«Santa Maria la Real eliza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |

(2 erabiltzailek tartean egindako 63 berrikusketa ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Artelana (eu) | {{Artelana (eu) | ||
| izena = Santa María la Real | | izena = Santa María la Real | ||
| irudia = | | irudia = Santa_Maria_la_Real_eliza._Ikuspegi_orokorra_(Eusko_Jaurlaritza).jpg | ||
| estiloa = Gotikoa-Berpizkundea-Barrokoa | | estiloa = Gotikoa-Berpizkundea-Barrokoa | ||
| mendea = XVI-XVIII | | mendea = XVI-XVIII | ||
| kokapena = | | kokapena = [[Herrigune historikoa (eu)|Herrigune historikoa]] | ||
| mota = Eraikina | | mota = Eraikina | ||

Ramon Leturiondo historialari soraluzetarraren [[Media: Soraluzeko arkitektura erlijiosoa-Parrokia-elizaren azterketa artistikoa (Ramon Leturiondo Altube 2016).pdf|hitzetan]]: ''Gaur egun Soraluzen ezagutzen dugun Andre Maria Jasokundearen parrokia-eliza XVI. mendean hasi zen eraikitzen, eta atalez atal joan zen osatzen XVIII mendera arte. Hori dela eta, gaurko elizak Moderno Aroan zehar jorratu ziren estilo desberdinak barnebiltzen ditu: gotiko gardun berantiarra, euskal gotikoa edo kolumnarioa, barrokoa eta neoklasikoa; horrek guztiak, ordea, ez du oztopatu gure garaietaraino heldu zaigun elizak batasun estetiko taxuzko eta ederra lortzea.'' | |||
12. lerroa: | 14. lerroa: | ||
''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ||
<gallery> | <gallery> | ||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Udaletxea_eta_eliza.jpg | Udaletxea eta eliza | |||
Udaletxea_eta_Santa_Maria_la_Real._Gauez.jpg | Udaletxea eta eliza gauez
(Rafael Barrio Goñi) | |||
Santa_Maria_la_Real._Dorrea_frontoitik_2.jpg | Dorrea frontoitik | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Dorrea_frontoitik_(Garikoitz_Estornés_Zubizarreta_1997).jpg | Dorrea frontoitik
(Garikoitz Estornés 1997) | |||
Santa_Maria_la_Real._Dorrea_(Rafael_Barrio_Goñi).jpg | Dorrea frontoitik
(Rafael Barrio Goñi) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Dorrea_frontoitik._Akuarela_zaharra.jpg | Akuarela zaharra | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Buztina_pasabidea.jpg | ''Buztina'' pasabidea | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Alboko_atea._Arantza_Ezeiza_Cuesta.jpg | Alboko atea
(Arantza Ezeiza Cuesta) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Elizataria_01._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | Elizataria
(Arantza Ezeiza Cuesta) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Elizataria_02._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | Elizataria
(Arantza Ezeiza Cuesta) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Elizataria_03._Juan_San_Martin.jpg | Elizataria
(Juan San Martin) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Elizataria_04._Juan_San_Martin.jpg | Elizataria
(Juan San Martin) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Kanpandorrea._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | Kanpaia
(Arantza Ezeiza Cuesta) | |||
Santa_Maria_la_Real._Ikuspegi_orokorra_01_(Indalecio_Ojanguren).jpg | Ikuspegi orokorra
(Indalecio Ojanguren) | |||
Santa_Maria_la_Real._Zeleta_bidetik_01_(Indalecio_Ojanguren).jpg | Zeleta bidetik
(Indalecio Ojanguren) | |||
Santa_Maria_la_Real._Zeleta_bidetik_02_(Indalecio_Ojanguren).jpg | Zeleta bidetik
(Indalecio Ojanguren) | |||
Santa_Maria_la_Real._Zeleta_bidetik_03_(Indalecio_Ojanguren).jpg | Zeleta bidetik
(Indalecio Ojanguren) | |||
Estaziño_kalea._Parrokia_atzetik.jpg | Estaziño kaletik | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Ikuspegi_orokorra_(Florencio_Josepf_Lamot_1756).jpg | Ikuspegi orokorra
(Florencio J. Lamot 1756) | |||
</gallery> | </gallery> | ||
==Barrualdeko irudiak== | ==Barrualdeko irudiak== | ||
{| class="wikitable" style="margin:auto; text-align:left" | |||

| <youtube right width="800"> uvt2YwnRmcA </youtube>
Santa Maria la Real barrutik (NeBi AIR 2020) | |||

''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ||
<gallery> | <gallery> | ||
Santa_Maria_la_Real._Erretaula_nagusia_01_(Indalecio_Ojanguren).jpg | Erretaula nagusia
(Indalecio Ojanguren) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Erretaula_nagusia_02._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | Erretaula zaharberritu aurretik
