«Olak, errotak eta zentralak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    15. lerroa: 15. lerroa:
    Alboko herriekin konparatuz, Soraluzek badu alde honetatik berezitasuna. Esandako moduan, nekazaritzandako aukera larregi ematen ez zuenez, bertakoek industriari ekin zioten. Eta industriak ezer behar badu, indarra da.
    Alboko herriekin konparatuz, Soraluzek badu alde honetatik berezitasuna. Esandako moduan, nekazaritzandako aukera larregi ematen ez zuenez, bertakoek industriari ekin zioten. Eta industriak ezer behar badu, indarra da.


    XV. mende bukaeran hasi eta XVI. mendean burdingintza eta, batez ere, armagintzaren loraldia jazo zen Soraluzen. Hasiera batean bigarren urratseko burdinolak eta sutegiak sortuz<ref>Burdinola nagusiek burdin mea totxo handitan bihurtzen zuten, bigarren mailako burdinolek (''ferrería sotil'') totxo hauek mehetu eta luzatu egiten zuten, eta sutegiek, berriz, azken produktuak landu: arma zuriak lehen eta suzko armak gero (ikus [[Armak eta lanabesak (eu)|Armak eta lanabesak]]).</ref>, eta gero barrenak eraikitzen.
    XV. mende bukaeran hasi eta XVI. mendean burdingintza eta, batez ere, armagintzaren loraldia jazo zen Soraluzen. Hasiera batean bigarren urratseko burdinolak eta sutegiak sortuz<ref>Burdinola nagusiek burdin mea totxo handitan bihurtzen zuten, bigarren mailako burdinolek (''ferrería sotil'') totxo hauek mehetu eta luzatu egiten zuten, eta sutegiek, berriz, azken produktuak landu: arma zuriak lehen eta suzko armak gero (ikus [[Armak eta lanabesak (eu)|Armak eta lanabesak]]).</ref>, eta gero barrenak eraikitzen.  


    Hauek mugitzeko, batzuetan aurreko errotak erabili zituzten, bi erabilera uztartuz (ogi-errotak eta burdinolak). Baina orokorrean berriak egin zituzten.  
    Hauek mugitzeko, batzuetan aurreko errotak erabili zituzten, bi erabilera uztartuz: arkabuzak eta mosketeak zulatzeaz gain (barrenak), laboreak apurtzeko ere erabiltzen zituzten (ogi-errotak); esateko, [[Malmero errota (eu)| Igareta]] errota. Baina orokorrean berriak egin zituzten, hauetako bakarren batek, [[Olabarrena (eu) | Ybaiçabal/ Olabarrena]], lan bikoitza ere egiten zuela.


    Batez ere bi ingurutan agertu ziren olak, Sagar-errekan ([[Mutxaneko etxe zarra (eu) | Sagarraga]], [[Barrena baserria (eu) | ''barrena zaarra'']], [[Errotabarri baserria (eu) | Alzubiaga]], [[Igarate etxea (eu) | Igarate]], , [[Olabarrena (eu) | Olabarrena]]) eta Olean ([[Agarreburu baserria (eu) | Agirre boluna]], [[Arkaitz baserria (eu) | Arkaitz]], [[Bolu errota (eu) | Bolu/ Egotza]], [[Olea baserria (eu) | Olea]] bera eta [[Txitxirriketa ola (eu) | Txitxirriketa]]). Herriko erdigunean, berriz, [[Malmero errota (eu)| Igareta]] zegoen, eta oso gertu [[Etxaburueta errota (eu)|Etxaburueta errota]].
    Batez ere bi ingurutan agertu ziren olak, Sagar-errekan ([[Mutxaneko etxe zarra (eu) | Sagarraga]], [[Barrena baserria (eu) | ''barrena zaarra'']], [[Errotabarri baserria (eu) | Arçubiaga/ Ertaingo Yguerea]], [[Igarate etxea (eu) | Igarate]], [[Olabarrena (eu) | Ybaiçabal/ Olabarrena]]) eta Olean ([[Olea baserria (eu) | Olea]] bera, [[Arkaitz baserria (eu) | Ygueraçaarraga/ Arkaitz]], [[Agarreburu baserria (eu) | Agirre boluna]], [[Txitxirriketa ola (eu) | Txitxirriketa]] eta [[Bolu errota (eu) | Bolu/ Egotza]]). Herriko erdigunean, berriz, [[Malmero errota (eu)| Igareta]] errota ''ferreria sotil'' bihurutu zuten lehen, eta aurki barrena erantsi zioten; eta oso gertu [[Etxaburueta errota (eu)|Etxaburueta errota]].


