«Armagintza II ibilbidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    36. lerroa: 36. lerroa:

    ==Zubi nagusitik Mutxaneko olaraino==
    ==Ibilbidea==
    [[Armagintza I ibilbidea (eu)|Armagintza beste ibilbidearen]] moduan, ibilbide hau ere zubi nagusitik hasten da, baina errekaren ezkerraldeea joko dugu. [[Sagar-errekako ibilbidea (eu)|Sagar-errekako ibilbidearen]] zatia bada ere, bakarrik armagintzarekin zerikusia duena hartuko dugu kontutan. Gainontzeko puntuei buruzko informazioa lortzeko Sagar-errekako ibilbide osoa begiratu [[Sagar-errekako ibilbidea (eu)|hemen]].

    ===1. geraldia: Zubi Nagusia===
    Hasierako puntua herriko [[Zubi Nagusia (eu)|Zubi Nagusia]] izango da. Ibaian gora begiratu eta, eskumaldean, [[Erregetxe zaharra (eu) | Erregetxe zaharra]] izan zena ikusiko dugu.
    Erregetxea baino lehen ''Uribarrikoa'' etxea izan zen. XV. mende bukaeran Garçia de Ulybarry jauna Arrasatetik Soraluzera etorri zen, eta aurki herriko arma merkatari garrantzitsuena bihurtu zen; irakurtzen eta idazten jakin ez arren, herriko pertsona aberatsena izan zen. XVI. mende hasieran ''Uribarrikoa'' etxea jaso zuen. Urte batzuk geroago (1534) semeak, Juan Garcia de Uribarrik, Udalarekin batera [[Ibaizabal errota (eu)|Ibaizabaleko errota]] sortu zuen.
    XVI. mendeko erdialdean Uribarri dorrea Erret Lantegia izateko alokatu zuten, armak bildu eta aztertzeko, eta 1573. urtean, Soraluzeko Suzko Armen Lantegia sortu zutenean, bertan ezarri zuten. Hurrengo berrehun urtetan bi aldiz handitu behar izan zuten, baina XVIII. mende bukaerako nahikoa hondatuta zegoen.
    Gerora etxebizitzak egiteko erabili bazuten ere, oraindik jatorrizko eraikinaren aztarnak ikus daitezke, errekalderako bi arku handiak, esateko.
    Zubiaren beste aldetik, ibaian behera, herriko [[Arane kiroldegia (eu)|kiroldegia]] ikus daiteke. Bertan, 1862. urtetik 1975. arte, [[Fabrika zaharra (eu) | Fabrika zaharra]] egon zen. [[S.A. Euscalduna (eu) | S.A. Euscalduna]] enpresak jaso zuen, fusilak eta errebolberrak egiteko, eta gero [[The Placencia de las Armas Company Limited (eu)|The Placencia de las Armas Company Limited]] eta [[Sociedad Anónima Placencia de las Armas (eu)|Sociedad Anònima Placencia de las Armas]] enpresek erabili zuten, kainoiak ekoizteko. Hortik ''kainoi fabrika'' izena.
    ===2. geraldia. Igareta (Malmero) errotako presa===
    Zubi nagusitik hasita, [[Andikokale (eu)|Andikokalen]] eskumara joko dugu, Baltegiera kaletik. Lehenik eta behin [[Arane kiroldegia (eu)|kiroldegiaren]] aurretik pasako gara, [[Fabrika zaharra (eu) | Fabrika zaharra]] izandakoa eta 1.975 urtean eraitsia; 200 bat metro aurrerago joanda [[Fabrika berria (eu) | Fabrika berriaren]] eskumaldean eraikinak topako ditugu. Gerra aurrean errepidea bost bat metro goratu egin zutenez, [[Iturburu kalea (eu)|Iturburu]] azpian geratzen da, eta eraikinak goitik behera ikusteko aukera dago. Hurrenez hurren tratamendu termikoen nabe garaia, nabe luzea, bulego eraikina, nabe luzea, tailer-eraikina eta ekonomatoa. Bulegoen bestekaldean lurpeko probalekua (babestokia edo refugioa ere) eta biltegiak daude.

    22:17, 26 maiatza 2023(e)ko berrikuspena

    Badira bi ibilbide Soraluzen geratu diren armagintzaren aztarnak erakusten dituenak.

    Biak zubi nagusitik irtetzen dira. Ibilbide hau Mutxaneko olara doa (1.900 bat metro), eta bestea Olearaino (900 bat metro).

    Bi ibilbideak osagarriak dira, eta nahi bada batera egin daitezke.

    Mapa kargatzen...

    Ibilbidea

    Armagintza beste ibilbidearen moduan, ibilbide hau ere zubi nagusitik hasten da, baina errekaren ezkerraldeea joko dugu. Sagar-errekako ibilbidearen zatia bada ere, bakarrik armagintzarekin zerikusia duena hartuko dugu kontutan. Gainontzeko puntuei buruzko informazioa lortzeko Sagar-errekako ibilbide osoa begiratu hemen.

    1. geraldia: Zubi Nagusia

    Hasierako puntua herriko Zubi Nagusia izango da. Ibaian gora begiratu eta, eskumaldean, Erregetxe zaharra izan zena ikusiko dugu.

    Erregetxea baino lehen Uribarrikoa etxea izan zen. XV. mende bukaeran Garçia de Ulybarry jauna Arrasatetik Soraluzera etorri zen, eta aurki herriko arma merkatari garrantzitsuena bihurtu zen; irakurtzen eta idazten jakin ez arren, herriko pertsona aberatsena izan zen. XVI. mende hasieran Uribarrikoa etxea jaso zuen. Urte batzuk geroago (1534) semeak, Juan Garcia de Uribarrik, Udalarekin batera Ibaizabaleko errota sortu zuen.

