Zezenak XX mendean (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Sokamuturrak== Gipuzkoako herri askotan bezalaxe, Soraluzen ere sokamuturra korritzen da jaietan. ===1889ko bertsoak=== 1889 urtean Ramon de Gorosta (eu)|Ramon de Go...)(r)en berrikusketa, ordua: 19:34, 11 martxoa 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Sokamuturrak

    Gipuzkoako herri askotan bezalaxe, Soraluzen ere sokamuturra korritzen da jaietan.

    1889ko bertsoak

    1889 urtean Ramon de Gorosta hil zela eta, urte hartako jaietan Gorrotxategi bertsolariak jarritako bertso batek biak aipatzen ditu:

    Plazentziara festak
    abuztuan urbil
    jende dana jaietan
    dago trankil trankil
    gora bera zezena
    kalietan dabil
    gaxo txar batek jota
    gure Gorosta il.

    Jarduera

    Izenak esaten duenez, sasoi batean sokamuturra zen: hau da, zezenak soka zuen muturrean lotuta, handik gobernatzeko.

    Hortik aspaldiko esaldu hura: Soka libre! Soka libre! Hori Eibarkua da ta!.

    Gerora, eta hainbat lekuetan bezalaxe, zezenei soka kendu zieten. Hala ere sokamuturra esaten zaio oraindik, nahiz eta erderazko entzierro berba indarra hartzen ari den.

    Sasoia

    Herriko jaiak Andramaritan izaten zirenez, urte askotan San Roke Txiki egunean[1] izan dira sokamuturrak, goiz eta arratsaldez.

    XX mendearen bigarren erdian abuztuko oporrak gero eta luzeagoak egin zirenez, Santiago eta Santa Ana jaiek indarra hartu zuten. Santa Ana egunean sokamuturra izaten da (goiz eta arratsaldez), eta inoiz zezen-suzkoak izan dira.

    Esparrua

    Sasoi batean sokamuturra Santa Ana arkupetik Plaza Zaharreraino korritzen zen, zezenak komentu ondoan gordetzen zirela. Hortik dator Zezena dator arkupetik abesti ezaguna.

    Gerora, Plaza Barriraino ekarri zuten hesia, sokamuturrarako tokia nabarmen murriztuz: Plaza Barria, Kalebarren eta Plaza Zaharra. Sokamuturrarako zezenak Hiltegi zaharrean gordetzen ziren, eta hura botatzerakoan Goikokaletaren behekaldean antolatzen da zezendegia.

    Plaza Zaharra beti izan da sokamuturraren eszenategia. Esparruaren leku zabalena da, eta beraz zezenak denbora gehien ematen duen ingurua. Gainera, bankuak direla eta aukera asko ematen die zaleei. Eta Erregetxetik ikuspegi ezin hobea dago ikuskizunaz gozatzeko.


    Zezenketa: Félix Etxaniz

    Félix Etxaniz (el Arruza placentino)


    Erreferentziak

    1. Abuztuak 16an San Roke, abuztuak 17an San Roke Txiki.