«Deba ibaia. Toponimia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

Sorapediatik
No edit summary
No edit summary

(2 erabiltzailek tartean egindako 41 berrikusketa ez dira erakusten)
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Argitaratzen}}
[[Fitxategi: Deba_erreka._Batzokia,_zubia_eta_kiroldegia_(2017).jpg | thumb | center | 500px | Ezkerretik hasita, Ugarreziaren punta, Presapia, Igareta edo Malmero presa, Etxaspia, Zubipia, Zubi Nagusia, Arrio-gain...]]

==Kokapena==
[[Toponimia (eu)|Soraluzeko toponimiaren]] barruan, Deba ibaiarekin edota ertzekin lotutako izen asko eta asko topa daiteke. Zerrenda honetan jasotzen dira, beharrezko azalpenekin: nun dagoen, izenaren jatorria, tokiko historia edota istorioak...
''(Ibai edo erreka baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)''

Izenak goitik beherako hurrenkeran datoz; hau da, Osintxutik Maltzagaraino. Bitxia da Igaratetik aurrera izen zaharrik ez gordetzea, segururena Maltzagako bidea zabaldu artean (XIX mende hasiera) inor gutxi ibiliko zela horko ibai inguruetan.

==Ibaiak muga egiten duenean==
Deba ibaiak bitan banatzen du udalerria, eta bien arteko muga egiten du.

Soraluze aldekoak, eskumako ibaiertzekoak alegia, "bestekaldea" izendatzeko hainbat izen erabili izan dituzte, beti Deba ibaitik haruntzago zegoela azpimarratuz.

Izen bat ''Urasandi'' daukagu. Gutxi gora behera, izen honek ezkerreko ibaiertz osoa hartzen zuen, kale eta mendiak: gaur egungo [[Irure bailara (eu)|Irure bailara]], hain zuzen.

Beste izen bat ''Urasondo'' da (agian Urasanditik eratorria). Izen honekin ezkerreko ibaiertzan zegoen etxe multzoa izendatzen zen: ''...errekiaz handikaldia Urasondo, eta hemendikaldia Soraluze''<ref>[https://ahotsak.eus/soraluze/pasarteak/sor-048-012/ Obeko Bernardo Maiztegi Unzueta] (ahotsak.eus).</ref>.

Eta, arrazoi berberarengatik, [[Labaderogain (eu)|Labaderogainen]] frenteko esparruari [[Andikokale (eu)|Andikokale]] esaten zitzaion, Deba ibaiaren beste aldean zegoelako.

{{#display_map:
43.162021, -2.399371 ~[[Bolu errota (eu) | Bolu]];
43.162232, -2.399650 ~Mugarri;
43.162733, -2.399725 ~Ondarra, Ondarrekoa;
43.167021, -2.402858 ~Iñaxibar (Inazibar);
43.167303, -2.403233 ~Irukurutzeta;
43.167240, -2.405765 ~Carmelo Mendizabal zubia;
43.168383, -2.406538 ~Aizkorak/ Arkaitzeta;
43.170128, -2.407493 ~Txurrukena;
43.171768, -2.408815 ~Oleako osiña;
43.171833, -2.409429 ~[[Oleako presa (eu)|Oleako presa]];
43.172081, -2.409276 ~[[Oleako presa (eu)|Ustela/ Ur ustela]];
43.171866, -2.409604 ~[[Oleako zubia (eu)|Oleako zubia]];
43.172134, -2.410167 ~Zumak
|centre = 43.176318,-2.403266
|lines  = 43.192809,-2.436783: 43.192809,-2.436783: 43.190251,-2.431848: 43.187669,-2.430775: 43.186746,-2.430925:
43.185049,-2.430335: 43.183746,-2.428586: 43.181925,-2.425349: 43.178546,-2.422066: 43.177263,-2.415135:
43.175901,-2.413998: 43.173311,-2.413086: 43.171809,-2.409320: 43.171700,-2.408826: 43.170925,-2.407818:
43.169892,-2.407335: 43.169266,-2.406702: 43.168437,-2.406605: 43.167412,-2.406080: 43.167036,-2.404685:
43.167337,-2.403237: 43.166472,-2.402711: 43.163937,-2.402861: 43.163358,-2.401273: 43.162998,-2.399685:
43.162043,-2.399621
~[[Deba ibaia (eu) | Deba ibaia]]~ ~Cyan~ ~8;
|zoom = 14 | height = 600 | type = earth

==Toki izenak==
==Toki izenak==
33. lerroa: 22. lerroa:
{| class="wikitable col1cen col2cen col3cen"
{| class="wikitable col1cen col2cen col3cen"
! width= "250 px" style="background:Aqua" | Izena
! width= "250 px" style="background:Aqua" | Izena
! width= "750 px" style="background:Aqua" | Azalpena
! width= "500 px" style="background:Aqua" | Azalpena
! width= "250 px" style="background:Aqua" | Argazkia

| Bolu
| Bolu
| Bergarako herriarekin ibaiak muga egiten duen parajean kokatzen da Bolu izeneko lekua, zehazki eskumako ibarrean.
Antzinean, bertan Egotza errekako urak erabiltzen zituen [[Bolu errota (eu)|Bolu ogi-errota]] zegoen, hortik bere izena. XIX mende bukaeran erdi erorita zegoen, eta Durango-Zumarraga trenbidea egiterakoan (1887-1888) azken hondarrak desagertu ziren.

| [[Fitxategi: Deba_ibaia._Bolu_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | center | 200px]]

| Mugarri
| Mugarri
| Kontrako ertzean, Mugarri dago. Bergara eta Soraluzeko herrien muga markatzen duen lekua da. Osintxuko eremuan izen bereko baserria dago.
| Kontrako ertzean, Mugarri dago. Bergara eta Soraluzeko herrien muga markatzen duen lekua da. Osintxuko eremuan izen bereko baserria dago.
| [[Fitxategi: Deba_ibaia._Mugarri_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | center | 200px]]

| Ondarra, Ondarrekoa
| Ondarra, Ondarrekoa
| Zonalde honetan, ibaiak meandro handi bat egiten du eta, ondorioz, sedimentu ugari pilatzen dira, batez ere hondarra. Hortik lekuaren izena.
| Zonalde honetan, ibaiak meandro handi bat egiten du eta, ondorioz, sedimentu ugari pilatzen dira, batez ere hondarra. Hortik lekuaren izena.
| [[Fitxategi: Deba_ibaia._Ondarra_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | center | 200px]]

| Iñasibar (Inazibar)
| Linazibar (Inazibar)
| Ondarratik 200 bat metro beherago, Iñasibarko ibi zaharra zegoen, justu Irukurutzetara heldu baino lehen.
Ibaia zeharkatzeko erabiltzen zen, zabalera handikoa zen eta Txurruka auzoko baserritarrek erabiltzen zuten gehien bat, Osintxuko edo herri erdiko zubiraino joan gabe, errege bidera pasa ahal izateko.
Iñasibarko ibia, [[Sologoeneko zentrala (eu)|Sologoeneko zentral hidroelektrikora]] [[Urruzti erreka (eu)|Urruztitik]] zekarren tutua ibaia pasatzerakoan desagertu zen.

