«Armagintza II ibilbidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    39. lerroa: 39. lerroa:
    [[Armagintza I ibilbidea (eu)|Armagintza beste ibilbidearen]] moduan, ibilbide hau ere zubi nagusitik hasten da, baina errekaren ezkerraldeea joko dugu. [[Sagar-errekako ibilbidea (eu)|Sagar-errekako ibilbidearen]] zatia bada ere, bakarrik armagintzarekin zerikusia duena hartuko dugu kontutan. Gainontzeko puntuei buruzko informazioa lortzeko Sagar-errekako ibilbide osoa begiratu [[Sagar-errekako ibilbidea (eu)|hemen]].

    ===1. geraldia: Zubi Nagusia===
    ===Geraldia: Zubi Nagusia===
    Hasierako puntua herriko [[Zubi Nagusia (eu)|Zubi Nagusia]] izango da. Ibaian gora begiratu eta, eskumaldean, [[Erregetxe zaharra (eu) | Erregetxe zaharra]] izan zena ikusiko dugu.

    50. lerroa: 50. lerroa:
    Zubiaren beste aldetik, ibaian behera, herriko [[Arane kiroldegia (eu)|kiroldegia]] ikus daiteke. Bertan, 1862. urtetik 1975. arte, [[Fabrika zaharra (eu) | Fabrika zaharra]] egon zen. [[S.A. Euscalduna (eu) | S.A. Euscalduna]] enpresak jaso zuen, fusilak eta errebolberrak egiteko, eta gero [[The Placencia de las Armas Company Limited (eu)|The Placencia de las Armas Company Limited]] eta [[Sociedad Anónima Placencia de las Armas (eu)|Sociedad Anònima Placencia de las Armas]] enpresek erabili zuten, kainoiak ekoizteko. Hortik ''kainoi fabrika'' izena.

    ===2. geraldia. Igareta (Malmero) errotako presa===
    Arane pasealekutik ibaiaren ezkerretik segi, Igareta errotako presaraino
     
    ===Geraldia: Igareta (Malmero) errotako presa===
    Aurrean daukagu [[Igareta errota (eu)|Igareta presa]], berriz, ''La Euscalduna'' baino askoz zaharragoa da.
     
    Soraluzeko lehen errotak, segururena, erreketan egingo ziren, errezago eta merkeago zelako. Baina agirietan agerten den lehena honako hau da, Igereta edo Igaretakoa. Ertaroan errotei igera esaten zitzaien, Soraluzen behintzat. Hortik dator izena, Igareta edo Igereta gaur egun Erroteta izango zen.
     
    Igareta hau, hasieran ogi errota izan zen, Placencia de Soraluce hiribildua sortu eta urte gutxira sortuta, orain dela 700 bat urte, Iruretarrek eta Udalak erdibana.
     
    Iruretarrak herriko jauntxoak ziren, "diru zaharra". Nafarroako erregeak hona bidali zituen XII. mendean, eta Eibar eta Soraluze arteko bidean (orduko Bilbao Behobia autobidean) ezarri zituen, Iruren, bidea zaintzeko... eta bidesariak kobratzeko. Urte batzutara erregea bisitan etorri zitzaienean, orain dela 900 bat urte, zezenketa eskaini zioten, Europako lehena edo lehenetarikoa.
     
    Errota eraikitzerakoan, Iruretarrek inbertsioa egin zuten diru iturriak dibertsifikatzeko. Udalak, bere aldetik, helburu bikoitza zuen: gastuetarako diru iturri polita ateratzeaz gain, laboreak ehotzeko edo apurtzeko prezioak apal mantentzeko aukera zuen, herritarren mesedetako: moturia ehuneko 4,69koa zen (64 libratako hiru).
     
    Gaur egun presa besterik ez da gordetzen. Oso luzea da, 50 metrotik gora, XVI. mendeko Gipuzkoan eta inguruan gordetzen den handiena. Sarrerako erretenaren gainean Arane pasealekua eraiki zuten, eta errotaren eraikina etxe gorria dagoen tokian zegoen.
     
    Agiri zaharren arabera, hasieran presa egurrezkoa zen, eta 1500. urte inguruan harrizkoa egin zuten, altuagoa. Bi teoria daude, biak oraindik egiaztatzeke. Batzuk uste dute harrizko presa egiteko egurrezkoa "forratu" zutela; hau da, egurrezko presa oraindik harrizko presa barruan dagoela. Beste batzuk, berriz, egurrezko presa metro batzuk gorago zegoela uste dute.
     
