«Malmero zentrala (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Gabolatseko_harpasuak_(Jesús_Churruca).jpg | thumb | right | 400px | Malmero zentrala eta Gabolatseko harpasuak (J. Churruca)]] | [[Fitxategi: Gabolatseko_harpasuak_(Jesús_Churruca).jpg | thumb | right | 400px | Malmero zentrala eta Gabolatseko harpasuak (J. Churruca)]] | ||
==Izenak== | ==Izenak== | ||
Izen | Izen zaharrak ''Ygareta'' eta ''Ygereta'' errota ziren (ez nahastu [[Igarate baserria (eu)|Igaraterekin]]). | ||
Gerora, ''Malmero'' zentrala, ''Galarraga'' zentrala edota ''errota'' besterik gabe deitua izan da. | Gerora, ''Malmero'' zentrala, ''Galarraga'' zentrala edota ''errota'' besterik gabe deitua izan da. |
18:36, 21 martxoa 2023(e)ko berrikuspena
Izenak
Izen zaharrak Ygareta eta Ygereta errota ziren (ez nahastu Igaraterekin).
Gerora, Malmero zentrala, Galarraga zentrala edota errota besterik gabe deitua izan da.
Historia
Ur ustiaketa hau Baltegieta kalean dago edo, zehatzago esateko, Iturburun. Ez da ezagutzen errota noizkoa den, baina segururena XIV eta XV. mende tartekoa izango zen.
Yruretarrak
1476. urtean bi ziren jabeak: Juan Ybañez de Yrure eta Soraluzeko Udala bera.
Urte hartan, Gaztelako Ondoretzaren Gerra[1] zela eta, Frantziako erregeak Gipuzkoan sartu zen Burgoseraino heltzeko asmoz. Probintziak gudarostea eratu zuen aurka egiteko, gizonak eta dirua udalek jarri zituztela. Diru faltan, Soraluzeko Udalak Igareta errotaren bere erdia Martin Ybañez de Yrure jaunari saldu zion (Juan Ybañez de Yrure beste jabearen anaia).
Hurrengo mendean errotaren bi erdiak Yruretarren eskuetan egon zen. Anton Martinez de Yrurek (Martinen semeak) 1516. urtean eskuratu zuen bere erdia. Bederatzi urte geroago (1525) Maria alaba izendatu zuen oinordeko bakarra, ezkondu behar zela eta; baina Maria handik egunetara hil zenez, beste oinordeko aukeratu zuen, eta ez zuen Domenja alaba nagusia aukeratu, nahiz eta honek ‘’“bere gazte denbora osoa Yguereta errotetan bizi eta bertan lan eginez eman”’’. 1558.ean, berriz, Juan Ibañez de Irure abadeak Andres de Aguirre eta Yrure koinatuari bere errota erdia saldu zion.
Olabarrena sortu zenekoa
1530. urtean herriko beste bi jauntxok, Pero Perez de Arregia eta Juan Garcia de Uribarri hain zuzen, beste errota (eta presa) bat hasi ziren eraikitzen, Igareta baino beherago: Olabarrena. Errota berri honek bi erabilera zituen, garia apurtu (ogi-errota) eta burnia mehetu (“ferrería sotil”).
Errota berriak sortutako ur azalak Igareta errotari kalte egiten ziolakoan, Yruretarrek auzitara jo zuten. Auzi honek urte askotan iraun zuen, 1538.ean ere alde bateko eta besteko demandak baziren eta.
XVII. eta XVIII. mendeak
Hurrengo urteetan jabeek errota alogeran izan zuten. 1697.ean hiru ziren errenteroak, Isabel de Iturriaga (Simon de Meoz, Erret Lantegiaren maiordomo ohiaren alarguna) eta bikote bat, Isabel de Aguirre eta Andres de Insaurdieta (Erret Lantegiaren ordaintzailea).
1714. urtean Hernizketako anai-arrebak ziren jabeak, Juan Sebastian abadea eta Magdalena. Maizterra, berriz, Domingo de Bolivar.
1722.ean Joseph Juachin de Saloguen y Eurazquin, herriko sindikoak, Baltegieta kaleko hormak konpondu zituen, tartean Igeretako errotarenak.
San Millán eta Villalegre markesa egin zen errotarekin. Aurretik ez bazen, bertan fragua ezarri zuten. Ola honen alboan markesaren etxea zegoen, eta ondoan Tolarecúa izeneko etxea, bere ortuarekin.
