Ugarrezia (eu)

    From Sorapedia
    Revision as of 23:52, 4 March 2021 by Jcao (talk | contribs)
    (diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
    Malmeroneko presa eta Ugarrezia (Paisajes Españoles 1959)

    Deba ibaian ugarrezi asko sortzen dira, baina handiena eta garrantzitsuena hau da: ibaiak dakartzan hondakinek irla luzexka sortzen dute ibaiaren erdian, Igareta edo Malmero presa baino beherago.

    1980 hamarkadan ugarrezia kentzen saiatu ziren, batez ere uholde arriskuak gutxitzeko, baina handik urte gutxira berriro sortu zen.


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Gabolatseko harpasuak eta Ugarrezia (J. Churruca)

    Bitxikeriak

    Gabolatseko harpasuak

    Ugarreziaren iparraldean Gabolatseko harpasuak ziren, Gabolats eta Baltegieta lotzen zituztenak. Herritar askok erabili ohi zuten Baltegietako errege bidera pasatzeko, Zubi nagusiraino joan gabe.

    Baina 1915 urtean Gabolats zubi berria egin zutenean erabiltzeari laga zioten. Bakarrik Ugarrezira joateko erabiltzen ziren: helduak urkapinetara eta umeak jolastera.

    Sokazko zubia

    Bi etxe partikularren arteko zubia zen, Arkiaukua etxea (Gabolats 4) eta Baltegieta 12 artekoa hain zuzen. Batetik bestera modu zuzenean pasatzea ahalbidetzen zuen, zubi nagusira, Gabolatseko harpasuetara edo Gabolatseko zubiraino joan beharrean.

    Sokazko zubia zen, oso oinarrizkoa. Soka bat zuen oinendako, eta beste bi soka eskuendako. Erdibidean zutabe bat zuen, Ugarrezian bertan, porlanezko oinarria zuela. Ugarrezian oraindik geratzen omen da oinarri hau.

    Jolastokia

    Ugarrezia herriko neska-mutilek asko erabiltzen zuten jolaserako, eta baita txabolak egiteko[1]; denbora luzeak igarotzen zituzten bertan.

    Gabolatseko harpasuari esker, udaran batez ere, erraz heldu zitekeen bertara. Dena dela, bada bertan harrapatuta geratu dena, ufala zetorrenik konturatu bare; azkenean, su hiltzaileek etorri behar izan ziren.

    Malmero presa eta Ugarrezia (Mikel Valero 2021)


    Erreferentziak

    1. Aipagarria da bertan zirkua antolatu zutenekoa.