Zezenak XX mendean (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Jai egitaraua (Antonio Arruabarrena 1950)

XIX eta XX mendeko sokamuturrak (1950 arte)

Gipuzkoako herri askotan bezalaxe, Soraluzen ere sokamuturra korritzen da jaietan.

Jarduera

Izenak esaten duenez, sasoi batean sokamuturra zen: hau da, zezenak soka zuen muturrean lotuta, handik gobernatzeko.

Hortik aspaldiko esaldu hura: Soka libre! Soka libre! Hori Eibarkua da ta!.

Gerora, eta hainbat lekuetan bezalaxe, zezenei soka kendu zieten. Hala ere sokamuturra esaten zaio oraindik, nahiz eta erderazko entzierro berba indarra hartzen ari den.

Komentuko arkua eta Santa Ana kalea (Indalecio Ojanguren)

Sasoia

Herriko jaiak Andramaritan izaten zirenez, urte askotan San Roke Txiki egunean[1] izan dira sokamuturrak, goiz eta arratsaldez.

Esparrua

Sasoi batean sokamuturra Santa Ana arkupetik Plaza Zaharreraino korritzen zen, zezenak komentu ondoan gordetzen zirela. Hortik dator Zezena dator arkupetik... Santa Ana kaletik abesti ezaguna.

Dena dela, hiltegi zaharra egin zenetik zezenak berran gordetzen ziren, Plaza Zaharrean.

Sasoi hartan sokamuturra Santa Ana kalean, Plaza Barrian, Kalebarren eta Plaza Zaharrean egiten zen.

Gorrotxategiren bertsoak

1889 urtean Ramon de Gorosta Murtzian hil zen, abuztuan, Andramarietan. Gorrotxategi bertsolariak Gorostari buruz jarritako bertso batek jaiak eta sokamuturra uztartzen ditu:

Plazentziara festak
abuztuan urbil
jende dana jaietan
dago trankil trankil
gora bera zezena
kalietan dabil
gaxo txar batek jota
gure Gorosta il.


1949 urteko zezenketa: Félix Etxaniz eta Julián Arana

Zezenketaren iragarkia

1949 urteko Andramaritako bezperan, abuztuak 14an haiz zuzen, zezenketa antolatu zuten.

Bi toreatzaile izan ziren, herrikoak biak: Félix Etxaniz (el Arruza placentino) eta Julian Arana Ituarte (el Tigre)[2] bere laguna.

Bi zekor ekarri zituzten, Calahorrako Jesús Díaz Díaz ganadutegitik. Honetaz gain, Josetxu Etxebarria Bilboko nobilleroa ekarri zuten, director de lidia moduan.

Sasoi batean egiten zen moduan, zezenketarako Plaza Zaharra antolatu zuten: areiaz estali zorua, oholez itxi, palkoak, aulkiak... eta sarrerak!


XX eta XXI mendeko sokamuturrak (1950tik aurrera)

Industrializazioak gauza asko aldatu zituen Soraluzen, eta sokamuturrari ere eragin zion.

Sasoia

Alde batetik, aberasrasunarekin batera langileen eskubideak hazten hasi ziren; ordaindutako oporrak, esateko, gero era luzeagoak ziren, abuztu osoa hartu arte. Etorkinak beren herrira itzultzeko aprovefxatu zuten, eta bertan jaiorakoak ooporrerara joaten hasi ziren. Ondorioz, Andremarietan giroa asko apaldu zen.

Santiago eta Santa Ana jaiei indarra eman zieten, jendea oraindik herrian zegoelako. Ordutik Santa Ana egunean sokamuturra izaten da (goiz eta arratsaldez), eta inoiz zezen-suzkoak izan dira.

Dena dela, San Roke Txiki eguneko sokamuturrak oraindik egiten ari dira, herrian geratzen direnen gozagarri.

Esparrua

Industrializazioa eta aberastasunarekin ibilgailuak egin ziren kaleen jaun eta jabe.

Trafikoa ahal den gutxien oztopatzeko, sokamuturraren esparrua bi aldiz egokitu dute. 1950 hamarkadan Santa Ana kalea kendu zioten, eta hesia Udaletxea eta Abadetxearen artean jarri zuten.

Udaletxeko aldapa sokamuturraren esparruan geratzen denez, Etxaburueta, Estaziño, Alejandro Calonge eta Zeleta auzuneko bidea moztuta segitzen zen. Horregatik 1960 hamarkadan Udaletxeko aldapa ere esparruari kendu zioten.

Gaur eguneko esparruak Plaza Barria, Kalebarren eta Plaza Zaharra hartzen du.

Sokamuturrarako zezenak Hiltegi zaharrean gordetzen ziren, eta hura bota zenetik Goikokaletaren behekaldean antolatzen da zezendegia.

Eszenategia

Plaza Zaharra beti izan da sokamuturraren eszenategia. Esparruaren leku zabalena da, eta beraz zezenak denbora gehien ematen duen ingurua. Gainera, bankuak direla eta aukera asko ematen die zaleei. Eta Erregetxetik ikuspegi ezin hobea dago ikuskizunaz gozatzeko.

Plaza Barrian askoz denbora gutxiago ematen dute zezenek. Txikiago izateaz gain, esparru garbia denez aurki egiten dute alde Plaza Zaharrerantz Kalebarren barrena.


Erreferentziak

  • Abuztuak 16an San Roke, abuztuak 17an San Roke Txiki.
  • Berez pelotaria, Soraluzen izandako puntistarik onena.