«Errabal kalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    49. lerroa: 49. lerroa:


    ==Etxeak eta atariak. Zenbaki bikoitiak==
    ==Etxeak eta atariak. Zenbaki bikoitiak==
    * '''2., 4. eta 6. zenbakiak'''. industrialak, oso interesgarriak
    * '''2., 4. eta 6. zenbakiak'''. Hiru etxe hauek berdin berdinak dira, batera egindakoak. XIX mendeko arkitekturaren ereduak, oso interesgarriak.
    * '''8. zenbakia'''.  
    * '''8. zenbakia'''.  
    * '''10. zenbakia'''. Uribarrikoa Erregetxe Zaharra, Espina
    * '''10. zenbakia'''. ''Uribarrikoa'', ''Erregetxe Zaharra'' edota ''Espina'' moduan ezagutua. Bertan [[Uribarri dorretxea (eu)|Uribarri dorretxea]] egon zen, eta ostean [[Erregetxe zaharra (eu)|Erregetxe zaharra]].
    * '''12. zenbakia'''.  
    * '''12. zenbakia'''.  
    * '''14. zenbakia'''.  
    * '''14. zenbakia'''. 2.018 urtean bota zuten, egoera txarrean zelako.
    * '''16. zenbakia'''.  
    * '''16. zenbakia'''. 2.018 urtean bota zuten, egoera txarrean zelako.
    * '''18. zenbakia'''.  
    * '''18. zenbakia'''.  
    * '''20. zenbakia'''.  
    * '''20. zenbakia'''. Behe solairuan Erlei jantzi-denda egon zen, eta gero Terrific ingeles akademia bartara etorri zen. Azpian Bosque taberna egon zen.
    22-24-26 Andikokale
    * '''22., 24. eta 26. zenbakiak'''. Ikus [[Andikokale (eu)|Andikokale]].
    * '''28. zenbakia'''. Botata, bar España
    * '''28. zenbakia'''. Etxe hau 1976. urtean bota zen, [[Polikiroldegia (eu)|Polikiroldegia]] egiteko. Bertan bar España egon zen.
    * '''30. zenbakia'''. la tiendita de Bittori.
    * '''30. zenbakia'''. Aurrekoaren moduan, etxe hau ere 1976. urtean bota zen, Polikiroldegia egiteko. Bertan ''Bittoriren dendatxoa'' edo ''la tiendita de Bittori'' egon zen.


    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==


    [[Kategoria: Kaleak]]
    [[Kategoria: Kaleak]]

    20:56, 11 uztaila 2018(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Deba ibaiaren ezkerraldean dago, Zubi Nagusiaren ondoan. Iparraldean Baltegieta kalea dauka, eta hegoaldean Atxuri. Kalea 230 bat metro luze da.

    Garai bateko Andikokale hartzen du.


    Mapa kargatzen...

    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Alfonso XIk Soraluze sortzeko agindua eman zuenean, Errabal kalea ez zegoen esparru barruan, errekaren beste aldean zegoelako.

    Hurrengo mendeetan herria zabaldu zenean, etxeak egin zutuzten zubimuturraren bi aldeetan (ikus Lamoten mapa). Adibide nabarmena Uribarri dorretxea izan daiteke, XVI mendean bertan Juan Garcia de Uribarri jaunak eraiki zuena. Poliki poliki Erlaibiako bidea etxez bete zen.

    Garaian ohikoa zenez, eta hainbat herritan gertatu zenez, hedapen berriari Errabal izena eman zioten[1]

    XVI mende bukaeran Uribarri dorretxea Erret Lantegien egoitza bihurtu zen (Erregetxe zaharra), eta kaleak mugimendu handia zeukan handik eta hemendik etorritako zamariekin. Iturri eta aska ere eraiki zuten Erregetxearen aurrean.

    1.809 urtean Erregetxe berria zabaldu zenean kalea baretu zen. Aipatutako iturri eta aska ere XX mende bukaeran kendu zituzten, transformadore elektrikoa jartzeko.

