Batzokia. Historia (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Aurrekariak

    EAJ-PNV Soraluzen

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Jeltzaleek Arrigorriagan egin zuten lehen ekitaldi publikoa, Euskeldun Batzokijak antolatua (1894/07/08). Bazkari hartan 50 lagun bildu ziren, horietatik hiru gipuzkoarrak: Luis Aranguren soraluzetarra eta Debako José María Esnaola eta Atanasio Basagoiti. 1899.ean Soraluzeko jeltzaleen artean beste Aranguren agertzen da, Timoteo, Bilboko aldizkari nazionalistetan dantza lotuaren aurka artikuluak idatzi zituena.

    Eta 1905.rako baziren jeltzaleak herrian, urte hartan Soraluzeko lehen ordezkari nazionalista izendatu zuten eta, Ignacio Aranguren.

    Lehen egoitzak

    Eusko Alderdi Jeltzaileak hainbat egoitza izan du Soraluzen.

    Hasieran Etxaburuetan egon zen, 2. zenbakian, Daniel Múgicaren gozotegiaren gainean. Handik Baltegieta kalera pasa omen zen, eta gero Santa Ana kaleko 9 zenbakira, sarrera Galipotetik zuela.

    1908.eko urte bukaerako, Batzoki Soraluzetarra zabaldu zuten (1908/10/01), Kalegoen 9ko lehen solairuan, sarrera Galipotetik zuela. Arautegia bi aste beranduago onartu zieten (1908/10/16).


    Egitasmoa

    1920.eko hamarkada bukaeran egoera politikoa pilpilean zegoen. Espainian Primo de Riveraren diktadura azkenetan zen (diktadoreak 1930.eko urtarrilean etsi egin eta alde egin zuen), eta Soraluzen jeltzaleek loraldia izaten ari ziren.

    1929.eko Uri Batzarra berrizterakoan, gazte taldea sartu zen eta, pisuz pisu alogeran ibili beharrean, egoitza propioa izateko egitasmoa prestatzen ari ziren.

    Finanziazioa

    Hasierako aurrekontua 35.000-40.000 pezetako zen.


    Primo de Riveearen diktadura pasa berria, beren debeku eta enparauekin, bada ezpada alderdiak zuzenean ez sartzea pentsatu zuten. Inmobiliaria Nai bat eratu zuten, batzoki berriaren jabea izango zena.

    Hasiera batean 25.000tiko pezeta akzioran saldu zituen, oso bizkor gainera. Gainonrzekoa maileguen bidez, arruntak batzuk eta obligazkoak besteak (urteko %5eko korrituekin). Guztira 100.000 pezetako inbertsioa izan zen.

    Behin batzokia eraikita, beste 10.000 ezetako akzioak salgai jarri zuten, zorrak arintzeko. Eta mailegu hipotekarioa eskatzeko asmoa zuten (%4an) obligazioak amortizatzeko.

    Elkartearen sarrerak bi aldetik zetozen. Alde batetik, Euzko Alderi Jeltzaleak eta ingurukoek (Mendigoizaleak, Emakumeak, Solodaridad de Obreros Vascos...) ordaintzen zituen alogerak. Eta besre aldetik tabernak lagatako etekinak zeuden [1].

    Proiektua

    Arkitektoa Urbano de Manchobas[2] ermuarra izan zen. Eibarko Udal arkitektoa 1926.etik, bestelako lanak ere egin zituen. Besteak beste, Elantxobe, Ermua eta Eibarreko batzokiak, denak 30.eko hamarkadan.

    Aukeratutako tokiak bazuen ordea arazo bat, plaza eta ibaiaren arteko altura handia. Horregatik, Batzokiaren diseinuan bi tarte nabarmen daitezke alturan. Plaza Zaharraren mailaren azpian kubo handi bat eraiki zuten, ibaia eta ibaiertzaren gainean porlanezko zutabeak dituela. Plaza Zaharraren mailan Batzokia bera, etxe baten proporzioaz eginda.

    Estilo baskistaz diseinatuta, Abenda-etxea izena zeukan aurrekaldean, eta Euskal Herriko armarria, zazpi probintziak hartzen dituena.