Honetaz gain, San Millán y Villalegre markesak hainbat ola zituen herrian: Igarateko arma lantegia, Sagarragako barrenoa eta Olabarrenakoa ere markesarenak ziren.
1861. urtean orduko markesak, Luciano Porcel y Valdiviak jaunak, hauek denak saldu zizkion José Ignacio de Ibarra e Iribecampos jaunari (industriala eta herriko alkatea). Salmenta bitxia izan zen, canon eufitéutico baten ordez; hau da, "betiko" alokairu baten modukoa, urteko 1.815 erreal hain zuzen.
1756.ean Florencio Josepf de Lamot-en aginduz José de Zameza marrazkilari iaioak egindako Mapa Topographica de Plasencia grabatuan agertu zen.
XIX. mendea
XIX. mende hasieran Maria Teresa de Jauregui Igareta zen jabea (1803) eta Pedro José de Lascurain maizterra. Maria Teresa hil eta gero (1808), errota Manuel José de Lasalderen (abadea) eta Juan Pedro de Yarzaren (zirujaua) eskuetara pasa zen (1809).
1826.ean Jose de Urquia eta Jose de Unamuno maizterrek presa konpondu izan behar zuten. Jarritako dirua berreskuratzeko asmoz Vista Alegreko markesa auzitan jarri zuten (Raimundo de Irigoyen y Francisco Martín de Aranguren ziren markesaren ordezkariak).
1855. urtean, berriz, Pedro José de Irigoyenek eta anaiek orduko San Millán eta Villa Alegre markesari, Luciano Porcel y Valdivia jaunari, erosi zioten.
1890 urteko erroldaren arabera, bertan bizi zirenak (eta beraien familiak): 55 urteko Joaquín Alday Aldazabal, 32 urteko Miguel Alberdi Oregui, 32 urteko Emeterio Aguirregomezcorta Oregui eta 56 urteko Pedro Lizarralde Arano. Aurreko hirurak armagileak eta nekazaria azkena. Irakurtzen eta idazten zekien bakarra Emeterio zen.
Galarragatarrak
1885. urtean Manuel Galarraga Aranok, ‘’Malmero’’, Marquesa de Samitier zenari erosi zion errota, eta hogetamar urte geroago, 1918. urtean hain zuzen, Manuel Galarragak berak indarra sortzeko emakida lortu zuen, eta orduan ubidea egokitu zuten ustiaketa hobetzeko. Orduko agirietan Molino Central de Igareta esaten zitzaion errotari.
Zentralak, Galarraga Zarraoa izenekoa, berrogei urtetan egin zuen lan, 1960. urtean Iberduero-ri emakida eta hainbat ondasun, zentrala bera barik, saldu zizkion arte.
Zentralaren eraikina (errota) 1983. urtean desagertu zen, orube hartan etxe berriak egin zituztenean. Eta erreten biak ere, batera eraikitako Iturburuko pasialekuaren mesedetan.
Gertu zeukan San Millán y Villalegre markesaren fragua, Iturburu inguruan. Bi mende geroago Florencio Joseph Lamoten mapan agertzen da (1756).
Argazkiak
Kokapena
Deba ibaian beste presarik ezagutzen ez denez, bada uste duena Ibaizabal burdinola eta Igareta berbera zirela. Beste batzuren arabera, Ibaizabal Olabarrenari dagokio.
Datu teknikoak
Presa (oraindik gordetzen dena) 60 metro luze da, 3 metrotako altuera dueta 1,80 metrotako lodiera.
Sarrera-ubidea, berriz, 71 metro luze zen, eta 4,50 metrotako zabalera zuen.
Ur jauzia 2,80 metrotakoa zen, eta berau aprobetzatzeko bi turbina Francis ziren, 40 CV arteko alternadore trifasiko banarekin.
Ura ibaira atzera eramateko beste ubidea zuen, 40 metrotako luzeera eta 5,20 zabalera zuena. Azken 20 metroak estalita zituen.
Erreferentziak
- Soraluze. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala, Soraluze 1993)
- Tratado de molinología. Antxon Aguirre (Eusko Ikaskuntza, Donostia 1988)
- ↑ 1475. urtean Enrique IV hil zenean, Juana alabak eta Isabel erdiarrebak elkarrekin borrokatu zuten (1475-1479), koroa eskuratzeko.