«Herriko jaiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
134. lerroa: | 134. lerroa: | ||
Gainontzeko auzoen jaien tankera dute. Ezoziako erromeria aurreko astean izanten da, larunbatean. | Gainontzeko auzoen jaien tankera dute. Ezoziako erromeria aurreko astean izanten da, larunbatean. | ||
===San Martzial beraren jaia=== | |||
::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[San Martzialgo jaiak (eu)#San Martzial beraren jaia | ''hemen''l]], | |||
Kopraixak [[San Martzial ermita (eu)|San Martzial]] ermitako San Emeterio eta San Zeledonio ospatzekoak badira ere, San Martzial berak bazuen bere jaia, ekainak 30rn osteko lehen igandean ospatzen zena. | |||
===San Andres bailara=== | ===San Andres bailara=== |
19:26, 3 urria 2022(e)ko berrikuspena
Beste herri askotan moduan, Soraluzen jai asko ospatzen dira urtean zehar. Batzuk oso aspalditik, beste batzuk berriagoak, inoiz berpiztutakoak. Gehienak herri kaskoan ospatzen dira, baina auzoetakoak ere ez dira gutxi.
Ezaugarriak
Jai gehienak herrikaskoan antolatzen badira ere, auzokoetakoak ez dira gutxi. Bailara guztiek daukate berea (edo izan dute), eta herriko kale batzuek ere (Errekaldekoak, Galipotekoak, Estaziokoak...). Gainera, erromeriak edota antzekoak daude (Ezoziakoa, Irukurutzetakoa, San Rokeren itzulketa).
Askok eta askok kutsu erlijiosoa dute. Batzuetan berezkoa: Aste Santua, Gabonak, Kandelaria, San Blas... eta besteetan erantsia, herriaren edo auzoaren patroia delako, edota lanbide batena (San Isidro, Santa Barbara), edo santu batekin erlazionatutako delako (Santa Ageda)...
Eta, jaiaren arabera, beste hiru kutsu nabarmentzen dira, askotan elkarrekin nahastuta: lagun taldekoa (Santa Ageda, Gaztainerre...), euskalzaletasuna (Euskal Jaia, Ezoziako erromeria, Udate...) eta, last but no least, gastronomikoa (Kandelaria, Eguen Gizena, Gaztainerre...).
Sarrera honetan herrian diren eta izan diren jaiak jaso dira, hurrenkera kronologikoa errespetatuz.
Otsaileko jaiak
Kandelaria
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Otsailak 2. Jai erlijiosoa.
Andreek kandelak eramaten zituzten mezetara, bedeinkatzeko. Gero, hurrengo urtean, ekaitza zenean kandela hauek pizten ziren etxeak tximistetatik babesteko.
Egun horretan ogi torradak jateko ohitura zegoen[1].
San Blas
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Otsailak 3. Jai erlijioso eta gastronimikoa.
Umeek sanblasopilak (edeta goxokiak edota fruta) eramaten zituzten mezetara, bedeinkatzeko. Jaterakoan, opilek eztarriko minengatik babesten zuten.
Sanblasopilak aurreko egunetan egiten ziren, familiako bakoitzeko bana. Askotan Soraluzetik kanpo bizi zirenentzat ere egiten ziren eta, behin bedeinkatu eta gero, bialdu.
Santa Ageda bezpera
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Otsailak 4. Jai profanoa. Soraluzen, Santa Eskea ere deitzen zaio.
Taldeak baserriz baserri edota kalez kale ibiltzen dira, koplatan eta kantutan. Makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun, diru edo janari eta edari eskean; etaratakoarekin, afarimerienda egiten zuten. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa.
2010.eko hamarkadan lau talde ibiltzen ziren Soraluzen, bezperan gehienak.
Aratusteak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Hausterre egunaren aurreko astean. Jai profanoa.
Hausterre eguna eguaztena denez, aratusteak aurreko ostegunean hasi eta martitzenean bukatzen dira. 1937. urrean, gerra garaian, debekatu zituzten; hala ere, Soraluzen eguen gizena ospatzen jarraitu zuten. 1975.tik aurrera berreskuratu ziren.
Eguen gizena
Hausterre egunaren aurreko ostegunean.
Gaur egun Euskal Aratusteak ospatzen dira, ume zein guraso euskal iñauteri tradizionalen hainbat mozorro janzten dituztela.
Bazkaldu aurretik txorizo egosia jateko ohitura zegoen (txistorrarik ez, mesedez!) eta, bazkalostean, esne-torradak[2] ardo goxoaz.
Aratoste domeka
Mozorro lehiaketa izaten da, banakakoa zein taldeena.
Aratoste martitzena
Sardinaren hileta ospatzen da; hau da, aratosten bukaera. Dantzaldia izaten da.
Hausterre eguna
Asteazkena. Erramu domeka baino 40 egun aurretik, Garizumaren hasiera markatzen du eta, aldi berean, aratusteen datak ere.
Egun horretan elizkizuna izaten zen. Bertan, abadeak eliztarren bekokietan gurutzea egiten zuen errautsez, latinez sasoi batean: Pulvis es et in pulverum reverteris[3].
