«Bilakaera urbanistikoa. Aro modernoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    37. lerroa: 37. lerroa:
    Azkenik, Irusagarreta auzoan etxe gehiago egin ziren, eta komentua azkenean.
    Azkenik, Irusagarreta auzoan etxe gehiago egin ziren, eta komentua azkenean.

    [[Fitxategi: Bilakaera_urbanistikoa._Soraluze_1756_urtean.png | thumb | center | 800px | XV mendetik izandako garapena]]
    ==Erret Lantegia==
    ==Eraikin publikoak==
    ===Erret Lantegia===
    XVI mende erdialdean [[Juan Garcia de Uribarri (eu)|Juan Garcia de Uribarri]] arrasatearrak izen bereko [[Uribarri dorretxea (eu)|dorretxea]] eraiki zen, errekaz beste aldean.
    XVI mende erdialdean [[Juan Garcia de Uribarri (eu)|Juan Garcia de Uribarri]] arrasatearrak izen bereko [[Uribarri dorretxea (eu)|dorretxea]] eraiki zen, errekaz beste aldean.

    45. lerroa: 46. lerroa:
    Hurrengo mendeetan bi aldiz handitu zuten, eraikin ikaragarria sortu arte. Garraioan zebiltzen mando eta gainontzekoentzat aurrean aska eder bat egin zioten.
    Hurrengo mendeetan bi aldiz handitu zuten, eraikin ikaragarria sortu arte. Garraioan zebiltzen mando eta gainontzekoentzat aurrean aska eder bat egin zioten.

    ===Eliza nagusia===
    ==Eliza nagusia==
    XV mendean oraindik erabiltzen zen Soraluzeko monastegiaren eliza zaharra. Baina XVI mende hasieran oso txikia geratu zenez, hura berrizteko lanak hasi ziren, gaurko parrokia eraikiz. Lan hauek mendearen lehen erdia bete zuten.

    53. lerroa: 53. lerroa:
    Eta 1666 eliz-ataria berritu eta zabaldu zuten, gaur egunekoa eraikiz. Azkenik, 1686 urtean dorrea eraiki zuten.  
    Eta 1666 eliz-ataria berritu eta zabaldu zuten, gaur egunekoa eraikiz. Azkenik, 1686 urtean dorrea eraiki zuten.  

    ===Santa Ana komentua===
    ==Santa Ana komentua==
    Aurretik etxeak erabili bazituzten serorategi edota komentu moduan ([[Errukia serorategia (eu)|Errukia serorategia]], [[Ormaetxea jauregia (eu)|Ormaetxea]]), 1692 urtean [[Santa Ana komentua (eu)|eraikin berriari]] ekin zioten, Irusagarretako ortuetan. Urte batzuk geroago, 1732an, ortuetara pasatzeko [[Santa Ana arkua (eu)|arkua]] jaso zituzten.

    23:26, 3 abendua 2018(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    
    Bilakaera urbanistiko osoa ikusteko, Bilakaera urbanistikoa (eu)

    Aurrekariak. XV mendeko hedapena

    Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. XV mendeko hedapena (eu)

    Hiribildua sortu eta hurrengo mendean txikia geratu zen. Etxe berriak egiteko bi motako hedapen izan zituen, harresien ingurukoak (Kalegoen eta Kalebarrenen luzapena, Etxaburueta kale berria) eta arrabalak (Errebal, Arane eta Irusagarreta).

    Garai hartan zubi berria eraiki zuten, ibaia edozein momentuan zeharkatzea ahalbidetuz, ufalen bildur barik. Eta ospitala zabaldu zuten Errabal kalean.

    Ibaiaren bestekaldean ziren ere sutegi edo forjak, modu honetan sute arriskuak gutxituz.

    Ikuspegi orokorra (Florencio Josepf de Lamot 1756)

    Florencio Josepf de Lamot-en mapa

    1.756 urtean Florencio Josepf de Lamot-ek, Erret Lantegietan kontulari berak, Mapa Topographica de Plasenciasortu zuen. Bertan herriaren orduko ikuspegia erakusten da.

    XV mendeko Soraluzerekin alderatuta, herria asko hazi zen. Auzo berriak agertzeaz gain, hiru eraikin handi erakusten ditu: Erret Lantegia, eliza nagusia eta Santa Ana komentua.

    Herri kaskoa

    Herri kaskoak aldaera batzuk izan zituen: Igartza etxea eta albokoa bota zuten Enparan jauregia egiteko, Kalegoen hasierako beste bi etxe botata Udaletxea egin zuten eta, azkenik, Udaletxe berriaren pareko etxea ere bota zuten, plaza modukoa sortuz.

    XVI mende hasieran zubi berria ere egin zen, gaur egungo tokian, garai bateko ibitik 15 bat metro gorago.

    Auzo berriak

    Etxe berriak egin ziren erregebideen ondoan, auzo edota kale berriak sortuz.

