Irure bailara (eu)

    Sorapediatik
    Irure auzoa (Kontrargi 2002)

    Geografia [1]

    Irure auzoa da Soraluzeko lau mendi auzoetan luzeena eta zabalena lur hedaduraz. Irurek Soraluzeko herriaren hegoaldek mendialde osoa hartzen du bere barne. Ekialdean Osintxurekin muga egiten duen Itzio baserria eta mendebaldean Eibarko lurrekin muga egiten duen Illordo baserria ere Irurekoak dira. Erdialdean Sagar-Errekako mendiartea dauka. Mendiarte hau Osteitta baserriko lurretan Elgetako lurrekin muga egiteraino barneratzen da hegoalderantz.

    Herriaren hegoaldera kokatua egon arren, iparraldera begira dago eta hargatik, eguzki argi gutxien jasotzen duen auzoa da. Añube inguruak ere baditu, batez ere Sagar-erreka ingurua, eta neguan elurra egiten duenean urtu gabe irauten du denbora askoan.

    Geografikoki nahiz sozialki, gorago aipatutako hiru gune nagusietan banatzen da Irure: Salon baserri ingurua (ekialdean), San Martzial eta Sagar-erreka (erdialdean) eta Irure ingurua (mendebaldean).

    Azken inguru honek, bailarari izena ematen dionak, oso gertu dauka Irure-gain izeneko tontorra. Gain hau, bere altueragatik eta Eibar, Elgoibar eta Soraluzeri gaina hartzen dietelako, kokapen estrategikoa izan da azken gerrateetan. 1936ko gerran esaterako, Gudaroste Errepublikarrak Irure eta Illordo baserri inguruetan kokatu zituen Batallón Baracaldo-ko soldaduak.

    Soraluzeko mendialde osoa bezala, Irureko orografia oso aldapatsua da eremuaren zatirik gehienean. Hala ere, badira patxadatsuagoak diren inguru batzuk; Salon, Ernizketa eta Irure inguruak esateko. Lur eremu aldapatsuak izateak asko zailtzen du nekazaritzako jarduna eta oso gutxi dira nekazal produkzioari eusten dioten baserriak.

    Azken urteotako industria eta errepide alorreko azpiegituren garapen handiak eragin handia izan du Irure eta iruretarren bizimoduan. Industriari dagokionez, Sagar-erreka eta Iraola Etxebarri azpikaldean lantegi asko eraiki ziren. Zabortegia ere Sagar-errekan eraiki zen, eta gerora industrialdea bihurtu.

    Baina zalantzarik gabe, auzoan eragin handiena izan duen eraikuntza lanak errepide alorrekoak izan dira. Soraluzeko saihesbideak 80. hamarkadan eta Maltzaga-Gasteiz autopistak 20 urte geroago, auzoa alderik alde zeharkatu dute baserri askotako lurrak janez.


    Irure auzoa. Atzekaldean, Arrate (J.C. Astiazarán 1979)


    Jaiak

    Irureko jaiak abuztuaren lehenengo egunetan ospatu izan ohi dira, Ama Birginaren Zeruratze jaiaren ondorengo igandean. Auzoan gero eta jende gutxiago bizi delako edo, beheranzko bidea hartu zuten eta 2003. urtetik ez da jairik antolatu.


    Bitxikeriak [2]

    Irure Hamenguako armarria
    (Kontrargi 2002)

    Santxo Jakintsuaren zezenketa

    Irure gainek zezenketen inguruko gertakizuna ere harrigarria da benetan. Adituen arabera, Bizkaia eta Gipuzkoan egin den lehenengo zezenketa izan daiteke Irurekoa. Kontakizuna jasota dago XVI mendeko historia liburu batean, zehaztasun osoz[3].

    Juan López de Unzueta eibartarrak 1594. urtean argitaratutako liburu batean ematen du XII mendean Iruren egin zen zezenketaren berri.

    Unzuetak kontatzen duenez, Nafarroako Santxo VI.a “Jakintsuaren” garaietan (1150-1194), beronen lehengusu bat, Don Celinoz de Unzueta, Irurera aldatu omen zen bizi izatera bere ganadu–sail ugari eta bere morroi taldeekin. Bertan bizi zela, garai hartan Gipuzkoa osoko eta Bizkaiko lur zati handieneko nagusi zen Santxo VI.a Erregeak, Gipuzkoako lurrak eta lehengusuaren bizi-lekua bere begiz ezagutzeko asmoz, Don Celinoz lehengusua bisitatu omen zuen.

    Honek haragi-jan eta otordu oparo batez hartu omen zuen errege nafarra, eta otorduaren ostean, zezenketa bat eskaini omen zion bere omenez. Zezenketan bi zezen toreatu omen zituzten, eta ondoren hil, erregearen txakurrek jan zitzaten.

