Dionisio Adame Lopez de Arreguia (eu)
Soraluzen jaio zen, gurasoak Johan Garcia Arreguia eta Maria Asenci izan zirela. Dionisio Arregia izenarekin bataiatu zuten (1531/07/08).
Arregia Goikoa edo Arreguia de Suso etxean sortu zen. Etxe hau familiakoa zen, eta 1591. urtean Dionisio bera agertzen da jabe moduan.
Limako urteak
Oso gaztea zela, Dionisio Lopez de Arregia Peruko ‘’la ciudad de los Reyes’’ hirira joan zen (gaur egungo Lima).
1554. urterako Limako alguazila zen, eta bertako Auzitegian atezaina gero. Gainera, ordurako dirua mailegatzen hasia zegoen [1] [2]. Irabazitakoak besteak beste etxebizitzetan inbertitu zituen[3].
Eta, garaiko aberats askoren moduan, esklaboak ere izan zituen. Bi aipatu daitezke; bata Maria, bere bi seme beltzen ama izan omen zena; eta bigarrena Francisco, Soraluzera itzultzerakoan saldu zuena[4].
Soraluzera bueltan
Ameriketan dirua egin eta gero, herrira bueltatu zen.
1585. urterako Soraluzen zegoen, orduan herriko Magdalena de Hernizquetarekin auzitan zegoen eta[5].
Etorri zenean, besteak beste, arma merkataritzan aritu zen Ameriketan egindako harremanei esker. Beste bi soraluzetarrekin, Martín de Arregui eta Francisco de Aguirrekin, enpresa bat antolatu zuen Sevillan[6]. Enpresa hau martxan ari zen, gutxienez, 1586 eta 1596 artean.
Urte haietan ere Olabarrena errota erosi zuen. Errota hau Soraluzeko Udala eta bi merkatari (Juan García de Uribarri eta Pero Pérez de Arregia) artean jaso zuten berrogetamar urte lehenago (1534).
Dirua mailegatzen zuen ere, eta kobratu ezinean auzitara jotzen zuen ere[7]. Maileguak ez zituen ematen inguruetan bakarrik, urrutiago ere[8].
Limako negozioak ere ez zituen likidatu, lagunen eskuetan laga zituen[9].
Familia
Juan Lopez de Arreguia semea
Soraluzen agertu zenean ezkondua zen ordurako, baina lehen emaztearen izenik ez da agirietan agertzen.
1586. urtean Juan López de Arreguia bere seme naturala legeztatzeko eskatu zuen[10].
Seme honen heriotz erregistroan Juan Lopez de Arreguia y Unzueta agertzen da. Agian Unzueta izango zen amaren abizena.
Joana eta Marina Lopez de Arreguia alabak
Garaiko agirietan bi emakume agertzen dira, Lopez de Arreguia abizena dutenak.
Bata, Joana Lopez de Arreguia, gerora Juan Lopezen aurka egingo duela herentzia kobratzeko; arreba izango zen.
Eta beste bat, Marina, abizen bereak dituena.
Ez dakiguna zera da, lehen emaztearen alabak ziren ala, Juan Lopez de Arreguia moduan, naturalak eta gero legeztatuak.
Bigarren ezkontza
Ana Martinez Urruscarate anderearekin ezkondu zen (1587/12/26), Soraluzen. Ez zuten seme-alabarik izan.
Ameriketako semeak
Dionisio Adame, Ameriketatik Soraluzera etorri zenean (1585 inguruan), bi mulato ekarri zituen berarekin. Bata, Antonio Garcia izenekoa, semetzat aurkeztu zuen; bigarrena, berriz, Juan Adame esklaboa. Baina herrian zabaldu zenez, biak ala biak Dionisioren semeak omen ziren[11]. Beren ama hilda zegoen ordurako, agian Limako Maria bere jopua izango zen.
Eta, agian semeak zituenez, Dionisiok bi mutilak bertako neskekin ezkontzea nahi izan zuen. Asmoa ez zen herritar askoren gustokoa izan eta, Dionisio Adame hiltzerakoan, Udalak auzitara eraman zuen bi gazteen zaintzailea, Antonio de Arrizaga[12].
Emandako arrazoien artean, Udalak argudiatu zuen gipuzkoarrok kapareak zirela eta, modu hontako ezkontzekin, "hiribilduko eta probintziako kapareak zikintzeko eta kutsatzeko" arrisku handia zegoela[13]. Eta, etorri berriak bertako "andra eta neskekin ez nahasteko"[14] beste odol zikinekoekin egiten zen antzera probintziatik bidaltzeko eskatzu zuen.
Dionisio Adameren semeak zera argudiatu zuen, ama, arraza beltzekoa izan arren, "kristaua izan zela, eta ez mairuen edo juduen ondorengoa, eta arauen debekuak ez ziola eragiten"[15]. Beraz, auzia lekuz kanpo zegoela uste zuen, batez ere probintzian jazarri gabeko antzeko kasuak zeudela kontuan hartuta: "izan zirela eta zirela bere esklaboaren mota eta jatorri bereko asko, eta onartuak izan zirela"[16].
Azkenean, Gipuzkoatik egotzi omen zituzten Dionisio Adame Lopez de Arreguiaren Ameriketako seme beltzak.
Heriotza eta ostekoak
Hil ostean bere ondasunak ez sakabanatzeko oinordekoen artean, hil baino lehen Dionisio Arreguiak Lotura eta Maiorazkoa[17] sortu zuen.
Honetaz gain, Odol Kapilautza sortu zuen, andra-gizonen animen alde otoiz egiteko. Abade titularra senidea izan behar zenez, bide batez ondorengoei laguntzeko modua zen.
Dionissi Adame Lopez Arregia 1592.eko urtarrilak 26ean hil zen, Soraluzen.
Sevillako negozioak
Dionisio hil eta gero, Ana Martínez de Urruzcarate alargunak Martin de Arregui bazkidea bidali zuen Sevillara, hasitako salmentak burutzeko, tartean Ameriketarako arma-eskaera kobratzeko.
Juan Perez de Mendexak Dionisio Adameri Erregeen Hiritik (Lima) bidalitako zilarrezko 7 barra 971.477 marabeditan tasatu ziren eta, garraio gastuak 120.268 marabedi izanik, Miguel Ochoa maisuak 851.209 marabedi ordaindu zizkion Martin de Arreguiri[18].
Nahiz eta Dionisio hil, hurrengo urtetan Martin de Arregui eta Francisco de Aguirrerekin sortutako elkarteak Aurrera egin zuen. Hona hemen 1593. urtean biltegietan zeukatena:
Produktua Kopurua Prezioa Guztira Eskopetak 56 800 mrs. 44.800 mrs. Eskopeta-kainoiak 11 500 mrs. 5.500 mrs. Arkabuz soilak 264 612 mrs. 161.568 mrs. Moskete soilak 129 1.496 mrs. 192.984 mrs. Arma gorputzak 30 800 mrs. 24.000 mrs. Buru-babesak 60 200 mrs. 12.000 mrs. Ezpatak 18 200 mrs. 3.600 mrs. Altzairuzko aizkora txiki eta ertainak 545 119 mrs. 64.855 mrs. Altzairuzko aizkora handiak 323 136 mrs. 43.928 mrs. Aizkora handi arruntak 407 68 mrs. 27.676 mrs. Aizkora txiki eta ertainak 499 42 mrs. 20.958 mrs. Arkabuz poteak 339 51 mrs. 17.289 mrs. Guztira 619.158 mrs.
Elkarte honen azken berriak 1596.ekoak dira. Segururena ez zuten aurrera egingo, Dionisio hil eta gero Limarekiko harremanak galdu zituztelako.
Lotura eta Maiorazkoa
Dionisiok sortutako Lotura eta Maiorazkoak nahikoa buruhauste eman zituen hurrengo urteetan.
1622. urtean Juana López de Arreguiak, Simón de Irigoien senarrarekin batera, auzitan sartu zituen bi anaia, Juan Lopez eta Antonio Garcia de Arreguia[19].
Juan Garcia de Arreguia Ameriketara joan zen, Potosí hiribildu inperialean ezarriz, Indietako Perun. Bera ere merkataritzan eta negoziotan aritu zen, 1594. urteko agiri batek salatzen duenez[20].
Soraluzen Lotura eta Maiorazkoa hutsik geratu zenean (1633), Juan Garciak berentzat eskatu zuen eta lortu ere[21].
