Soraluze mapetan (eu)

    Sorapediatik

    1400 urtearen inguruan Johannes Guttenberg-ek inprenta asmatu zuen. Liburuak bakarrik ez, aurki mapak eta atlasak inprimatzen hasi ziren, interes handia zegoelako eta saltzeko errezagoak zirelako, hizkuntzen menpe ez zeuden eta.

    Ordutik hona Soraluze hainbat mapetan agertu izan da, mapa txikietan eta handietan, modu arruntan zein nabarmenean... beti gure herriak unean zuen garrantziaren arabera.


    Hasierako urteak

    Gvipuscoae Regionis typvs (Abraham Ortelius 1584)

    XVI mendean Gipuzkoa behin baino gehiagotan agertu zen, hasieran Gerard de Jode-n (edo Jodocus Hondius) mapetan, eta Ortelius-en ‘’Theatrum Orbis Terrarum’’-en gero. Azken liburu honek jasotzen duenez, Gipuzkoa oso menditsua zen, eta bertan burnia egoteagatik, burnigintza eta armagintza zabalduta zeuden.

    XVI mendean Soraluze herri txikia zen oraindik, nahiz eta orduan hasi armagintzan nabarmentzen. Horregatik aipatutako Gipuzkoako mapetan agertzen da, baina gainontzeko herrien pare beti, nabarmendu barik.

    Hurrengo mende erdian Kantauri inguruko (Santanderretik Landeetaraino) mapetan ere hasi zen agertzen, aurreko mapetan moduan, nabarmendu barik.

    Urtea Izenburua Egilea Hiria
    1578 Nova et Exactissima Descriptio Nobilis Provinciae Guipuscouae Gerard de Jode Amberes
    1584 Gvipuscoae regionis typvs Abraham Ortelius Amberes
    1595 Gvipvscoa Lambert Andreae
    1606 Legionis, Biscaiae et Guipiscoae Typus Jodocus Hondius Amsterdam
    1607 Varduloru five Guipuscoae regionis typus Gerard Mercator Amsterdam
    1616 Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania Petrus Bertius Amsterdam
    1618 Description de Biscaye et Guipiscoa en Espagne Petrus Bertius Paris
    1619 Biscaia et Legio Jodocus Hondius Amsterdam
    1628 Biscaia, Guipiscoa, Navarra & Asturias de Santillana Henricus Hondius Amsterdam
    1631 Typus Hispaniae Hendrik Hondius Den Haag


    Gero eta ospe gehiago

    Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars (Johannes Janssoius 1634)

    Armagintza zela eta, XVII mendeak aurrera egin ahala Soraluzek gero eta ospe handiago zuen, eta 1634 urteko mapa batean modu nabarmenean agertzen da, Gipuzkoako herri nagusia moduan.

    Hurrengo urteetan Espainiako zein Europako mapetan agertzen zen, baina nabarmendu barik.

    Urtea Izenburua Egilea Hiria
    1634 Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars Willem Janzsoon Blaeu Amsterdam
    1638 Nova et accurata Tabula Hispaniae Nicolaus Visscher Amsterdam
    1656 Regnorum Hispaniae et Portugalliae Tabella Geographica Matthäus Seutter Ausburgo
    1658 Carte Generale d'Espagne et de tous les Royaumes Nicolas Sanson Paris
    1665 Regnorum Hispaniae Nova Descriptio Willem Janzsoon Blaeu Amsterdam
    1669 Totius Europae Nova Et Exacta Tabula Willem Janzsoon Blaeu Erroma
    1692 Parte occidentale dell'Europa Vincenzo Coronelli Venezia


    Urrezko garaia

    Europe divided into its Empires and Kingdoms (J.B. Bourguignon de Anville 1795)

    XVIII mendean kartografia herri guztietara zabaldu zen: Alemania, Italia, Ingalaterra… Dena dela, eta Luis XIVk bultzatuta, Frantziak aurrea hartu zuen kartografia munduan.

