtu, hiru irudi lapurtu (San Roke Txiki, San Sebastian eta San Antolin) eta gasolina zabaldu zuten barruan, ermita erretzeko asmoz. Zorionez, ez zuten erre. Desagertutsko irudiak inguruetan agertu ziren, zati batzik apurtuta. Gainera, ez zen lehen aldiz halakoak jazotzen zirela.

Agertutako domina, txanpon eta iltzeak (Miren Aierbe 1993)

Gurtza horren adierazgarri, 1990. urtean berriztu zuen ermita herritarren artean osatutako batzorde batek. Egindako lanak: estaldura konpontzea, hezetasuna eta zurezko egitura intsektu xilofagoen aurkako tratatzea eta kanpo eta barne paramentuak egokitzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.150.000 pezetaz lagundu zuen.

Gero, solairua zaharberritzeari ekin zioten, eta giza hezurrak agertu ziren. Gipuzkoako Foru Aldundia Aranzadi elkartearen taldea bidali zuen, azterketa azkarra egiteko[4][5]. Bertan sei lagunen hezurrak topa zuten, heldu bat eta umeak beste bostak. Gainera, domina bat eta aintzinako txanpon pare bat ere: Portugaleko ceitil bat, Alfonso Vekoa (1438-1481) eta Nafarroako cornado bat, Felipe IVrena (Espainiako Felipe II, 1561-1598).

Jaiak

Santua gurtu eta herri osoarendako babesa eskatzeko, San Roke egunez (abuztuaren 16an), prozesioa egiten da Santua herriko parrokiara jeitsiz eta urriaren 12an berriz prozesioan jasoz ermitara itzultzen da. Prozesio hauetan San Roke goratzarre abesten da.

Abuztuko Andramari jaien barruan, San Roke eguna ospatzeaz gain, San Roke Txiki eguna ere ospatzen da, Plazentziarren umore zorrotzaren eguna.

Arkitektura

Luze-zabal txikiko nabe bakarra, planta karratua, lau isurkiko estaldura eta manposteriazkok hormak. Harrien kokapenak salatzen dutenez, horma zaharrak baxuagoak ziren, eta garai batean paretak jaso zituzten, ermita altuagoa egiten. Horma zati berrian leiho gotiko konopiala dagoenez (propio eginda edo horma zaharretik ekarria), pentsatzekoa da lan hauek XVI mende aurretik egin zituztela.

Sarrera erdi-puntuan dobelaturiko portadaren bidez egiten da. Sarrera hau ermitaren oinetan zegoen aurretik, baina gero albo batera mugitu zuten, hegoaldera hain zuzen. Oinetako horman oraindik nabarmentzen da ateak hartutako tokia.

Bi leiho nabarmen ditu, mendebaldera ematen dutela biak ala biak. Bata, goian aipatu dena, erdi-puntuko arkuan eginiko pieza bakarreko leiho txikia da; erabilitako teknika honek erakusten du oso leiho zaharra dela. Bigarrena, kanpandegi azpian dagoena, gotikoa da, konopiala hain zuzen; Aldasoro baserritik ekarri omen zuten, berau erre zenean.

Estaldura eta koruen egiturak zurezkoak ditu. Barrualdean, aldare inguruan zerua edo guardapolvos zuen, oso sinplea, presbiterioa babesteko.

Artelanak

Dituen gehienak oso zaharrak dira, eta herrikoi estilokoak:

San Rokeren ermita (Javier Elorza 1996)

Liburua

1996 urtean Soraluzeko Udalak Javier Elorzaren San Rokeren ermita. Soraluzeko udalerrian dagoen Gurutze Santuaren ermitaren historia, orain San Roke izenez ezagutzen da liburua argitaratu zuen.

Euskarazko zein gaztelerazko bertsioak eskuragarri daude Sorapedian.

Erreferentziak

1. Santa Cruz ermita. Javier Elorza (1996)
2. 1700 urtean San Roke eta San Sebastianen irudiak ermitatik parrokiara jaitsi zuten, bederatziurrena egiteko.
3. La ermita de San Roque, profanada. Iñaki Linazasoro (La Voz de España 1976/04/09).
4. Intervención en San Roque. Miren Ayerbe (Aranzadi 1993).
5. San Roke ermita. Miren Ayerbe (Arkeoikuska 1994).