    Igareta errota irin errota moduan sortu zuten, eta XVI. mende hasieran burdinola txikia (''ferreria sotil'') ere ba zen, eta gero barrena, beti ogi errota izateari laga barik. XIX. mendean, armagintzaren gainbeherarekin, ogi errota izan zen, eta XX. mendean zentral elektrikoa ezarri zuten bertan: Malmero zentrala (Galarraga zentrala).
     
    Ibaiaren beste aldean Arregia dorretxea zen, gaur egun Arregia jauregia. Oso puntu egokian kokatuta dago, Gasteiztik itxasorako (Debarako) bide ondoan. Alde batean dorretxea, bestean harkaitza, Arregitarrek bidaiariak babesten zituzten… eta bidesaria kobratzen ere. XVI. mende hasieran etxeko jauna Pero Perez de Arregia zen, "diru zaharra", baina Juan Garcia de Uribarriren bazkidea. Olabarrena presa sortzerakoan berak ere parte hartu zuen.
     
    ===Geraldia: Gabolatseko zubia===
    Zubi honen azpian urak bare bare daude. Honaino heltzen da beste presa baten ur azalera: Ibaizabal edo Olabarrena presa, hain zuzen.
     
    Hasiera batean Igaretako errotaren jabeak Iruretarrak eta Soraluzeko Udala ziren. Baina 1474. urtean Enrique IV.a hil zenean, Gaztelan gerra zibila sortu zen. Juana alabari tokatzen zitzaion erregina izatea, baina Isabel izekoa ez zegoen ados, eta aurre egin zion. Azkenean, Isabelek Juana Gaztelatik egotzi eta koroa eskuratu zuen: Isabel Katolikoa.
     
    Gerra Gipuzkoaraino heldu zen. Portugaleko erregea, Juanaren senarra, Burgosen zegoen. Eta Frantziako erregeari, Juanaren aldekoa ere, bat egitea bururatu zitzaion… baina horretarako Gipuzkoa zeharkatu behar zuen. Eta Gipuzkoa Isabelen aldekoa zenez, armetan jarri zen.
     
    Garai hartan udalek soldaduak jarri behar zituzten, eta soldatak zein gastuak ordaindu ere. Soraluzeko Udalak ez zuen dirurik, eta Igareta errotaren bere erdia Iruretarreei saldu behar izan zien, oso merke. Hirurogei urte geroago udalkideak oraindik gogoratzen ziren, erdiprezioan baino merkeago saldu omen zutela. Gainera, salmentaren baldintza bat moturia ez aldatzea zen. Baina iruretarrek ez zute berba gorde: hirurogei urtetan %5etik %12 t'erdira igo zuten, herritarren kaltetan. 
     
    Arrazoi hauetatik, eta ordurako herria asko hazi zelako, 1534. urtean Udalak errota berria eraikitzea erabaki zuen. Horretarako bi bazkide aberats bildu zitzaien: Juan Garcia de Uribarri eta Pero de Arregia, eta aukeratutako tokia Ibaizabal izenekoa izan zen. Erabakia ez zitzaien batere gustatu iruretarrei, presa berriaren ur azalera Igareta presaren irteeraraino heltzen zelakoan.
    ===Geraldia: Ibaizabal (Olabarrena) presa===
     
    Garai batean inguru honi Ibaizabal esaten zitzaion, eta bertan ibia zegoen. Eibartik Elgoibarrera zetozen garraiolariek hemen zeharkatzen zuten Deba ibaia, herriraino joan beharrean.
     
    Lehen aurreratu dugunez, 1534. urtean Udalak eta herriko "diru berriek" errota egin zuten hemen. Juan Garcia de Uribarrik eta Pero Perez de Arregiak diru iturri berriak eskuratzeko (dibertsifikazioa), eta Udalak moturia jeisteko.
     
    Iruretarrek, hasarretuta, auzitan jarri zituzten. Azalean, aitzaki teknikoak ziren, presa berriaren azkena (repompa) beren presaren irteeraino heltzen zela, eta ur handiak zetozenean beren presak ezin zuela lanik egin. Baina, auzian bertan azaldu zenez, benetako arrazoiak konkurrentzia zen, diru iturri oparoa agortuko zitzaiela. Lau urte ostean epaia Udalaren aldekoa izan zen.
     
    Beste errotekin alderatuta, errota berri honek bi ezaugarri zituen. Alde batetik, hasiera-hasieratik erabilera bikoitza zuen: toki batean ogi-errota zuen, eta alboan burdinola txikia (ferreria sotil). Bestetik, presa gainean zubia eraiki zuten, ibia ordezkatzeko (beste diru iturri bat). Zubi honek harrizko ostikoak (oinak) zituen, eta pasabidea, berriz, egurrezkoa.
     
