«Soraluze XV mendean (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    58. lerroa: 58. lerroa:
    * [[Errabaleko ospitalea (eu)|Ospitale etxea]] (Errabal 18). Herriko ospital zaharrena. Agirietan 1.515 urtean agertzen bada ere, askoz zaharragoa zen.
    * [[Errabaleko ospitalea (eu)|Ospitale etxea]] (Errabal 18). Herriko ospital zaharrena. Agirietan 1.515 urtean agertzen bada ere, askoz zaharragoa zen.
    * Zubiko etxea (Errabal 22). Ibaizabal igarotzeko eraiki zuten zubiaren ondoan zegoen.
    * Zubiko etxea (Errabal 22). Ibaizabal igarotzeko eraiki zuten zubiaren ondoan zegoen.
    * Unamuno etxea (Baltegieta 2). Desagertua [[La Euscalduna (eu)|La Euscalduna]] fabrika eraikitzeko. Gaur egun [[Polikiroldegia (eu)|Polikiroldegia]] dago bertan.  
    * Unamuno etxea (Baltegieta 2). Desagertua [[La Euscalduna (eu)|La Euscalduna]] fabrika eraikitzeko. Gaur egun [[Arane Polikiroldegia (eu)|Polikiroldegia]] dago bertan.  
    * [[Dolarekua etxea (eu)|Tolare etxea]] (Baltegieta 2). Desagertua [[La Euscalduna (eu)|La Euscalduna]] fabrika eraikitzeko. Gaur egun [[Polikiroldegia (eu)|Polikiroldegia]] dago bertan.
    * [[Dolarekua etxea (eu)|Tolare etxea]] (Baltegieta 2). Desagertua [[La Euscalduna (eu)|La Euscalduna]] fabrika eraikitzeko. Gaur egun [[Arane Polikiroldegia (eu)|Polikiroldegia]] dago bertan.
    * Arana etxea (Baltegieta). Inguruko auzoari eta [[Arane iturria (eu)|iturriari]] izena eman zien.
    * Arana etxea (Baltegieta). Inguruko auzoari eta [[Arane iturria (eu)|iturriari]] izena eman zien.
    * Iturbaltza etxea (Baltegieta 16).  
    * Iturbaltza etxea (Baltegieta 16).  

    20:26, 30 iraila 2019(e)ko berrikuspena

    Soraluze-Plazentzia XV. mendean
    Egilea Javier Elorza
    Sabin Etxaniz
    Ani Elorza
    Urtea 2018
    Hiria Soraluze
    Tamaina 48 x 33 zm.
    Soraluze-Plazentzia XV mendean (Javier Elorza 2018).jpg


    Mapa zertan den

    1.343 urtean Soraluze eta Herlaibiako biztanleek Plazentzia izeneko hiribildua sortu zuten, Alfonso XI erregeak emandako hiri gutuna erabiliz.

    Hiribilduaren 675. urteurrenean, beste ekintzekin batera, Soraluzeko Udalak mapa hau argitaratu zuen.

    Mapa sortzeko Javier Elorzak agiri zaharretan agertzen diren azalpenak (sorrera, ordenantzak...) zein etxe-izenak erabili zituen herriak garai hartan izango zuen itxura irudikatzeko. Marrazkia Sabin Etxanizek egin zuen eta Ani Elorzak, berriz, margotu.


    Maparen azalpena

    Herrikasko zaharra

    1.343 urtean sortu zenean hiribilduak bi kale besterik ez zituen. Bata luzea, ibaiaren paraleloan, bi zatitan bereizita: Kalegoen eta Kalebarren. Beste kalea motzagoa zen, eta goitik behera zetorren eliza ondotik ibaira zuzenean jeisten zela.

    Agirietan hiru ate aipatzen dira: Kalegoenekoa Ormaetxea parean zegoen (Santa Ana 12), Kalebarrengoa Mendata tabernaren ondoan (Kalebarren 5-7) eta Zubiko atea, berriz, Abadetxearen ondoan ibai aldera.

    Horietaz gain baziren bi eraikin garrantzitsuak, herria sortu baino aurrekoak eta mapan agertzen direnak: Soraluzeko monastegia (1.267 urtean aipatzen dena, gaur eguneko parrokia dagoen tokian zegoen) eta Arregitorrea (Erdiaroko eraikina oraindik, Andrés Ibáñez de Irurek XVI mendean jauregia bihurtu zuen).

    Eliza aurrean espazio publiko zabal bakarra zegoen, oso aldapatsua.

    XV mendeko hedapenak

    Hurrengo mendean herria txikia geratu zen, eta handitzeko bi motako hedapen izan zituen: harresien ingurukoakan eta arrabalak.

    Kalegoen eta Kalebarren ateetatik kanpo etxeak egin ziren, kaleak luzatuz. Gainera, Kalebarren gainetik Etxaburueta kalea sortu zen.

    Eta hiru arrabal sortu ziren. Kalegoenetik Osintxurutz Irusagarreta auzoa sortu zen, izen bereko etxearen inguruan. Ibaiaren bestekaldean bi auzo berri eraiki ziren, Errabal izenekoa bat eta Arane auzoa, Arana etxearen inguruan, gaur eguneko Baltegietan.

    Erregebide eta bideak

    Erregebide nagusia Gaztelatik itxasora zihoan. Bergaratik Ibaizabalen ezkerretik zetorren, Soraluze pareko ibira heltzerakoan bestekaldera pasatzen zen (aurretik ibitik, XV mendean zegoen zubitik) eta handik San Roketik gora Elgoibar eta Debaruntz.