| [[Fitxategi: Deba_ibaia._Iñasibar_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | center | 200px]]

| Irukurutzeta
| Irukurutzeta
| Iñasibar pasa eta ibaiak egiten duen bihurguneari esaten zaio. Egungo errepideko biribilgunea eta [[Mendizabal industrialdea (eu)|Mendizabal industrialdearen]] parean dagoen.
Biribilgune alboan gordetzen diren hiru gurutzeek izena ematen diote tokiari. Gurutzeak zergatik jarri zituzten gaur egun inork ez daki, baina orain dela 200 urteko agirietan aipatzen dira.
Bi harkaitz handi zeuden uretatik irteten eta ura nahiko sakona zen, ume eta gazteentzat igeri egiteko toki kuttuna. Gainera, inguruan errekarriz betetako ibaiertzak zituen, bertan lehortu, jolastu edo atseden hartzeko. Aisialdi leku bikaina zen. Soraluzetar askorentzat, Olako osiñeko ur sakonetan sartu aurretiko lehen igeriketa ikastokia izan ohi zen.

| [[Fitxategi: Deba_ibaia._Irukurutzeta_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | center | 200px]]

| Carmelo Mendizabal zubia
| Carmelo Mendizabal zubia
| 1970. hamarkadan egin zuten, [[Mendizabal industrialdea (eu)|Mendizabal industrialdeari]] paso emateko.
| 1970. hamarkadan egin zuten, [[Mendizabal industrialdea (eu)|Mendizabal industrialdeari]] paso emateko.
| [[Fitxategi: Mendizabaleko_zubia._Hegoaldetik_(Google_2018).png | center | 200px]]

| Aizkorak/ Arkaitzeta
| Arkaitzeta/ Aizkorak
| Ibaiaren hurrengo tartea da, [[Joangoerreketa (eu)|Joangoerreketak]] (Sologoen erreka) urak ibaira isurtzen dituen artekoa hain zuzen. Aizkorak deitzen zaio, inguruko ibaiertzak harkaitzez josita daudelako, baita ur azalean ere. Ingurune bihurria eta arriskutsua da.

| [[Fitxategi: Deba_ibaia._Arkaitzeta_Mendizabal_zubitik_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | center | 200px]]

| Txurrukena
| Txurrukena
| Egungo [[Txurruken auzunea (eu)|Txurruken auzuneko]] (Serafin Achotegui) etxebizitzetan hasi eta Olearaino doan ibai tartea da. Izena [[Txurrukena baserria (eu)|Txurrukena baserriak]] ematen dio, inguruko ibai aldeko ortuak bereak zituen eta.
Bertako ''urapiak'' (edo ibai ertzak) nahiko erabilgarriak eman arren, normalki ez ziren erabiltzen igeri egiteko, hondoetan lohi ugari pilatzen zelako.

| [[Fitxategi: Txurruken_auzunea._Urapiak_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | center | 200px]]

| Olako osiña
| Olako osiña
| Igeri egiteko leku kuttunenetakoa da, batez ere XX mendean [[Oleako presa (eu)|Oleako presa]] egin ondoren. Presaren altuera handiak uraren sakonera asko areagotu zuen, igeriketarako leku ezin hobea bihurtuz.
Leku hau aurretik ere igeriketarako erabiltzen zen, 1818 urteko agirietan irakurri daitekeen bezala: ''Ahogamiento en la playa de Olea''. [[Orroaga erreka (eu)|Orroaga errekak]] hartxintxar ugari ekartzen du menditik behera, eta honek hondartza antzeko bat sortzen zuen putzuarekin batera. ''Osiña'' deitzen zioten gure arbasoek, eta hortik Olako osiña izena.
Osiña sakona eta zabala zen, igerilari trebeak ibiltzen ziren soilik bertan. Uretara saltoak arruntak ziren, presatik bertatik eta baita errekaren kontra zegoen harresiaren gainetik ere; ausartenak berriz, inguruko makal handien adarretatik ere salto egiten zuten. Arrantzarako ere toki kuttuna zen herritarrentzat.
Aipagarriak dira putzu sakon honetan zeuden ''tapakuak''; hau da, heldu bat zutik egonda guztiz murgildu zitekeen lekua. Bertako jolas gustukoena, ea ur azpian nork ematen zuen denbora gehiago lehiaketa egitea zen, ''amurgil'' eginez.

| [[Fitxategi: Oleako_presa._Alberdi_05.jpg | center | 200px]]

| Oleako presa
| [[Oleako presa (eu)|Oleako presa]]
| Alberdi enpresari indarra emateko eraiki zen. Emakida 1895koa lortu, baina 1929 arte ez zuten presa egin.
Presa oso altua zen, hiruzpalau metrotakoa, baina Oleako zubia egiterakoan pare bat metro kendu zioten presari.
| Alberdi enpresari indarra emateko eraiki zen. Emakida 1895koa lortu, baina 1929 arte ez zuten presa egin.
Presa oso altua zen, hiruzpalau metrotakoa, baina [[Oleako zubia (eu)|Oleako zubia]] egiterakoan pare bat metro kendu zioten presari.
| [[Fitxategi:  Oleako_presa._Alberdi_02.jpg | center | 200px]]

| Ur ustela/ Ustela
| Ur ustela/ Ustela
| Oleako presa eusten duen eskuineko dikearen eta Oleako auzora doan landa bidearen artean kokatuta zegoen hiruki formako gunea zen. Ibaian behera ur asko zetorrenean gainezka egin eta bete egiten zen. Ondoren, lehortea zegoenean eta urik jasotzen ez zuenean, ur geldozko putzua sortzen zen. Hortik dator ur-ustela izenaren jatorria.
Gaur egun aparkalekua dago bertan, Oleako zubi berriaren hasieran.
| Oleako presa eusten duen eskuineko dikearen eta Oleako auzora doan landa bidearen artean kokatuta zegoen hiruki formako gunea zen. Ibaian behera ur asko zetorrenean gainezka egin eta bete egiten zen. Ondoren, lehortea zegoenean eta urik jasotzen ez zuenean, ur geldozko putzua sortzen zen. Hortik dator Ur-ustela izenaren jatorria.
Gaur egun aparkalekua dago bertan, [[Oleako zubia (eu)|Oleako zubi]] berriaren hasieran.
| [[Fitxategi: Oleako_presa._Alberdi_05.jpg | center | 200px]]

| Oleako zubia
| [[Oleako zubia (eu)|Oleako zubia]]
| Herriko barne sahiesbidea ixteko egin zuten XX mende bukaeran. izen bereko presaren parean egin zuten.
| Herriko barne sahiesbidea ixteko egin zuten XX mende bukaeran. Izen bereko presaren aurrean egin zuten.
| [[Fitxategi: Oleako_zubia._Iparraldetik_(Hammadi_el_Kanouni).jpg | center | 200px]]

| Zumak
| Zumak
| Oleako presaren azpiko ingurunea zen, gaur egun Vda. de Azkarate lantegia dagoen lekuan.
Ibaiak ekartzen zituen hondakinekin irla txikiak sortzen ziren, ''ugarreziak'' deiturikoak. Bertan zumeak hazten ziren, hortik lekuaren izena.
Zumekin jolas ugari egiten ziren eta beste hondakinekin batera, gazteek txabolak ere egiten zituzten. Ufalak edo uholdeak etortzen zirenean gazteen jolaserako leku hauek desagertu egiten ziren.