    Eibar aldera, garai bateko Arane auzoa etxez bete zen, ia Olabarrenaraino. Auzo honetan hiru eraikin bereziak ziren: Zupide jauregia, Intxaurdieta etxea, Mendikute dorretxea eta San Salvador ermita.

    Bergara aldera, berriz, Herlaibiatik zubiraino etxez bete zen, Errabal, Atxuri eta Errekalde elkarrekin lotuz. XVI mende hasieran, Errabal kalean Uribarri jauregia eraiki zuten, gerora Erret Lantegiak bihurtu zena.

    Elgoibar aldera Gabolats kalea sortu zen, aldapa gora hasten den tokiraino (gaur egun zubia dagoen tokiraino, hain zuzen). Eta Azkoitia aldera, nahiz eta etxe berri gutxiago egin, Elizburu kalea sortu zen.

    Azkenik, Irusagarreta auzoan etxe gehiago egin ziren, eta komentua azkenean.

    XV mendetik izandako garapena

    Eraikin publikoak

    Erret Lantegia

    XVI mende erdialdean Juan Garcia de Uribarri arrasatearrak izen bereko dorretxea eraiki zen, errekaz beste aldean.

    1.558 urtean Pedro Gonçalez de Escalante ikuskatzaileak goiko solairuak alokatu zituen, armak aztertu eta gordetzeko. Eta 1.573 urtean, Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia izango zena sortu zutenean, Margarita Uribarrik, Juan Garcia de Uribarriren alabak, jauregia saldu zien, bertan Erregetxea jartzeko.

    Hurrengo mendeetan bi aldiz handitu zuten, eraikin ikaragarria sortu arte. Garraioan zebiltzen mando eta gainontzekoentzat aurrean aska eder bat egin zioten.

    Eliza nagusia

    XV mendean oraindik erabiltzen zen Soraluzeko monastegiaren eliza zaharra. Baina XVI mende hasieran oso txikia geratu zenez, hura berrizteko lanak hasi ziren, gaurko parrokia eraikiz. Lan hauek mendearen lehen erdia bete zuten.

    Egindako eliza nahikoa ez omen zen, eta 1632 urtean alboetako kaperak eraikitzen hasi ziren. Ezker aldetik Azkoitirako bide mugitu behar izan zuten, eta eskumatik erreka.

    Eta 1666 eliz-ataria berritu eta zabaldu zuten, gaur egunekoa eraikiz. Azkenik, 1686 urtean dorrea eraiki zuten.

    Santa Ana komentua

    Aurretik etxeak erabili bazituzten serorategi edota komentu moduan (Errukia serorategia, Ormaetxea), 1692 urtean eraikin berriari ekin zioten, Irusagarretako ortuetan. Urte batzuk geroago, 1732an, ortuetara pasatzeko arkua jaso zituzten.

    Hurrengoak. XVIII eta XIX mendeetako herri lanak

    Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. XVIII eta XIX mendeetako herri lanak (eu)

    XVIII mendeko garaiak oso oparoak izan ziren, Espainiako Armadak bitartekari bakarra izendatzerakoan ( Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia aurretik eta Filipinetako Errege Konpainia gero) ekoizpena handitu zen eta ordainketak askoz fidagarriagoak bihurtu.

    Oparotasun hau herri lanetan nabarmendu zen: gaur eguneko zubi berria eraiki zen, hiru arkuduna; errebote-frontoia ere (1788), eta Erregetxe berri bat egiteko proiektua izan zen (1785) baina ez zen gauzatu.

    1794 urtean, Frantziako Konbentzio gerrarekin, herriaren gainbehera hasi zen. Dena dela, hamar urte geroago, 1804 urtean, Erregetxe berriari ekin zioten.

    Urte guzti hauetan, 1776etik 1816 arte gutxienez, lanak egin zituzten erregebide berria Maltzagatik zabaltzeko, Iruretik eta San Roketik pasatzen zirenak ordezkatuz. Ordaintzeko ardau eta mistelei zerga berezia ezarri zieten.

    XIX mendea oso zaila izan zen: Frantziako Konbentzio gerraren ostean Espainiako Independentzia gerra (1808-1814) etorri zen, lehen karlistada gero (1833-1840), 1834ko ufal handia, Oviedo eta Trubiako lantegien konkurrentzia...

    Baina, 1831 urtean herri lan garrantzitsuak egin ziren: Kalebarreneko hiru etxe bota ziren Plaza Barria egiteko (1831), Ipiñarrietatik ura ekarri zuten plazara, bertan iturri ederra eraiki, eta Udaletxe aurreko plaza azpian Labaderoa egin zen.

    Eta 1834ko ufalaren eraginak konpontzeko, apurtutako zubia arku zabal batekin berreraiki zuten eta Santa Ana komentuko hegoaldean babes borobil potorra egin zuten.

    Erreferentziak