    XVI. mendeko erdialdean Uribarri dorrea Erret Lantegia izateko alokatu zuten, armak bildu eta aztertzeko, eta 1573. urtean, Soraluzeko Suzko Armen Lantegia sortu zutenean, bertan ezarri zuten. Hurrengo berrehun urtetan bi aldiz handitu behar izan zuten, baina XVIII. mende bukaerako nahikoa hondatuta zegoen.

    Gerora etxebizitzak egiteko erabili bazuten ere, oraindik jatorrizko eraikinaren aztarnak ikus daitezke, errekalderako bi arku handiak, esateko.

    Zubiaren beste aldetik, ibaian behera, herriko kiroldegia ikus daiteke. Bertan, 1862. urtetik 1975. arte, Fabrika zaharra egon zen. S.A. Euscalduna enpresak jaso zuen, fusilak eta errebolberrak egiteko, eta gero The Placencia de las Armas Company Limited eta Sociedad Anònima Placencia de las Armas enpresek erabili zuten, kainoiak ekoizteko. Hortik kainoi fabrika izena.

    2. geraldia. Igareta (Malmero) errotako presa

    Zubi nagusitik hasita, Andikokalen eskumara joko dugu, Baltegiera kaletik. Lehenik eta behin kiroldegiaren aurretik pasako gara, Fabrika zaharra izandakoa eta 1.975 urtean eraitsia; 200 bat metro aurrerago joanda Fabrika berriaren eskumaldean eraikinak topako ditugu. Gerra aurrean errepidea bost bat metro goratu egin zutenez, Iturburu azpian geratzen da, eta eraikinak goitik behera ikusteko aukera dago. Hurrenez hurren tratamendu termikoen nabe garaia, nabe luzea, bulego eraikina, nabe luzea, tailer-eraikina eta ekonomatoa. Bulegoen bestekaldean lurpeko probalekua (babestokia edo refugioa ere) eta biltegiak daude.

    Fabrika berria Sociedad Anònima Placencia de las Armas-ek eraiki zuen gerra aurrean, Fabrika zaharra txikia geratu zelako. Horretarako inguruan zeuden bi benta (Benta Zarra eta Benta Txuria) bota zituzten.

    Fabrika berriaren 250 metro pasa eta gero, Olabarrenako presa ikus daiteke, herriko zaharrenetakoa hau ere[1]. Bildutako ura Olabarrenara eramaten zen, aurretik burnia lantzeko eta gero indarra sortzeko. Olabarrena zegoen tokian gaur egun etxebizitzak daude, baina hurrengo etxearen ostean, erreka aldean, irteerako erretena ikus daiteke oraindik.

    Sagar-errekako gurutzebide ondoan Igarate izenekoa zegoen. Aurretik baserria, gero lantegia eta biltegia, eta azkenik bertan eraiki zuten The Placencia de las Armas Company Limited enpresaren zuzendarientzako etxea. Herriko sahiesbidea egiteko bota zuten.

    Igaraten ezkerrera hartuko dugu, Sagar-erreka bidetik gora. Industrias Gol-en parean, erreka ondoan Errotabarri baserriaren aztarnak antzeman daitezke, ura irtetzeko arkua hain zuzen. Errotabarri hau ogi errota izan baino lehen ola izan zen.

    Eta San Martzialeko bidegurutzera heldu baino pixkat lehenago, ezkerreko aldean bi baserri zeuden, beraien izenez armagintzakin lotuak: Galtzairukoa eta Barrena. Lehenak zutik dirau, eta bigarrena Tornilleria Oruesagasti dagoen tokian zegoen. Bion artean Errotabarriko presa ikus daiteke oraindik.

    San Martzialerako bidea ezkerrean utzi, aurrera egiten badugu Sagarraga industrialdera helduko gara (300 m). Industrialdearen azpian Sagarraga baserria zegoen. bere sasoian Soraluzeko ola garrantzitsuenekoa izan zen[2].

    Sagarragari Nafarrenekua ere esaten zitzaion, eta izenak nafarreriarekin (biruela) lotura izan dezake: Sagarraga herritik kanpoan dagoenez eta aldiberean gertu, oso toki aproposa zen hospital gisa erabiltzeko ospital moduan gaixotasun kutsakorrak zirenean. Gorago dagoen iturriari ere Ospital iturri esaten zitzaion, nahiz eta gaur egun Kukupe izena ezagunagoa izan.

    Industrialdea bukatzen den tokian bertan Mutxaneko ingurura jeisteko bidexka dago. Bertan ola, etxea (Mutxaneko etxe zarra), presa eta erretena ikus daitezke, nahiz eta oso hondatuta.

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Ibilbidea luzatzeko aukerak

    Sagar-errekako ibilbideak errepidetik gora jarraitzen du, segi nahi eta gero.

    Edo Azurtzaraino joatea nahi bada, Debabarreneko Aisialdia eta Turismoaren Mahaiak prestatutako Soraluze - Sagarerreka ibilbidea egin daiteke.

    Erreferentziak

    1. 1.756 urteko Lamoten mapa ospetsuan agertzen da, Malmeronekoarekin batera.
    2. Sagarraga: casa solar y ferrería. Ramiro Larrañaga (R.S.B.A.P. 1972).