(Arantza Cuesta Ezeiza) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Erretaula_(berritua).jpg | Erretaula berritua | |||
Santa_Maria_la_Real._Gangak_argituta_(Rafael_Barrio_Goñi).jpg | Gangak argituta
(Rafael Barrio Goñi) | |||
Santa_Maria_la_Real._Gangak_(Juan_Carlos_Astiazarán_2017).jpg | Gangak korutik
(J.C. Astiazarán 2017) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Korua_01.jpg | Koruko arkua | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Korua_02.jpg | Koruko arkua | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Organoa._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | Organoa
(Arantza Cuesta Ezeiza) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Bataio_harri_zaharra._Arantza_Ezeiza_Cuesta.jpg | Bataio harri zaharra
(Arantza Cuesta Ezeiza) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Fazistola._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | Fazistola
(Arantza Cuesta Ezeiza) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Kandelategia._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | Kandelategia
(Arantza Cuesta Ezeiza) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Sakristiako_kajoneria._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | Sakristia. Kajoneria
(Arantza Cuesta Ezeiza) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Ur_beindikatuko_harria._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | Sakristia. Ur beindikatuko harria
(Arantza Cuesta Ezeiza) | |||
</gallery> | </gallery> | ||
==Alboko kaperen irudiak== | |||
==Alboko | |||
''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ||
<gallery> | <gallery> | ||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Dolorosa_erretaula._Arantza_Ezeiza_Cuesta.jpg | Dolorosaren kapera
(Arantza Ezeiza Cuesta) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Nazareno_erretaula._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | Nazarenoaren kapera
(Arantza Ezeiza Cuesta) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Animen_erretaula._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | Animen kapera
(Arantza Ezeiza Cuesta) | |||
Santa_Maria_la_Real._Santa_Barbara_erretaula_(Indalecio_Ojanguren_1953).jpg | Santa Barbararen kapera (1953)
(Indalecio Ojanguren) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Santa_Barbara_erretaula._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | Santa Barbararen kapera
(Arantza Ezeiza Cuesta) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Kalbarioa_erretaula._Arantza_Ezeiza_Cuesta.jpg | Kalbarioaren kapera
(Arantza Ezeiza Cuesta) | |||
</gallery> | |||
[[Fitxategi: Santa_Maria_la_Real._Elizburu_kaletik_(Xabier_Barrutieta_2007).jpg | thumb | 400px | left | Elizburu kaleko profila (Xabier Barrutieta (2007)]] | |||
==Azalpena== | |||
Gaur egun Soraluzen ezagutzen dugun Andre Maria Jasokundearen parrokia-eliza XVI. mendean hasi zen eraikitzen, eta atalez atal joan zen osatzen XVIII. mendera arte. Hori dela eta, gaurko elizak Moderno Aroan zehar jorratu ziren estilo desberdinak barnebiltzen ditu: gotiko gardun berantiarra, euskal gotikoa edo kolumnarioa, barrokoa eta neoklasikoa; horrek guztiak, ordea, ez du oztopatu gure garaietaraino heldu zaigun elizak batasun estetiko taxuzko eta ederra lortzea. | |||
===Habearte edo nabe nagusia=== | |||
Santa María la Real eliza oin lauki zuzeneko tenplua da. Jatorriz habearte bakarra zuen, gaur eguneko nabe nagusia, baina XVII mendean beste bi erantsi zitzaizkion. | |||
Presbiterioa, abside oktogonala duena, XVIII. mendean eraldatu egin zuten kamarina erantsiz; baina gurutze ganga okerdura makurrekikoa XVI. mendekoa da. Habeartearen lau atalek gurutze ganga konplexuak dituzte, hiruertzeko arkuekin eta nerbio makurrekin, lore irudiak osatzen dituztela. Hiru zutabe sortek osatzen dituzte euskarriak, presbiterioan harroina dutenak eta kapitelak gotikoak. | |||
Oinean korua du, dekorazio ederrez hornitutako XVIII. mendeko karpanel arkuaren gainean; burdin landuko baranda bat du. Korupean, epistolaren aldean eta dorrearen azpian, bataio kapera zuen, sarrera arku zorrotzekoa zuena. | |||