    Hamar urte geroago egurrezko pasabidea egoera txarrean zegoen, eta Soraluzeko Udalak konpondu zuen: ez da harritzekoa, orduko alkatea Juan Garcia de Uribarri bera zen eta. Berrehun urte geroago, Lamoten grabatuan (1756) ez da zubirik ikusten, baina bai harrizko ostikoak. Mendiola industrialdea egin zutenean (1971) zubia berregin zuten, kamioiak aurrera eta atzera ibiltzeko. Eta ostean desegin zuten, XVI. mendeko ostikoak botaz.
     
    Ibaizabal errotan ogi-errota eta burdinola baziren ere, azken honek ez zuen asko iraun, eta toki berean barrena ezarri zuten, errotaren indarraz baliatzeko. Erabilera honek izen berria ekarri zion errotari: Olabarrena. Urte luzeetan jabeek errenta politak jaso zituzten baliabide hauek alokatzen.
     
    Sasoi batean pila ere egon zen bertan, ehunak jotzeko makina hain zuzen (gazteleraz batán). XIX. mendean utzi egin zioten barrena moduan erabiltzeari, eta XX. mendean zentral elektrikoa ezarri zuten bertan.
     
    Gaur egun Olabarrenaren bi ertzak geratzen dira: presa alde batetik, sortu zenetik ikutu ez dena, sarrerako erretenaren zati bat etxe horren azpian, eta irteerako erretena bestetik.
     
    ===5. geraldia: Igarate errota===
     
    Errota honen aztarnak lurazpian daude, ibai ondoan.
     
    Izenak adierazten duenez, oso zaharra zen: Igarate << Igerate << Igereta. Lehen aipamenak 1471. urtekoak dira, Domenja Loiolakoak bertan jaioa zela azaltzen duela. Beraz, XV edo XIV. mendekoa da.
     
    Hemen ere, ogi errota zena barrena bihurtu zen, XVI. mende hasierako birmoldakera industrialean. Lehenetarikoa izan zen, barrena zaarra esaten zioten eta.
     
    XIX. mendean, 1860. inguruan, fusilak egiteko lantegia eratu zuten bertan, eta errota ez zen gehiago erabili. Gero, hemen altzatu zuten The Placencia de las Armas Company Limited zuzendariarentzako etxea (la casa del Director), sahiesbidea egiterako bota zena.
     
    Gaur egun geratzen diren azrarna bakarrak bi uztai horiek dira. Ezkerrekoa Sagar-erreka pasatzekoa zen, eta eskubikoa Igarate errotaren irteera. Geratu daitezkeen hondar bakarrak hor barruan egongo dira.
     
    ===Geraldia: Errotabarri===
     
    Errota hau XX. me dearen bukaeran bota zuten, GOL enpresa zabaltzerakoan.
     
    Bere historia besteen oso antzekoa da: ogi-errota hasieran, XVI. mende hasieran alokatu zuten barrena ezartzeko bertan. Eta XIX. mendean, fusilen kainoiak sortzeko teknologia aldatu zenean, barrena izateari utzi eta ogi-errota bihurtu zuten atzera.
     
    Mendeetan zehar errota honek izen asko izan ditu. Aurteingo igera (tarteko errota) hasieran, beherago Igarate eta gorago Sagarraga zeudelako. Arzubiaga (eta Alzubiaga) gero, bertara sartzeko harrizko arkua zeukalako. Eta Errotabarri, atzera ogi-errota bihurtu zutenean.
     
    Gaur egun ezer gutxi geratzen da: izena eman zion arkua (Arzubiaga) eta errotaren irteera uztaia, horma berrian guztiz sartuta.
     
    ===Geraldia: Barrena===
     
    Puntu honetan hiru aztarna ikus daiteke.
     
    Alde batetik, Arzubiaga edo Errotabarriren presa. Errotatik urruti dagoenez, oso baxua da. Hemendik abiatzen zen sarrerako erretena. Gero Sagarraga errota ikusiko dugu, oso presa desberdina duena.
     
    Hor atzean ikusten den baserriak Galtzeidukoa du izena. Altzairua lantzeagatik omen dator, aditu batzuen ustez.
     
    Eta Oruesagasti Tornilleria dagoen tokian Barrena izeneko baserria zegoen. Hemen ere izena oso adierazgarria da, baina izenaz gain ez da ezer geratzen.
     
    ===Geraldia; Sagarraga industrialdea===
     
    Industrialde honen azpian Sagarraga baserria zegoen. Bertakoek alboko Sagarraga errota ustiatzen zuten, eta armagintzari lotuta bizi dira mendeetan.
     
    Pedro de Sagarragak, esateko, 950 moskete egin zituen 1597. urtean. Eta orandik 1960. hamarkadan bertakoak armagintzan aritzen ziren, industria laguntzaile moduan.
     
