«Garbitegiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: thumb | right | | Zubi Nagusia eta labaderoa Soraluzeri buruz idatzi zutenek behin b...)
     
    No edit summary
    65. lerroa: 65. lerroa:
    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==


    [[Kategoria: Geografia eta Ingurumena]]
    [[Kategoria: Iturriak]]
    [[Kategoria: Iturriak]]

    20:24, 27 urria 2019(e)ko berrikuspena

    Zubi Nagusia eta labaderoa

    Soraluzeri buruz idatzi zutenek behin baino gehiagotan esan zuten baserrietako iturrien ura oso ona zela, baina kalekoena gutxi eta kalitate eskasekoa. 1826-1829 urteetan Madrilen argitaratutako Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal liburuak, Sebastian de Miñanok eginda, esaten du:

    Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela.

    Baserri bakoitza bere garbitegia, aska eta iturria. Azaldu nolakoak.

    Herrian, zhaharrenak bi (besteren bat egongo zela seguru.

    gero, labadero handia eta Gabolatsekoak.


    Errekaldeko garbitegia

    Errekaldekoa. Herlaibiako iturria zen, Erlei errekaren ertzean, Atxuri eta Errekalde artean. Berez, Atxuri kaleak dago. 1690 urtean berriztu zuten, gaurko forma emanez. Geroztik, errepidea altxatu dutenez iturria ere altxatu izan dute.

    Eskolak egin zituztenean bota zuten. Gaur egun ezer ez da geratzen.


    Araneko garbitegia

    Ekonomato ondoan egin zuten plaza modukoa, bere gainean. Gaur egun itxita dago. Auskalo barruan zer dagoen.


    Plaza Barriko iturri berria

    1809 urtean Erregetxe berria erabiltzen hasi ziren, baina Erregetxe zaharrak ez bezala, honek ez zuen inguruan ez ganorazko iturririk, ez eta askarik, eta mandozainentzat arazoa izaten zen.

    1820 hamarkada bukaeran iturri berria egiteko asmoa sortu zen. Bultzatzaile nagusienetako bat Ambrosio Maria de Aldasoro jauna izan zen. Aurretik alkatea izan zen, eta 1831 urtean, Udalak Plaza Barriko iturria eraikitzea erabaki zuenean, alkateordea. Eta halaxe esan zuen orduko Udal bileran:

    ...edateko ur faltak herritarren artean sortutako beharra hain handia izanik, eta kontuan hartuta Arane iturriak oso ur gutxi ematen duela eta Errekaldekoa kalitate oso txarrekoa dela eta, medikuaren esanetan, edanez gero gaixotzeko arriskua dagoela, ona litzateke herriarentzat Ipiñarrieta baserritik gertu dagoen iturburua aprobetxatzea.

    Urte hartan hasi eta bukatu egin zituzten bai Ipiñarrietatik zetorren ubidea, baita Plaza Barriko iturria ere.


    Labadero handia

    Bertako iturria hornitzeaz gain, ekarritako ura beste iturri eta labadero hornitzeko erabili zuten: Zubi Nagusiko alboan eraiki zuten labadero berrira, Gabolatseko iturri eta labadero berrietara, eta Andikokalera, Zubi Nagusiaren beste ertzean egin zuten iturrira.

    1967 urtean zubi naguzi berria, etabar etabar.

    Gabolatseko garbitegia

    Bertako iturria hornitzeaz gain, ekarritako ura beste iturri eta labadero hornitzeko erabili zuten: Zubi Nagusiko alboan eraiki zuten labadero berrira, Gabolatseko iturri eta labadero berrietara, eta Andikokalera, Zubi Nagusiaren beste ertzean egin zuten iturrira.

    1950 hamarkadan bertan etxebizitzak egin zituzten, eta bota zuten. Gaur egun ezer ez da geratzen.


    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Urdinez, desagertutako iturriak)

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak