«Garbitegiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Deba_ibaia._Zubi_nagusia_03_(Indalecio_Ojanguren).jpg | thumb | right | | Zubi Nagusia eta labadero handia]]
    [[Fitxategi: Deba_ibaia._Zubi_nagusia_03_(Indalecio_Ojanguren).jpg | thumb | right | 400px | Zubi Nagusia eta labadero handia]]

    Aintzinean, ura etxeetara heotzen ez zenean, hiru behar izaten ziren eta hiru irtenbide ere: iturriak (gizakientzat: edateko, sukaldean erabiltzeko edota norbera gargitzeko), askak (abereak edateko) eta garbitegiak (arropa garbitzeko).

    14. lerroa: 14. lerroa:

    XX mendearen hasieran ura etxeetara bideratu zituzten, eta poliki poliki herri garbitegiak erabiltzeari utzi zion. 1950tik aurrera garbigailu elektrikoak zabaldu ziren eta ia garbitegienak egin zuen: batzuk desegin, besteak izkutatu... gaur egunean ezer gutxi geratzen da zutik.

    [[Fitxategi: Larreategi_baserria._Labaderoa_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | thumb | center | 800 px | Larreategi baserriko labaderoa (J.C. Astiazarán 1979)]]

    22:58, 28 urria 2019(e)ko berrikuspena

    Zubi Nagusia eta labadero handia

    Aintzinean, ura etxeetara heotzen ez zenean, hiru behar izaten ziren eta hiru irtenbide ere: iturriak (gizakientzat: edateko, sukaldean erabiltzeko edota norbera gargitzeko), askak (abereak edateko) eta garbitegiak (arropa garbitzeko).

    Baserri askok bere aterpea zuten, bertan iturria zegoela, aska handi bat eta, albo batean, arropak garbitzeko harri bat edo bi. 1826-1829 urteetan Madrilen argitaratutako Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal liburuak, Sebastian de Miñanok eginda, esaten du:

    Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela.

    Kalean ere antzera, baina ez beti. Iturria zegoen tokietan aska egon zotekeen, edota garbitegia.

    Garbitegi zaharrenak iturri zaharren ondoan egin zituzten. Herlaibian Errekaldeko iturri ondoan eta Iturburun Arane iturriaren ondoan. Aintzinako Soraluze kaskoan, berriz, ez da aztarnarik gordetzen, baina oso litekeena da Plaza Zaharreko iturriaren ondoan bere garbitegia egotea.

    1831 irtean Plaza Barria egin zenean, bertan iturria jarri zuten eta, Ipiñarrietako urak aprobetxatuz, bi garbitegi berri egin zituzten: Labadero handia Udaletxearen aurrean, eta Gabolatsekoa Altun errekaren ondoan.

    XX mendearen hasieran ura etxeetara bideratu zituzten, eta poliki poliki herri garbitegiak erabiltzeari utzi zion. 1950tik aurrera garbigailu elektrikoak zabaldu ziren eta ia garbitegienak egin zuen: batzuk desegin, besteak izkutatu... gaur egunean ezer gutxi geratzen da zutik.

    Larreategi baserriko labaderoa (J.C. Astiazarán 1979)

    Errekaldeko garbitegia

    Errekaldeko iturriaren atzekaldean zegoen, Erlei errekaren ertzean, eta Herlaibiako garbitegia zen.

    XX mende hasieran Zahar-egoitzako mertzedariek eskola zabaldu zuten bertan eta, gerra ostean eraikina txiki geratu zitzaienean, garbitegia bota eta bertan jaso zituzten ikasgela berriak. Gerora, hauek ere Atxuri parkeari tokia laga zioten. Gaur egun ez da aspaldiko garbitegiaren inolako aztarnarik geratzen.

    Araneko garbitegia

    Errekaldekoaren moduan, garbitegi hau ere zaharrenetakoa da.

    Iturria baino gorago zegoen. Garai batean estalki barik, gerora teilatua egin zioten eta, azkenik, porlanezko estalki laua. Estalki honen gaina terraza bat egiteko aprobetxatu zuten, Zupide jauregiaren aurrekoa. Terraza honetatik SAPAko ekonomatora sartzen zen.

    Gaur egun itxita dago.

    Plaza Barriko iturri berria

    1820 hamarkada bukaeran iturri berria egiteko asmoa sortu zen herrian. Bultzatzaile nagusienetako bat Ambrosio Maria de Aldasoro jauna izan zen. Aurretik alkatea izan zen, eta 1831 urtean, Udalak Plaza Barriko iturria eraikitzea erabaki zuenean, alkateordea. Eta halaxe esan zuen orduko Udal bileran:

    ...edateko ur faltak herritarren artean sortutako beharra hain handia izanik, eta kontuan hartuta Arane iturriak oso ur gutxi ematen duela eta Errekaldekoa kalitate oso txarrekoa dela eta, medikuaren esanetan, edanez gero gaixotzeko arriskua dagoela, ona litzateke herriarentzat Ipiñarrieta baserritik gertu dagoen iturburua aprobetxatzea.

    Urte hartan hasi eta bukatu egin zituzten bai Ipiñarrietatik zetorren ubidea, baita Plaza Barriko iturria ere.

    Labadero handia

    Plaza Barriko iturria hornitzeaz gain, Ipiñarrietatik ekarritako ura beste iturri eta labadero hornitzeko erabili zuten.

    Udaletxe aurrean, eta Zubi Nagusiaren alboan, labadero handia eraiki zuten. Erdi-erdian aska handia zuen, eta honen inguru guztian arropa garbitzeko harriak. Labaderoa estaltzeko harrizko ganga eraiki zuten, eta honen gainean plaza moduko bat: Labaderogain. Deba ibai aldera zabalik zegoen, arku handi batez, argitasuna sartzeko.

    Labaderora albo batetik sartzen zen, Abadetxe ondoko eskilaretatik.

    1967 urtean Zubi Nagusia zabaldu zen, Labaderogainen zabalera guztia hartuz. Ibilgailu astunen pisua eusteko, labaderoaren askan egundoko zutabe erraldoia jarri zuten. Ondorioz, labaderoa ezin zen gehiago erabili... baina ordurako inork ez zuen erabiltzen!

    Gaur egun reja batez itxita dago.

    Gabolatseko garbitegia

    Labadero handiaz gain, Ipiñarrietako urak Gabolatseraino eraman eta, Altun errekaren ondoan, labaderoa eta iturria eraiki zituzten.

    Labadero txikia zen, bere aska eta arropa garbitzeko harriak zituela, eta teilatu batek babestuta.

    1950 hamarkadan bota zuten, bertan etxebizitzak egiteko (Gabolats 13). Gaur egun ezer ez da geratzen.

    Kokapena

    Mapa kargatzen...

    Erreferentziak