«Errabal kalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    43. lerroa: 43. lerroa:
    * '''11. zenbakia'''. Hiru solairuko etxebizitza, gerra ostean denda izan zen behe solairuan<ref>Oso merkea ez zen izango, jabeari ''Paca la carera''esaten zioten eta.</ref>.
    * '''11. zenbakia'''. Hiru solairuko etxebizitza, gerra ostean denda izan zen behe solairuan<ref>Oso merkea ez zen izango, jabeari ''Paca la carera''esaten zioten eta.</ref>.
    * '''13. zenbakia'''. ''Bizkongoa''.
    * '''13. zenbakia'''. ''Bizkongoa''.
    * ''15., 17., 19. eta 21. zenbakiak'''. Ikus [[Andikokale (eu)|Andikokale]].
    * '''15., 17., 19. eta 21. zenbakiak'''. Ikus [[Andikokale (eu)|Andikokale]].
    * '''23. zenbakia'''. Gaztelupe taberna behe solairuan dago. Eta goikoan, [http://www.hotsak.com/ Gaztelupeko Hotsak] disketxearen egoitza.  
    * '''23. zenbakia'''. Gaztelupe taberna behe solairuan dago. Eta goikoan, [http://www.hotsak.com/ Gaztelupeko Hotsak] disketxearen egoitza.  
    * '''25. zenbakia'''. Errepidea baino altuago dago, ''Gaztelua'' edo ''el Castillo'' esaten zaio, agian garai bateko ibiaren zelatatzeko leku oso aproposa zelako.
    * '''25. zenbakia'''. Errepidea baino altuago dago, ''Gaztelua'' edo ''el Castillo'' esaten zaio, agian garai bateko ibiaren zelatatzeko leku oso aproposa zelako.

    20:44, 11 uztaila 2018(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Deba ibaiaren ezkerraldean dago, Zubi Nagusiaren ondoan. Iparraldean Baltegieta kalea dauka, eta hegoaldean Atxuri. Kalea 230 bat metro luze da.

    Garai bateko Andikokale hartzen du.


    Mapa kargatzen...

    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Alfonso XIk Soraluze sortzeko agindua eman zuenean, Errabal kalea ez zegoen esparru barruan, errekaren beste aldean zegoelako.

    Hurrengo mendeetan herria zabaldu zenean, etxeak egin zutuzten zubimuturraren bi aldeetan (ikus Lamoten mapa). Adibide nabarmena Uribarri dorretxea izan daiteke, XVI mendean bertan Juan Garcia de Uribarri jaunak eraiki zuena. Poliki poliki Erlaibiako bidea etxez bete zen.

    Garaian ohikoa zenez, eta hainbat herritan gertatu zenez, hedapen berriari Errabal izena eman zioten[1]

    XVI mende bukaeran Uribarri dorretxea Erret Lantegien egoitza bihurtu zen (Erregetxe zaharra), eta kaleak mugimendu handia zeukan handik eta hemendik etorritako zamariekin. Iturri eta aska ere eraiki zuten Erregetxearen aurrean.

    1.809 urtean Erregetxe berria zabaldu zenean kalea baretu zen. Aipatutako iturri eta aska ere XX mende bukaeran kendu zituzten, transformadore elektrikoa jartzeko.

    1967 urtean zubi nagusia zabaldu zuten, Andikokale eta Labaderogain modu erosoan lotzen.

    Etxeak eta atariak. Zenbaki bakoitiak

    Errabal kaleko etxeak zenbatzeko ez zen ohiko sistema erabili, hau da, Udaletxetik hasi. Zenbakiak Erlaibiatik hasita eman ziren:

    • 1. zenbakia. Amutxasteginekoa moduan ezagutua, bertan Amuchastegi enpresa egon zelako. Bota eta etxeak egin zituzten. Sei solairu ditu, aurreneko biak garaje moduan antolatuta, kaletik igogailuz sartzen dela. Beheko solairuan Mabel ileapaindegia dago, eta Celayeta haginlaria.
    • 3. zenbakia. Motxanekoa, errepidea baino askoz altuagoa dago, harkaitz baten gainean. Eskilarak eta igogailua du.
    • 5. zenbakia. Aurrekoaren moduan, errepidea baino askoz altuagoa dago, harkaitz baten gainean. Bere eskilarak ditu. Garai batean Kontrargi argazki kolektiboa bertan izan zuen egoitza.
    • 7. zenbakia. Lau solairuko etxea. Azpian arraindegia egon zen, baina aspaldi itxi zen eta etxebizitzarako prestatu.
    • 9. zenbakia. Etxea bota zen berria egiteko; baina porlanezko egitura bukatuta, 2008ko krisia heldu zen eta bertan behera geratu zen, ez atzera ez aurrera.
    • 11. zenbakia. Hiru solairuko etxebizitza, gerra ostean denda izan zen behe solairuan[2].
    • 13. zenbakia. Bizkongoa.
    • 15., 17., 19. eta 21. zenbakiak. Ikus Andikokale.
    • 23. zenbakia. Gaztelupe taberna behe solairuan dago. Eta goikoan, Gaztelupeko Hotsak disketxearen egoitza.
    • 25. zenbakia. Errepidea baino altuago dago, Gaztelua edo el Castillo esaten zaio, agian garai bateko ibiaren zelatatzeko leku oso aproposa zelako.
    • 29. zenbakia. Iturriaganekoa.

    Etxeak eta atariak. Zenbaki bikoitiak

    • 2., 4. eta 6. zenbakiak. industrialak, oso interesgarriak
    • 8. zenbakia.
    • 10. zenbakia. Uribarrikoa Erregetxe Zaharra, Espina
    • 12. zenbakia.
    • 14. zenbakia.
    • 16. zenbakia.
    • 18. zenbakia.
    • 20. zenbakia.

    22-24-26 Andikokale

    • 28. zenbakia. Botata, bar España
    • 30. zenbakia. la tiendita de Bittori.

    Erreferentziak

    1. Rabaḍ arabiera klasikoaz eta arrabáḍ Espainiako arabieraz: etxe eta denda multzoa da, harresi kanpokoa eta, beraz, udal kontrol gabe hazitakoa; orokorrean bide ertzetan sortzen ziren.
    2. Oso merkea ez zen izango, jabeari Paca la careraesaten zioten eta.