Udala. Konstituzionalismoa (1845-1931) (eu)

    Sorapediatik
    Udalaren bilakaera historian zehar ikusteko, Udala (eu)

    Aurrekariak

    Sortu zenetik (1343) Soraluzeko Udala Foru sistemaren arabera antolatu zen, beti aberatsen mesedetan. Azken epean (1766-1845), nahiz eta auto acordadoren arabera herritar arruntek ordezkaritza propioa izan, kapare milaristek zuten.

    Lehen karlistadaren (1833-1840) ostean, Foruek atzera eta aurrera egin zuten (batez ere atzera). Espainian 1845ko Udal Legea onartu zenean, bete-betean harrapatu zituen Euskal Herriko Udalak.


    1845ko Udal Legea

    1845/01/08 egunean Espainian Udal Legea[1] onartu zuten, udalak antolatzeko.

    Aurreko Udal Legeen bilakaera zen, baina Soraluzen (eta gainontzeko Euskal Herrian) ezarri zen lehena. Lege honen arabera, aldaketak sakonak izan ziren.

    Lehenik eta behin, alkateek epaile ahalmenak galdu zituzten (auzitegi barrutiak sortu ziren horretarako, Bergarakoa kasu). Udalaren antolaketari dagokionez, alkatea gobernuaren ordezkaria izango zen, Udal Orokorrak (auzokide guztien bilerak, arazo larriak erabakitzeko) desagertu ziren, eta udal partaide guztiak berdinak ziren, aurreko mailak desagertuz.

    Eta beste funtsezko aldaketa bat hauteslegoa izan zen, sufragio zensitarioa sortu zutelako.

    Udalaren osaketa

    1845/01/08ko Udal Legearen arabera, Soraluzeko udala alkateak, bi alkateordek eta bederatzi[2] errejidorek osatuko zuten[3].

    Zinegotziak denak berdinak ziren, aurreko berezitasunak desagertuz (sindiko-prokuradorea, arrunten errejidoreak, arrunten sindikoa...).

    Geroko beste lege baten arabera (1858/07/21), Soraluzek Udalak hamabi lagunek, alkatea barne, osatuko zuten.

    Udalaren aukeraketa

    Alkatea gobernuaren ordezkaria zen, Gipuzkoako Buruzagi Politikoak[4] izendatuta.

    Zinegotziak herriko hautesleek aukeratzen zituzten. Eta, aurretik egiten zen bezala, hauteslegoa murriztua zen, soraluzetar guztiok ez zuten hautesle eta hautagai izateko eskubidea. Emakumeak eskubide gabe jarraitzen ziren, baina gizonentzako baldintzak aldatu ziren: 1845 aurretik hautesleak herriko kapare milaristak baziren (hau da, noblea eta etxe jabeduna), ordutik aurrera honenbesteko errenta kobratzea nahikoa zen[5].

    Urte hartan Soraluzen 333 familia buru baziren, 87 lagunek bakarrik zuten botoa emateko aukera. Hautagaia izateko eskubidea, berriz, 58 lagunek zuten. Hauetatik aukeratzen ziren 8 zinegotziak.

    1845.eko legearekin erabaki-gunea aldatu egin zen: "diru zaharra" edo lur-jabeen multzotik "diru berria" edo burgesiaren aldera pasa zen.

    Bilakaera (1845-1868)

    Hurrengo urteetan hainbat Udal Lege ezarri ziren, baina batetik bestera bi gauza aldatzen ziren bereziki, momentuko gobernuen arabera.

    Liberal moderatuek sortutako legeek hautesle izateko errenta muga altua ezartzen zuten (hautesle gutxi eta oso aberatsak), eta alkatearen izendapena gobernuaren eskutan jartzen zuten. Liberal aurrerakoiek, berriz, hautesle gehiago izateko errenta muga jaisten zuten (baina ez larregi) eta alkatearen hautaketa zinegotzien esku uzten zuten.