Hutsarte gisa ditu ebanjelioaren oinetarako eta alderako sarbideak, goi koroan irekidura biribila eta leiho bat behealdean, ebanjelioaren aldeko lehenengo atalean leihoak eta baita epistolaren lehenengo hiruetan ere. Absidean beste bi leiho gotiko bifora ditu, erretaulak ezkutuan uzten dituela. | |||
nahiz eta leiho gutxi, txiki eta altuakizan, habeartea ez da oso iluna. | |||
[[Santa Maria la Real. Erretaula nagusia (eu)|Erretaula nagusia]], tamaina handikoa, neoklasikoa da, karez egina, eta diseinua Ventura Rodríguezena du. | |||
Barrualdean hormak zarpiaturik daude, eta agerian gelditzen da nerbioetako, arkuetako eta oinarrietako hareharria. | |||
===Kaperak=== | |||
Albo bakoitzean elizak nabe bana du, hiruna kaperek osatuak. Edo, nahi bada, hiru kapera ditu alde bakoitzean, arkuen bidez lotuta. Kaperak eta nabe nagusia puntu erdiko arkuen bidez lotzen dira. | |||
Epistolaren habeartea (hegoaldekoa) gangekin estaltzen da. Ebanjelioarena (iparraldekoa), aldiz, XX mende erdialdetik hona estalkia laua du. | |||
<gallery mode="packed-hover" heights="200"> | |||
Santa_Maria_la_Real._Zaharberritzea_26_(Xabier_Barrutieta_2007).jpg | Nazarenoaren kapera
(Xabier Barrutieta 2007) | |||
Santa_Maria_la_Real._Zaharberritzea_27_(Xabier_Barrutieta_2007).jpg | Zerbitzu gunea
(Xabier Barrutieta 2007) | |||
Santa_Maria_la_Real._Zaharberritzea_19_(Xabier_Barrutieta_2007).jpg | Sakristia
(Xabier Barrutieta 2007) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Kalbarioa_erretaula._Arantza_Ezeiza_Cuesta.jpg | Kalbario erretaula
(Arantza Ezeiza Cuesta) | |||
</gallery> | |||
Epistolaren habearteko kaperak, oinetatik hasita: | |||
* Nazarenoaren kapera. XVIII. mendeko [[Nazareno erretaula (eu)|erretaula barrokoa]] du, [[Nazareno irudia (eu)|Nazarenoa]] eta Loiolako San Ignazioren irudiekin. Iñaki ''Itxasoi''k egindako eliz atariaren [[Eliz ataria. Zaharberritzea (eu)#Maketa|maketa]] bertan erakusten da. | |||
* Zerbitzu gunea. Gaur egun komunak, biltegi txiki bat eta [[Buztina (eu)|''Buztina'']] alderako atea daude. XX mendeko bigarren erdian [[Santa Barbara erretaula (eu)|Santa Barbarako]] kapera izan zen, eta aurretik sakristia. | |||
* Sakristia. Beirate handiz itxita dago, horietako bat zabaltzen dela elizkizunetan pantaila moduan erabiltzeko. Barruan XVII mendeko [[Kalbario erretaula (eu)|Kalbario]] erretaula gordetzen da, Vera Cruz kapera zen garaitik. Atzeko aldean goiko aretoetarako eskilara dago. | |||
<gallery mode="packed-hover" heights="200"> | |||
Santa_Maria_la_Real._Zaharberritzea_02_(Xabier_Barrutieta_2007).jpg | Dolorosaren kapera
(Xabier Barrutieta 2007) | |||
Santa_Maria_la_Real._Zaharberritzea_04_(Xabier_Barrutieta_2007).jpg | Aitorpen kapera
(Xabier Barrutieta 2007) | |||
Santa_Maria_la_Real._Zaharberritzea_18_(Xabier_Barrutieta_2007).jpg | Sagrarioaren kapera
(Xabier Barrutieta 2007) | |||
</gallery> | </gallery> | ||
Ebanjelioaren habearteko kaperak, oinetatik hasita: | |||
* Dolorosaren kapera. XVIII. mendeko [[Dolorosa erretaula (eu)|erretaula barrokoa]] du, [[Dolorosa irudia (eu)|Dolorosa]] eta San Migelen irudiekin. Kapera honetan elizaren bigarren atea dago, ''ate txikia''. | |||
* Aitorpen kapera. Zurezko egitura handia dauka bertan, barruko esparrua aitorleku moduan erabiltzeko. Aurretik [[Animen erretaula (eu)|Animen]] kapera izan zen. | |||
* Sagrarioaren kapera. Azken zaharberritzean sagrarioa presbiteriotik hona ekarri zuten, marmol zurikoa. Aurretik Mirarietako Andramriaren kapera izan zen (''la Milagrosa'') | |||
[[Fitxategi: Santa_Maria_la_Real_parrokia._Hegoaldeko_kaperen_teilatua_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg | thumb | left | 350px | Absidea kanpotik (J.C. Astiazarán 2020)]] | |||
===Kanpoaldea=== | |||
Kanpoaldetik elizak horma bularrak ditu, barrualdeko euskarriekin bat datotzenak, eta absidean lau horma bular handi ikus daitezke, absidearen hiru aldeak bereizten dituztenak. Aurretik aipatutako leihoez gainera, absidean gargola bat du, mota horretako bakarra, eta XVI. mendeaz geroztik (garai hartan oraindik erabiltzen ziren) gorde dena gotikoaren oroitzapen gisa. | |||
Kanpoaldean harriak kare harri eta ofitazko harlanduak dira; jatorrizkoak ez diren eraikuntzak harlangaitzezkoak dira; XX mendean erantsi zizkioten porlanezko zatiak atzera kendu zuten. Hormek harrizko erlaitzak dituzte. Dorreak, hegoaldeko eta mendebaldeko fatxaden angeluan dagoena, epai laukia du; goiko aldea oktogonala du eta kanpaietarako puntu erdiko hutsune bat du. Buruko kupulak lore handiak eta burdin landuko bola eta gurutzea du. | |||
