«Historia. XV. mende oparoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
10. lerroa: | 10. lerroa: | ||
Baina Enrike IV.ren garaian sortutako inflazioak (1460. urte inguruan hasi zen, eta 1476-1478 urteetan goia jo zuen) bizi mailan eragin handia izan zuen: prezioak gora, lurraren errentak ere, merkararitza behera, zergak gora… | Baina Enrike IV.ren garaian sortutako inflazioak (1460. urte inguruan hasi zen, eta 1476-1478 urteetan goia jo zuen) bizi mailan eragin handia izan zuen: prezioak gora, lurraren errentak ere, merkararitza behera, zergak gora… | ||
==Aurretik, Soraluze Gipuzkoan== | |||
Gehiago jakiteko, sakatu [[Historia. Soraluze Gipuzkoan (eu) | ''hemen'']] | |||
23:19, 14 iraila 2022(e)ko berrikuspena
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
XIV. mende bukaeran ekonomia sendotu eta hazten hasi zen Europa osoan, eta joera honek XV. mende ia osoa iraun zuen. Eta ekonomiarekin batera, biztanle kopuruak ere gora egin zuen.
Honek bi ondorio ekarri zituen. Alde batetik, herri eta hiriak hazi egin ziren. Eta bestetik, nekazaritzaren loraldia etorri zen: biztanle berriak elikatu ahal izateko mendi, baso eta soro asko luberritu ziren urte hauetan.
Europan eman zen joerak Soraluze ere harrapatu zuen. Hemen ere herria hazi zen, kale, hauzo eta eliza berriekin. Eta baserri gehiago egin behar izan ziren.
Itxura denez, mende honetsn Gaztelan zabaldutako bi kalte ez ziren Soraluzera heldu. izurriak alde batetik (1457. urtean Valladolin inguruan, eta orokorrago beste bat 1465-1468 tartean), eta uzta txarrak bestetik (1458. eta 1464. urteetan sikutiaz, eta 1474.ean euri gehiegi egin zuelako[1]). Azken kasu hauetan Europatik zetorren "itsasoko ogia"k salbatu zuen eta.
Baina Enrike IV.ren garaian sortutako inflazioak (1460. urte inguruan hasi zen, eta 1476-1478 urteetan goia jo zuen) bizi mailan eragin handia izan zuen: prezioak gora, lurraren errentak ere, merkararitza behera, zergak gora…
Aurretik, Soraluze Gipuzkoan
Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Herria zabaltzen
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Nahiz eta sortu berritan izurri beltzak gogotik jo, Placencia de Soraluze hiribildua arrakastatsua izan zen hasieratik. Lehen kaleak (Kalegoen, Kalebarren eta Kalegurutze) harresien barruan sortu ziren, urte gutxitara esparrua etxez bete zen, biztanle gehiago hartzeko tokirik ez zuela. Horregatik, etxe berriak egin ziren Kalebarren eta Kalegoeneko ateen ondoetan, baina harresiz kanpo (Kalebarren 14 eta 16, Santa Ana 7 eta 9).
Etxaburueta kalea
Biztanle kopurua gero era handiagoa izanik[2] herriaren esparru itxia handitu behar izan zuten. Goiko aldetik zabaldu zuten: harresi berria egin zuten zaharra baino gorago, eta irabazitako esparruan Etxaburueta kalea sortu, Kalebarren eta Kalegoenen paraleloan.
Gainera, harresietatik kanpo geratzen zen Santa Maria la Real eliza herriarekin bat egin zuen, harresi berriari itsatsita geratu zen eta.
Zubi berria
XV mendean zubi berria egin zuten, ibia ordezkatuz. Modu honetan garraioa asko erraztu zuten, ibaia zeharkatzea ufalaren menpe ez zegoelako.
Ez da ezagutzen zubi hau ibiaren tokian bertan egin zuten, zubiko atearen parean, edo gorago, gerora egin zen zubiaren tokian (Gila tabernaren parean). Azken kokapen honek herrian sartzeko zig-zag modukoa egitera behartuko zuen, baliteke atea hobeto gordetzeko izatea
Errabal auzoa
Harresietatik kanpo ere etxeak eraiki ziren. Kalebarren eta Kalegoeneko ate ondokoez gain, Errabala sortu zen ibaiaren bestekaldean, bide ondoan.
