Biztanleak. Guztira (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search

Datuak: auzotarrak

Biztanleei buruzko datu zaharrenak ez dituzte biztanleak zenbatzen, auzotarrak edo familiak baizik; edo, hobeto esateko, familiaburuak. Geroago bi datuak agertzen dira, elkarrekin.

Dena dela, familiaburu eta biztanleen artean 5eko ratioa izaten zenez, errez kalkula dezakegu biztanleen kopurua.

Urtea Auzotarrak Biztanleak Iturria
1607 200 (Ramiro Larrañaga)
1645 300 Población general de España
1795 300 Diccionario geográfico universal
1826 353 1.800 Diccionario de Miñano
1845 360 1.812 Diccionario de Madoz
1917 507 2.230 Geografía de Guipúzcoa


Biztanleak guztira

Datuak: biztanleak

Urtea Biztanleak Iturria
1766 1.356 Soraluze. Monografía histórica
1787 2.043 Debarroko oasi liberala
1826 1.800 Diccionario de Miñano
1845 1.812 Diccionario de Madoz
1853 1.700 Guide du voyageur
1858 2.178 Debarroko oasi liberala
1862 2.153 Diccionario de Gorosabel
1867 2.153 Guía-álbum del viagero
1877 2.000 Guide du voyageur en Guipuzcoa
1890 1.858 Espagne et Portugal
1900 2.108 Eustat
1910 2.330 Eustat
1917 2.230 Geografía de Guipúzcoa
1920 2.624 Eustat
1930 3.007 Eustat
1935 3.094 Udal akta liburua (1937)
1940 3.019 Eustat
1950 3.491 Eustat
1960 4.906 Eustat
1970 5.639 Eustat
1975 5.989 Eustat
1981 5.423 Eustat
1986 5.259 Eustat
1991 4.642 Eustat
1996 4.430 Eustat
2001 4.165 Eustat
2006 4.016 Eustat
2011 3.942 Eustat
2016 3.877 Eustat
2019 3.937 Eustat


Bilakaera

XVIII mende erdialdetik XIX mende bukaera arte (150 urte, gutxi gora behera) Soraluze 2.000 lagunen bueltan ibili da. Inguruko herriekin alderatuta, Soraluzen kaleak duen indarra nabarmendu beharko da: biztanleen hiru laurden pasatxo bertan (ez baserrietan) eta bertatik (lanbide industrialak) bizi dira. Baserrietan bizi ziren asko eta asko ere armaginak ziren, nekazaritzan jardun gabe. Honen oinarrian bi arrazoi nagusi daude: lur eskasak nekazaritzako eta 1572etik Erret Arma Lantegiak bertan egotea.

XIX mende bukaeran 2.000 biztanleko langa pasatzen du azkeneko aldiz, mendea 2.100 biztanleekin hasita. Hortik aurrera, 1915-1930 tartean 3.000 biztanlera modu jarraian igo ba zuen ere, hurrengo hamarkadan geldialdia izan zen, gerra eta gerraostearengatik.

1940 urtetik 1975 arte hazkundea azeleratu zen, batez ere 1950-1960 epean. Industriaren arrakastarengatik inmigrazioa oso altua izan zen, eta biztanleen kopurua bikoiztu zen: 1975 urtean Soraluzek goia jo zuen, ia 6.000 biztanle izan zituela.

1973 urteko krisiak herria irauli zuen. Industri lanpostuak 1.400etik 400era jaitsi ziren, eta jendea herritik alde egiten hasi zen: gazteak lan bila eta etorkin jubilatu asko beraien herritara bueltan.

Hurrengo hogei urtetan Soraluzek 2.000 biztanle galdu zituen. 2006tik aurrera galera askoz txikiagoa da, eta biztanle kopurua 4.000 inguruan dago.


Erreferentziak