Lotura eta Maiorazko horretan bazen dirua, mailegutan ematen zena eta inoiz auzitara heltzen zena. Halaxe, 1665. urtean Goenetxe baserria bermea zuen 200 dukaten mailegua erosi zuen[22].
Eta hiru urte geroago (1668) Lotura eta Maiorazkoaren orduko jabeak, José Joaquín de Arreguia Zurbano jaunak, Domingo de Irure eta Clara de Churruca andra-gizonen ondasunak bahitzeko eskatu zuen, 33 dukateko mailegua berreskuratzeko[23]. Gauza bera egin zuen Pedro Ochoa de Armendiak zor zizkion 43 dukat kobratu ahal izateko[24].
Dionisio Adame Arregiak sortutako Lotura eta Maiorazkoak Ibaizabal errota eta barrenak erabiltzeko eskubideak zituen. Halaxe agertzen da 1713 urteko agirietan, Pedro de Aguirrek, Erret Kontseiluen abokatuak, aurkeztutako demandan. José Antonio Gómez jaunak, Entzutegiaren prokuradorea, Udala ordezkatu zuen.
Eta 1791. urtean Dionisio Adame Lopez de Arreguiak sortutako Lotura eta Maiorazkoa bizirik zegoen oraindik[25].
Odol Kapilautza
Sortutako Kapilautzak ez zuen honenbeste gorabeherarik izan. Hala ere, bizirik iraun zuen urte askotan: sortu eta ia berrehun urte geroago aipatzen da eta[26].
Erreferentziak
- ↑ Dionisio Adame de Arreguia, alguacil de Lima, da poder a Juan de Mendieta y Joaquín de Carquizano, estantes en Lima, para cobrar deudas a los bienes de Pedro de Hinojosa, general, difunto (1554/01/24).
- ↑ Hernando de Sepúlveda y Dionisio Adame, alguaciles de Lima, dan poder a Lope Hernández, alguacil de Corte y Andrés de Mata, escribano del Rey (1554/01/24).
- ↑ Censo impuesto sobre unas casas de Dionisio Adame de Arreguia, por 1400 pesos a favor de Juan Perez de Mendexa (1584/07/27).
- ↑ Dionisio Adame, residente en Lima, da poder a Andrés Núñez y Gonzalo de Carmona para vender un esclavo negro criollo de Lisboa llamado Francisco (1583/05/06).
- ↑ Información recibida a pedimiento de oficio sobre pleito entre Dionisio Adame de Arreguia y Magdalena de Hernizqueta, vecinos de la villa de Placencia (1585/02/20).
- ↑ Garai hartan Ameriketako harreman komertzial guzti guztiak Sevillatik egiten ziren.
- ↑ Ejecutoria del pleito litigado por Dionisio Adame de Arreguía, natural de Placencia (Guipúzcoa), con Magdalena de Hernizcueta, viuda de Martín García de Charruca, de dicha vecindad, sobre propiedad de los bienes que dejó Marina Artaiz de Iribe. Archivo de la Real Chancillería de Valladolid (1587/10/09).
- ↑ Dionisio Adame de Arreguia, vecino de Placencia de las Armas, y otros acreedores, contra Antonio de Ocio Salazar, hijo de Juan de Frías Salazar. Concurso de acreedores a los bienes del citado Juan (Miranda de Ebro 1590, 1595).
- ↑ Juan Péres de Mendeja, morador en Lima, con poder de Dionisio Adame, arrienda a Catalina Sánches, viuda, unas casas que el susodicho tiene en esta ciudad, por 03 años (1589/10/07).
- ↑ Dionisio Adame de Arreguia, vecino de Placencia de Guipúzcoa, pide se legitime, para honras, oficios y heredar, a su hijo, Juan López de Arreguia, habido, siendo casado, con mujer soltera (1586).
- ↑ …no heran esclavos suyos, sino hijos naturales del dicho Dionisio.
- ↑ Ejecutoria del pleito litigado por Lorenzo Ibánez de Iturbe, procurador síndico de Placencia (Guipúzcoa) y Pedro Martínez de Asegurola, vecinos de Placencia (Guipúzcoa), con Antonio de Arrizaga, curador ad litem de Antonio García de Arreguia, hijo de Dionisio Adame de Arreguia, y Juan Adame, su esclavo, sobre dos negros que Dionisio Adame de Arreguia había traido de las Indias, que no eran esclavos suyos, sino hijos naturales y como tales pretendia que se casasen con mujeres hijosdalgo de la villa. Se pide que se expulse de la provincia de Guipúzcoa a los dos dichos negros, para que no se mezclasen con sus mujeres. Archivo de la Real Chancillería de alladolid (1592/07/04).
