«Zubiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
22. lerroa: | 22. lerroa: | ||
==XX mende bukaerako zubiak== | ==XX mende bukaerako zubiak== | ||
1970 hamarkadan, besteak beste, Mendiola eta Mendizabal industrialdeak egin ziren Soraluzen. Errepidetik sartzeko bakoitzari bere zubia egin zioten: Mendiolako zubia eta Mendizabaleko zubia. | 1970 hamarkadan, besteak beste, [[Mendiola industrialdea (eu)|Mendiola]] eta [[Mendizabal industrialdea (eu)|Mendizabal]] industrialdeak egin ziren Soraluzen. Errepidetik sartzeko bakoitzari bere zubia egin zioten: [[Mendiolako zubia (eu)|Mendiolakoa]] eta [[Mendizabaleko zubia (eu)|Mendizabalekoa]]. | ||
Urte haietan ere [[Sagar-errekako pasabidea (eu)|Sagar-errekako pasabidea]] ere egin zuten, oinezkoentzat, [[Mendiola industrialdea (eu)|Mendiola]] industrialdea eta [[Sagar-erreka auzunea (eu)|Sagar-erreka]] auzunea lotzeko. Sahiesbidea egin zutenean pasabidea egokitu zuten. | |||
16:04, 31 abuztua 2019(e)ko berrikuspena
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Soraluze ibi baten ondoan sortua, eta gero zubia. Betzuk bide nagusiak lotzeko, beste batzuk herri barruan mugitzeko.
Kokapena
Zubi zaharrenak
Soraluzeko zubi garrantzitsuena, dudarik gabe, zubi nagusia da. Arabatik itsasorako bideak Deba ibaia zeharkatzeko erabiltzen zuen ibiaren ondoan eraiki zuten.Soraluze herria ibi era zubi honen ondoan sortu zen. XVI menderako zubia bazegoen, XVIII mendean berria egin zuten, eta 1831ko ufalak bi uztai eruan zituenean 1843ean uztai luze eta ausart batekin ordeztu zuten. Gero, 1967 urtean gaur eguneko zubi zabala eraiki zen, azpian oraindik zubi zaharra gordetzen duela.
Beste zubi zaharra Herlaibiako zubia da. Izenak argitzen duenez, inguru horeetan Arabatik itsasorako bideak Erlei erreka ibi batez zeharkatzen zuen. XVIII menderako zubia zegoen bertan. Geroztik, bidea zabaldu, alboetan etxeak egin... garai bateko zubia errepide azpian ezkutatuta geratu da.
Deba ibaia zehakatzeko beste bi pasabide zahar ere izan dira, Gabolatseko harpasuak eta Errekaldeko harpasuak. XVIII menderako eginak ziren, eta XX mende hasieran Gabolatseko zubia eta Errekaldeko zubia egin arte erabili izan dira. Gaur egun deseginda daude harpasu hauek.
XX mende hasierako zubiak
1888 Durango-Zumarraga trenbidea egin zutenean Zeletako zubia eraiki zuten, San Andres bailarako bide nagusia errespetatzeko. Ordutik zubi hau zabaldu izan zutnen lehen, eta goitik behera bota zabalagoa berregiteko bigarrenean.
Herkria gero eta handiago egiten ari zela, 1910 hamarkadan Gabolatseko zubia eta Errekaldeko zubia eraiki zituzten, Gabolatseko harpasuak eta Errekaldeko harpasuak ordezkatzeko. Hasiera batean pasarela soilak ziren, baina gerora gogortu zituzten eta, Gabolatseko kasuan, ibilgailuentzat zabaldu ere.
XX mende bukaerako zubiak
1970 hamarkadan, besteak beste, Mendiola eta Mendizabal industrialdeak egin ziren Soraluzen. Errepidetik sartzeko bakoitzari bere zubia egin zioten: Mendiolakoa eta Mendizabalekoa.
Urte haietan ere Sagar-errekako pasabidea ere egin zuten, oinezkoentzat, Mendiola industrialdea eta Sagar-erreka auzunea lotzeko. Sahiesbidea egin zutenean pasabidea egokitu zuten.
Saihesbide eta autobideko zubiak
Erlaikoa, San Martzialekoa,
Azkenik, 2000 hamarkadako hasieran, era herri barruko saihesbidea[1] egiteko Oleako presaren ondoan izen bereko zubia egin zuten: Oleako zubia.
Larreategi, Sagar-erreka
Sokazko zubia
Gabolats 4ko eta Baltegieta 12ko etxeen artean, sokazko zubia egon zen. Hiru soka zituen, bat oinentzat etabeste biak eskuez oratzeko. Zubi hau ez zen publikoa, partikularra baizik.
Etorkizuna: egitasmoak
Erreferentziak
- ↑ Errekalde >> Olea >> Estazio kalea >> Ezoziabidea >> Mendiola industrialdea.