Aste Santua
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Udaberriko jai erlijiosoak dira, Jesukristoren heriotza eta berpizkundea ospatzeko. Judutarren Pazkoarekin batera ospatzen dira, ilargiaren arabera; beraz, ez dute data zehatzik eta urtetik urtera aldatzen da.
Aste Santuan hainbat elizkizun eta prozesio izaten ziren, Erramu Domeka, Ostegun Santua, Ostiral Santua eta Berpizkunde Igandean hain zuzen. Prozesioak bereziak izaten ziren: hiru irudiekin (San Joan, Ama Birjina eta Jesukristo), Udalbatzak parte hartzen zuen, muska bandak jotzen zuen, guardia zibilek Jesusen irudia gordetzen zuten...
Honetaz gain, herriaren bizitzan eragin handiko jaiak ziren. Esateko, leku publikoak (tabernak, zinemak...) ostiral eta larunbatean ixten ziren, Berpizkunde Igandean erropa berria estreinatzen zen...
Udaberriko jaiak
Irukurutzetako erromeria
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Maiatzaren lehen asteburuan. Urte askotan galduta, azken urteetan berreskuratu dute.
José Miguel de Barandiaranek tradizio moduan jasotzen du.
Corpus Christi
Berpizkunde Paskuaren 40 egunetara (osteguna beti) ospatzen zen; hau da, Pentekoste Paskoa (Bergarako jaiak) baino 10 egun lehenago.
Prozesioa izaten zen. Herriko kaleak mirilloz estaltzen zituzten, prozesioak zapaltzerakoan usain atsegina sortzeko.
Jesusen Bihotza
Pentekoste Paskoatik hamaika egunetara ospatzen zen (barikua beti).
Prozesioa izaten zen, eta ibilbidean umeek aldaretxoak jartzen zituzten, diruak biltzeko. Ume taldeek elkarrekin lehiatzen zuten leku onenak hartzeko (prozesio hasierakoak eta toki ikusgarrienetan zeudenak).
Prozesioa bukatzerakoan, Plaza Barrian jende guztia biltzen zen eta, Udaletxeko balkoitik, alkateak herria Jesusen Bihotzari konsagratzen zion.
San Isidro
Maiatzak 15. Jai erlijiosoa.
Baserritarren patroia. Meza, prozesioa eta bazkaria izaten zen. Gaur egun Gaztainerreko azokak ordeztu du.
Euskal jaia
Ekainaren lehen domeka.
Gerra ostean sortutako jaia, euskal giroa herrian zabaltzeko. Goizez herriko eta kanpoko dantzariak kalez kale erakustaldiak egiten dituzte, eta arratsaldean batera dantzatzen dute plaza Zaharrean.
Ezoziako erromeria
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Ekainaren bigarren zapatua.
2.007 urtetik ospatzen da. Hurrengo astean Ezoziko jaiak izaten dira.
San Juan bezpera/ Udate
Ekainak 23.
Aurreko egunetan egurra eta bestelako erregaiak biltzen zituzten mutil taldeek, auzoka. Gero, San Juan bezperako ilunabarrean suak pizten ziren. Baserrietan ere sua egiten zen, bakoitzak berea.
Gaur egun Udate jaiak, egun berean ospatzen denak, ordezkatu du.
2017 urteko udatea (Ekaitz Uzin 2017) |
Herriaren eta auzoen "jai ofizialak"
Ezoziko jaiak (gaur egun)
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Ekainaren erdialdeko domekan.
Gainontzeko auzoen jaien tankera dute. Ezoziako erromeria aurreko astean izanten da, larunbatean.
San Martzial beraren jaia
- Gehiago jakiteko, sakatu hemenl,
Kopraixak San Martzial ermitako San Emeterio eta San Zeledonio ospatzekoak badira ere, San Martzial berak bazuen bere jaia, ekainak 30rn osteko lehen igandean ospatzen zena.
San Andres bailara
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Nahiz eta San Andres apostoluaren eguna azaroak 30an izan, urte asko eta asko dira uztailaren bigarren asteburuan ospatzen direla.
Auzoetako jai indartsuenak izan eta izaten dira: meza, auzokoen bazkaria, bertsolariak, erromeria...
Herriko jaiak: Santiago-santanak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Uztailak 25 eta 26. Aurreko edota osteko egunak hartzen dituzte, asteburuaren arabera.
Herriko bigarrengo jaiak izan ziren. 1980.eko hamarkadatik aurrera, abuztuan jende gehienak herritik alde egiten duenez, herriko jai nagusiak bihurtu dira.
Txurruka bailara
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Uztailak 31. Bailararen patroia San Inazio delako.
2000. urte ingurutik jaiak ospatzeari utzi egin zioten, gero eta jende gutxiago zetorrela eta.
Irure bailara
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Abuztuaren lehenengo egunetan, Ama Birginaren Zeruratze jaiaren ondorengo igandean.
2003. urtetik ez da jairik antolatu.
Herriko jaiak: Andramarixak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Abuztuak 15, 16 eta 17. Hau da, Andramari, San Roke eta San Roke Txiki.