Garaian ohikoa zenez, eta hainbat herritan gertatu zenez, hedapen berriari Errabal izena eman zioten[3].
Ospitalak hiriko harresietatik kanpo eta errepide edo galtzada nagusi baten ondoan egoten ziren, eta Soraluzeko ospital zaharra ez zen salbuespena izan, Errabal kalean zabaldu zutelako, gaur eguneko 18 zenbakian. Aipamen zaharrenak 1517.ko maiatzekoak badira ere, ospitalea askoz lehenago ezarri omen zuten.
Eliza berria
Biztanle gehiago izanda, etxe berriak egin behar zituzten, harresiak zabaldu eta eliza handiago bat ere, aurrekoak ezin zituen biztanle denak hartu eta.
Eliza berri hau 1390-1400 urteetan jaso zuten eta, patroiak beharrean, herritarrek ordaindu zuten. 1550. urtean gauza bera gertatu zen; hau da, patroiak ez zuela eliza berria ordaindu nahi, eta soraluzetarrak kexu agertu ziren elizaren patroiaren kontra abiatu zuten auzian:
- Eta diogu guk, azpian sinatzen dugunok, gutako bakoitza bertako eliztarra dela, Soraluzeko hiribilduko Gure Anderea Santa Maria la Real parroki eta bataio-eliza gu eta gure arbasoek eraikita izan zela, udal lur eta lekuan, erregearen baimenarekin, kanpoko inoren laguntza edo mesede barik, orain dela ehun eta berrogetamar urte gutxi gorabehera.
Ekonomia
Mendea oso ondo hasi zen, 1408. urtean Gipuzkoak zerga salbuespen bat lortu zuen, behin betikoa[4]: bertakoentzat ziren jakiek aduana zergetatik libre geratzen ziren.
Nekazaritzaren loraldia
Aurreko mendeetan, isuri atlantikoan abeltzaintza izan zen jarduera ekonomiko nagusia. Baina XIV. mendeko kritsiatik irtetzerakoan nekazaritzak egundoko indarra hartu zuen, burdingintza (baso gutixago) eta abelzaintzaren (zelai eta mendi gutxiago) kaltetan. Gainera, garia nagusitu zitzaien beste laboreei, biztanle kopurua dezente igota prezioa asko igo zelako.
Joera hau orokorra izan zen, eta Soraluze ez zen salbuespena izan, nahiz eta orografia oso zaila izan[5].
Ordukoak dira Soraluzeko baserri zaharrak: Agiña-Maltza (Aginaga), Irure Haundi (Irure Handikoa), Larreategi, Aldasoro, Espilla, Iturriaga, Salonazpi (Saloguen Azpikoa) eta Agarre (Agirre).
Jauntxoak
Aurretik, jauntxoen diru iturriak bi izaten ziren: abere eta basoak ustiatzeagatik kobratutako errentak eta zergak, elizaren "hamarrenak" eta borrokatan irabazitakoak. Nekazaritzaren loraldian, baserri berriak ezarri zituzten, askotan aurreneko kortetan, eta maizterrei utzi. Errent berriak garitan eta sagardotan jasotzen zuten.
Gero eta gari gehiago jasotzen zenez, errotak egiteko aukera ikusi zuten… diru iturri berria: maizterrak errota hauek erabiltzen (eta ordaintzen) behartuta zeuden.
Eta, uraren eskubideak erabiliz, burdinolak ere jaso zituzten, zuzenean ustiatzeko edo alokatzeko.
Burdinolak
Burdina aspalditik lantzen zen Euskal Herrian, baina ordurarte erabilitako teknologia (haizeolak) ez zen oso emankorra, eta ekoizpena eskasa zen, kalitatean zein kopuruan.
Eta XIII. eta XV. mendeen artean iraultza modukoa gertatu zen. Alde batetik, uraren energia erabiltzen hasi ziren, eta burdinolak isuri atlantiko osora zabaldu ziren; ondorioz, ekoizpena asko handitu zen. Bestetik, teknologia berriak zabaldu ziren, oso kalitate oneko burdina sortzen ahalbidetu zutena.