    1967 urtean zubi nagusia zabaldu zuten, Andikokale eta Labaderogain modu erosoan lotzen.

    Etxeak eta atariak. Zenbaki bakoitiak

    Errabal kaleko etxeak zenbatzeko ez zen ohiko sistema erabili, hau da, Udaletxetik hasi. Zenbakiak Erlaibiatik hasita eman ziren:

    • 1. zenbakia. Amutxasteginekoa moduan ezagutua, bertan Amuchastegi enpresa egon zelako. Bota eta etxeak egin zituzten. Sei solairu ditu, aurreneko biak garaje moduan antolatuta, kaletik igogailuz sartzen dela. Beheko solairuan Mabel ileapaindegia dago, eta Celayeta haginlaria.
    • 3. zenbakia. Motxanekoa, errepidea baino askoz altuagoa dago, harkaitz baten gainean. Eskilarak eta igogailua du.
    • 5. zenbakia. Aurrekoaren moduan, errepidea baino askoz altuagoa dago, harkaitz baten gainean. Bere eskilarak ditu. Garai batean Kontrargi argazki kolektiboa bertan izan zuen egoitza.
    • 7. zenbakia. Lau solairuko etxea. Azpian arraindegia egon zen, baina aspaldi itxi zen eta etxebizitzarako prestatu.
    • 9. zenbakia. Etxea bota zen berria egiteko; baina porlanezko egitura bukatuta, 2008ko krisia heldu zen eta bertan behera geratu zen, ez atzera ez aurrera.
    • 11. zenbakia. Hiru solairuko etxebizitza, gerra ostean denda izan zen behe solairuan[2].
    • 13. zenbakia. Bizkongoa.
    • 15., 17., 19. eta 21. zenbakiak. Ikus Andikokale.
    • 23. zenbakia. Gaztelupe taberna behe solairuan dago. Eta goikoan, Gaztelupeko Hotsak disketxearen egoitza.
    • 25. zenbakia. Errepidea baino altuago dago, Gaztelua edo el Castillo esaten zaio, agian garai bateko ibiaren zelatatzeko leku oso aproposa zelako.
    • 29. zenbakia. Iturriaganekoa.

    Etxeak eta atariak. Zenbaki bikoitiak

    • 2., 4. eta 6. zenbakiak. Hiru etxe hauek berdin berdinak dira, batera egindakoak. XIX mendeko arkitekturaren ereduak, oso interesgarriak.
    • 8. zenbakia.
    • 10. zenbakia. Uribarrikoa, Erregetxe Zaharra edota Espina moduan ezagutua. Bertan Uribarri dorretxea egon zen, eta ostean Erregetxe zaharra.
    • 12. zenbakia.
    • 14. zenbakia. 2.018 urtean bota zuten, egoera txarrean zelako.
    • 16. zenbakia. 2.018 urtean bota zuten, egoera txarrean zelako.
    • 18. zenbakia.
    • 20. zenbakia. Behe solairuan Erlei jantzi-denda egon zen, eta gero Terrific ingeles akademia bartara etorri zen. Azpian Bosque taberna egon zen.
    • 22., 24. eta 26. zenbakiak. Ikus Andikokale.
    • 28. zenbakia. Etxe hau 1976. urtean bota zen, Polikiroldegia egiteko. Bertan bar España egon zen.
    • 30. zenbakia. Aurrekoaren moduan, etxe hau ere 1976. urtean bota zen, Polikiroldegia egiteko. Bertan Bittoriren dendatxoa edo la tiendita de Bittori egon zen.

    Erreferentziak

    1. Rabaḍ arabiera klasikoaz eta arrabáḍ Espainiako arabieraz: etxe eta denda multzoa da, harresi kanpokoa eta, beraz, udal kontrol gabe hazitakoa; orokorrean bide ertzetan sortzen ziren.
    2. Oso merkea ez zen izango, jabeari Paca la careraesaten zioten eta.