Olabarrenako zubia (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Olabarrena / Baltegieta
Argazkirik ez.jpg
Ibaia Deba
Urtea egitasmoa
Mota Porlanezkoa
Luzeera 50 m
Zabalera 15 m
Altuera 3 m
Erabilera Errepidea


Azalpen orokorrak

Soraluzeko barne saihesbidea [1] egin zutenean zeharbide zaharrekin[2] lotuta ibilgailuentzako halako eraztun modukoa geratu zen. Baina eraztun honek arazo sakona dauka, GI-627 errepide orokorrera irtetzeko beharra, honek dakarren arriskuaz.

2015-2017 urtetan Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokor berria lantzerakoan, besteak beste herriko eraztuna ixtea pentsatu zuten, GI-627ra irten gabe.

Honetaz gain, kontutan hartu behar da Sagar-errekako pasabideak ez ditu irisgarritasunaren ikuspegitik baldintzak egokiro betetzen: Mendiola industrialdearen aldetik laua bada ere, Sagar-erreka auzunera heltzeko eskilara asko daude, gora eta behera.

Bi arazo hauek konpontzeko Olabarrena edo Baltegietako zubi berria egitea aurre ikusi zuten, SAPAko fabrika berriaren ekonomato ingurutik Ezozibideraino (Mendiola industrialdera doan zatiraino, hain zuzen): gutxi gora behera, Olabarrenako presa dagoen tokian hain zuzen. Zubia ia laua izango da, ibilgailuentzat zein oinezkoentzat, eta "garbia" izango da, estriburik eta tarteko zutaberik gabe. Gainera, gaur eguneko irisgarritasun irizpide guztiak beteko ditu.

Abantailak, beti Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokor berriaren arabera, asko izango litzateke: eraztunaren luzera % 20 murriztuko zuen, GI-627 errepidearekiko interferentzia saihestuko zuen, eraztun horren zirkulazioa alde batera edo bestera antolatzeko aukera emango zuen (daude aparkalekuak errespetatuz), eta oinezkoek batetik bestera pasatuko lirateke inolako eskilara barik.


Kokapena

Zubi berriaren kokapena (Soraluzeko Udala 2018)


Zubi berria presaren gainetik joango da, gutxi gora behera (Landaburu)

Egoera

2017 urtean Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra onartu zen, eta berarekin zubi berri hau egiteko asmoa.

Zubia egiteko dirua eskuratzen denean (Soraluzeko Udalaren aurrekontu arruntetik, Gipuzkoako Aldundiaren dirulaguntza...) proiektu zehatza idatziko dute eta, onartzerakoan, lanak hasiko dira.

Azkenean, zubi berria zabalduta Sagar-errekako pasabidea botatzeko asmoa dago.


Kontuak

Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra txostenean Baltegietako zubia esaten zaio (Baltegieta eta Gabolats arteko zubia, Baltegietan egin beharreko zubia...), baina orain arte batzuk Baltegietako zubia Gabolatseko zubiari ere esan diote.


Erreferentziak

  1. Barne saihesbidea: Mendiola industrialdea >> Ezozibidea >> Estazioa >> Olea >> Oleako zubia >> Errekaldea.
  2. Zeharbide zaharra: Errekaldea >> Atxuri >> Errabal >> Baltegieta >> GI-627 >> Industrialdeko zubia.