[[Fitxategi: Santa_Maria_la_Real_parrokia._Elizataria_01._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | thumb | right | 200px | Zutabe landuak (Arantza Cuesta Ezeiza)]] | |||
===Eliz ataria=== | |||
::Gehiago jakiteko, sakatu [[Eliz ataria (eu) | ''hemen'']]. | |||
Oinean atrioa du, iparraldeko fatxadan luzatzen dena, alde batez, eta bi sarbideak babesten ditu horrela: nagusia arku eraldatukoa eta bigarrena arku beheratua. Oinetako hormak hiru leiho bikote pare zituen, ajimez gabeak, eta puntu erdiko arkuarekin; bi bakarrik gordetzen dira, ate alboetakoak. | |||
Aipagarria da [[Eliz ataria (eu)|ataria]], oso ederra, zurezko egituran eraikia eta apaindurazko motiboen ugaritasun handiarekin dekoratutako piezekin. Modiloi moduko batean honela dio: 1666. Atari hau Pedro de Aldazabalek egin zuen. | |||
Eliz atariaren kalitatea dela eta, kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez. 2011.ko maiatzak 26an, berriz, eliza sartu zuten Eusko Jaurlaritzaren behin-behineko inbentarioa. | |||
==Artelanak== | ==Artelanak== | ||
Gorago aipatutakoak eta gehiago ditu. | |||
Erretaula gehienak gordetzen dira: | |||
* [[ | * [[Santa Maria la Real. Erretaula nagusia (eu)|Erretaula nagusia]], neoklasikoa | ||
* [[Kalbario erretaula (eu)|Kalbario erretaula]], barrokoa | * [[Kalbario erretaula (eu)|Kalbario erretaula]], barrokoa | ||
* [[Nazareno erretaula (eu)|Nazareno erretaula]], barroko-rokokoa | * [[Nazareno erretaula (eu)|Nazareno erretaula]], barroko-rokokoa | ||
* [[Dolorosa erretaula (eu)|Dolorosa erretaula]], barroko-rokokoa | * [[Dolorosa erretaula (eu)|Dolorosa erretaula]], barroko-rokokoa | ||
* [[ | * [[Animen erretaula (eu)|Animen erretaula]], neoklasikoa (desagertua) | ||
* [[ | * [[Santa Barbara erretaula (eu)|Santa Barbara erretaula]], XX mendekoa (desagertua) | ||

Honetaz gain, santu irudiak ere gordetzen dira, baina denak ez Soraluzen: | |||
* [[Igokunde Andramaria irudia (eu) | Igokunde Andramaria]], barrokoa ([[Abadetxea (eu)|Abadetxeko]] kaperan) | |||
* [[San Roke irudia (eu)|San Roke irudia]], barrokoa (Elizbarrutiko biltegietan?) | |||
* [[San Blas irudia (eu)|San Blas irudia]], barrokoa | |||
* [[San Joan Bateatzailea irudia (eu)|San Joan Bateatzailea irudia]], gotikoa (Donostiako Eliz Museoan) | |||
* [[Santu irudia (eu)|Santu irudia]], barrokoa (Donostiako Eliz Museoan) | |||
Urrezko eta bolizko pieza txikiak ere baditu: | |||
* [[Bolizko gurutziltzatua (eu)|Bolizko gurutziltzatua]], barrokoa | |||
* [[Urregintza (eu)|Urregintza]], berpizkunde, barroko zein neoklasiko piezak | * [[Urregintza (eu)|Urregintza]], berpizkunde, barroko zein neoklasiko piezak | ||
Azkenik, ezin ahaztu [[Eliz ataria (eu)|Eliz ataria]], berpizkunde/ barrokoa. | |||
==Kokapena== | |||
[https://www.google.es/maps/@43.174253,-2.412420,17z?hl=eu ''(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)''] | |||
{{#display_map: 43.174253, -2.412420 |height=600 |zoom=18| type=earth}} | |||
[[Fitxategi: Santa_Maria_la_Real_eliza._1606_urtean_(Juan_Carlos_Astiazarán_2021).jpg | thumb | 400px | right | Eliza 1606 urtean (J.C. Astiazarán 2021)]] | |||
==Historia== | ==Historia== | ||
::Gehiago jakitzeko, sakatu [[Santa Maria la Real eliza. Historia (eu) | ''hemen'']]. | |||
===Aurreko eliza=== | |||
Soraluzeko parrokiari buruzko lehen berriak Domingo de Lizaso<ref>Domingo de Liçasso Veriztain (Azpeitia 1649). Inkisizioaren alguazil nagusia, eskribaua eta artxibo arduraduna Donostian.</ref> Gipuzkoako kronikariak jaso zituen, XVII. mendeko bigarren erdian. Lizasoren arabera, 1207. urterako bazegoen Soraluzen eliza bat. | |||
Bigarren berria 1267.eko dokumentu batean agertzen da: agirian herri zaharrean ''monastegi'' bat zegoela eta bere [[Elizaren patroiak (eu)|patronatua]] Gaztelako Alfontso Jakintsu erregeak zeukala esaten da; urte horretan, erregeak Elgoibarko Olasotarren Etxeko Jauna zen Lopez de Ganboari eman baitzion. | |||
===Elizaren eraikuntza=== | |||
Gaur egungo eliza egiteko diseinua Pascual de Iturrizak aurkeztu zuen, 1541 urtean. Ordurako eraikitze lanak hasiak ziren, segururena hasierako elizaren kondarren gainean. | |||