    Aurreko sistemarekin moduan, Udala oligarkiaren menpe jarraitzen zen. Sistema foralarekin hautesleak helduen %5 eta %10rren artean bazegoen, sistema berriarekin hautesleak herriko %1a (udal lege moderatuak) edo %3a (udal lege aurrerakoiak) izaten ziren.

    Alkateak

    Urtea Postua Izena
    1846 Alkatea Ambrosio Maria de Aldasoro
    1860 Alkatea José Ignacio de Ybarra Yribe Campos
    1863 Alkatea Martin de Azcárate Gaztelu
    1864 Alkatea Martin de Azcárate Gaztelu
    1865 Alkatea Martin de Azcárate Gaztelu
    1866 Alkatea Martin de Azcárate Gaztelu


    Eten bikoitza: 1868tik 1876 arte

    Seiurteko Demokratikoa (1868-1873)

    1868ko irailean militar aurrerakoiek Isabel II Espainiatik bota zuten. Eta behin behinean Udalak aldatu zituzten, Gobernu Batzordeak izendatuz. Honekin hasi zen Espainian Seiurteko Demokratikoa (1868-1874) izeneko tartea.

    Urte hartako abenduan udal hauteskundeak egin ziren, berrikuntza nagusia batekin: (gizonen) sufragio unibertsala. Izena ere aldatu zuten, herri udala izendatzen zela[6].

    Urtea Postua Izena
    1870 Alkatea Ciriaco Larros
    1870 Zinegotzia Martin de Azcárate Gaztelu
    1870 Zinegotzia Juan José de Artolazábal
    1870 Zinegotzia Manuel Agustin de Artolazábal
    1870 Zinegotzia José de Artolazábal

    Udal honek, besteak beste, Amadeo Iren hautaketa txalotu zuen, 1870eko azaroaren 27an hartutako erabakiaz[7]:

    Soraluze herri noble eta leialaren udal herrikoiak, Gipuzkoan, imajina daitekeen poz guztiaz Berorri komunikatzen dio Udal korporazio hau berez eta bertako bizilagunen izenean sutsuki bat etortzen dela Gorte Konstituziogileek gure Erregetzat hartu duten Aostako Dukearen izendapenarekin, eta nazio Ordezkaritzak zoriontzen du hautaketa honetan asmatzeagatik. Udal korporazio hau irrikitan dago Printzipe goren hori San Fernando tronoa betetzera etortzeko, eta botoak egiten ditu bere oparotasunaren eta gure nazioaren alde, bere zetroaren pean urte askoan espainiarrek eta udal honek nahi duten bezain zoriontsua izango dena, zalantzarik gabe.
    Soraluze, 1870eko azaroaren 27a. — Alkatea, Ciríaco Larros. — Zinegotziak, Martin de Azcárate Gatelo. — Juan José de Artolazábal. — Manuel Agustin de Artolazábal. — José de Artolazábal. — Idazkaria, Manuel de Arrate.

    Sortutako Udalbatza agintean egon zen 1873ko apirila arte gutxienez; orduan Gipuzkoako gobernadore zibilak hainbat Udal berritu zituen (Eibarkoa, esateko), baina Soraluzeko berririk ez daukagu. Bitartean Espainian Errepublika ezarri zuten (1873) eta urte bereko uztailean udal hauteskunde berriak egin ziren, hauek ere sufragio unibertsala erabiliz. Udal honek egun gutxi batzuk iraun zuen, karlistak abuztuan sartu ziren Soraluzen eta.

    Bigarren karlistada (1873-1876)

    Espainian Amadeo I ezarri zutela eta (1871-1873), Carlos VII erregegai karlistak abagunea ikusi zuen tronoa eskuratzeko.

