1513.eko orube esleipena. Herlaibia (eu)

    From Sorapedia
    Archivos municipales de Eibar (1409-1520) y de Soraluze/ Placencia de las Armas (1481-1520)


    1513.eko orube esleipena

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Herriko biztanle kopurua handitzeko asmoz, 1513. urtean Soraluzeko Udalak orubeak doan esleitzea erabaki zuen, etxea jasotzeko interesdunak auzokide edo auzokideen seme baziren.

    Erabaki hau Udal irekian onartu zen, urtarrilak 9an. Egun hartan herriko auzokideen erdia baino gehiago bildu zen, Pedro Sanchez de Yturbe alkatea, Sancho Yvannes de Arechaga sindiko prokuradorea eta Andrés de Yrure eskribauaz gain.

    Udalak bi esparru eskaini zituen, biak udal lurrak izanda: Herlaibian bat (gaur eguneko Atxuri eta Errekalde ingurua) eta Gabolatsen bestea. Biak errege bidea eta Deba ibaiaren artean zeuden.


    1513.eko orube esleipena. Herlaibiako esleipena egin baino lehen

    Herlaibiako eszenategia

    1513.eko agirietan agertzen denez, esleipenaren aurreko hiru kokapen aipatzen dira:

    • Juan de Mondragon-en etxea (etxetxoa ere). Atxurin zegoen, bertako harpasuetarako jeitsieratik iparraldera.
    • Canteraeta. Gaur egungo Errekalde kaleko 16 eta 18 zenbakien ingurua. Bertako etxeak, mendialdekoak, Kantera izenarekin ezaugutu izan da orain arte.
    • Pero Urtís d’Eyçaguirre-ren sagastia. Canteraetan, mendialdean (gaur egungo 16 eta 18 zenbakietan).
    • Garçia Yvannes de Uribarri-ren orubea. Aurrekoaren inguruan, seguru asko.


    1513.eko orube esleipena. Herlaibiako esleipena egin eta gero

    Orube berrien balizko kokapena

    1513.eko errejistroetan agertzen diren datuak erabilita, hau izan zitekeen esleitutako orubeen balizko kokapen bat, Atxuriko zubitik hegoaldera:

    • Juan de Hondarça. Abuztuak 24an esleitua. Orubea Juan de Mondragon-en etxetxoaren ondoan zegoen, eta sei besaldiko[1] zabalera zuen (10 m).
    • Juan de Mondragon-en etxea (etxetxoa).
    • Harpasuetara jeisteko bidea.
    • Hierónimo de Yrure. Urtarrilak 9an esleitua. Erlei erreka eta Juan de Mondragon-en etxe alboko bidearen artean.
    • Erlei erreka.
    • Juan Peres d’Esquiaga. Urtarrilak 11an esleitua. Orubeak sei besaldiko zabalera zuen (10 m).
    • Pedro de Erlaegui zaharra. Urtarrilak 14an esleitua.
    • Pedro de Ariçaga (Pedro de Arechaga ere). Orubea sei besaldiko zabalera zuen (10 m).
    • Juan de Ariçaga (eta Juan bese semea). Urtarrilak 9an esleitua. Orubea Canteraetan zegoen.
    • Martín de Liçarralde. Urtarrilak 14an esleitua.
    • Juan de Olany. Urtarrilak 14an esleitua.
    • Andrés de Yrure. Abuztuak 24an esleitua. Orubea Canteraetan zegoen, Pero Urtis d’Eyçaguirre-ren sagastiaren aurrean, eta zortzi besaldiko zabalera zuen (13,7 m).
    • Martín Yvannes de Yrure. Abuztuak 24an esleitua. Orubeak sei besaldiko zabalera zuen (10 m).
    • Juan Martines de Churruca. Abuztuak 24an esleitua.

    Hauetaz gain, abuztuak 24an bederatzi besaldiko (15 m) beste orube bat esleitu zioten Pero Peres de Yraola-ri. Errege bidearen beste aldean zegoen, Juan Peres d’Esquiaga eta Pedro de Erlaegui-ren orubeen parean (albo batean Erlei erreka zuen, eta inguruan beste lau orube: Andres de Yrure, Martin Yvannes de Yrure, Martin de Churruca eta Garçia Yvannes de Uribarri-renak).

    Dudak

    Iturriak

    Orube esleipena aztertzeko Archivos municipales de Eibar (1409-1520) y de Soraluze/ Placencia de las Armas (1481-1520) liburua erabili da.

    Bertan (99-104 orrialdeak) 1513/01/09ko ordenantza jasotzen da, Javier Elorza egileak transkribituta.

    Jatorrizko agiria Soraluzeko Udal Artxiboan gordetzen da, "Udalaren pribilejioen liburua (1481-1618)" agiri bilduman; 389. orritik (aurrekaldea) 392. orrira (aurrekaldea) hain zuzen.

    Agiriaren transkribapena irakurtzeko, sakatu hemen.


    Erreferentziak

    Archivos municipales de Eibar (1409-1520) y de Soraluze/ Placencia de las Armas (1481-1520). Javier Elorza (Eusko Ikaskuntza 2001).

    1. Besaldia (estadoa). Distantzia neurri zaharra, 6 oin dituena; hau da, 1,68 metro gutxi gorabehera, baina toki batetik bestera desbesdina izan zitekeen.