    Herrian Irure abizenaren hiru armarri gordetzen dira, bertan istorio honen aztarnak erakusten direla: Nafarroako armarriak, toreatutako zezenak eta beraiek jan zituzten txakurrak.


    Paco Vargas

    Salonazpiko Cristobal Colón

    Oraindik harrigarriagoa da, Cristobal Colón itsasgizon ezaguna jaiotzez Irure auzoko Salonazpi baserrikoa dela dioen tesia, Colón-en jaioterriaren inguruko euskal tesitzat har daitekeena.

    Tesi hori, Francisco Meléndez y Polo, gaitzizenez Paco Vargas edo El Hidalgo de Soraluze zeritzonak papereratu zuen, 1936 udaberrian Salamancan kaleratu zen Colón vizcaino liburuan.


    Ermitak

    Irure bailarak hiru ermita ditu; horietatik bi pribatuak:

    Santa Ageda ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Gure Gipuzkoa).jpg San Esteban ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg San Martzial ermita. Ikuspegi orokorra 05.jpg
    Santa Ageda ermita,
    Zabale baserriarena
    San Esteban ermita San Martzial ermita,
    Ernizketa baserriarena

    Hiru ermitak Eibarrera zihoan mendi-bide zaharraren ibilbidean kokatuta daude.


    Baserriak

    Mapa

    Mapa kargatzen...


    2002eko datuak

    Kopurua 33
    Desagertuak 8
    Hutsik 9
    Bizitzak 25
    Bizilagunak 60
    Bataz besteko adina 46 urte


    Zerrenda

    Izena 1979 2002
    Arribaso Arribaso baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Arribaso baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Eitza Eitza baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Eitza baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Eitza Etxebarri (argazki barik) Eitza Etxebarri baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Eitzakoetxetxo Eitzakoetxetxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Eitzakoetxetxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Erlei Erlei baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Erlei baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Ernizketa Ernizketa baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Ernizketa baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Errotabarri Errotabarri baserria. Ikuspegi orokorra 02 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg (desagertua)
    Galtzaidukua Galtzaidukua baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg (argazki barik)
    Igarate Sagar-erreka Eibar. Zuzendariaren etxea Igaraten.jpg (desagertua)
    Illordo Illordo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Illordo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Intxausti Intxausti baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Intxausti baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Iraola Iraola baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Iraola baserria. Aurrekaldea 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Iraola Etxebarri Iraola Etxebarri baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Iraola Etxebarri baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Iraolabeitia Iraolabeitia baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Iraolabeitia baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Irure Hamengua Irure Hamengua baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Irure Hamengua baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Irure Handikua Irure Handikua baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Irure Handikua baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Itzio (argazki barik) Itzio baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Itzio-etxetxo (argazki barik) Itzio-etxetxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Itzio-etxetxo Berri (argazki barik) Itzio-etxetxo Berri baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Maltzako taberna (argazki barik) Maltzagako taberna. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Mantxo Mantxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Mantxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Mutxaneko etxe zarra (argazki barik) Sagar-erreka Eibar. Mutxaneko etxe zaharra.png
    Osteitta Osteitta baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Osteitta baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Sagarraga Sagarraga baserria. Hondarrak (Eli Lakuesta).jpg (desagertua)
    Salon Salon baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Salon baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Salonazpi Salonazpi baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Salonazpi baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Txurruken Txurruken baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg (argazki barik)
    Urretxa (egin barik) Urretxa baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Zabale Zabale baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Zabale baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg


    Desagertutako beste baserriak

    Gorago aipatutako Errotabarri, Igarate, Mutxaneko etxe zarra eta Sagarragaz gain, beste baserri batzuk ere desagertu izan dira.


    Borda
    Izenak adierazten duenez, nekazari etxea zen. Sagarraga-erreka ondoan zegoen.


    Iraola-Mantxo etxetxoa
    Casilla de Manso de Iraola moduan agertzen da.


    Lekunberri etxea
    Ernizketa baserritik gertu zegoen. XVIII mende hasieran oraindik zutik zegoen.


    Sagasai
    Izenak sagastia esan nahi omen du. Ernizketa baserritik gertu zegoen, eta XVIII mendean Domingo de Eguren zen jabea.

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[4]:

    SAGASAI, Irure ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian (SAGASAY: cas. del valle de Irure, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (96. orrialdea)
    2. Soraluzeko baserriak. (97. orrialdea)
    3. Soraluze. Monografía histórica. (22, 220 eta 280 orrialdeak)
    4. Diccionario de Madoz. New York-eko Liburutegi Publikoa (Public Library of New York)