Errekurtso ekonomikoak urriak zirela dirudi. 1540eko hamarkadako agiriek jasotzen dutenez inoiz eliztarrek edota maiordomoek maileguak eman zituzten lanak aurrera eramateko. Elizaren patroiak (Olasoko jauna zen Diego de Avendaño), berriz, ez zuen dirurik jarri nahi. Auzi luze baten ostean, 1612 urtean Kalagorriko apezpikuak eta Gipuzkoako korrejidoreak Diegoren kontrako epaia eman zuten, eta 30 urtez elizarik jasotzen zuen diruaren zari bat bueltatzeko behartu zuten. | |||
Korrejidorearen esku-hartzeari esker diru arazoak konpondu ziren. 1632erako eliza berria bukatuta zegoen. Erretaula nagusia ere sasoi honetakoa zen, eta organoa ere bazuen (1590). | |||
[[Fitxategi: Santa_Maria_la_Real_parrokia._Erretaula_(berritua).jpg | thumb | left | 250px | Erretaula berritua]] | |||
===Zabaltze eta osatze lanak=== | |||
Hurrengo mendean eliza osatu zuten: alboko kaperak (Juan de Esnaola Ybaiguren 1632), egurrezko [[Eliz ataria (eu)|elizataria]] (Antonio de Aziondo eta Pedro de Aldazabal 1666), kanpandorrea (Juan de Aranzeta, 1686) eta koru berria (Antonio de Anguiozar 1715). | |||
XVIII mendeko erdialdean bi kapera berriztu zituzten batera; sarreratik gertuenak, parez pare daudela: [[Nazareno erretaula (eu)| Nazarenoa] eta [[Dolorosa erretaula (eu)| Dolorosarena]]. Eta bietan rokoko erretaula ederrak jarri zituzten. | |||
Mende bukaeran, erretaula erre zela eta, Ventura Rodriguez arkitektoak diseinatutako [[Santa Maria la Real. Erretaula nagusia (eu)|erretaula neoklasikoa]] eraiki zuten, horretarako absideko horma zulatuz eta kamarina eginez, linterna eta guzti. | |||
XIX mendean, berriz, eliz atariak kalte handiak jasan zituen, eta ia erdia berreraiki behar izan zuten. | |||
1872 urtean organo berria ekarri zuten, Azpeitiako Aquilino Amezua-rena, bere garaiko organogilerik ospetsuena. Eta 1910ean berriz, organi hau ordeztu zuten, Bartzelonako José de Alberdirena ezarriz. | |||
XIX mende bukaera eta XX mende hasieran epistola aldeko kaperen gainean aretoak eraikitzen joan ziren. Igotzeko eskilara Vera Cruz kaperaren atzekaldean zegoen. | |||
[[Fitxategi: Santa_Maria_la_Real_parrokia._Sakristiako_kajoneria._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | thumb | right | 300px | Sakristia. Kajoneria (Arantza Cuesta Ezeiza)]] | |||
===1950ko hamarkadaren lanak=== | |||
Gerraosteko susperraldi ekonomikoa hasi zenean, Santa Maria la Real elizan hainbat aldaketa eta hobekuntza egiteko aprobetxatu zuten. | |||
Lanak 1951.ean hasi ziren. Eliza ondoan ''Soraluce'' zinema eraiki zuten, eta azpian sakristia antolatu. Sakristia zaharra libre zegoenez, bertan [[Santa Barbara erretaula (eu)|Santa Barbara]] kapera berria sortu zuten. Ondoan, dorre barrua antolatu zuten bataiategi berria eta korurako eskilara jartzeko. | |||
Barrutik ere elizaten itxura hobetu zuten, beti garaiko estiloa jarraituz: zorua terrazoz osatu zuten, aurreko sepulturak estaliz; erretaula nagusiko azpikaldean bi medailoi handi jarri zituzten, Jesusen eta Mariaren Bihotzak irudikatuz; eta, azkenik, berpizkunde garaiko [[Pulpitoa. San Andres (eu)|pulpitu zaharra]] kendu eta presbiterioan marmolezko bi jarri. | |||
===Zaharberritzea=== | |||
::Gehiago jakitzeko, sakatu [[Santa Maria la Real eliza. Zaharberritzea (eu) | ''hemen'']]. | |||
XX mende bukaeran Soraluzeko eliza oso egoera txarrean zegoen. Hainbat saio egin ondoren, azkenean eliza hiru fasetan zaharberritu zuten, batez ere arrazoi ekonomikoengatik. Eta larritasunak markatu zituen lehentasunak: | |||
* Lehengo fase batean (1983-1986) [[Santa Maria la Real eliza. Zaharberritzea. Eliz ataria (eu)|eliz ataria zaharberritu]] zuten, egoera txarreko piezak eta latak ordezkatuz lehen eta ondoren erreteilatuz eta euriurak kanalizatuz. | |||
* Bigarren fasean (1999-2002) [[Santa Maria la Real eliza. Zaharberritzea. Kanpoaldea (eu)|kanpoko aldeari ekin]] zioten: drenatze lanak, teilatuak eta dorrea batez ere. | |||
* Hirugarrenean (2003-2008), berriz, [[Santa Maria la Real eliza. Zaharberritzea. Barrualdea (eu)|barrualdea zaharberritu]] zuten. | |||
''(handitzeko, sakatu gainean)'' | |||
<gallery mode="packed-hover" heights="150"> | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Elizataria_01._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | Elizataria