| [[Fitxategi: Argazkirik_ez.jpg | center | 200px]]

| Maxpe (Maspe/ Maspia)
| Zumetatik Errekaldeko zubiraino, eskumaldeko ibaiertza.
Sasoi batean inguru honetan mahatsondoak egon ziren, eta hortik Maxpe (mahazpea) izenaren jatorria.
Presaren altuera garaiari eta ibaiak zuen zabalerari esker, ibaiaren tarte hau oso etzana da, ibaiari sakonera gutxi emanez. Inguruko harkaitz eta harri ugariei esker, barbo, loina eta abarrentzako babeslekua zen eta, beraz, eskuz arrantza egiteko toki egokia zen.
| [[Fitxategi: Deba_ibaia._Leteneko_tailerra_01_(Indalecio_Ojanguren).jpg | center | 200px]]

| Maala
| [[Erlaegi erreka (eu)|Erlaegiko errekak]] ibaira urak isurtzen ditueneko lekutik behera doan tartea da, Maxpe frentean, ezkerreko ibaiertzean.
Izena, XVII mende hasieran bertan eraiki nahi izan zuten [[Maala ermita (eu)|Maria Magdalenaren ermitari]] zor zaio.
Erlaegi erreka ibaira isurtzen den lekuan hareatza zabal bat eratzen zen, kaletik sarbide egokia zuena. Leku hau jolaserako erabiltzen zen, baita igeri egiteko eta arrantzarako ere.
Bestalde, zonalde honetan ''urakapiñak'' pilatzen ziren<ref>Urakapiñak ufalak ekarritako egur eta enborrak izaten ziren, horiek etxeetako suak elikatzeko erabiltzen ziren.</ref>. Oso ohikoa zen ume eta gazteak hondakin hauek biltzen ikustea.
Maalako gunea Errekaldeko ''harpasu''etaraino heltzen zen.
| [[Fitxategi: Argazkirik_ez.jpg | center | 200px]]

| [[Errekaldeko harpasuak (eu)|Errekaldeko harpasuak]]
| Zubia baino metro batzuk gorago harriz eginiko igarobide zaharra zegoen, ''harpasuak''. Ibaiaren hondoan kokatutako harri horiek, Santa Ana kaleko ibai ertzetik, Atxuriko beste ertzera igarotzeko balio zuten.
Gaur egun, ez zaigu gelditzen harpasuen arrastorik. 1915 urtean oinezkoentzako zubi berria egin zenean kendu zituzten, txanelak ibaian zehar gora eta behera ibiltzeko. Eta geratu ziren aztarna bakarrak geroko lanek (dragak, kolektoreak, ibai ertzetako hormak...) desegin dituzte.
Zubiarekin gertatzen den moduan, Errekalde izena gailendu da, nahiz eta harpasuak Santa Ana eta Atxuri lotu.
| [[Fitxategi: Errekaldeko_harpasuak_(Florencio_Lamot_1756).jpg | center | 200px]]

| [[Santa Anako zubia (eu)|Errekaldeko/ Atxuriko/ Santa Anako zubia]]
| 1915 urtean egin zuten, harpasuak ordezkatzeko.
Nahiz eta Santa Ana eta Atxuri lotu, gehien erabiltzen den izena Errekaldeko zubia da.
Bada asmoa zubi berri batekon ordezkatzeko, Maxpetik Maalaraino egingo dena.
| [[Fitxategi: Atxuriko_zubia_(Mikel_Valero_2019).jpg | center | 200px]]

| Atxuri paria
| Tarte hau Atxuriko zubitik Malmero presaraino doa. Herrian dagoen ibaiaren gunerik egonkorrena da, uren sakonera eta leuntasunari dagokionez.
Inguruan dituen etxebizitza hormen babesari eta ibilguan dagoen oztopo ezari esker, ''txanelekin'' edo txalupekin ibiltzeko ibaiaren tarte egokiena egiten dute. Izan ere, 1965eko ekainaren 13an, tarte honetan Pasai San Pedroren eta Jaizkibelen arteko traineru txikien lehiaketa jokatu zen.
| [[Fitxategi: 19 Zubi nagusia. Orain (Kontrargi 2018).jpg | center | 200px]]

| Zerkia
| Errekaldetik behera, Santa Ana kaleko etxeen azpiko ibarrean hareatza bat zegoen, bertan, “txanelak” gordetzen zituzten herritarrek, batez ere Meltxorrenekua eta Armendietxe etxeen azpian.
Azken etxe honen azpiko tokia, kaletik ibaira sartzeko tokiari ''Zerkia'' esaten zitzaion, agian sasoi batean honaino heltzen zelako herriko harresia.
| [[Fitxategi: Deba_ibaia._Emari_txikia.jpg | center | 200px]]

| Kolarra
| Kontrako ibai hertzean, Erregetxe Zaharretik gertu, harkaitz handia zegoen ur azpian, ur azaletik zentimetro gutxira, txanelendako arriskua sortuz: Kolarra. Gerra Zibilaren aurretik ospatzen ziren igeriketa lasterketetan erreferentzi moduan erabiltzen zen: Arrio-Gainetik hasi eta Kolarrean buelta hartu.
Zerkia-Kolarra gunea oso aproposa zen aingirak, barboak eta loinak arrantzatzeko; butroiak erabiltzen zituzten eta baita txingak harresiekin batera.
| [[Fitxategi: Argazkirik_ez.jpg | center | 200px]]

| [[Zubi Nagusia (eu)|Zubi Nagusia/ Gila zubia]]
| Aintzinean inguru honetan zegoen ibi garrantzitsuena, itsasoko bidean: Bergaratik (edota Gaztelatik) ezkerreko ibaiertzetik etorrita, eskumara pasatze zen gero Elgoibarrera Ezoziatik eta San Roketik jarraitzeko.
XVI mendean egin zuten zubia, XVIII berregin, XIX konpondu eta XX mendean zabaldu zuten.
| [[Fitxategi: 19 Zubi nagusia. Orain (Kontrargi 2018).jpg | center | 200px]]

| Zubipia
| Zubi Nagusiaren azpiko aldea.
| [[Fitxategi: 19 Zubi nagusia. Lehen.jpg | center | 200px]]

| Arriogaina
| Zubi Nagusia pasa ondoren ezkerreko ibaiertzean dagoen etxeari deitzen zitzaion. Izena ongi gorde da, bertan dagoen elkarteari esker.

Arrio-gaina igeriketarako leku berezia zen, ibaira jaisteko sarbide hona baitzuen, baita bertan zegoen harresiarengatik ere. Garai batean, jaietan nasapuntakoa edo ''kukaña'', jauzi eta igeriketa txapelketak jokatu ohi ziren.
| [[Fitxategi: Deba_ibaia._Arriogain.jpg | center | 200px]]

| Etxaspia (Etxeazpia)
| Kalebarrengo etxeen azpian sortzen zen hareatzari deitzen zitzaion, bukaerako zatia oso zabala izan ohi zen.
| [[Fitxategi: Deba_ibaia._Etxaspia.jpg | center | 200px]]

| Igaretako/ Malmeroko presa
| [[Igareta errota (eu)|Igareta errotarendako]] egindakoa. Herriko zaharrena da, XVI mendekoa, nahiz eta ordutik hainbat bider berreraiki izan duten.
XX mende bukaeran errota bota eta erretena kendu bazuten ere, presa mantendu izan da.
| [[Fitxategi: Deba_erreka._Batzokia,_zubia_eta_kiroldegia_(2017).jpg | center | 200px]]

| Presapia
| Izenak dioen bezala, Igaretako errotaren presaren azpian putzu handi bat sortzen zen, sakonera handikoa.
| [[Fitxategi: Deba_erreka._Batzokia,_zubia_eta_kiroldegia_(2017).jpg | center | 200px]]

