Altun erreka (eu)

    From Sorapedia
    Altun / Iriarte / Irigarte
    Nagusia Deba ibaia
    Luzeera 830 m
    Aldapa % 20koa (265 m > 100 m)
    Eskumako adarrak Ez dauka
    Ezkerreko adarrak Ez dauka
    Bailara San Andres, Ezozia


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Ibai edo erreka baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Kontuak

    Erreka motza da, ez oso aldapatsua (% 20koa). San Andres eta Ezozia Txurruka eta San Andres bailaren muga egiten du.

    Errekak Gabolats kalea zeharkatzen du, eta izena eman zion: Gabolats izenak haitzaren erreka (gaubea = haitza, latsa = erreka) esan nahi omen du, eta segururena Altun errekaren izen zaharra izango zen. Errekaren ondoan dagoen etxe bati (20. zenbakia) izena eman zion: Gabolats etxea. Gero, kale osoak Gabolats izena hartu zuen, eta errekak izena aldatu zuen, Altun.

    Arabatik itsasertzerako bidea Gabolats kaletik zetorren, eta Altun erreka zeharkatzeko zubia eraiki zuten,garai batean Gabolatseko zubia izenez ezagutua[1].


    Erreferentziak

    1. Ez da nahastu behar XX mendean eraiki zen Gabolatseko zubiarekin, azken honek Deba ibaia zeharkatzen du eta.