    Bitxikeri moduan, 1600.eko izurritean baserria ospitale moduan erabili zuten, bi aldiz. Hemendik ehun metro gorago dagoen iturriari izena geratu zaio: Ospittal iturri.
     
    Eta izurria bukatzerakoan, eraikina desinfektatu zuten… goitik behera errez! Bi alditan.
     
    ===Geraldia: Sagarraga errota===
     
    Gaur egun, nahiz eta erorita egon, errota hau Soraluzeko osoena izan daiteke.
     
    Oso zaharra da, Soraluzeko lehena burdingintzan aritu zena. 1494. urtean, Gipuzkoako burdinolen errolda egin zenean, bertan agertzen da. Baina aurki, XVI. mende hasieran barrena bihurtu zuten, diru gehiago ematen zuelako.
     
    Pedro de Sagarragak 950 moskete egin zituen 1597 urtean.
     
    Goitik hasita presa dago. Arzubiagakoa baino askoz handiagoa, gertuago delako. Gainontzekoen moduan, presa egurrez eraikiko zuten hasieran, eta geroago harrizko estalia jarri. Oraindik ikusten zaio egurrezko egitura, aurreko presarena izan daitekeena, edo harrizko presa egiterakoan porlana gogortu artean jartzen zena.
     
    Presaren ostean sarrerako erretena zetorren, orain lurrak estalia. Gero, antepara eta errota beraren tokia, gaur egun hutsik. Beherago, errotaren eraikina eta barrena, ura irtetzeko.
     
    Gainera, beste eraikin bat gordetzen da beherago, sutegirako erabilia seguraski. Aintzinean, eta errepidea egin baino lehen, Elgetarako bidea eraikinen ondotik pasatzen zen.
     
    Eta, hemen aurrean, putzua, Udan tokia ezin freskoagoa bainurako. Urte askotan mutil soraluzetarren udako jomuga.
     
    Zubi nagusitik hasita, [[Andikokale (eu)|Andikokalen]] eskumara joko dugu, Baltegiera kaletik. Lehenik eta behin [[Arane kiroldegia (eu)|kiroldegiaren]] aurretik pasako gara, [[Fabrika zaharra (eu) | Fabrika zaharra]] izandakoa eta 1.975 urtean eraitsia; 200 bat metro aurrerago joanda [[Fabrika berria (eu) | Fabrika berriaren]] eskumaldean eraikinak topako ditugu. Gerra aurrean errepidea bost bat metro goratu egin zutenez, [[Iturburu kalea (eu)|Iturburu]] azpian geratzen da, eta eraikinak goitik behera ikusteko aukera dago. Hurrenez hurren tratamendu termikoen nabe garaia, nabe luzea, bulego eraikina, nabe luzea, tailer-eraikina eta ekonomatoa. Bulegoen bestekaldean lurpeko probalekua (babestokia edo refugioa ere) eta biltegiak daude.

    23:16, 26 maiatza 2023(e)ko berrikuspena

    Badira bi ibilbide Soraluzen geratu diren armagintzaren aztarnak erakusten dituenak.

    Biak zubi nagusitik irtetzen dira. Ibilbide hau Mutxaneko olara doa (1.900 bat metro), eta bestea Olearaino (900 bat metro).

    Bi ibilbideak osagarriak dira, eta nahi bada batera egin daitezke.

    Mapa kargatzen...

    Ibilbidea

    Armagintza beste ibilbidearen moduan, ibilbide hau ere zubi nagusitik hasten da, baina errekaren ezkerraldeea joko dugu. Sagar-errekako ibilbidearen zatia bada ere, bakarrik armagintzarekin zerikusia duena hartuko dugu kontutan. Gainontzeko puntuei buruzko informazioa lortzeko Sagar-errekako ibilbide osoa begiratu hemen.

    Geraldia: Zubi Nagusia

    Hasierako puntua herriko Zubi Nagusia izango da. Ibaian gora begiratu eta, eskumaldean, Erregetxe zaharra izan zena ikusiko dugu.

    Erregetxea baino lehen Uribarrikoa etxea izan zen. XV. mende bukaeran Garçia de Ulybarry jauna Arrasatetik Soraluzera etorri zen, eta aurki herriko arma merkatari garrantzitsuena bihurtu zen; irakurtzen eta idazten jakin ez arren, herriko pertsona aberatsena izan zen. XVI. mende hasieran Uribarrikoa etxea jaso zuen. Urte batzuk geroago (1534) semeak, Juan Garcia de Uribarrik, Udalarekin batera Ibaizabaleko errota sortu zuen.

    XVI. mendeko erdialdean Uribarri dorrea Erret Lantegia izateko alokatu zuten, armak bildu eta aztertzeko, eta 1573. urtean, Soraluzeko Suzko Armen Lantegia sortu zutenean, bertan ezarri zuten. Hurrengo berrehun urtetan bi aldiz handitu behar izan zuten, baina XVIII. mende bukaerako nahikoa hondatuta zegoen.

    Gerora etxebizitzak egiteko erabili bazuten ere, oraindik jatorrizko eraikinaren aztarnak ikus daitezke, errekalderako bi arku handiak, esateko.

    Zubiaren beste aldetik, ibaian behera, herriko kiroldegia ikus daiteke. Bertan, 1862. urtetik 1975. arte, Fabrika zaharra egon zen. S.A. Euscalduna enpresak jaso zuen, fusilak eta errebolberrak egiteko, eta gero The Placencia de las Armas Company Limited eta Sociedad Anònima Placencia de las Armas enpresek erabili zuten, kainoiak ekoizteko. Hortik kainoi fabrika izena.

    Arane pasealekutik ibaiaren ezkerretik segi, Igareta errotako presaraino

    Geraldia: Igareta (Malmero) errotako presa

    Aurrean daukagu Igareta presa, berriz, La Euscalduna baino askoz zaharragoa da.

    Soraluzeko lehen errotak, segururena, erreketan egingo ziren, errezago eta merkeago zelako. Baina agirietan agerten den lehena honako hau da, Igereta edo Igaretakoa. Ertaroan errotei igera esaten zitzaien, Soraluzen behintzat. Hortik dator izena, Igareta edo Igereta gaur egun Erroteta izango zen.

    Igareta hau, hasieran ogi errota izan zen, Placencia de Soraluce hiribildua sortu eta urte gutxira sortuta, orain dela 700 bat urte, Iruretarrek eta Udalak erdibana.

    Iruretarrak herriko jauntxoak ziren, "diru zaharra". Nafarroako erregeak hona bidali zituen XII. mendean, eta Eibar eta Soraluze arteko bidean (orduko Bilbao Behobia autobidean) ezarri zituen, Iruren, bidea zaintzeko... eta bidesariak kobratzeko. Urte batzutara erregea bisitan etorri zitzaienean, orain dela 900 bat urte, zezenketa eskaini zioten, Europako lehena edo lehenetarikoa.

    Errota eraikitzerakoan, Iruretarrek inbertsioa egin zuten diru iturriak dibertsifikatzeko. Udalak, bere aldetik, helburu bikoitza zuen: gastuetarako diru iturri polita ateratzeaz gain, laboreak ehotzeko edo apurtzeko prezioak apal mantentzeko aukera zuen, herritarren mesedetako: moturia ehuneko 4,69koa zen (64 libratako hiru).

    Gaur egun presa besterik ez da gordetzen. Oso luzea da, 50 metrotik gora, XVI. mendeko Gipuzkoan eta inguruan gordetzen den handiena. Sarrerako erretenaren gainean Arane pasealekua eraiki zuten, eta errotaren eraikina etxe gorria dagoen tokian zegoen.

    Agiri zaharren arabera, hasieran presa egurrezkoa zen, eta 1500. urte inguruan harrizkoa egin zuten, altuagoa. Bi teoria daude, biak oraindik egiaztatzeke. Batzuk uste dute harrizko presa egiteko egurrezkoa "forratu" zutela; hau da, egurrezko presa oraindik harrizko presa barruan dagoela. Beste batzuk, berriz, egurrezko presa metro batzuk gorago zegoela uste dute.

    Igareta errota irin errota moduan sortu zuten, eta XVI. mende hasieran burdinola txikia (ferreria sotil) ere ba zen, eta gero barrena, beti ogi errota izateari laga barik. XIX. mendean, armagintzaren gainbeherarekin, ogi errota izan zen, eta XX. mendean zentral elektrikoa ezarri zuten bertan: Malmero zentrala (Galarraga zentrala).

    Ibaiaren beste aldean Arregia dorretxea zen, gaur egun Arregia jauregia. Oso puntu egokian kokatuta dago, Gasteiztik itxasorako (Debarako) bide ondoan. Alde batean dorretxea, bestean harkaitza, Arregitarrek bidaiariak babesten zituzten… eta bidesaria kobratzen ere. XVI. mende hasieran etxeko jauna Pero Perez de Arregia zen, "diru zaharra", baina Juan Garcia de Uribarriren bazkidea. Olabarrena presa sortzerakoan berak ere parte hartu zuen.

    Geraldia: Gabolatseko zubia

    Zubi honen azpian urak bare bare daude. Honaino heltzen da beste presa baten ur azalera: Ibaizabal edo Olabarrena presa, hain zuzen.