(Arantza Cuesta Ezeiza) | |||
Santa_Maria_la_Real_parrokia._Hegoaldeko_kaperen_teilatua_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg | Hegoaldeko kaperak
(J.C. Astiazarán 2020) | |||
Santa_Maria_la_Real._Zaharberritzea_01_(Xabier_Barrutieta_2007).jpg | Barnealdeko proiektua
(Xabier Barrutieta 2007) | |||
Santa_María_la_Real._Zaharberritzea_05_(Juan_Carlos_Astiazarán).jpg | Dorreko atea eta koruko arkua
(J.C. Astiazarán) | |||
</gallery> | |||
==Artikuluak== | |||
* (1975) [[Plaentziako Eliz-ataria (eu) | Plaentziako Eliz-ataria]]. Juan San Martin | |||
* (1987) [[El atrio de la iglesia de Placencia (eu) | El atrio de la iglesia de Placencia de las Armas, Soraluze]]. Ramiro Larrañaga | |||
* [[Su pórtico necesita una restauración (eu) | Santa María la Real de Placencia. Su singular pórtico necesita una restauración]]. Iñaki Linazisoro | |||
* (2016) [[Soraluzeko arkitektura erlijiosoa: Parrokia (eu) | Soraluzeko arkitektura erlijiosoa: Parrokia-elizaren azterketa artistikoa]]. Ramon Leturiondo Altube | |||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
[[Kategoria: Arkitektura]] | [[Kategoria: Arkitektura erlijiosoa]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:43, 3 urria 2022 data duena
Santa María la Real | |

Estiloa | Gotikoa-Berpizkundea-Barrokoa |
Mendea | XVI-XVIII |
Kokapena | Herrigune historikoa |
Mota | Eraikina |
Ramon Leturiondo historialari soraluzetarraren hitzetan: Gaur egun Soraluzen ezagutzen dugun Andre Maria Jasokundearen parrokia-eliza XVI. mendean hasi zen eraikitzen, eta atalez atal joan zen osatzen XVIII mendera arte. Hori dela eta, gaurko elizak Moderno Aroan zehar jorratu ziren estilo desberdinak barnebiltzen ditu: gotiko gardun berantiarra, euskal gotikoa edo kolumnarioa, barrokoa eta neoklasikoa; horrek guztiak, ordea, ez du oztopatu gure garaietaraino heldu zaigun elizak batasun estetiko taxuzko eta ederra lortzea.
Kanpo aldeko irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Barrualdeko irudiak
Santa Maria la Real barrutik (NeBi AIR 2020) |
(handitzeko, sakatu gainean)
Alboko kaperen irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Azalpena
Gaur egun Soraluzen ezagutzen dugun Andre Maria Jasokundearen parrokia-eliza XVI. mendean hasi zen eraikitzen, eta atalez atal joan zen osatzen XVIII. mendera arte. Hori dela eta, gaurko elizak Moderno Aroan zehar jorratu ziren estilo desberdinak barnebiltzen ditu: gotiko gardun berantiarra, euskal gotikoa edo kolumnarioa, barrokoa eta neoklasikoa; horrek guztiak, ordea, ez du oztopatu gure garaietaraino heldu zaigun elizak batasun estetiko taxuzko eta ederra lortzea.
Habearte edo nabe nagusia
Santa María la Real eliza oin lauki zuzeneko tenplua da. Jatorriz habearte bakarra zuen, gaur eguneko nabe nagusia, baina XVII mendean beste bi erantsi zitzaizkion.
Presbiterioa, abside oktogonala duena, XVIII. mendean eraldatu egin zuten kamarina erantsiz; baina gurutze ganga okerdura makurrekikoa XVI. mendekoa da. Habeartearen lau atalek gurutze ganga konplexuak dituzte, hiruertzeko arkuekin eta nerbio makurrekin, lore irudiak osatzen dituztela. Hiru zutabe sortek osatzen dituzte euskarriak, presbiterioan harroina dutenak eta kapitelak gotikoak.
Oinean korua du, dekorazio ederrez hornitutako XVIII. mendeko karpanel arkuaren gainean; burdin landuko baranda bat du. Korupean, epistolaren aldean eta dorrearen azpian, bataio kapera zuen, sarrera arku zorrotzekoa zuena.
Hutsarte gisa ditu ebanjelioaren oinetarako eta alderako sarbideak, goi koroan irekidura biribila eta leiho bat behealdean, ebanjelioaren aldeko lehenengo atalean leihoak eta baita epistolaren lehenengo hiruetan ere. Absidean beste bi leiho gotiko bifora ditu, erretaulak ezkutuan uzten dituela.
nahiz eta leiho gutxi, txiki eta altuakizan, habeartea ez da oso iluna.
Erretaula nagusia, tamaina handikoa, neoklasikoa da, karez egina, eta diseinua Ventura Rodríguezena du.
Barrualdean hormak zarpiaturik daude, eta agerian gelditzen da nerbioetako, arkuetako eta oinarrietako hareharria.
Kaperak
Albo bakoitzean elizak nabe bana du, hiruna kaperek osatuak. Edo, nahi bada, hiru kapera ditu alde bakoitzean, arkuen bidez lotuta. Kaperak eta nabe nagusia puntu erdiko arkuen bidez lotzen dira.