    Gainera, Sagar-erreka bailaran [[Olakorta erreka (eu)|Olakorta]], [[Bolinegi erreka (eu)|Bolinegi]] eta Gastandola izeneko errekak badira, eta Ibarrola baserria ere. Izenengatik olak edota errotak izandakoak aurretik.
    Gainera, Sagar-erreka bailaran baina Soraluze udalerritik kanpo [[Olakorta erreka (eu)|Olakorta]], [[Bolinegi erreka (eu)|Bolinegi]] eta Gastandola izeneko errekak badira, eta Ibarrola baserria ere. Izenengatik olak edota errotak izandakoak aurretik.


    Kontutan hartu behar da Igareta eta Ibaizabal errotak lan bikoitza egiten zuten: arkabuzak eta mosketeak zulatzeaz gain (barrenak), laboreak apurtzeko ere erabiltzen zituzten (ogi-errotak).


    {{#display_map:
    {{#display_map:

    20:37, 10 apirila 2023(e)ko berrikuspena

    Azalpen orokorrak

    Beste toki askoren moduan, Soraluzen ere ura ustiatzeko hainbat errota eraiki zituzten. Lurra lantzerakoan orografiak asko laguntzen ez badu ere (ikus Soroetako mugak Soraluzen), herriko aldapek berebiziko indarra ematen diote urari, beren ustiaketa lagunduz.

    Errota izena latinezko rota berbatik dator; hau da, errobera. Soraluzeko kasuan urak eragindako erroberak ziren, ur-errotak. Aintzinean beste bi izen ere erabili izan dira Soraluzen: bolua edo boluna (Agirre boluna, esateko) eta igera (iparraldeko ehieraren parekoa).

    Aspaldiko bi izenez gain, errotek beste izenak hartu dituzte ustiatzeko muduaren arabera: ogi errotak (errotarriak mugiaraztzen laboreak apurtzeko), olak, burniolak, barrenak, sutegiak (mailuak gora eta behera erabiltzen), batanak (mailuak lihoa esturzeko erabiliz), zentralak (turbinak mugitzen indarra sortzeko)...

    Soraluzeko errota askok erabilera bat baino gehiago izan dituzte, batetik bestera pasatzen premiak bultzatuta. Gainera, izen aldaketak direla eta, ezin daiteke baztertu sarrera honetan jasotako errota batzuk bi aldiz agertzea, baina izena aldatuta.


    Ogi errota zaharrak

    Igareta eta Igueraçaarraga, gutxienez

    Olak

    Alboko herriekin konparatuz, Soraluzek badu alde honetatik berezitasuna. Esandako moduan, nekazaritzandako aukera larregi ematen ez zuenez, bertakoek industriari ekin zioten. Eta industriak ezer behar badu, indarra da.

    XV. mende bukaeran hasi eta XVI. mendean burdingintza eta, batez ere, armagintzaren loraldia jazo zen Soraluzen. Hasiera batean bigarren urratseko burdinolak eta sutegiak sortuz[1], eta gero barrenak eraikitzen.

    Hauek mugitzeko, batzuetan aurreko errotak erabili zituzten, bi erabilera uztartuz: arkabuzak eta mosketeak zulatzeaz gain (barrenak), laboreak apurtzeko ere erabiltzen zituzten (ogi-errotak); esateko, Igareta errota. Baina orokorrean berriak egin zituzten, hauetako bakarren batek, Ybaiçabal/ Olabarrena, lan bikoitza ere egiten zuela.

    Batez ere bi ingurutan agertu ziren olak, Sagar-errekan ( Sagarraga, barrena zaarra, Arçubiaga/ Ertaingo Yguerea, Igarate, Ybaiçabal/ Olabarrena) eta Olean ( Olea bera, Ygueraçaarraga/ Arkaitz, Agirre boluna, Txitxirriketa eta Bolu/ Egotza). Herriko erdigunean, berriz, Igareta errota ferreria sotil bihurutu zuten lehen, eta aurki barrena erantsi zioten; eta oso gertu Etxaburueta errota.

    Gainera, Sagar-erreka bailaran baina Soraluze udalerritik kanpo Olakorta, Bolinegi eta Gastandola izeneko errekak badira, eta Ibarrola baserria ere. Izenengatik olak edota errotak izandakoak aurretik.


    Mapa kargatzen...

    Ogi errotak

    Armagintzaren beherakadarekin batera hainbat ola errota bihurtu zituzten, bere lana nekazaritzara bideratuz: Errotabarri, Olea eta Bolu/ Egotza esate baterako.