Beste iraultza bat kudeaketa aldetik etorri zen. Hasiera batean burdinolek bezeroekin harreman zuzena ozaten zuten, baina ekoiztutako kopuruak handitzerakoan askotan ez zuten diru nahikorik ziklo osoa finantziatzeko (meatza erosi, berau garraiatu, egurra erosi era ekarri, langileak ordaindu, burdina saldu eta eraman… eta azkenean kobratu).
Horregatik, XV. mendean merkatari handiak agertu ziren, olagizonen esanetan burdinolen hornitzaileak[6]. Hauek burdinola askorekin lan egiten zuten, eta eskaerak egiten zietenean diru zati bat aurreratzen zieten, ekoizpena martxan jartzeko.
Soraluzek bi ezaugarri zituen burdinolak sortzeko: mendiko erreka ugari eta oparoak alde batetik, eta aldapak (Gipuzkoa osoko herri aldapatsuena da). Beraz, oso toki egokia zen burdina lantzeko.
Eta XV. mendean bertan, Debarroko beste herriekin batera, burdin totxoak ekoiztetik produktuak egitera pasa ziren, arma zuriak hain zuzeh; hau da, balio erantsia handiagoko ekoizpena zen.
Orduko burdinolak: Olabarrena, Igereta (Malmero errota gero), Galtzeidukua, Mutxanekoa, Olea, Arkaitz, Agarreburu (Agirre bolu) eta Agarrebekoa (Agirre Bekoa).
Udala
Udalak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Herritar guztien batzarrari "Udal Orokorra" esaten zioten, eta "udalkide" bertaratutakoei. Udalkidea izateko gizona izan behar zen, 30 urte baino gehiagokoa eta kaparea. Kaparetasun orokorrari esker, udaletan herriko gizon denak parte hartu ahal izaten ziren, "bizi guztiko" gizon soraluzetarrek Udal Orokorra osatzen zuten.
Baina XV. mende bukaerako Udal Orokorra oso gutxitan biltzen zen, gai edo arazo larrietan erabakitzeko bakarrik. Urtean behin ordezkariak aukeratzen zuten, "Udal Itxia" deitua.
Soraluzeko Udal Itxia noiz eta nola sortu zen ez da ezagutzen, baina 1499.eko ordenantzen arabera, aspalditik bost ziren ordezkariak, eta urtero San Migel egunean (irailak 29an) berrizten zituzten: alkatea, sindikoa eta hiru errejidore.
1484. ordenantzak
Ezagutzen diren udal ordenantza zaharrenak 1484.koak dira.
Urte hartan Garcia Lopez de Chinchilla jaunak, Entzutegiko eta Erret Konseiluko entzuleak, Soraluzeko ordenantzak osatu zituen[7].
Batzar Nagusiak
1415. urtean Batzarra Donostian bildu zen. Soraluzek parte hartu zuen. Eta urte honetatik aurrera urtero urtero.
1457. urtean, berriz, Batzarra Usurbilen bildu zen; baina, beste batzuen artean, Soraluzeko ordezkaririk ez zen agertu.
Jauntxoen gainbehera
Jauntxoak eta leinu gerra
Nahiz eta Gipuzkoako Ermandadea 1379. urtean sortu, jauntxoen boterea apaltzeko, XV. mendeko lehen erdian leinu gerrak oraindik bizi-biziak ziren. Eta hauekin batera, baserri eta hiribilduetan egindako lapurketak, erreketak, hilketak...
XV. mendeko lehen erdian alde bateko era besteko jauntxoek hiribildu bat baino gehiago mehatxatu edota erasotu zuten. 1448. urtean, oinaztarrek ganboatarrak Arrasatetik kanporatu zituzten era bertan gotortu zirenean, ganboatarrek laguntza eskatu eta Arrasate erre zuten.
Hurrengo urtetan (1456-1457) leinuen eta Gipuzkoako Ermandadearen arteko borrokak areagotu ziren. Azkenean, bi leinuak batu ziren Ermandarearen aurka baina honek, Domenjon de Andia[8] buru zuela, armada bat osatu eta garaitu zituen (1457).
Gaztelako orduko erregeak, Enrike IV.ak, hiribilduen alde jarri zen eta jauntxo gehienak erbesteratu zituen Granadako muga aldera, bertako "mairuekin" borrokatzeko. Jarritako erbeste-zigorrak urtebete eta lau urte artekoak izan ziren.