Epistolaren habeartea (hegoaldekoa) gangekin estaltzen da. Ebanjelioarena (iparraldekoa), aldiz, XX mende erdialdetik hona estalkia laua du.
Epistolaren habearteko kaperak, oinetatik hasita:
- Nazarenoaren kapera. XVIII. mendeko erretaula barrokoa du, Nazarenoa eta Loiolako San Ignazioren irudiekin. Iñaki Itxasoik egindako eliz atariaren maketa bertan erakusten da.
- Zerbitzu gunea. Gaur egun komunak, biltegi txiki bat eta Buztina alderako atea daude. XX mendeko bigarren erdian Santa Barbarako kapera izan zen, eta aurretik sakristia.
- Sakristia. Beirate handiz itxita dago, horietako bat zabaltzen dela elizkizunetan pantaila moduan erabiltzeko. Barruan XVII mendeko Kalbario erretaula gordetzen da, Vera Cruz kapera zen garaitik. Atzeko aldean goiko aretoetarako eskilara dago.
Ebanjelioaren habearteko kaperak, oinetatik hasita:
- Dolorosaren kapera. XVIII. mendeko erretaula barrokoa du, Dolorosa eta San Migelen irudiekin. Kapera honetan elizaren bigarren atea dago, ate txikia.
- Aitorpen kapera. Zurezko egitura handia dauka bertan, barruko esparrua aitorleku moduan erabiltzeko. Aurretik Animen kapera izan zen.
- Sagrarioaren kapera. Azken zaharberritzean sagrarioa presbiteriotik hona ekarri zuten, marmol zurikoa. Aurretik Mirarietako Andramriaren kapera izan zen (la Milagrosa)
Kanpoaldea
Kanpoaldetik elizak horma bularrak ditu, barrualdeko euskarriekin bat datotzenak, eta absidean lau horma bular handi ikus daitezke, absidearen hiru aldeak bereizten dituztenak. Aurretik aipatutako leihoez gainera, absidean gargola bat du, mota horretako bakarra, eta XVI. mendeaz geroztik (garai hartan oraindik erabiltzen ziren) gorde dena gotikoaren oroitzapen gisa.
Kanpoaldean harriak kare harri eta ofitazko harlanduak dira; jatorrizkoak ez diren eraikuntzak harlangaitzezkoak dira; XX mendean erantsi zizkioten porlanezko zatiak atzera kendu zuten. Hormek harrizko erlaitzak dituzte. Dorreak, hegoaldeko eta mendebaldeko fatxaden angeluan dagoena, epai laukia du; goiko aldea oktogonala du eta kanpaietarako puntu erdiko hutsune bat du. Buruko kupulak lore handiak eta burdin landuko bola eta gurutzea du.
Eliz ataria
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Oinean atrioa du, iparraldeko fatxadan luzatzen dena, alde batez, eta bi sarbideak babesten ditu horrela: nagusia arku eraldatukoa eta bigarrena arku beheratua. Oinetako hormak hiru leiho bikote pare zituen, ajimez gabeak, eta puntu erdiko arkuarekin; bi bakarrik gordetzen dira, ate alboetakoak.
Aipagarria da ataria, oso ederra, zurezko egituran eraikia eta apaindurazko motiboen ugaritasun handiarekin dekoratutako piezekin. Modiloi moduko batean honela dio: 1666. Atari hau Pedro de Aldazabalek egin zuen.
Eliz atariaren kalitatea dela eta, kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez. 2011.ko maiatzak 26an, berriz, eliza sartu zuten Eusko Jaurlaritzaren behin-behineko inbentarioa.
Artelanak
Gorago aipatutakoak eta gehiago ditu.
Erretaula gehienak gordetzen dira:
- Erretaula nagusia, neoklasikoa
- Kalbario erretaula, barrokoa
- Nazareno erretaula, barroko-rokokoa
- Dolorosa erretaula, barroko-rokokoa
- Animen erretaula, neoklasikoa (desagertua)
- Santa Barbara erretaula, XX mendekoa (desagertua)
Honetaz gain, santu irudiak ere gordetzen dira, baina denak ez Soraluzen:
- Igokunde Andramaria, barrokoa (Abadetxeko kaperan)
- San Roke irudia, barrokoa (Elizbarrutiko biltegietan?)
- San Blas irudia, barrokoa
- San Joan Bateatzailea irudia, gotikoa (Donostiako Eliz Museoan)
- Santu irudia, barrokoa (Donostiako Eliz Museoan)
Urrezko eta bolizko pieza txikiak ere baditu:
- Bolizko gurutziltzatua, barrokoa
- Urregintza, berpizkunde, barroko zein neoklasiko piezak
Azkenik, ezin ahaztu Eliz ataria, berpizkunde/ barrokoa.
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Historia
- Gehiago jakitzeko, sakatu hemen.
Aurreko eliza
Soraluzeko parrokiari buruzko lehen berriak Domingo de Lizaso[1] Gipuzkoako kronikariak jaso zituen, XVII. mendeko bigarren erdian. Lizasoren arabera, 1207. urterako bazegoen Soraluzen eliza bat.