    Batzokiak barruan taberna, antzokia, Ur Gain frontoia, arropazaindegia, liburutegia, ezpata-dantzarien gela, bilera gela... zituen, eta goiko solairuan atezainaren familiarentzako etxebizitza. Gainera lau terraza zituen: bata lehenengo solairuan, behe solairuan ezkerrean eta eskuman beste bi eta erreka aldera, frontoi parean, laugarrena.

    Auziak

    Aukeratutako tokia leku publikoamzen. Bi soraluzetar aurka agertu ziren, eta demandan hasi.

    Onartu zuten Donostian, eta gero Madrilen. Eta bigarren proiektua ere onartu zuten.


    Eraikuntza

    Batzokia eraikina 1932 urtean egin zuten, EAJren inguruko Inmobiliaria Nai-bat-ek sustatuta, Plaza Zaharraren albo batean eta Deba ibaiaren aldera.

    1932.eko uztailak 18an ufala izan zen. Aurreko egonotan zurabeak eta beheko plaka biorzpa zituzten, eta urak hartu zuen dena. Denok ondo kezkatura, baina ura jestsi zenean dena ondo zegoen.

    Eraikitze lanak 1933eko otsailak 26an bukatu ziren,

    Inaugurazioa

    Maiatzak 6 eta 7an inaugurazioa ospatu zuten. EAJren buru zein puntako hizlariak etorri ziren: Jesús María Leizaola, Carlos Linazasoro soraluzetarra, Polixene de Trabudua, Telesforo Monzon, Jose Antonio Agirre...

    Programa

    Ia 50 urtetako etena (1936-1985)

    Círculo Carlista

    Gerra sortu zenean, irailak 22an erreketeek Soraluze hartu zuten, eta zuzenean batzokiaz jabetu ziren. Hurrengo hilabetetan inkautazio formala etorri zen: Ondasunen Desjabetze Batzordeak[3] Inmobiliaria Nai bat-i batzokia kendu zion.

    Ordurako karlistek jeltzale kutsua zuen guztia zeukan guztia "garbitu" zuten: ikurrinak, apaingarriak, paperak... eta Kalebarren 1ean zegoen Círculo Carlista bertara eraman zuten, beraien jarduera guztiekin: Margaritak, San Ignacio musika banda... Batzokiko taberna mantendu zuten, beraiek kudeatuta, noski.

    Orokorrrean, batzokia zegoen moduan erabiki zuten, inbertsio edo aldaketa handirik gabe. 1950. hamarkada bukaera arte zabalik egon zen, baina azken urteetan gero eta jarduera makalagoarekin.

    Enkante publikoa

    1950. hamarkadan jatorrizko jabeek Inmobiliaria Nai bat elkartea berpiztu zuten, eta Felix Abarrategiren laguntzarekin izapideak hasi ziren eraikina berreskuratzeko; baina ebazpenak kontrakoak izan ziren[4].

    1954. urtean enkante publikoan saldu zuten batzokia. Irungo promotore batek 65.000 pezetatan erosi zuen, bota eta etxeak egiteko asmoekin. Ez zen kasu bakarra, urte batzuk lehenago Eibarren gauza bera egin zuten eta. Baina Nai bat elkartearen eraginez ezin izan omen zuen ezer egin, eta proiektua bertan behera geratu zen.

    Hurrengo hogei urteetan eraikina ez zen erabili, eta gero eta eroriago zegoen.

    Soraluzeko Ametsa ikastola

    Soraluzeko Ametsa ikastola 1967. urtean hasi zen eskolak ematen, behin behineko ikasgeletan (Erregetxea, parrokiaren gaineko lokaletan...). Urtetik urtera ikasle kopuruak gora egiten zuenez, behin betiko egoitza izatea erabaki zuten.

    Eta batzokia izandakoa begiz jo zuten: eraikin handia, herri barruan, Plaza Zaharra ondoan, jolasteko esparru estalia (frontoia)... Jabe legalak bota ezin zuenez, salgai zeukan; eta jatorrizko jabeek ere (Nai bat inmobiliarian bilduta) ez zioten trabarik jarri erosketari, baldintza batekin: inoiz ikastolak eraikina laga eta gero Nai batek izango zuen erosteko lehentasuna.