Banderizoak garaituta, Gipuzkoako Ermandadeak 1463. urtean ordenantza berriak onartu zituen, jauntxoei kargu publikoak hartzea debekatzen ziela.
Cristobal Colon
Bizkaian, berriz, leinu gerrak puri purian zeuden. Zaldibar eta Durangoko kapareak ez ziren elkarrekin ondo konpontzen, eta 1468.ean Durangoko ganboatarrak Elorriora joan ziren, Ibarra dorretxe oinaztarra erasotzeko asmotan. Oinaztarrek Elorrio setiatu zuten, baina azkenean ganboatarrek borroka hura irabazi zuten, eta Ibarra dorretxea zein Ermua erasotu zituzten.
Borroka hauen ondorioz Maiztegi izeneko jauntxoa hil omen zuten Elorrion, mezetatik irtetzen ari zela. Familiak etsai asko zituenez eta arazoak ekiditzeko, bere seme-alabek, Soraluzen jaioak gehienak, inoiz ez omen zuten benetako abizena erabili, erdal bertsioa baizik: Colon. Horietako bat Cristobal zen, Ameriketako bidea zabaldu zuena.
Jauntxoek lehengo lepotik burua
XV. mendeko bigarren erdialdean jauntxo gehienak herrietara jaisten hasi ziren, eta negozio berritan hasi: merkataritza, burdingintza, errotatan…
Iruretarrak ere menditik jaitsi ziren, Soraluzera eta Azitainera hain zuzen, eta bertan jauregiak eraiki: Ormaetxea Soraluzeko Kalegoenean eta Unzueta Azitainen.
Arregitarrak bere dorretxean geratu ziren, hiribilduaren ondoan zeuden eta. Azkenik, loiolatarrek alboko etxeak erosi zituzten, gero Enparan jauregia jasotzeko.
Hiribilduetan egoteagatik jauntxoak oraindik saiatzen ziren menpekoak estu hartzen, baina hiribilduek indartsu ikusten zuten beren burua, lehen ez bezela. 1488.ean soraluzetarrek Juan Lopez de Gamboa, elizaren patroia, bidegabekeriengatik salatu zuten; eta erregeak Juan de Ribera kapitaina bidali zuen auzia konpontzeko[9].
Hurrengo mendean, olasotarren oinordekoak zirenez, abendañotarrak izan ziren Soraluzeko elizaren pstroiak, baina harremanak ez ziren gozotu. Eliza txikia feratu zenean, eta herriak berria eraikitzea erabaki zuenean, patroiek ez zuten lanak ordai du nahi izan, eta azkenean herriak auzia zabaldu behar izan zien... eta irabazi ere!
Erreferentziak
- ↑ Bienandanzas e Fortunas. Lope García de Salazar.
- ↑ Jende asko eta asko hiribilduetara joaten zen, kapareen menpetik ihes. Alemanieraz Stadtluft macht frei esaten da; hau da, hiriko aireak aske egiten zaitu.
- ↑ Rabaḍ arabiera klasikoaz eta ar-rabáḍ Espainiako arabieraz: etxe eta denda multzoa da, harresi kanpokoa eta, beraz, udal kontrol gabe hazitakoa; orokorrean bide ertzetan sortzen ziren.
- ↑ Orduko gazteleraz, por merced en cada un año para siempre jamás.
- ↑ Gipuzkoako Aldunduaren arabera, probintzia osoan aldapa handienak dituen udalerria da.
- ↑ Gazteleraz, "a quienes los ferrones llaman abastador de ferrerías".
- ↑ Carta ordenando a la villa de Placencia guarde las ordenanzas que la dio García López de Chinchilla, oidor de la Audiencia y del Consejo real (Archivo General de Simancas 1484/06/22).
- ↑ Orduan esaten zenez, "Domenjon de Andia, Gipuzkoako erregia".
- ↑ A don Juan de Ribera, capitán mayor de la frontera de Navarra, que vea los agravios que Juan López de Gamboa, señor del solar de Olaso, hace a los parroquianos y feligreses de la iglesia de Santa María de la villa de Placencia, (Guipúzcoa), la cual tiene ocupada, llamándola monasterio (Archivo General de Simancas 1488/12/04).