Olabarrenako zubia (eu)

    From Sorapedia
    Revision as of 23:45, 6 April 2023 by Jcao (talk | contribs)
    (diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
    Olabarrena / Baltegieta
    Olabarrenako zubia (1534).jpg
    Ibaia Deba
    Urtea 1534
    Mota Harrizkoa eta zurezkoa
    Luzeera 50 m
    Zabalera 4 m
    Altuera 1,5 m
    Erabilera Errepidea


    Azalpen orokorrak

    Zubiaren sorrera

    1534. urtean Udalak eta herriko beste bi jauntxok, Pero Perez de Arregia eta Juan Garcia de Uribarri hain zuzen, errota (eta presa) bat hasi ziren eraikitzen, Igareta baino beherago: Ybaiçabal errota hain zuzen. Hasieratik errota berri honek bi erabilera izan zituen, garia apurtu (ogi-errota) eta burnia mehetu (“ferrería sotil”), eta Igareta errotari konkurrentzia egiteko sortu zen, haren larregizko prezioak apaltzeko.

    Presa egiteeko tokian ibia zegoen, ibaiaren ezker aldetik (Eibartik) eta eskumatik (Elgoibartik) zetozen bideak lotzeko Zubi Nagusira joan gabe. Horregatik, presa egin zen momentutik zubia eraiki zuten gainetik, ertzetakoez gain lau zutabe zituena[1].


    Olabarrena. Zubiaren zutabeak bertan daude, baina pasabidea ez (Florencio Josepf de Lamot 1756)

    Zubiaren gainbehera

    Zutabeak harrizkoak baziren ere, zubiaren gainontzeko egitura eta pasabidea egurrezkoak ziren. Zubia egin eta urte batzuk geroago (1541), egurrezko egitura hondatuta zegoenez Udalak berritu egin zuen, horretarako udal mendietatik 600 karga egur-ikatza (2.400 anega, 115 tonelada) saldu behar izan zuela. Alkatea Juan Garcia de Uribarri zen, Olabarrena errotaren jabeetako bat.

    Lehen egiturak hamar urte ez bazuen iraun, hurrengoak ere antzera ibiliko ziren. Azkenean, zubia konpontzeari laga zioten eta, egurrezko pasabidea desagertuta, bakarrik harrizko lau zutabeak geratu ziren. Halaxe agertzen dira, esateko, Florencio Josepf de Lamot jaunak egindako grabatu famatuan (1756).

    Harrizko zutabe hauek beste berrehun urte iraun zuten, baina XX. mende bukaeran eraitsi zituzten, ufaletan traba egiten zutelakoan.

    Olabarrenako presa XX. mende erdialdean, zubiaren zutabeak oraindik dituela (Landaburu)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Olabarrenako zubi berria

    Soraluzeko barne saihesbidea [2] egin zutenean zeharbide zaharrekin[3] lotuta ibilgailuentzako halako eraztun modukoa geratu zen. Baina eraztun honek arazo sakona dauka, GI-627 errepide orokorrera irtetzeko beharra, honek dakarren arriskuaz.

    2015-2017 urtetan Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokor berria lantzerakoan, besteak beste herriko eraztuna ixtea pentsatu zuten, GI-627ra irten gabe. Horretarako Olabarrenako zubi berria eraikitzea aurrikusi dute, zubi zaharraren tokian.


    Erreferentziak

    1. Yten sy saben que las obras de los tres pilares que estan edificados en la dicha presa son para puente e servicio de los dichos edificios de molinos e herrería e útiles e neçesarias para el bien público...
      Yten sy saben que segund uso e arte de maestros de ribera mas es lo que se dexo de alçar la dicha presa a lo esaminado por los primeros maestros y esamen y lo que se alargó la presa y ensancharon sus estribos que no lo que ocupan y represan los tres pilares.
      Yten si saben que después de la edificación de la dicha presa e sus mangueras e tres pilares ha abydo muchas cresçientes de agoa en el dicho rio... y los dichos molinos superiores de Juan Ybañez y Fco. andaban corrientes y molientes segund e commo solian andar de los tiempos antes de la edificaçión de la dicha presa e pilares inderiores con todas las creçientes de agoas. (Soraluzeko Udal Artxibategia Estritura Publikoen Errejistroa 1537/01/09).
    2. Barne saihesbidea: Mendiola industrialdea >> Ezozibidea >> Estazioa >> Olea >> Oleako zubia >> Errekaldea.
    3. Zeharbide zaharra: Errekaldea >> Atxuri >> Errabal >> Baltegieta >> GI-627 >> Industrialdeko zubia.