Bigarren berria 1267.eko dokumentu batean agertzen da: agirian herri zaharrean monastegi bat zegoela eta bere patronatua Gaztelako Alfontso Jakintsu erregeak zeukala esaten da; urte horretan, erregeak Elgoibarko Olasotarren Etxeko Jauna zen Lopez de Ganboari eman baitzion.
Elizaren eraikuntza
Gaur egungo eliza egiteko diseinua Pascual de Iturrizak aurkeztu zuen, 1541 urtean. Ordurako eraikitze lanak hasiak ziren, segururena hasierako elizaren kondarren gainean.
Errekurtso ekonomikoak urriak zirela dirudi. 1540eko hamarkadako agiriek jasotzen dutenez inoiz eliztarrek edota maiordomoek maileguak eman zituzten lanak aurrera eramateko. Elizaren patroiak (Olasoko jauna zen Diego de Avendaño), berriz, ez zuen dirurik jarri nahi. Auzi luze baten ostean, 1612 urtean Kalagorriko apezpikuak eta Gipuzkoako korrejidoreak Diegoren kontrako epaia eman zuten, eta 30 urtez elizarik jasotzen zuen diruaren zari bat bueltatzeko behartu zuten.
Korrejidorearen esku-hartzeari esker diru arazoak konpondu ziren. 1632erako eliza berria bukatuta zegoen. Erretaula nagusia ere sasoi honetakoa zen, eta organoa ere bazuen (1590).
Zabaltze eta osatze lanak
Hurrengo mendean eliza osatu zuten: alboko kaperak (Juan de Esnaola Ybaiguren 1632), egurrezko elizataria (Antonio de Aziondo eta Pedro de Aldazabal 1666), kanpandorrea (Juan de Aranzeta, 1686) eta koru berria (Antonio de Anguiozar 1715).
XVIII mendeko erdialdean bi kapera berriztu zituzten batera; sarreratik gertuenak, parez pare daudela: [[Nazareno erretaula (eu)| Nazarenoa] eta Dolorosarena. Eta bietan rokoko erretaula ederrak jarri zituzten.
Mende bukaeran, erretaula erre zela eta, Ventura Rodriguez arkitektoak diseinatutako erretaula neoklasikoa eraiki zuten, horretarako absideko horma zulatuz eta kamarina eginez, linterna eta guzti.
XIX mendean, berriz, eliz atariak kalte handiak jasan zituen, eta ia erdia berreraiki behar izan zuten.
1872 urtean organo berria ekarri zuten, Azpeitiako Aquilino Amezua-rena, bere garaiko organogilerik ospetsuena. Eta 1910ean berriz, organi hau ordeztu zuten, Bartzelonako José de Alberdirena ezarriz.
XIX mende bukaera eta XX mende hasieran epistola aldeko kaperen gainean aretoak eraikitzen joan ziren. Igotzeko eskilara Vera Cruz kaperaren atzekaldean zegoen.
1950ko hamarkadaren lanak
Gerraosteko susperraldi ekonomikoa hasi zenean, Santa Maria la Real elizan hainbat aldaketa eta hobekuntza egiteko aprobetxatu zuten.
Lanak 1951.ean hasi ziren. Eliza ondoan Soraluce zinema eraiki zuten, eta azpian sakristia antolatu. Sakristia zaharra libre zegoenez, bertan Santa Barbara kapera berria sortu zuten. Ondoan, dorre barrua antolatu zuten bataiategi berria eta korurako eskilara jartzeko.
Barrutik ere elizaten itxura hobetu zuten, beti garaiko estiloa jarraituz: zorua terrazoz osatu zuten, aurreko sepulturak estaliz; erretaula nagusiko azpikaldean bi medailoi handi jarri zituzten, Jesusen eta Mariaren Bihotzak irudikatuz; eta, azkenik, berpizkunde garaiko pulpitu zaharra kendu eta presbiterioan marmolezko bi jarri.
Zaharberritzea
- Gehiago jakitzeko, sakatu hemen.
XX mende bukaeran Soraluzeko eliza oso egoera txarrean zegoen. Hainbat saio egin ondoren, azkenean eliza hiru fasetan zaharberritu zuten, batez ere arrazoi ekonomikoengatik. Eta larritasunak markatu zituen lehentasunak:
- Lehengo fase batean (1983-1986) eliz ataria zaharberritu zuten, egoera txarreko piezak eta latak ordezkatuz lehen eta ondoren erreteilatuz eta euriurak kanalizatuz.
- Bigarren fasean (1999-2002) kanpoko aldeari ekin zioten: drenatze lanak, teilatuak eta dorrea batez ere.
- Hirugarrenean (2003-2008), berriz, barrualdea zaharberritu zuten.
(handitzeko, sakatu gainean)
Artikuluak
- (1975) Plaentziako Eliz-ataria. Juan San Martin
- (1987) El atrio de la iglesia de Placencia de las Armas, Soraluze. Ramiro Larrañaga
- Santa María la Real de Placencia. Su singular pórtico necesita una restauración. Iñaki Linazisoro
- (2016) Soraluzeko arkitektura erlijiosoa: Parrokia-elizaren azterketa artistikoa. Ramon Leturiondo Altube
Erreferentziak
- ↑ Domingo de Liçasso Veriztain (Azpeitia 1649). Inkisizioaren alguazil nagusia, eskribaua eta artxibo arduraduna Donostian.