    Bazegoen adar bat Eibarra zihoana: ibia zeharkatu beharrean aurrera egiten zuen eta, Iruretik barrena, Eibarraino heltzen zen. Bigarren adarrak, berriz, ibia pasa eta mendian gora egiten zuen, Pagobedeinkaturaino, eta handik Azkoitira jeisten zen.

    Honetaz gain hainbat herribide agertzen dira mapan: Osirantzurakoa[1], Erlaegirakoa, Ernizketarakoa eta Altunerakoa. Arregiako estrata ere agertzen da, Arregigoikoatik herrikaskora zihoana.


    Toponimia

    Etxeak

    XV mendeko agirietan hainbat etxe izen agertzen dira (mapan jasotakoak):

    • Irusagarreta (Santa Ana 20). Harresietatik kanpo, Osintxurutz. Inguruan izen bereko auzoa sortu zen. XVII mendean, bere ortuetan Santa Ana komentua eraiki zen.
    • Kantoiko etxea (Santa Ana 13). Harresiari itsatsita.
    • Ormaetxea (Santa Ana 12). Kalegoen, erreka eta atearen ondoan ondoan.
    • Arretxea (Santa Ana 10). Kalegoen, Ormaetxea ondoan.
    • Igartza etxea (Kalebarren 2). Zubiko atearen ondoan. XVIII mendean berau eta alboko etxea bota zuten Abadetxea egiteko.
    • Loiola etxea (Kalebarren 4). Soraluze hiribildua 1.343 urtean sortu zenean, Alfontso XI erregeak Juan Pérez de Loyola eta Gil López de Oñaz-en beste anai bati (anaiak, nahiz eta abizen desberdinak izan!) lur sailak eman zizkion Soraluzen bertan, eta honek Loiola etxea sortu zuen.
    • Arregigoikoa (Gabolats 1).
    • Arregitorrea (Gabolats 2).
    • Serora etxea (Elizburu 3). Eliza zaintzen zuen serora bertan bizi zen.
    • Atxuri etxea (Atxuri 5). Kaleari izena eman zion etxea.
    • Uribarri etxea (Errabal 10). Juan Garcia de Uribarri arrasatearrak jauregia egin zuen bertan XVI mendean.
    • Txurruka etxea (Errabal 12). Seguruarena, Txurruka baserriaren janztetxea.
    • Ospitale etxea (Errabal 18). Herriko ospital zaharrena. Agirietan 1.515 urtean agertzen bada ere, askoz zaharragoa zen.
    • Zubiko etxea (Errabal 22). Ibaizabal igarotzeko eraiki zuten zubiaren ondoan zegoen.
    • Unamuno etxea (Baltegieta 2). Desagertua La Euscalduna fabrika eraikitzeko. Gaur egun Polikiroldegia dago bertan.
    • Tolare etxea (Baltegieta 2). Desagertua La Euscalduna fabrika eraikitzeko. Gaur egun Polikiroldegia dago bertan.
    • Arana etxea (Baltegieta). Inguruko auzoari eta iturriari izena eman zien.
    • Iturbaltza etxea (Baltegieta 16).
    • Igareta errota (Baltegieta 18). Desagertua. Igareta presa oraindik gordetzen da.

    Toki izenak

    Etxe izenez gain, beste hainbat toponimo ere agertzen dira:

    • Uriortueta. Bertan Erregetxe berria egin zuten (1.804-1.809)
    • Errekatxoeta
    • Aketegietako ortuak
    • Argarateondoko lurrak
    • Bagozko lurrak
    • Iruortueta
    • Sailbedarreko ortuak
    • Burkesategi


    Bitxikeriak

    Herri eraikuntza oso trinkoa zen, esparru zabal bakarra elizaren aurrekoa zen. Gerora etxe batzuk bota ziren, plazak egiteko, Labaderogain (XVIII mendea) eta Plaza Barria (XIX mendea).

    Hasierako etxeen zabalera 6 kanakoa zen (5 bat metro), baina Udaletxea eta Abadetxea zabalera bikoitza dute. Kasu bakoitzean, XVIII mendean bi etxe bota zituzten eraikin berria egiteko.

    XV mendean zubia eta zubiko atea ez zeuden parean, herrian sartzeko zig-zag modukoa egin behar zen. Baliteke erasoen kontea babesteko izatea.

    Etxeak egurrezkoak izanik, arriskuak sahiesteko sutegiak[2] hiribildutik kanpo ezartzen ziren. XV mendean sutegia zuten etxeak (Atxuri etxea, Zubiko etxea, Unamuno etxea...) denak Andikokalen zeuden.

    Arrazoi berberarengatik, gaixotasunak uxatzeko ospitaleak herritik kanpo jartzen ziren. Soraluze kasuan, Ospitala Errabal kalean zegoen, ibaiaren bestekaldean.

    Etxeek bazuten ortuak harresietatik kanpo. Baina behar bezelako lur faltan, Andikokalekoek (Errabal, Arana... auzokoek) Soraluze aldean zituzten beren ortuak. Ospitala salbuespena zen, bere ortua alboan zuen eta.


    Erreferentziak

    Mapa ekartzeko biltegi digitalera joan.

    1. Gaur egun Osintxu.
    2. Forjak.