Sokazko zubia (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Sokazko zubia
Argazkirik ez.jpg
Ibaia Deba
Urtea XX mende hasiera
Mota Sokazkoa
Luzeera 50 m
Zabalera -
Altuera 10 m
Erabilera Oinezkoak


Azalpen orokorrak

Bi etxe partikularren arteko zubia zen, Arkiaukua etxea (Gabolats 4) eta Baltegieta 12 artekoa hain zuzen. Batetik bestera modu zuzenean pasatzea ahalbidetzen zuen, zubi nagusira edo Gabolatseko harpasuetara edo Gabolatseko zubiraino joan beharrean.

Sokazko zubia zen, oso oinarrizkoa. Soka bat zuen oinendako, eta beste bi soka eskuendako. Erdibidean zutabe bat zuen, Ugarrezian; hau da, Deba ibaiak paraje horretan sortzen duen irlan. Porlanezko zimenduak azpian, eta honen erdian egurrezko zutabea, ia hamar metrotakoa. Erdiko euskarri honi esker zubiak ez zuen honenbeste jaisten, pasabidea erraztuz. Oraindik geratzen omen da erdiko zutoinaren porlanezko oinarria.

Sokazko zubia XX mende hasierakoa bada ere, ez da ezagutzen noiz eta nola egin zuten, ezta noiz eta zergatik kendu zuten.

Sokazko zubi modernoa, segurtasun aukera guztiekin
(Sierra de Cameros abentura parkea, Errioxa)

Kokapena

Loading map...


Kontuak

Behin, ufala handiko egun batean, eta zubi nagusitik buelta osoa ez egitearren baten bati sokazko zubia erabiltzea bururatu zitzaion, betiko moduan. Ez zuen atzera egin ufalarenfatik, ez eta berarekin zeraman otar haindiak, oiloez betetakoa.

Euria zela, haizea zela, otarrak traba egiten ziola... erdibidean zela ibaira jauzi zen.

Ufalaren indarrak aurrera eraman zuen, ez zion lagatzen ibaiertzera gerturatzen. Hala ere, ez zen ito, eta Igarate inguruan lortu zuen ibaitik irtetzea... bera eta otarra, oilo guztiekin!


Erreferentziak