| [[Ugarrezia (eu)|Ugarrezia]]
| Igareta presa baino zertxobait beherago herriko ugarrezi garrantzitsuena dago. Ibaiak dakartzan hondakinek irla luzexka bat sortzen dute ibaiaren erdian.
Leku hau herriko neska-mutilek asko erabiltzen zuten jolaserako, eta baita txabolak egiteko; denbora luzeak igarotzen zituzten bertan. Gabolatseko harpasuari esker, udaran batez ere, erraz heldu zitekeen bertara.
1980 hamarkadan ugarrezia kentzen saiatu ziren, batez ere uholde arriskuak gutxitzeko, baina denbora gutxian berriro sortu zen.
| [[Fitxategi: Deba_ibaia._Malmero_presa_eta_Ugarrezia_(Mikel_Valero_2021).jpg | center | 200px]]

| Igareta/ Igereta/ [[Malmero errota (eu)|Malmero]]
| Gabolatseko harpausuen beste hertzean, ezkerreko ertzean, Igaretako errota zegoen garai batean. Honek ematen zion inguruari bere izena. Bertako familiaren gaitzizena ere erabili izan zen tokia izendatzeko: ''Malmero''.
| [[Fitxategi: Gabolatseko_harpasuak_(Jesús_Churruca).jpg | center | 200px]]

| [[Gabolatseko harpasuak (eu)|Gabolatseko harpasuak]]
| [[Altun erreka (eu)|Altun errekak]] bere urak Deba ibaian isurtzen dituen lekutik Igareta errotaraino, Ugarresia igaroz, Gabolatseko harpasuak ziren.
Errekaldeko harpasuen aldean harkaitzak askoz handiagoak ziren. Harkaitz horiek oraindik ikus daitezke eskuineko ibai ertzean.
Herritar askok erabili ohi zuten Baltegietako errege bidera pasatzeko, Gila zubiraino joan gabe; baina 1915 urtean Gabolats zubi berria egin zutenean erabiltzeari laga zioten. Bakarrik Ugarrezira joateko erabiltzen ziren: helduak urkapinetara eta umeak jolastera.
| [[Fitxategi: Gabolatseko_harpasuak_(Jesús_Churruca).jpg | center | 200px]]

| [[Gabolatseko zubia (eu)|Gabolatseko zubia]]
| Santa Anako zubiaren moduan, 1915 urtean egin zuten, oinezkoentzat. Gerora zabaldu zuten ibilgailuak ere pasatzeko.
| [[Fitxategi: 09_Gabolats_zubia._Orain_(Kontrargi_2018).jpg | center | 200px]]

| Umilladerua
| Izena SAPAren [[Fabrika berria (eu)|fabrika berriaren]] lehen nabea dagoen tokiari dagokio.
Aurretik ermita edo santutxua egon zen bertan, izen desberdinekin: [[San Salvador ermita (eu)|San Salvador, Espiritu Santua eta ''Humilladero'']]. [[Deba ibaia. Ufalak (eu)|1834 urteko ufalak]] ermita eraman zuen baina herritarrek izena erabiltzen jarraitu zuten.
| [[Fitxategi: SAPA._Zubi_ondoko_lantegi_nabea.jpg | center | 200px]]

| [[Olabarrena (eu)|Olabarrena]]
| Ibaizabalaren bukaerako zatiari deitzen zitzaion. Bertan, presa eta zubiarekin batera, errege bidearen ezkerreko aldean eraiki ziren ola eta errotari erreferentzia eginez.
Gaur egun Olabarrenako eraikinak deseginda daude, etxebizitzak (''etxe domotikoak'') egin baitziren bertan.
Ibaiak eta inguruneak garai hartan zuen itxura ere oso ezberdina zen, gaur egun ibaia bi hormen artean bideratuta dagoelako.
| [[Fitxategi: SAPA._Fabrika_berria._Olabarrena_presa.jpg | center | 200px]]

| Igarate
| [[Sagar-erreka (eu)|Sagar-errekak]] eta [[Deba ibaia (eu)|Deba]] ibaiak bat egiten duten tokia.
Izenak inguruan zegoen [[Igarate baserria (eu)|errotari]] erreferentzia egiten dio.
Herriko saihesbidea eraiki zenean garai bateko aztarna guztiak desagertu ziren. Ingurunea oso eraldatuta dago, ibaia errepidea eta [[Mendiola industrialdea (eu)|Mendiola]] industrialdearen hormen artean dagoelako.
| [[Fitxategi: Sagar-erreka_Eibar._Zuzendariaren_etxea_Igaraten.jpg | center | 200px]]

| [[Mendiola industrialdeko zubia (eu)|Industrialdeko zubia]]
| [[Mendiola industrialdea (eu)|Mendiola industrialdearekin]] batera egin zuten. Inguruan zegoen [[Orbea zentrala (eu)|Orbea zentralaren]] presa.
| [[Fitxategi: Industrialdeko_zubia._Istripua_(Diario_Vasco_2007).jpg | center | 200px]]

| Mendiolako hondartza
| Garai batean, [[Mendiola baserria (eu)|Mendiola]] baserriaren parean ibaiak hondakinak pilatzen zituen eta hondartza sortzen zen. Baina XX mendean desagertu zen, [[Orbea presa (eu)|Orbea]] zentralaren presa eta erretena egin zutenean.
| [[Fitxategi: Argazkirik_ez.jpg | center | 200px]]

| Iribeko erretena
| [[Orbea zentrala (eu)|Orbea zentralaren]] erretenari Iribeko erretena esaten zitzaion. [[Mendiola industrialdea (eu)|Mendiola]] eta [[Amillaga industrialdea (eu)|Amillaga]] (Ansola) industrialdeak egiterakoan presa, zentrala eta erretena desagertu ziren, baina oraindik erretenaren aztarnak geratzen dira.
| [[Fitxategi: Deba_ibaia._Iribeko_erretena_(Google_2018).png | center | 200px]]

Maxpe
==Kokapena==
Zumetatik Errekaldeko zubiraino, eskumaldean.
{{#display_map:
Zumen tartearen ondorengo eskuineko ibai hertzari deitzen zioten, non garairen batean mahatsondoak egon zirena, hortik Maxpe (mahazpea) izenaren jatorria.
43.162021, -2.399371 ~[[Bolu errota (eu) | Bolu]];
Presaren altuera garaiari eta ibaiak zuen zabalerari esker, ibaiaren tarte hau oso etzana egiten zuen, ibaiari sakonera gutxi emanez, honek eskuz arrantza egiteko toki egokia bihurtzen zuen, inguruko harkaitz eta harri ugariei esker, barbo, loina, etb.-entzako gotorlekua zen.
43.162232, -2.399650 ~Mugarri;

43.162733, -2.399725 ~Ondarra, Ondarrekoa;
Maala
43.167021, -2.402858 ~Iñaxibar (Inazibar);
Mahaspiaren frentean, ezkerraldean.Badirudi, lehenago, Mª Magdalenari eskeinitako elizatxoren bat zegola.
43.167303, -2.403233 ~Irukurutzeta;
Erlaegiko errekak ibaira urak isurtzen ditueneko lekutik behera doan tartea da, bere izena, XVII. mende hasieran eraikitako Magdalenaren ermitari zor zaio. Erlaegi erreka ibaira isurtzen den lekuan hareatza zabal bat eratzen zen, kaletik sarbide egokia zuena. Leku hau jolaserako erabiltzen zen, baita igeri egiteko eta arrantzarako ere.
43.167240, -2.405765 ~Carmelo Mendizabal zubia;
Bestalde, zonalde honetan, "urakapiñak" pilatzen ziren, urakapiñak ufalak ekarritako egur eta enborrak izaten ziren, horiek etxeetako suak elikatzeko erabiltzen ziren. Oso ohikoa zen ume eta gazteak hondakin hauek biltzen ikustea.
43.168383, -2.406538 ~Aizkorak/ Arkaitzeta;