    Hasiera batean Igaretako errotaren jabeak Iruretarrak eta Soraluzeko Udala ziren. Baina 1474. urtean Enrique IV.a hil zenean, Gaztelan gerra zibila sortu zen. Juana alabari tokatzen zitzaion erregina izatea, baina Isabel izekoa ez zegoen ados, eta aurre egin zion. Azkenean, Isabelek Juana Gaztelatik egotzi eta koroa eskuratu zuen: Isabel Katolikoa.

    Gerra Gipuzkoaraino heldu zen. Portugaleko erregea, Juanaren senarra, Burgosen zegoen. Eta Frantziako erregeari, Juanaren aldekoa ere, bat egitea bururatu zitzaion… baina horretarako Gipuzkoa zeharkatu behar zuen. Eta Gipuzkoa Isabelen aldekoa zenez, armetan jarri zen.

    Garai hartan udalek soldaduak jarri behar zituzten, eta soldatak zein gastuak ordaindu ere. Soraluzeko Udalak ez zuen dirurik, eta Igareta errotaren bere erdia Iruretarreei saldu behar izan zien, oso merke. Hirurogei urte geroago udalkideak oraindik gogoratzen ziren, erdiprezioan baino merkeago saldu omen zutela. Gainera, salmentaren baldintza bat moturia ez aldatzea zen. Baina iruretarrek ez zute berba gorde: hirurogei urtetan %5etik %12 t'erdira igo zuten, herritarren kaltetan.

    Arrazoi hauetatik, eta ordurako herria asko hazi zelako, 1534. urtean Udalak errota berria eraikitzea erabaki zuen. Horretarako bi bazkide aberats bildu zitzaien: Juan Garcia de Uribarri eta Pero de Arregia, eta aukeratutako tokia Ibaizabal izenekoa izan zen. Erabakia ez zitzaien batere gustatu iruretarrei, presa berriaren ur azalera Igareta presaren irteeraraino heltzen zelakoan.

    Geraldia: Ibaizabal (Olabarrena) presa

    Garai batean inguru honi Ibaizabal esaten zitzaion, eta bertan ibia zegoen. Eibartik Elgoibarrera zetozen garraiolariek hemen zeharkatzen zuten Deba ibaia, herriraino joan beharrean.

    Lehen aurreratu dugunez, 1534. urtean Udalak eta herriko "diru berriek" errota egin zuten hemen. Juan Garcia de Uribarrik eta Pero Perez de Arregiak diru iturri berriak eskuratzeko (dibertsifikazioa), eta Udalak moturia jeisteko.

    Iruretarrek, hasarretuta, auzitan jarri zituzten. Azalean, aitzaki teknikoak ziren, presa berriaren azkena (repompa) beren presaren irteeraino heltzen zela, eta ur handiak zetozenean beren presak ezin zuela lanik egin. Baina, auzian bertan azaldu zenez, benetako arrazoiak konkurrentzia zen, diru iturri oparoa agortuko zitzaiela. Lau urte ostean epaia Udalaren aldekoa izan zen.

    Beste errotekin alderatuta, errota berri honek bi ezaugarri zituen. Alde batetik, hasiera-hasieratik erabilera bikoitza zuen: toki batean ogi-errota zuen, eta alboan burdinola txikia (ferreria sotil). Bestetik, presa gainean zubia eraiki zuten, ibia ordezkatzeko (beste diru iturri bat). Zubi honek harrizko ostikoak (oinak) zituen, eta pasabidea, berriz, egurrezkoa.

    Hamar urte geroago egurrezko pasabidea egoera txarrean zegoen, eta Soraluzeko Udalak konpondu zuen: ez da harritzekoa, orduko alkatea Juan Garcia de Uribarri bera zen eta. Berrehun urte geroago, Lamoten grabatuan (1756) ez da zubirik ikusten, baina bai harrizko ostikoak. Mendiola industrialdea egin zutenean (1971) zubia berregin zuten, kamioiak aurrera eta atzera ibiltzeko. Eta ostean desegin zuten, XVI. mendeko ostikoak botaz.

    Ibaizabal errotan ogi-errota eta burdinola baziren ere, azken honek ez zuen asko iraun, eta toki berean barrena ezarri zuten, errotaren indarraz baliatzeko. Erabilera honek izen berria ekarri zion errotari: Olabarrena. Urte luzeetan jabeek errenta politak jaso zituzten baliabide hauek alokatzen.

    Sasoi batean pila ere egon zen bertan, ehunak jotzeko makina hain zuzen (gazteleraz batán). XIX. mendean utzi egin zioten barrena moduan erabiltzeari, eta XX. mendean zentral elektrikoa ezarri zuten bertan.