    Azkenean, Soraluzeko Ametsak Plaza Zaharreko Batzokia erosi zuen. Eta eginbehar berriei egokitzeko, 1975.ean eraikina goitik behera berregin zuten: antzokia desegin, ikasgelak zabaldu... Nahiz eta goiko terraza "jan" eta leiho berriak egin, fatxada, aldiz, mantendu egin zuten. 1976.eko udaberrian ikastola berria inauguratu zuten, urte artako Euskal Jaiarekin batera.

    Ikastolak hamar bat urte egin zituen bertan. Gero, Eusko Jaurlaritza ikastola publiko berria eraiki zuen Soraluzen eta bertara lekualdatu zen.


    Berriro batzokia

    Franco hil (1975) eta gero jeltzaleek aurki zabaldu zuten berriro ere egoitza Soraluzen, Santa Ana kaleko 6. zenbakian orduan, Uztarri taberna izandakoan.

    Auzia

    Ikastolak batzokiaren eraikina laga eta gero, Nai batek eraikina erosteko asmoa agertu zuen; bere aldetik, Soraluzeko Ametsa elkarteak kultur-etxea zabaldu nahi zuen, eta ez ziren ados jarri.

    Auzitegiaren ebazpena (1985/02/23) argia izan zen: ikastolak "alde egin" eta gero, Nai batek eraikina erosteko eskubidea zeukan. Eta halaxe egin zuen[5].

    Berrinaugurazioa

    Behin erosita, barrukoak egokitu zituzten eta hiru urte geroago Soraluzeko Batzokia bertara pasa zen.

    1988/05/01ean berrinauguratu zuten. 400 bat lagun bildu ziren eta, herriko buruzagiez gain, bertan aritu ziren Jesus Maria Leizaola lehendakari ohia (ikurriña jasoz), Jesus Insausti Uzturre, Xabier Arzalluz eta Joseba Egibar.

    Gaur eguneko egoera

    Hainbeste aldaketaren ostean, eraikinak oraindik gordetzen ditu forma orokorrak eta fatxadak. Aldaketa nabarmen bakarra, lehen solairuko terraza desagertu izana. Garai bateko apaingarri bakar batzuk oraindik geratzen dira: armarria, balkoi nagusia, alboko terrazaren errejak...

    Barrutik, aldiz, goitik behera aldatuta dago; eta bi aldiz, gainera: ikastola izateko egokitu zutenean eta berriro batzokia ezarri zutenean. Lehengo taberna, antzokia, patio zabala... desagertu ziren; frontoia geratzen da lehengo moduan.

    2021. urtean birgaitze bat egin zioten, teilatuaren egitura berria eginez eta hormak isolatuz. Honetaz gain, etxaurreak margotu eta apurtutako zatiak konpondu zituzten.


    Erreferentziak

    • Arzalluz destaca la figura del empresario vasco en la inauguración del batzoki de Placencia. Aitor Zabala (El Correo Español 1988/05/02).
    1. Esateko, 1920.eko lehen seihilekoan 1.200 pezeta irabazi zituen (Euzkadi 1920/07/09).
    2. Urbano de Manchobas Careaga. Urbipedia (gazteleraz).
    3. Comisión de Incautación de Bienes.
    4. Nahiz eta aldaketa giroa somatu, Francisco Feanco bizirik zegoen (1975.ean hil zen) eta frankismoaren lege eta arau guztiak indarrean.
    5. Geroago, EAJ-PNVk kalteordainak eskatu zizkion Estatuari, 1936-1937 urteetan hainbat batzoki desjabetzeagatik. 2003. urtean Espainiako Auzitegi Gorenak areazoia eman zion kasu gehienetan, bi salbuespenekin: Soraluzekoa eta Zarauzkoa. Zergatik? Ordurako jatorrizko jabeek eraikinak berriro erosi zituztelako.