43.170128, -2.407493 ~Txurrukena;
Errekaldeko harpasuak
43.171768, -2.408815 ~Oleako osiña;
Maalako gunea Errekaldeko "hapasua"-raino heltzen zen, pixka bat beherago zegoen lerrokatutako harriz eginiko igarobide zaharreraino hain zuzen. Ibaiaren hondoan kokatutako harri horiek, Santa Ana kaleko ibai hertzetik, Atxuriko beste hertzera igarotzeko balio zuten.
43.171833, -2.409429 ~[[Oleako presa (eu)|Oleako presa]];
Gaur egun, ez zaigu gelditzen harpasuen arrastorik, 1915ean oinezkoentzat egin zen zubiaren eraikuntzaren ondoren, erabilpenik gabe gelditu zen antzinako igarobidea. Gainera, txanelak ibaian zehar igaro zitezen kendu egin ziren, Bukatzeko, ibaian egin ziren lan ezberdinen ondorioz, dragak, kolektoreak, ibai ertzetako ormak, etb., azken aztarnak desagertu egin ziren.
43.172081, -2.409276 ~[[Oleako presa (eu)|Ustela/ Ur ustela]];

43.171866, -2.409604 ~[[Oleako zubia (eu)|Oleako zubia]];
Errekaldeko zubia/ Atxuriko zubia/ Santa Anako zubia
43.172134, -2.410167 ~Zumak;

43.172482, -2.410990 ~Maxpe/ Maspe/ Maspia;
Atxuri paria
43.172552, -2.411666 ~Maala;
Tarte hau, Atxuriko zubitik Baltegietako presaraino doana, herrian dagoen ibaiaren gunerik egonkorrena da, uren sakonera eta leuntasunari dagokionez. Inguruan dituen etxebizitza ormen babesari eta ibilguan dagoen oztopo ezari esker, "txanelekin" edo txalupekin ibiltzeko ibaiaren tarte egokiena egiten dute. Izan ere, 1965eko ekainaren 13an, tarte honetan Pasai San Pedroren eta Jaizkibelen arteko traineru txikien lehiaketa ospatu zen.
43.172746, -2.411966 ~Errekaldeko harpasuak;

43.172789, -2.412063 ~Errekaldeko/ Atxuriko/ Santa Anako zubia;
Zerkia-Kolarra
43.173063, -2.412717 ~Atxuri parea;
Kolarra, ezkerraldean, Rabal kalearen Erregetxe zaharreko inguruan aitz baten muturra zegoen (dago?) ur azpian, ur azaletik zentimetro gutxira, txanalendako arriskua sortuz.
43.173700, -2.413278 ~Zerkia;
Errekaldetik behera, Santa Ana kaleko etxeen azpiko ibarrean hareatza bat zegoen, bertan, “txanelak” gordetzen zituzten herritarrek, batez ere Meltxorrenekua eta Armendietxe etxeen azpian.
43.173647, -2.413546 ~Kolarra
Azken etxe honen azpiko tokia, kaletik ibaira sartzeko erabiltzen zena izendatzeko, Zerkia hitza erabiltzen zuten gure arbasoek, gal zorian dagoen hitz zaharra. Kontrako ibai hertzean, Erregetxe Zaharretik gertu, Kolarra izeneko harkaitz handia zegoen ur azalean. Kolarra, Gerrate Zibilaren aurretik ospatzen ziren igeriketa lasterketetan erreferentzi puntu bezala erabiltzen zen, Arrio-Gaineko zonaldetik hasita.
43.174052, -2.413669 ~Zubi Nagusia/ Gilako zubia
Zerkia-Kolarra gunea, oso aproposa zen aingirak, barboak eta loinak arrantzatzeko, butroiak erabiltzen zituzten eta baita txingak harresiekin batera.
43.174152, -2.413787 ~Zubipia;

43.174340, -2.414050 ~Arrio-gain;
Gila zubia/ Zubi nagusia
43.174545, -2.413744 ~Etxaspia;

43.175200, -2.414171 ~Igaretako presa;
Zubipia
43.175187, -2.413924 ~Presapia;
Herriko zubi nagusiaren inguruko tokia da.
43.175631, -2.414004 ~Ugarrezia;

43.176080, -2.414200 ~Igareta/ Igereta;
Arrio-Gaina
43.176184, -2.414020 ~Gabolatseko harpasuak;
Zubi nagusia pasa ondoren ibaiaren ezkerreko ibarrean kokatzen den etxeari deitzen zitzaion. Lekuaren izena ongi gorde da, gaur egun bertan dagoen elkarteari esker.
43.176593, -2.414334 ~Gabolatseko zubia;
Arrio-Gaina, igeriketarako leku berezia zen, ibaira jaisteko sarbide hona baitzuen, baita bertan zegoen harresiarengatik ere. Oso aspalditik eta jaiekin batera, "kukaña", jauzi eta igeriketa txapelketak ospatu ohi ziren.
43.176783, -2.414758 ~Umilladerua;

43.177700, -2.418457 ~Olabarrena;
Etxeazpia
43.178058, -2.420281 ~Igarate;
Kalebarrengo etxeen azpian sortzen zen hareatzari deitzen zitzaion, bukaerako zatia oso zabala izan ohi zen.
43.179008, -2.422660 ~Industrialdeko zubia;

43.179413, -2.422907 ~Mendiolako hondartza;
Presapia
43.183630, -2.427926 ~Iribeko erretena
Bere izenak dioen bezala, Igaretako errotaren presaren azpian putzu handi bat sortzen zen, sakonera handikoa.
|centre = 43.176318,-2.403266

|lines  = 43.192809,-2.436783: 43.192809,-2.436783: 43.190251,-2.431848: 43.187669,-2.430775: 43.186746,-2.430925:
Ugarrezia
43.185049,-2.430335: 43.183746,-2.428586: 43.181925,-2.425349: 43.178546,-2.422066: 43.177263,-2.415135:
Presaren tamaina eta ur korronteen ondorioz, zertxo bait beherago, ibaian behera datozen hondakinek, erdi aldean irla luzexka bat sortzen zuten, hemen sortzen zen herriko ugarrezi garrantzitsuena.
43.175901,-2.413998: 43.173311,-2.413086: 43.171809,-2.409320: 43.171700,-2.408826: 43.170925,-2.407818:
Leku hau herriko neska-mutilek asko erabiltzen zuten jolaserako eta baita txabolak egiteko, denbora luzeak igarotzen zituzten bertan. Gabolatzeko harpasuari ezker, udaran batez ere, erraz heldu zitekeen bertara.
43.169892,-2.407335: 43.169266,-2.406702: 43.168437,-2.406605: 43.167412,-2.406080: 43.167036,-2.404685:
80. hamarkadan, hondakin multzo hauek sortu ez zitezen ibaian lanak egin ziren, batez ere uholde arriskuak saihesteko, baina denbora gutxian berriro sortu zen ugarrezia, honek erakusten digu irlak naturalki birsortzeko duen ahalmena.
43.167337,-2.403237: 43.166472,-2.402711: 43.163937,-2.402861: 43.163358,-2.401273: 43.162998,-2.399685:

43.162043,-2.399621
Gabolatseko Harpasuak
~[[Deba ibaia (eu) | Deba ibaia]]~ ~Cyan~ ~8;
Loraldeko errekak bere urak Deba ibaian isurtzen dituen lekuan, Ugarresia igaroz, ibaia zeharkatzeko Harpasuak zeuden. Harpasu honen berezitasuna, Errekaldekoen aldean, hasierako ur sakonetan jarrita zeuden harkaitz handien tamaina zen. Harkaitz horiek oraindik ikus daitezke eskuineko ibai hertzean jarrita. Herritar askok erabili ohi zuten Baltegietako errege bidera pasatzeko, zubi nagusiraino joan gabe.
|zoom = 14 | height = 600 | type = earth

Igareta/ Igereta
Gabolatzeko harpausuen beste hertzean, eskerreko ibarrean, Igaretako errota zegoen garai batean, honek ematen zion zonaldeari bere izena. Ondoren Malmero izena ere eman zitzaion, bertan bizi izan zen familiari erreferentzia eginez.