    Mende hau armagintzaren (eta Soraluzeren) urrezko garaia izan zen. Europako mapetan agertzeaz gain, Espainiako mapetan nabarmentzen zen, eta zer esanik ez Kantauri inguruko mapetan. Are gehiago, Portugaleko Mafra monastegian mapamundia gordetzen da, Soraluze agertzen dela.

    Aro honetakoa da Florencio Joseph Lamot ospetsuak egindako Soraluzeko mapa eta grabatua.

    Urtea Izenburua Egilea Hiria
    169. Les Royaumes d'Aragon et de Navarre Hubert Jaillot Paris
    1696 La Biscaia Divisa Nelle Sue 4 Parti Principali Giacomo Cantelli da Vignola Erroma
    1700 La Biscaye Divisée en ses 4 Parties Principales Jean Baptiste Nolin Paris
    1701 La province de Guipuscoa Nicolas de Fer Paris
    1700-5 Les Asturies et la Biscaye Nicolas de Fer Paris
    1704 Regnorum Castellae Veteris Nicolaes Visscher Amsterdam
    1707 Beschryving van Biscaayen Pieter van der AA Leyden
    1720 Regnorum Hispaniae et Portugalliae Tabula generalis Johann Baptiste Homann Nuremberg
    1721 Nova et accurate divisa in regna et regiones præcipuas Europæ descriptio F. de Witt Amsterdam
    1721 Spain and Portugall into their Kingdoms and Principalities John Senex London
    1730 A New and Exact Map of Spain & Portugal Herman Moll London
    1735 El Reyno de Espana Dividido en dos Grandes Estados Jean Baptiste Crepy Paris
    1740 Wall Map of Spain & Portugal Luggert van Anse Amsterdam
    17.. (Mafrako mapamundia)
    1747 Partie septentrionale Des Etats de Castille Robert de Vaugondy (aita) Paris
    1752 Partie septentrionale de la couronne de Castille Robert de Vaugondy (semea) Paris
    1756 Mapa Topographica de la circunferencia de los lvgares de Plasencia y los Rea.s Almacen.s de la Fábrica Florencio Joseph Lamot Madril
    17.. Hispania ex Archetypo Roderici Mendez Sylvae T.C. Lotter Ausburgo
    1789 Die Landshaften Guipuzcoa, Alava und Vizcaya Franz Johann Joseph von Reilly Viena
    1795 Europe divided into its Empires, Kingdoms, States and Republics J.B. Bourguignon d'Anville Londres


    Gainbehera

    Carte Geographique de Navarre, Alava, Guipuzcoa et Biscaye (José de Rebolledo 1845)

    XIX mendean Soraluzeren garrantzia asko erori zen: gerrek herria eta fabrikak hondatu zuten (Frantziaren Konbentzioaren gerra, Espainiako independentzia gerra, karlistadak), arma fabrikak Asturiasera bidali izanak, armak egiteko teknologia berriak.

    Mapetan ederki ondo islatzen da atzerapen hau: Europako zein Espainiako mapetan ez da gehiago agertzen, Kantauri mapeetatik ere desagertzen da... Euskal Herriko zein Gipuzkoako mapetan bakarrik agertzen da, eta ez modu nabarmenean gainera.

    Urtea Izenburua Egilea Hiria
    1818 Mapa de la provincia de Guipuzcoa José López Madril
    1845 Carte Geographique de Navarre, Alava, Guipuzcoa et Biscaye José de Rebolledo Madril
    1846 Provincias de Álava, Guipúzcoa y Vizcaya R. Alabern eta E. Mabon Bartzelona
    1925 Sevillako Espainiaren plaza Enrique Orce Sevilla
    1944 Carta ilustrada de Guipuzcoa Gregorio Hombrados Tolosa


    Erreferentziak

    Los vascos en la cartografía histórica. Javier Aspuru Oribe. Deia 2015/01/17