    Gaur egun Olabarrenaren bi ertzak geratzen dira: presa alde batetik, sortu zenetik ikutu ez dena, sarrerako erretenaren zati bat etxe horren azpian, eta irteerako erretena bestetik.

    5. geraldia: Igarate errota

    Errota honen aztarnak lurazpian daude, ibai ondoan.

    Izenak adierazten duenez, oso zaharra zen: Igarate << Igerate << Igereta. Lehen aipamenak 1471. urtekoak dira, Domenja Loiolakoak bertan jaioa zela azaltzen duela. Beraz, XV edo XIV. mendekoa da.

    Hemen ere, ogi errota zena barrena bihurtu zen, XVI. mende hasierako birmoldakera industrialean. Lehenetarikoa izan zen, barrena zaarra esaten zioten eta.

    XIX. mendean, 1860. inguruan, fusilak egiteko lantegia eratu zuten bertan, eta errota ez zen gehiago erabili. Gero, hemen altzatu zuten The Placencia de las Armas Company Limited zuzendariarentzako etxea (la casa del Director), sahiesbidea egiterako bota zena.

    Gaur egun geratzen diren azrarna bakarrak bi uztai horiek dira. Ezkerrekoa Sagar-erreka pasatzekoa zen, eta eskubikoa Igarate errotaren irteera. Geratu daitezkeen hondar bakarrak hor barruan egongo dira.

    Geraldia: Errotabarri

    Errota hau XX. me dearen bukaeran bota zuten, GOL enpresa zabaltzerakoan.

    Bere historia besteen oso antzekoa da: ogi-errota hasieran, XVI. mende hasieran alokatu zuten barrena ezartzeko bertan. Eta XIX. mendean, fusilen kainoiak sortzeko teknologia aldatu zenean, barrena izateari utzi eta ogi-errota bihurtu zuten atzera.

    Mendeetan zehar errota honek izen asko izan ditu. Aurteingo igera (tarteko errota) hasieran, beherago Igarate eta gorago Sagarraga zeudelako. Arzubiaga (eta Alzubiaga) gero, bertara sartzeko harrizko arkua zeukalako. Eta Errotabarri, atzera ogi-errota bihurtu zutenean.

    Gaur egun ezer gutxi geratzen da: izena eman zion arkua (Arzubiaga) eta errotaren irteera uztaia, horma berrian guztiz sartuta.

    Geraldia: Barrena

    Puntu honetan hiru aztarna ikus daiteke.

    Alde batetik, Arzubiaga edo Errotabarriren presa. Errotatik urruti dagoenez, oso baxua da. Hemendik abiatzen zen sarrerako erretena. Gero Sagarraga errota ikusiko dugu, oso presa desberdina duena.

    Hor atzean ikusten den baserriak Galtzeidukoa du izena. Altzairua lantzeagatik omen dator, aditu batzuen ustez.

    Eta Oruesagasti Tornilleria dagoen tokian Barrena izeneko baserria zegoen. Hemen ere izena oso adierazgarria da, baina izenaz gain ez da ezer geratzen.

    Geraldia; Sagarraga industrialdea

    Industrialde honen azpian Sagarraga baserria zegoen. Bertakoek alboko Sagarraga errota ustiatzen zuten, eta armagintzari lotuta bizi dira mendeetan.

    Pedro de Sagarragak, esateko, 950 moskete egin zituen 1597. urtean. Eta orandik 1960. hamarkadan bertakoak armagintzan aritzen ziren, industria laguntzaile moduan.

    Bitxikeri moduan, 1600.eko izurritean baserria ospitale moduan erabili zuten, bi aldiz. Hemendik ehun metro gorago dagoen iturriari izena geratu zaio: Ospittal iturri.

    Eta izurria bukatzerakoan, eraikina desinfektatu zuten… goitik behera errez! Bi alditan.

    Geraldia: Sagarraga errota

    Gaur egun, nahiz eta erorita egon, errota hau Soraluzeko osoena izan daiteke.

    Oso zaharra da, Soraluzeko lehena burdingintzan aritu zena. 1494. urtean, Gipuzkoako burdinolen errolda egin zenean, bertan agertzen da. Baina aurki, XVI. mende hasieran barrena bihurtu zuten, diru gehiago ematen zuelako.

    Pedro de Sagarragak 950 moskete egin zituen 1597 urtean.

    Goitik hasita presa dago. Arzubiagakoa baino askoz handiagoa, gertuago delako. Gainontzekoen moduan, presa egurrez eraikiko zuten hasieran, eta geroago harrizko estalia jarri. Oraindik ikusten zaio egurrezko egitura, aurreko presarena izan daitekeena, edo harrizko presa egiterakoan porlana gogortu artean jartzen zena.