Gabolatseko zubia

Umilladerua
Igaretaren ondorengo ibaiaren zatiari deitzen zitzaion, gaur egun Gabolatzeko zubitik hasita, S.A.P.A.-ko lehengo eraikinetik hasi eta bulegoen eraikinera arte. 1915. urtean, S.A.P.A.-ko pabiloiak eraiki aurretik, toki honetan Umilladeroaren ermita kokatzen zen, 1834-ko uholdeetan ordea, ermita hura suntsitu egin zen baina herritarrek izen zaharra erabiltzen jarraitu zuten.

Ibaizabal
S.A.P.A. pareko ibairen zatiari deitzen zitzaion. Enpresa honentzako eraikinak egina urretik ibaiak zuen zabalerari erreferentzi egiten dio tokiaren zenak. Erreferentziak oso zaharrak dira, 1534an bertan egin ziren presa eta zubiaren eraikuntzarenak, gaur egun existitzen ez direnak.

Olabarrena
Ibaizabalaren bukaerako zatiari deitzen zitzaion, bertan, presa eta zubiarekin batera, errege bidearen ezkerreko aldean eraiki ziren ola eta errotari erreferentzia eginez, gaur Baltegieta kalean. Gaur egun, Olabarrenako eraikinak deseginda daude, etxebizitzak (etxe domotikoak) egin baitziren bertan. Ibaiak eta inguruneak garai hartan zuen itxura ere oso ezberdina da, ibaia bideratzeko eraiki ziren ibarreko pareten ondorioz.

Igarate
Ibaiaren hiriguneko azken zati garrantzitsua da, Olabarrenaren ondoren Sagar-Errekako urak ibaian isurtzen direneneko tokia. Gaur egun, garai bateko aztarna guztiak desagertuta daude errepidearen eraikuntzaren ondorioz. Bere izenak, inguruan zegoen errotari erreferentzia egiten dio. Ingurunea oso eraldatuta dago, errepidea eta poligono industrialarekin batera egin ziren ibarreko pareten ondorioz.

Industrialdeko zubia

Mendiolako hondartza

Iribeko erretena

==Erreferentziak==
==Erreferentziak==
* Hidrotoponimia y formas lexicales locales relacionadas con el tramo fluvial del río Deba correspondiente al término municipal de Soraluze. Javier Elorza (argitaratu gabea).

[[Kategoria: Deba ibaia]]
[[Kategoria: Deba ibaia]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 23:24, 25 iraila 2023 data duena

Ezkerretik hasita, Ugarreziaren punta, Presapia, Igareta edo Malmero presa, Etxaspia, Zubipia, Zubi Nagusia, Arrio-gain...

Soraluzeko toponimiaren barruan, Deba ibaiarekin edota ertzekin lotutako izen asko eta asko topa daiteke. Zerrenda honetan jasotzen dira, beharrezko azalpenekin: nun dagoen, izenaren jatorria, tokiko historia edota istorioak...

Izenak goitik beherako hurrenkeran datoz; hau da, Osintxutik Maltzagaraino. Bitxia da Igaratetik aurrera izen zaharrik ez gordetzea, segururena Maltzagako bidea zabaldu artean (XIX mende hasiera) inor gutxi ibiliko zela horko ibai inguruetan.

Ibaiak muga egiten duenean

Deba ibaiak bitan banatzen du udalerria, eta bien arteko muga egiten du.

Soraluze aldekoak, eskumako ibaiertzekoak alegia, "bestekaldea" izendatzeko hainbat izen erabili izan dituzte, beti Deba ibaitik haruntzago zegoela azpimarratuz.

Izen bat Urasandi daukagu. Gutxi gora behera, izen honek ezkerreko ibaiertz osoa hartzen zuen, kale eta mendiak: gaur egungo Irure bailara, hain zuzen.

Beste izen bat Urasondo da (agian Urasanditik eratorria). Izen honekin ezkerreko ibaiertzan zegoen etxe multzoa izendatzen zen: ...errekiaz handikaldia Urasondo, eta hemendikaldia Soraluze[1].

Eta, arrazoi berberarengatik, Labaderogainen frenteko esparruari Andikokale esaten zitzaion, Deba ibaiaren beste aldean zegoelako.