    Gerra 1872ko apirilean hasi zen, baina orduan karlistek ez zuten arrakasta orokorrik lortu. Abenduan beste saiakera egin zuten, askoz arrakastatsua; eragina, batez ere, Euskal Herrian eta Maestrazgoan izan zuten. Hala ere, Euskal Herrian hainbat herri eta hiritan liberalak ziren nagusi: Bilbo, Donostia, Iruña, Arrasate, Bergara, Eibar, Soraluze... baina 1873eko abuztuan karlistak Deba bailara osoaz jabetu ziren.

    Soraluzen sartu zirenean, karlistek behin behineko udala jarri zuten, bere gustokoa. Batzorde honek agindu zuen herrian karlistak erretiratu arte, 1876ko urtarrilan hain zuzen.


    Errestaurazioa (1876-1931)

    1877ko Udal Legea

    Seiurteko Demokratikoaren ostean, Espainian moderatuek hartu zuten boterea. 1877an Udal Lege berria ezarri zuten, aurrekoen antzekoa.

    Bi urtetan behin hauteskundeak izaten ziren, udalaren erdia berritzeko. Hautesleak 25 urtetik gorako gizonak ziren, zergadunak. Eta, Soraluzek 6000 biztanle ez zituenez, alkatea zinegotziek aukeratzen zuten.

    XX mendea

    XIX mende bukaeran puri purian zegoen eskabidea sufragio unibertsala zen. Hiru aldiz erabili izan zen: Jose I garaietan (1808-1814), Hirurteko Liberalean (1820-1823) eta Seiurteko Demokratikoan (1868-1874). Azkenean. 1890 urtean Espainian sufragio unibertsala onartu zen, baina 1907 urte arte ez zuten martxan jarri. Beti gizonentzat, hori bai.

    Soraluzeri dagokionez, XX mende hasieran bi barrutietan antolatu zuten herria, bakoitzak bost zinegotzi aukeratzen zituela[8].

    Errestaurazioaren azken hauteskundeak 1931ko apirilak 12an egin ziren, Errepublikari paso emango zienak.

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Alkateak (eta beste kargu batzuk)

    Urtea Postua Izena
    1889 Alkatea Andres Ariznabarreta
    1889 Zinegotzia Bruno Maiztegui Mendicute
    1889 Zinegotzia Jose Arrillaga
    1889 Zinegotzia Domingo Lascurain
    1893 Alkatea Saturnino Astiazarán Ciarán
    1895 Alkatea Francisco Larrañaga
    1899 Alkatea Pedro Irigoyen
    1902-1903 Alkatea José Mendiola
    1903 Zinegotzia Larreategui
    1904 Alkatea Bruno Maiztegui Mendicute
    1904 Sindikoa Pedro Oregui
    1909 Alkatea Felipe Aguirregomezcorta
    1915 Alkatea Ambrosio Orueta Unamuno
    1915 Sindikoa Pantaleón Oregui
    1915 Zinegotzia José Arizaga
    1915 Zinegotzia José Sesma
    1915 Zinegotzia José María Lascurain
    1916 Zinegotzia José Leturiondo
    1916 Alkatea Bruno Maiztegui Mendicute
    1916 Sindikoa Pantaleón Oregui
    1917 Zinegotzia Bruno Maiztegui Mendicute
    1918 Zinegotzia Miguel Galarraga
    1919 Zinegotzia Trinidad Placencia
    1920-1922 Alkatea Jose Sesma
    ¿? Alkatea Ignacio Aranguren Alquibar


    Erreferentziak

    1. Ley Municipal del 8 de enero de 19845.
    2. Zortzi, iturriaren arabera.
    3. Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipuzcoa. Pablo Gorosabel (Tolosa 1862).
    4. Orduko gobernadore zibila edo gobernuaren ordezkaria.
    5. Sufragio censitario.
    6. Gaztelaniaz, "ayuntamiento popular".
    7. Gaceta de Madrid, 352 zbk. 1.-2. orrialdeak.
    8. 1917 urtean 507 hautesle ziren (Geografía de Guipúzcoa, Serapio Múgica).