    Presaren ostean sarrerako erretena zetorren, orain lurrak estalia. Gero, antepara eta errota beraren tokia, gaur egun hutsik. Beherago, errotaren eraikina eta barrena, ura irtetzeko.

    Gainera, beste eraikin bat gordetzen da beherago, sutegirako erabilia seguraski. Aintzinean, eta errepidea egin baino lehen, Elgetarako bidea eraikinen ondotik pasatzen zen.

    Eta, hemen aurrean, putzua, Udan tokia ezin freskoagoa bainurako. Urte askotan mutil soraluzetarren udako jomuga.

    Zubi nagusitik hasita, Andikokalen eskumara joko dugu, Baltegiera kaletik. Lehenik eta behin kiroldegiaren aurretik pasako gara, Fabrika zaharra izandakoa eta 1.975 urtean eraitsia; 200 bat metro aurrerago joanda Fabrika berriaren eskumaldean eraikinak topako ditugu. Gerra aurrean errepidea bost bat metro goratu egin zutenez, Iturburu azpian geratzen da, eta eraikinak goitik behera ikusteko aukera dago. Hurrenez hurren tratamendu termikoen nabe garaia, nabe luzea, bulego eraikina, nabe luzea, tailer-eraikina eta ekonomatoa. Bulegoen bestekaldean lurpeko probalekua (babestokia edo refugioa ere) eta biltegiak daude.

    Fabrika berria Sociedad Anònima Placencia de las Armas-ek eraiki zuen gerra aurrean, Fabrika zaharra txikia geratu zelako. Horretarako inguruan zeuden bi benta (Benta Zarra eta Benta Txuria) bota zituzten.

    Fabrika berriaren 250 metro pasa eta gero, Olabarrenako presa ikus daiteke, herriko zaharrenetakoa hau ere[1]. Bildutako ura Olabarrenara eramaten zen, aurretik burnia lantzeko eta gero indarra sortzeko. Olabarrena zegoen tokian gaur egun etxebizitzak daude, baina hurrengo etxearen ostean, erreka aldean, irteerako erretena ikus daiteke oraindik.

    Sagar-errekako gurutzebide ondoan Igarate izenekoa zegoen. Aurretik baserria, gero lantegia eta biltegia, eta azkenik bertan eraiki zuten The Placencia de las Armas Company Limited enpresaren zuzendarientzako etxea. Herriko sahiesbidea egiteko bota zuten.

    Igaraten ezkerrera hartuko dugu, Sagar-erreka bidetik gora. Industrias Gol-en parean, erreka ondoan Errotabarri baserriaren aztarnak antzeman daitezke, ura irtetzeko arkua hain zuzen. Errotabarri hau ogi errota izan baino lehen ola izan zen.

    Eta San Martzialeko bidegurutzera heldu baino pixkat lehenago, ezkerreko aldean bi baserri zeuden, beraien izenez armagintzakin lotuak: Galtzairukoa eta Barrena. Lehenak zutik dirau, eta bigarrena Tornilleria Oruesagasti dagoen tokian zegoen. Bion artean Errotabarriko presa ikus daiteke oraindik.

    San Martzialerako bidea ezkerrean utzi, aurrera egiten badugu Sagarraga industrialdera helduko gara (300 m). Industrialdearen azpian Sagarraga baserria zegoen. bere sasoian Soraluzeko ola garrantzitsuenekoa izan zen[2].

    Sagarragari Nafarrenekua ere esaten zitzaion, eta izenak nafarreriarekin (biruela) lotura izan dezake: Sagarraga herritik kanpoan dagoenez eta aldiberean gertu, oso toki aproposa zen hospital gisa erabiltzeko ospital moduan gaixotasun kutsakorrak zirenean. Gorago dagoen iturriari ere Ospital iturri esaten zitzaion, nahiz eta gaur egun Kukupe izena ezagunagoa izan.

    Industrialdea bukatzen den tokian bertan Mutxaneko ingurura jeisteko bidexka dago. Bertan ola, etxea (Mutxaneko etxe zarra), presa eta erretena ikus daitezke, nahiz eta oso hondatuta.

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Ibilbidea luzatzeko aukerak

    Sagar-errekako ibilbideak errepidetik gora jarraitzen du, segi nahi eta gero.

    Edo Azurtzaraino joatea nahi bada, Debabarreneko Aisialdia eta Turismoaren Mahaiak prestatutako Soraluze - Sagarerreka ibilbidea egin daiteke.

    Erreferentziak

    1. 1.756 urteko Lamoten mapa ospetsuan agertzen da, Malmeronekoarekin batera.
    2. Sagarraga: casa solar y ferrería. Ramiro Larrañaga (R.S.B.A.P. 1972).