Toki izenak

Izena Azalpena Argazkia
Bolu Bergarako herriarekin ibaiak muga egiten duen parajean kokatzen da Bolu izeneko lekua, zehazki eskumako ibarrean.
Antzinean, bertan Egotza errekako urak erabiltzen zituen Bolu ogi-errota zegoen, hortik bere izena. XIX mende bukaeran erdi erorita zegoen, eta Durango-Zumarraga trenbidea egiterakoan (1887-1888) azken hondarrak desagertu ziren.
Deba ibaia. Bolu (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg
Mugarri Kontrako ertzean, Mugarri dago. Bergara eta Soraluzeko herrien muga markatzen duen lekua da. Osintxuko eremuan izen bereko baserria dago.
Deba ibaia. Mugarri (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg
Ondarra, Ondarrekoa Zonalde honetan, ibaiak meandro handi bat egiten du eta, ondorioz, sedimentu ugari pilatzen dira, batez ere hondarra. Hortik lekuaren izena.
Deba ibaia. Ondarra (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg
Linazibar (Inazibar) Ondarratik 200 bat metro beherago, Iñasibarko ibi zaharra zegoen, justu Irukurutzetara heldu baino lehen.
Ibaia zeharkatzeko erabiltzen zen, zabalera handikoa zen eta Txurruka auzoko baserritarrek erabiltzen zuten gehien bat, Osintxuko edo herri erdiko zubiraino joan gabe, errege bidera pasa ahal izateko.
Iñasibarko ibia, Sologoeneko zentral hidroelektrikora Urruztitik zekarren tutua ibaia pasatzerakoan desagertu zen.
Deba ibaia. Iñasibar (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg
Irukurutzeta Iñasibar pasa eta ibaiak egiten duen bihurguneari esaten zaio. Egungo errepideko biribilgunea eta Mendizabal industrialdearen parean dagoen.
Biribilgune alboan gordetzen diren hiru gurutzeek izena ematen diote tokiari. Gurutzeak zergatik jarri zituzten gaur egun inork ez daki, baina orain dela 200 urteko agirietan aipatzen dira.
Bi harkaitz handi zeuden uretatik irteten eta ura nahiko sakona zen, ume eta gazteentzat igeri egiteko toki kuttuna. Gainera, inguruan errekarriz betetako ibaiertzak zituen, bertan lehortu, jolastu edo atseden hartzeko. Aisialdi leku bikaina zen. Soraluzetar askorentzat, Olako osiñeko ur sakonetan sartu aurretiko lehen igeriketa ikastokia izan ohi zen.
Deba ibaia. Irukurutzeta (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg
Carmelo Mendizabal zubia 1970. hamarkadan egin zuten, Mendizabal industrialdeari paso emateko.
Mendizabaleko zubia. Hegoaldetik (Google 2018).png
Arkaitzeta/ Aizkorak Ibaiaren hurrengo tartea da, Joangoerreketak (Sologoen erreka) urak ibaira isurtzen dituen artekoa hain zuzen. Aizkorak deitzen zaio, inguruko ibaiertzak harkaitzez josita daudelako, baita ur azalean ere. Ingurune bihurria eta arriskutsua da.
Deba ibaia. Arkaitzeta Mendizabal zubitik (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg
Txurrukena Egungo Txurruken auzuneko (Serafin Achotegui) etxebizitzetan hasi eta Olearaino doan ibai tartea da. Izena Txurrukena baserriak ematen dio, inguruko ibai aldeko ortuak bereak zituen eta.
Bertako urapiak (edo ibai ertzak) nahiko erabilgarriak eman arren, normalki ez ziren erabiltzen igeri egiteko, hondoetan lohi ugari pilatzen zelako.
Txurruken auzunea. Urapiak (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg
Olako osiña Igeri egiteko leku kuttunenetakoa da, batez ere XX mendean Oleako presa egin ondoren. Presaren altuera handiak uraren sakonera asko areagotu zuen, igeriketarako leku ezin hobea bihurtuz.
Leku hau aurretik ere igeriketarako erabiltzen zen, 1818 urteko agirietan irakurri daitekeen bezala: Ahogamiento en la playa de Olea. Orroaga errekak hartxintxar ugari ekartzen du menditik behera, eta honek hondartza antzeko bat sortzen zuen putzuarekin batera. Osiña deitzen zioten gure arbasoek, eta hortik Olako osiña izena.
Osiña sakona eta zabala zen, igerilari trebeak ibiltzen ziren soilik bertan. Uretara saltoak arruntak ziren, presatik bertatik eta baita errekaren kontra zegoen harresiaren gainetik ere; ausartenak berriz, inguruko makal handien adarretatik ere salto egiten zuten. Arrantzarako ere toki kuttuna zen herritarrentzat.
Aipagarriak dira putzu sakon honetan zeuden tapakuak; hau da, heldu bat zutik egonda guztiz murgildu zitekeen lekua. Bertako jolas gustukoena, ea ur azpian nork ematen zuen denbora gehiago lehiaketa egitea zen, amurgil eginez.
Oleako presa. Alberdi 05.jpg
Oleako presa Alberdi enpresari indarra emateko eraiki zen. Emakida 1895koa lortu, baina 1929 arte ez zuten presa egin.
Presa oso altua zen, hiruzpalau metrotakoa, baina Oleako zubia egiterakoan pare bat metro kendu zioten presari.
Oleako presa. Alberdi 02.jpg
Ur ustela/ Ustela Oleako presa eusten duen eskuineko dikearen eta Oleako auzora doan landa bidearen artean kokatuta zegoen hiruki formako gunea zen. Ibaian behera ur asko zetorrenean gainezka egin eta bete egiten zen. Ondoren, lehortea zegoenean eta urik jasotzen ez zuenean, ur geldozko putzua sortzen zen. Hortik dator Ur-ustela izenaren jatorria.
Gaur egun aparkalekua dago bertan, Oleako zubi berriaren hasieran.
Oleako presa. Alberdi 05.jpg
Oleako zubia Herriko barne sahiesbidea ixteko egin zuten XX mende bukaeran. Izen bereko presaren aurrean egin zuten.
Oleako zubia. Iparraldetik (Hammadi el Kanouni).jpg
Zumak Oleako presaren azpiko ingurunea zen, gaur egun Vda. de Azkarate lantegia dagoen lekuan.
Ibaiak ekartzen zituen hondakinekin irla txikiak sortzen ziren, ugarreziak deiturikoak. Bertan zumeak hazten ziren, hortik lekuaren izena.
Zumekin jolas ugari egiten ziren eta beste hondakinekin batera, gazteek txabolak ere egiten zituzten. Ufalak edo uholdeak etortzen zirenean gazteen jolaserako leku hauek desagertu egiten ziren.
Argazkirik ez.jpg
Maxpe (Maspe/ Maspia) Zumetatik Errekaldeko zubiraino, eskumaldeko ibaiertza.
Sasoi batean inguru honetan mahatsondoak egon ziren, eta hortik Maxpe (mahazpea) izenaren jatorria.
Presaren altuera garaiari eta ibaiak zuen zabalerari esker, ibaiaren tarte hau oso etzana da, ibaiari sakonera gutxi emanez. Inguruko harkaitz eta harri ugariei esker, barbo, loina eta abarrentzako babeslekua zen eta, beraz, eskuz arrantza egiteko toki egokia zen.
Deba ibaia. Leteneko tailerra 01 (Indalecio Ojanguren).jpg
Maala Erlaegiko errekak ibaira urak isurtzen ditueneko lekutik behera doan tartea da, Maxpe frentean, ezkerreko ibaiertzean.
Izena, XVII mende hasieran bertan eraiki nahi izan zuten Maria Magdalenaren ermitari zor zaio.
Erlaegi erreka ibaira isurtzen den lekuan hareatza zabal bat eratzen zen, kaletik sarbide egokia zuena. Leku hau jolaserako erabiltzen zen, baita igeri egiteko eta arrantzarako ere.

Bestalde, zonalde honetan urakapiñak pilatzen ziren[2]. Oso ohikoa zen ume eta gazteak hondakin hauek biltzen ikustea.
Maalako gunea Errekaldeko harpasuetaraino heltzen zen.

Argazkirik ez.jpg
Errekaldeko harpasuak Zubia baino metro batzuk gorago harriz eginiko igarobide zaharra zegoen, harpasuak. Ibaiaren hondoan kokatutako harri horiek, Santa Ana kaleko ibai ertzetik, Atxuriko beste ertzera igarotzeko balio zuten.
Gaur egun, ez zaigu gelditzen harpasuen arrastorik. 1915 urtean oinezkoentzako zubi berria egin zenean kendu zituzten, txanelak ibaian zehar gora eta behera ibiltzeko. Eta geratu ziren aztarna bakarrak geroko lanek (dragak, kolektoreak, ibai ertzetako hormak...) desegin dituzte.
Zubiarekin gertatzen den moduan, Errekalde izena gailendu da, nahiz eta harpasuak Santa Ana eta Atxuri lotu.
Errekaldeko harpasuak (Florencio Lamot 1756).jpg
Errekaldeko/ Atxuriko/ Santa Anako zubia 1915 urtean egin zuten, harpasuak ordezkatzeko.
Nahiz eta Santa Ana eta Atxuri lotu, gehien erabiltzen den izena Errekaldeko zubia da.
Bada asmoa zubi berri batekon ordezkatzeko, Maxpetik Maalaraino egingo dena.
Atxuriko zubia (Mikel Valero 2019).jpg
Atxuri paria Tarte hau Atxuriko zubitik Malmero presaraino doa. Herrian dagoen ibaiaren gunerik egonkorrena da, uren sakonera eta leuntasunari dagokionez.
Inguruan dituen etxebizitza hormen babesari eta ibilguan dagoen oztopo ezari esker, txanelekin edo txalupekin ibiltzeko ibaiaren tarte egokiena egiten dute. Izan ere, 1965eko ekainaren 13an, tarte honetan Pasai San Pedroren eta Jaizkibelen arteko traineru txikien lehiaketa jokatu zen.
19 Zubi nagusia. Orain (Kontrargi 2018).jpg
Zerkia Errekaldetik behera, Santa Ana kaleko etxeen azpiko ibarrean hareatza bat zegoen, bertan, “txanelak” gordetzen zituzten herritarrek, batez ere Meltxorrenekua eta Armendietxe etxeen azpian.
Azken etxe honen azpiko tokia, kaletik ibaira sartzeko tokiari Zerkia esaten zitzaion, agian sasoi batean honaino heltzen zelako herriko harresia.
Deba ibaia. Emari txikia.jpg
Kolarra Kontrako ibai hertzean, Erregetxe Zaharretik gertu, harkaitz handia zegoen ur azpian, ur azaletik zentimetro gutxira, txanelendako arriskua sortuz: Kolarra. Gerra Zibilaren aurretik ospatzen ziren igeriketa lasterketetan erreferentzi moduan erabiltzen zen: Arrio-Gainetik hasi eta Kolarrean buelta hartu.
Zerkia-Kolarra gunea oso aproposa zen aingirak, barboak eta loinak arrantzatzeko; butroiak erabiltzen zituzten eta baita txingak harresiekin batera.
Argazkirik ez.jpg
Zubi Nagusia/ Gila zubia Aintzinean inguru honetan zegoen ibi garrantzitsuena, itsasoko bidean: Bergaratik (edota Gaztelatik) ezkerreko ibaiertzetik etorrita, eskumara pasatze zen gero Elgoibarrera Ezoziatik eta San Roketik jarraitzeko.
XVI mendean egin zuten zubia, XVIII berregin, XIX konpondu eta XX mendean zabaldu zuten.
19 Zubi nagusia. Orain (Kontrargi 2018).jpg
Zubipia Zubi Nagusiaren azpiko aldea.
19 Zubi nagusia. Lehen.jpg
Arriogaina Zubi Nagusia pasa ondoren ezkerreko ibaiertzean dagoen etxeari deitzen zitzaion. Izena ongi gorde da, bertan dagoen elkarteari esker.

