Gabolats kalea (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Historiaren gorabeherek eraginda, Gabolats kalea bi zatitan antolatuta dago.

    Zati zaharrenak garai bateko Elgoibarko bideari jarraitzen dio: Plaza Zaharretik aurrera, Deba ibaiaren eskuma aldetik, aldapa hasten den tokiraino (gutxi gora behera). Hortik aurrera Ezozibidea hasten da. Zati honek 245 bat metro ditu, eta 4-6 metroko zabaleroa.

    Bigarren zatia herriko barne sahisbidearen zati bati dagokio (garai bateko trenbidea): Ezozibideko errotondan hasi eta Estaziño kalea hasten den arte. Gabolats Goikoa edo Gabolás alto ere esaten zaio. Zati honek 300 metro ditu; errepidea da, eta Gabolatseko etxeei dagokion tarteak 90 metro besterik ez ditu. Albo batean Loralde eta bestean Arraikua dauzka.

    Mapa kargatzen...

    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    1.343 urtean, Alfonso XI erregeak Placencia de Soraluce sortzeko agindua eman zuenean, Gabolats-eko ingurua esparrutik kanpo geratu zen.

    Hurrengo mendeetan, herria handitu ahala, Gabolats kalea kostako bide ondoan sortu zen. Bide hau Deba Goienetik zetorren ets ibaia zeharkatzen zuen herrira sartzeko, Zubi Nagusiaren inguruan zegoen ibia erabiliz. Kalebarrenetik pasa eta, orduko harresiak atzean utzi eta gero, Plaza Zaharrera irtetzen zen. Handik aurrera, Deba ibaiaren eskumaldetik Ezozia eta San Rokeraino igotzen zuen, handik Elgoibarreraino pasatzeko, Maltzaga inguruko labarrak sahiestuz.

    Ertaroan Arregia dorretxea eraiki zuten Gabolatsen sarreran, ibai aldean, eta Arregia Goikoa mendi aldean. Hurrengo mendeetan etxeak agertu ziren bidea eta ibaiaren artean, beti herrikoak baino txikiagoak eta xumeagoak. Mendi aldean, berriz, ortuak ziren nagusi.

    Gabolatsen erdialdetik harparsoak ziren, Baltegietara pasatzeko. Gero, XX mende hasieran Gabolatseko zubia egin zutenean, harpaso hauek erabiltzeari laga zioten, eta XX mende bukaeran desagertu ziren.

    XX mendearen hasieran Gaiarre zinema zabaldu zuten mendi aldean.

    Azkenik, XX bigarren erdian, Soraluzeko biztanlea honenbeste hasi zenez, kaleko bi aldeetan etxeak egin zituzten. Gainera, mendi aldean, orduko trenbide ondoan beste etxe ilara ere eraiki zuten, Gabolats Goikoa edo Gabolás alto izenarekin ezagutua.

    Etxe eta atariak. Zenbaki bakoitiak

    Alde honetako etxeak nahikoa berriak dira, gerra ostekoak. Aurretik ortuak zeuden, eta gehienek ez daukate izenik:

    • 1. zenbakia. Arregia, Arregia Goikoa, Txokolonekoa. Plaza Zaharrean dago, garai bateko Erregetxearen ondoan. Azken izena jabeengandik datorkio. Etxe unifamiliarra zen, gero hanbat etxebizitzetan hala nola banatua. 1960. hamarkadan bota zuten berria egiteko.
    • 3. zenbakia. XX mende hasieran Mendikute familiak eginda (1. zenbakiko etxearen jabeak). Txokolonekoa eta Mendikutenekoa esaten zaio.
    • 5. zenbakia. Gara batean Gaiarre zinema zegoen bertan. 1970. hamarkadan berau bota eta etxe hauek egin zituzten. Azpian arkupe modukoa daukate, garaje eta bulegoekin. Gaineko 5 solairuetan etxebizitzak daude, 3 atarietan banatuta.
    • 9. eta 11. zenbakia. Bost solairuko etxeak, azpian bulegoak dituztenak. 1950. hamarkadan Etxetxok eraikiak, proiektua aurkeztu zenean aurrekaldean espaloia eta zuhaitzak agertzen ziren.
    • 13. zenbakia. Aurrekoen antzekoa, aterpea dauka azpian eta iturria. Sasoi batean hemen zegoen Gabolatseko labaderoa, 2 x 6 metrotako aska eta lau harri handi alboan arropa garbitzeko. Etxe honen eta hurrengoaren artean Zabaleta erreka pasatzen da, Loraldetik datorrena.
    • 15. zenbakia. 6 solairuko etxea.
    • 17. zenbakia. 5 solairuko etxea. Ez dago kale parean, altuago baizik. 15. zenbakiaren parean ditu eskilarak, eta bi etxe hauen artetik Gabolats Goikoraino igo daiteke.
    • 19. zenbakia. 5 solairuko etxea, 1.960 hamarkadan egina. Aurrekoaren moduan, kalea baino dezente altuago dago, eta eskilara propioak ditu bertara igotzeko (eta Gabolats Goikoraino ere). beheko solairuan zapata-konpontzailea egon zen urteetan.

    Hurrengo etxe eta zenbakiak Gabolats Goikoari dagozkio. Hasiera batean, sarrera Gabolats aldetik zuten, eta goian aipatutako eskilaretatik iristen zen bertara (hortik Gabolás alto izena). Trenbidea kendu eta errepidea atondu zutenean sarrera bertatik egin zieten etxe gehienei. Zenbakiak kontrako norabidea hartzen dute; hau da, Maltzagatik hasi eta Udaletxeruntz.

    • 21. zenbakia. 4 solairuko etxeak, oraindik sarrera Gabolats aldetik dutenak. Besteen artean nabarmentzen dira diseinu aldetik.
    • 23., 25., eta 27. zenbakiak. Etxe hauei sarrera berria egin zieten trebidetik.
    • 29. zenbakia. Etxe honek ere lehengo sarrera gordetzen du, Gabolats aldekoa. Igogailua izan duen Soraluzeko aurreneko etxeetakoa da, beti 1.960 hamarkadan.

    Garai bateko ortuen izen batzuk ere gordetzen dira: Sagasti etxea eta Lasaldesagasti, kalearen alde honetakoak.


    Etxe eta atariak. Zenbaki bikoitiak

    • 2. zenbakia. Arregia dorretxea eta Romeronekoa.
    • 4. zenbakia. Arkiaukua, Arrecia, Eizgoakoa eta Usetxe.
    • 6. zenbakia.
    • 8. zenbakia.
    • 10. zenbakia.
    • 12. zenbakia. Erlaegikoa, Urzelainekoa eta Gantxeginekoa.
    • 14. zenbakia.
    • 16. zenbakia. Aldainekoa, Bentakoa eta Axalenekoa.
    • 18. zenbakia. Karabiñerokoa eta Potuanekoa.
    • 20. zenbakia. Gabolats eta Mantxonekoa.
    • 22. zenbakia. Azkaratekoa.
    • 24. zenbakia. Areizaga eta Barrenengoa.
    • 26. zenbakia.
    • 28. zenbakia. Banderakoa.
    • 30. zenbakia. Trabakua.
    • 32. zenbakia. Tirokoa.
    • 34. zenbakia.
    • 36. zenbakia. Kapatazenekoa.


    Etorkizuna

    2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen.

    Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada...


    Erreferentziak