Herriko jai nagusiak izaten ziren, batez ere 1980.eko hamarkada arte. Laneko oporrak abuztu osokoak hasi zirenean garrantzia galdu zuten Santiago-santana jaien mesedetan.
Abuztiak 17, San Roke Txiki eguna, San Roke ermitatik herrira irudia ekartzen da. Gero, urriak 12an bueltatzen da.
Ezoziko jaiak (sasoi batean)
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Andramaixen osteko lehen asteburuan.
Gainontzeko auzoen jaien tankera zuten. Abuztuan gero eta jende gutxiago zegoenez, gaur egun ekainaren erdialdean ospatzen dira.
San Martzial: Kopraixak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Irailak 1en inguruan.
Batez ere karidadeagatik ezagunak ziren: bezperan txahala hil, gauean erre eta hurrengo egunean ogia, okela eta salda banatzen zitzaien etorritakoei.
Udazkeneko jaiak
Errekaldeko jaiak
Irailak 24aren inguruan (Ama Mesedetako eguna).
Nahikoa jai berriak, azken urteetan antolatzen ari dira. Bertan dagoen zaharren egoitza Ama Mesedetakoa izanik, egun hori haru dute jaien ardatz.
San Roke Txikiren erromeria
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Urriak 12. Jai erlijiosoa.
Parrokitik ermitaraino itzultzen dute San Roke Txiki, abuztuak 17an ekarri dutena. Bidean San Rokeren goratzarre letaniak abestuz.
Urteko azken mendi irteera izaten zen, uda sasoiaren bukaera.
Neguko jaiak
Gaztainerre azoka
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Gaztainerre eguneko aurreko zapatuan. 1996.etik aurrera ospatzen da.
Herriko azoka izaten da. Baserri produktuen eta herriko artisautzaren erakusgarri. Urteko baserritar bat omentzen dute.
Gaztainerre eguna
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Anima Egun osteko bigarren astelehenean ospatzen da.
Soziedatetan (koadrilak) eta etxeetan afari bereziak: berakatz zopak, marraskiloak eta gaztaina erreak. Dena dela, indar asko galdu du aurreko zapatuko azokaren bentajarako.
Santa Barbara
Abenduak 4.
Santa Barbara leherkariak erabiltzen dituztenen patroia da (meatzariak, artilleria soldaduak...). Baita argiketari, ferietako salerosle, urtzaile eta harginena. Eta tximista eta ekaitzen aurrean babeslea.
Horregatik, Soraluzeko SAPAren eta SAPAkoen patroia ere bazen. Horregatik gerra ostean SAPAk ordaindu zuen Santa barbarako kapila, Sorlauzeko parrokian[4].
Egun honetan SAPAko langileek jai izaten zuten. Meza izaten zen eta, ostean, bazkaria.
Gabonak
Abenduak 24, Natibitateren bezpera.
Urteetan mutil edota gizon taldeak kalez kale gabonetako kantuka. Gerra aurrean neska koadrilak ere jaiotzekin ibiltzen ziren.
Gaur egun Pil-pilean-ek Olentzero eta Mari Domingiren kalejira antolatzen du, eta Ezoziako Ama abesbatzak ere bere kalejira egiten du.
Errege bezpera
Urtarrilak 5.
Kabalgata egiten da, Errege Magoena hain zuzen. Ostean, hauek neska-mutikoen gutunak jasotzen dute eliz atarian.
Desagertutako eta berpiztutako jaiak
Galipotekoak
2000. urtearen inguruan Galipot kaleko biztanleek, Jon Basauri, Andoni Calles eta Domentx Ucin-en laguntzarekin, jaiak antolatu zituzten hainbat urteetan, musika kontzertu eta guzti. Aspaldi desagertu ziren.
Estaziokoak
Estaziokoak ere bere jaiak ospatzen zituzten, besteren artean akordeoia eta txokolateaz. Aspaldi desagertu ziren.
Desagertutako beste jaiak
Galipotekoez eta Estaziokoez gain, beste jai batzuk ere desagertu izan dira: Txurrukakoak, San Martzial, Santa Barbara, San Isidro...
Aste Santuko prozesioak ere desagertu ziren aspaldi.
Berreskuratutako jaiak
Frankismoak aratosteak desagertarazi bazituen ere, hura pasa eta gero berriro ospatzen ari dira.
Irukurutzetako erromeria, berriz, urte mordoa ospatu gabe pasa eta gero, pare bat aldiz berpiztu da.
Erreferentziak
- ↑ Esnea azukrea, kanela eta limoi azalaz egosi, ogia bertan ondo busti, irinaz eta arraultzaz estali eta frijitu. Ateratzeko, gainetik azukrea egin.
- ↑ Esneaz, irinaz eta azukreaz (arraultza gehitu kolore horia emateko, nahi bada) ahia sendoa egin eta trinkotzen utzi. Laukitan moztu, irina eta arraultzaz pasa eta frijitu. Ateratzeko, gainetik azukrea egin.
- ↑ Hautsa zara eta hauts bihurtuko zara.
- ↑ Eskumako aldean, erdiko kapila zen; gaur egun ez dago.