Arrio-gaina igeriketarako leku berezia zen, ibaira jaisteko sarbide hona baitzuen, baita bertan zegoen harresiarengatik ere. Garai batean, jaietan nasapuntakoa edo kukaña, jauzi eta igeriketa txapelketak jokatu ohi ziren.

Deba ibaia. Arriogain.jpg
Etxaspia (Etxeazpia) Kalebarrengo etxeen azpian sortzen zen hareatzari deitzen zitzaion, bukaerako zatia oso zabala izan ohi zen.
Deba ibaia. Etxaspia.jpg
Igaretako/ Malmeroko presa Igareta errotarendako egindakoa. Herriko zaharrena da, XVI mendekoa, nahiz eta ordutik hainbat bider berreraiki izan duten.
XX mende bukaeran errota bota eta erretena kendu bazuten ere, presa mantendu izan da.
Deba erreka. Batzokia, zubia eta kiroldegia (2017).jpg
Presapia Izenak dioen bezala, Igaretako errotaren presaren azpian putzu handi bat sortzen zen, sakonera handikoa.
Deba erreka. Batzokia, zubia eta kiroldegia (2017).jpg
Ugarrezia Igareta presa baino zertxobait beherago herriko ugarrezi garrantzitsuena dago. Ibaiak dakartzan hondakinek irla luzexka bat sortzen dute ibaiaren erdian.
Leku hau herriko neska-mutilek asko erabiltzen zuten jolaserako, eta baita txabolak egiteko; denbora luzeak igarotzen zituzten bertan. Gabolatseko harpasuari esker, udaran batez ere, erraz heldu zitekeen bertara.
1980 hamarkadan ugarrezia kentzen saiatu ziren, batez ere uholde arriskuak gutxitzeko, baina denbora gutxian berriro sortu zen.
Deba ibaia. Malmero presa eta Ugarrezia (Mikel Valero 2021).jpg
Igareta/ Igereta/ Malmero Gabolatseko harpausuen beste hertzean, ezkerreko ertzean, Igaretako errota zegoen garai batean. Honek ematen zion inguruari bere izena. Bertako familiaren gaitzizena ere erabili izan zen tokia izendatzeko: Malmero.
Gabolatseko harpasuak (Jesús Churruca).jpg
Gabolatseko harpasuak Altun errekak bere urak Deba ibaian isurtzen dituen lekutik Igareta errotaraino, Ugarresia igaroz, Gabolatseko harpasuak ziren.
Errekaldeko harpasuen aldean harkaitzak askoz handiagoak ziren. Harkaitz horiek oraindik ikus daitezke eskuineko ibai ertzean.
Herritar askok erabili ohi zuten Baltegietako errege bidera pasatzeko, Gila zubiraino joan gabe; baina 1915 urtean Gabolats zubi berria egin zutenean erabiltzeari laga zioten. Bakarrik Ugarrezira joateko erabiltzen ziren: helduak urkapinetara eta umeak jolastera.
Gabolatseko harpasuak (Jesús Churruca).jpg
Gabolatseko zubia Santa Anako zubiaren moduan, 1915 urtean egin zuten, oinezkoentzat. Gerora zabaldu zuten ibilgailuak ere pasatzeko.
09 Gabolats zubia. Orain (Kontrargi 2018).jpg
Umilladerua Izena SAPAren fabrika berriaren lehen nabea dagoen tokiari dagokio.
Aurretik ermita edo santutxua egon zen bertan, izen desberdinekin: San Salvador, Espiritu Santua eta Humilladero. 1834 urteko ufalak ermita eraman zuen baina herritarrek izena erabiltzen jarraitu zuten.
SAPA. Zubi ondoko lantegi nabea.jpg
Olabarrena Ibaizabalaren bukaerako zatiari deitzen zitzaion. Bertan, presa eta zubiarekin batera, errege bidearen ezkerreko aldean eraiki ziren ola eta errotari erreferentzia eginez.
Gaur egun Olabarrenako eraikinak deseginda daude, etxebizitzak (etxe domotikoak) egin baitziren bertan.
Ibaiak eta inguruneak garai hartan zuen itxura ere oso ezberdina zen, gaur egun ibaia bi hormen artean bideratuta dagoelako.
SAPA. Fabrika berria. Olabarrena presa.jpg
Igarate Sagar-errekak eta Deba ibaiak bat egiten duten tokia.
Izenak inguruan zegoen errotari erreferentzia egiten dio.
Herriko saihesbidea eraiki zenean garai bateko aztarna guztiak desagertu ziren. Ingurunea oso eraldatuta dago, ibaia errepidea eta Mendiola industrialdearen hormen artean dagoelako.
Sagar-erreka Eibar. Zuzendariaren etxea Igaraten.jpg
Industrialdeko zubia Mendiola industrialdearekin batera egin zuten. Inguruan zegoen Orbea zentralaren presa.
Industrialdeko zubia. Istripua (Diario Vasco 2007).jpg
Mendiolako hondartza Garai batean, Mendiola baserriaren parean ibaiak hondakinak pilatzen zituen eta hondartza sortzen zen. Baina XX mendean desagertu zen, Orbea zentralaren presa eta erretena egin zutenean.
Argazkirik ez.jpg
Iribeko erretena Orbea zentralaren erretenari Iribeko erretena esaten zitzaion. Mendiola eta Amillaga (Ansola) industrialdeak egiterakoan presa, zentrala eta erretena desagertu ziren, baina oraindik erretenaren aztarnak geratzen dira.
Deba ibaia. Iribeko erretena (Google 2018).png

Kokapena

Mapa kargatzen...

Erreferentziak

• Hidrotoponimia y formas lexicales locales relacionadas con el tramo fluvial del río Deba correspondiente al término municipal de Soraluze. Javier Elorza (argitaratu gabea).
1. Obeko Bernardo Maiztegi Unzueta (ahotsak.eus).
2. Urakapiñak ufalak ekarritako egur eta enborrak izaten ziren, horiek etxeetako suak elikatzeko erabiltzen ziren.