    Honetaz gain, baserri inguruetan beste errotak ere sortu ziren: Armendia, Errotazar, Atziolatza Barri, Igarate, Iraolabeita, Malmero. Segururena, Beko errota ere halaxe egingo zuten. XX. mendean ere Ozuma eta Iturbe Zar errotak sortu zituzten.

    Mapa kargatzen...


    Zentralak

    Ur ustiaketen bigarren loraldia elektrizitateak ekarri zuen. Gaur eguneko sare elektrikoak hedatu gabe zirenez, hainbat tokitan elektretxeak sortu ziren. Batzuk publikoak, herri osoari indarra ematen zienak; eta beste batzuk lantegiek sortutakoak, autokontsumorako. Garai honetan hainbat errota izandakoak indarra sortzeari egin zion: Errotazar, Malmero...

    Mapa kargatzen...

    1960-70 inguruan, Iberduerok (orduko Iberdrolak) zentralak erosi eta itxi zituen, bezeroak bereganatzeko eta konkurrentzia desagertarazteko. Eta lortu ere: banaka banaka herriko zentralak itxi zituzten, eta hondatzen hasi ziren. Erori ala bota, gaur egun ez da bakar bat geratzen.

    Salbuespen bakarra Sologoeneko zentrala da, Elektrika. EVEren laguntzaz Udalak erosi eta martxan jarri zuen, gaur egun oraindik polito dabil eta martxan.


    Ur ustiaketen zerrenda

    Izena Argazkia Ola Errota Zentrala
    Agarrebeko errota Agarre Bekoa errota. Ikuspegi orokorra (Eusko Jaurlaritza).png ¿? Bai Ez
    Agirre boluna/ Agarreburu Agarrebolu baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg Bai Bai Ez
    Alberdi Oleako presa. Alberdi 02.jpg Ez Ez Bai
    Arkaitz Arkaitz errota. Hondarrak (Eusko Jaurlaritza).png Bai Ez Ez
    Armendia errota Armendiako errota. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Ez Bai Ez
    Atziolatza Barri Atziolatza Barri baserria. Ikuspegi orokorra (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Ez Bai Ez
    Barrena Barrena baserria. Balizko itxura (Javitxooo 2015).jpg Bai Bai Ez
    Bolu (argazkirik ez) ¿? Bai Ez
    Egotza Egotza baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg Bai Ez Ez
    Erlei Erlaiko zentrala. Ikuspegi orokorra (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Ez Ez Bai
    Alzubiaga/ Errotabarri Errotabarri baserria. Ikuspegi orokorra 02 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Bai Bai Ez
    Errotazar Errotazar baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Ez Bai Bai
    Etxaburueta errota (argazkirik ez) Bai Ez Ez
    Igarate Sagar-erreka Eibar. Zuzendariaren etxea Igaraten.jpg Bai Bai Ez
    Iraolabeitia Iraolabeitia baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg Ez ¿? Bai
    Irurak-Bat zentrala Irurak-bat zentrala. Ikuspegi orokorra.jpg Ez Ez Bai
    Iturbe Zar errota (argazkirik ez) Ez Bai Ez
    Igerate/ Malmero Malmeroneko presa (Florencio J. Lamot 1756).jpg Bai Bai Bai
    Maltzagako zentrala Maltzagako tren lotunea. Zentrala eta taberna (Lorenzo Oregi Oregi).jpg Ez Ez Bai
    Sagarraga/ Mutxaneko etxe zarra Mutxaneko etxe zaharra. Ikuspegi orokorra 01 (Joxean Arluziaga 2015).jpg Bai Ez Ez
    Ibaizabal/ Olabarrena Olabarrena. Ikuspegi orokorra 02.jpg Bai Ez Bai
    Olea Olea errota. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Bai Bai Ez
    Orbea zentrala (argazkirik ez) Ez Ez Bai
    Ozuma errota (argazkirik ez) Ez Bai Ez
    Sologoeneko zentrala Sologoeneko zentrala. Ikuspegi orokorra 12 (Google 2016).jpg Ez Ez Bai
    Txitxirriketa (argazkirik ez) Bai Ez Ez
    Guztira 13..15 13..14 10


    Erreferentziak

    1. Burdinola nagusiek burdin mea totxo handitan bihurtzen zuten, bigarren mailako burdinolek (ferrería sotil) totxo hauek mehetu eta luzatu egiten zuten, eta sutegiek, berriz, azken produktuak landu: arma zuriak lehen eta suzko armak gero (ikus Armak eta lanabesak).