- ↑ ...dislustrar e inficionar la noblesa de la dicha villa y de la dicha probincia.
- ↑ …se mezclasen con algunas mugeres y moças.
- ↑ ...avía sido cristiana, no descendiente de moros ni de judíos, contra quien no se estendía la proivición de las dichas escripturas.
- ↑ …avía avido y avía muchos esclavos de la misma suerte y descendencia que el suyo y se avían tolerado.
- ↑ Vínculo y Mayorazgo. Hainbat ondasun (orokorrean nekazaritzakoak eta higiezinak) biltzen zituen figura juridikoa, seme zaharrenetik seme zaharrenera modu zatiezinean igarotzeko.
- ↑ Sevillako Artxibo Historiko Probintziala: PNS, leg. 6067, f. 284v (1592).
- ↑ Pedimiento de Simón de Irigoen, dueño de la casa solar de Irigoen, jurisdicción de la villa de Placencia, y Juana López de Arreguia, su mujer, contra Juan López y Antonio García de Arreguia, sobre los vínculos y mayorazgos que fundó Dionisio Adame López de Arreguia, vecino de la dicha villa, difunto. Escribano: Pedro de Iraola (1622/02/26 - 1679/05/23).
- ↑ Obligación de pago de Juan García de Arreguia, morador en la Villa Imperial de Potosí, a favor del capitán Hernando Jaramillo de Andrada o a Rafael de Ivarreguia, por 251 pesos corrientes, procedente de la compra de mercaderías que detalla en la escritura (1594/02/27). Agiri berean oharra dago Juan de Iria merkatariak zorra astebetean ordaindu zuela (1594/03/07).
- ↑ Auto de posesión del vínculo y mayorazgo de Dionisio Adame de Arreguia, a pedimiento de Juan García de Arreguia, residente en la villa imperial de Potosí, en el reino del Perú de las Indias. Escribano: Pedro de Iraola (1633/11/07 - 1633/11/10).
- ↑ Venta de un censo de 200 ducados de plata de principal, impuestos sobre la casería de Goenechea y todos sus pertenecidos, sita en Placencia, a favor del vínculo que fundó Dionisio Adame de Arreguia (1665/10/30).
- ↑ Pleito ejecutivo de José Joaquín de Arreguia Zurbano, poseedor del mayorazgo que fundó Dionisio Adame de Arreguia, contra los bienes de Domingo de Irure y Clara de Churruca, su mujer, por cuantía de 33 ducados, en virtud de una escritura de censo (1668/07/04).
- ↑ Pedimiento de redención y pago de 43 ducados de plata por Pedro Ochoa de Armendia a favor de José Joaquín de Arreguia Zurbano, admnistrador y poseedor del vínculo y mayorazgo que fundó Dionisio Adame de Arreguia, difunto, vecinos de la villa de Placencia (1674/11/13).
- ↑ Aipatzen da …suelo solar de cassa, perteneciente a D. Manuel Antonio de Larreategui, en la calle de Echaburueta, confinante por medio día, y su parte opuesta con casas de Catalina de Lasalde, muger legítima de Juan Bª de Aldasoro, por el Oriente con un camino servidumbre y las Barbazanas y por su opuesta con la calle pública y camino que se dirige para el juego de la pelota de esta dicha villa, el qual dicho solar de cassa es perteneciente al vínculo y maiorazgo fundado por Dionisio Adame de Arreguia, y lo solicitó para erijir en él, cassa de nueva planta, dicho Aldasoro fundado este en fabor de aquel censo reserbatibo como perpetuo... (1791/08/05).
- ↑ Traslado de escritura de renovación y reconocimiento de obligación de Manuel Antonio de Larreategui, escribano real y del número de la villa de Placencia, a favor de la capellanía que fundó Dionisio Adame de Arreguia enla iglesia parroquial de Santa María la Real de la dicha villa. Escribano: Manuel de Arescurenaga (1768/09/10).