XX mendeko ibilbidea (eu)

    Sorapediatik

    Soraluzeko XX mendeko arkitektura

    Hiru epe berezitu daitezke: hasierako arkitektura industriala, porlanezko arkitektura eta arkitektura modernoa

    XX mende hasiera

    XIX mende bukaerakoak edo XX mende hasierakoak dira Errabaleko 2, 4 eta 6 zenbakiak. Hiru etxe hauek berdin berdinak dira, batera egindakoak. XIX mendeko arkitekturaren ereduak, harriaz, zuraz eta adreiluaz eginda daude. Nahiz eta ondo gordeta ez izan, gordetzen dute oraindik hasierako itxura.

    Errekaldeko zubia zein Gabolatzekoa 1910 hamarkadakoak dira. Harrizko zutabeak dituzte, eta pasabiderako egitura metalikoa erabiltzen zuten, argazki zaharretan ikus daitekeenez. Gerora porlanezko pasabidea jarri diete.

    SAPAko fabrika berria, aldiz, 8 eraikineko multzoa da, gehienak 1920ko hamarkadan jasoak. Nabeak estalki metalikoa dute, Gipuzkoako lehenetarikaok. Beste bi eraikin oso interesgarriak bulegoena eta taller-eraikina, hormigoizko egitura dute.

    Bukatzeko, Batzokia aipatu behar da. 1930ko hamarkadan eraikia, hormigoizkoa ere. "Errejionalismoa" estilokoa da.

    Gerra osteko errazionalismoa

    Gerra ostean bi estilo nabarmendu ziren, historizista bat eta errazionalista bestea (diseinu garbiak eta apaindura gutxikoak).

    Soraluzen badaukagu azken estilo honen oso adibide politak: Errabal kaleko 8 (Amuchástegui etxea) eta 22 zenbakiak, Alberdi Hnos. lantegia (botata, nabe bat geratzatzen da), Txurruken auzunea eta Lete lantegia.

    Azken garaiak

    Azken 50 urteetako eraikinen artean, Soraluzen badaude batzuk arrazoi betetik edo bestetik nabarmentzeko modukoak.

    Alde batetik, Zubi Nagusia dago (1967): zubi zaharrari oratuta, alde batetik bestera zutabe barik egin zuten. Daukan zabaleragatik zubia baino enparantza ematen du, eta haalxe erabiltzen da jaietan.

    Mendiola industrialdean, 4 zenbakian, badago pabiloi berezi bat 1980 hamarkadan Garitaonaindia enpresak eraikia (gaur egun Gabekola Forging dago bertan). Betiko arkitektura industriala egin beharrean, XIX mendeko kutsua eman nahi zioten.

    Etxebizitzetan, berriz, bi multzo nabarmentzen dira bere diseinuaz: Olabarrenan eraiki zutena (etxe domotikoak) eta Etxaburuetako etxe berriak (etxe urdinak).

    1980 hamarkadakoa ere Arane kiroldegia da. Fabrika zaharraren tokian eraikia, 202o urtean handitu dute.

    Modernoagoa: Zubi Nagusia, Arane kiroldegia, (kapera berriak), , Olabarrena,

    Azkenik, Santa Maria la Real eliza aipatuko dugu. Berez eraikina XVI-XVIII mendekoa da, baina XX mende bukaeran zaharberritu zuten, eta alboko kapera berrizteko diseinu deigarriak erabili zituzten.

    Ibilbide honek XX mendeko eraikin nabarmenen artean eramango gaitu. Hasiera Labaderogainean emango diogu, Enparan jauregiaren parean.

    Mapa kargatzen...


    Mendiola industrialderaino

    Zubi Nagusia zeharkatuko dugu, eskumatik (iparraldetik). Erdibidean, Errabal 22ko etxea ikusteko aukera izango dugu, errazionalismoaren adibide bikaina. Gipuzkoako Aldundiak, probintziako eraikin moderno nabarmenenak hautatzerakoan, hiru aukeratu zituen Soraluzen, eta hau izan zen bat.

    Puntu beretik iparraldera begiratuta Arane kiroldegia ikusiko dugu. 1980ko hamarkadan eraiki zuten eta, kanpotik nahiko itxura "monoblock" badauka ere, leihoen tamaina eta banaketak barruko egitura adierazten dute, hiru zatitan banatuta: igerileku aldea, zerbitzuen aldea eta frontoia. Bi aldiz izan ditu handitze lanak, beti gainekaldean: bata taberna ezartzeko asmoz eta kirol aldea handitzeko bigarrena (2020).

    Aurrera egingo dugu ibaiondotik, Arane pasealekutik, SAPAko fabrika berrira heldu arte. Perspektiba jobea hartzeko errepiderakno igoko gara, Gabolatzeko zubi parean dauden eskilaretatik. Erakikin multzo hau 1920-40 hamarkadatan jaso zuten. Hegoaldetik iparraldera tratamentu termikoen aldea dago, lehen nabea, bulego eraikina, bigarren nabea, taller eraikina eta ekonomatoa. Ezkerraldean, berriz, polbora biltegia ("aterpea", bulegoen parean), SAPAko iturria eta biltegiak.

    Beti aurrera, Igarateraino helduko gara. Han, Deba ibaia zeharkatuko dugu pasabidea erabiliz eta Mendiola industrialdean ezkerrera joko dugu, Garitaonaindia lantegia ikusteko. Industrialdea sortu zenean, lantegi gehienak oso estilo funtzionalean egin zituzten: egitura metalikoak, teilatuak zerra-ortzetan edo urakin, adeiluzko paretak... Garitaonaindia forjak eraikitzeko zer edo zer desberdin egin nahi izan zuten, eta XIX mendeko arkitektura kutsua eman zioten. Bere momentuan oso kritikatua izan zen, eztabaidak orduko egunkarietara heldu zirela ("Cartas al director" sailetara, hain zuzen).

    Herri kaskora bueltan

    Errekalde zubiraino

    Txurruken auzoraino

    Erreferentziak