«Zubiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    47. lerroa: 47. lerroa:
                 43.175588,-2.413685: 43.175569,-2.414296
                 43.175588,-2.413685: 43.175569,-2.414296
                 ~[[Sokazko zubia (eu)|Sokazko zubia]]~ ~LightBlue~ ~2;
                 ~[[Sokazko zubia (eu)|Sokazko zubia]]~ ~LightBlue~ ~2;
                43.173939,-2.412705: 43.173929,-2.412754
                ~[[Galipoteko zubia (eu)|Galipoteko zubia]]~ ~LightBlue~ ~2;
                 43.172642,-2.411312: 43.172428,-2.411425
                 43.172642,-2.411312: 43.172428,-2.411425
                 ~[[Errekaldeko pasabidea (eu)|Errekaldeko pasabidea]]~ ~LightBlue~ ~2;
                 ~[[Errekaldeko pasabidea (eu)|Errekaldeko pasabidea]]~ ~LightBlue~ ~2;
    83. lerroa: 85. lerroa:




    ==Sokazko zubia==
    ==Beste zubi txikiak==
    ===Galipoteko zubia===
    [[Galipoteko zubia (eu)|Harrizko zubi]] eder hau [[Galipota (eu)|Galipotaren]] gainean dago. [[Frontoia (eu)|Frontoitik]] [[Santa Ana kalea (eu)|Santa Ana]] kaleko 13 zenbakiko bigarren pisura heltzeko balio du.
     
    ===Sokazko zubia===
    [[Gabolats kalea (eu)|Gabolats]] 4ko eta [[Baltegieta kalea (eu)|Baltegieta]] 12ko etxeen artean, [[Sokazko zubia (eu)|sokazko zubia]] egon zen. Hiru soka zituen, bat oinentzat etabeste biak eskuez oratzeko. Zubi hau ez zen publikoa, partikularra baizik.
    [[Gabolats kalea (eu)|Gabolats]] 4ko eta [[Baltegieta kalea (eu)|Baltegieta]] 12ko etxeen artean, [[Sokazko zubia (eu)|sokazko zubia]] egon zen. Hiru soka zituen, bat oinentzat etabeste biak eskuez oratzeko. Zubi hau ez zen publikoa, partikularra baizik.



    16:10, 9 abendua 2019(e)ko berrikuspena

    Zubi Nagusia (Indalecio Ojanguren)

    Soraluze ibi baten ondoan sortua da, eta gero zubia eraiki zuten bertan. Zubi hau inguruko gune garrantzitsuena bihurtu zen ehundaka urteran, XVIII mendean Bergara eta Altzola arteko errepide berria egin zuten arte behintzat

    Ordutik aurrera egin diren zubi gehienak soraluzetarren mesedentzat izan dira. XX mende bukaeran agertuko dira berriro bide nagusiekin lotutako zubiak: saihesbidearena eta autobidearenak.


    Kokapena

    (Zubi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Zubi zaharrenak

    Soraluzeko zubi garrantzitsuena, dudarik gabe, Zubi Nagusia da. Arabatik itsasorako bideak Deba ibaia zeharkatzeko erabiltzen zuen ibiaren ondoan eraiki zuten.Soraluze herria ibi era zubi honen ondoan sortu zen. XVI menderako zubia bazegoen, XVIII mendean berria egin zuten, eta 1831ko ufalak bi uztai eruan zituenean 1843ean uztai luze eta ausart batekin ordeztu zuten. Gero, 1967 urtean gaur eguneko zubi zabala eraiki zen, azpian oraindik zubi zaharra gordetzen duela.

    Beste zubi zaharra Herlaibiako zubia da. Izenak argitzen duenez, inguru horeetan Arabatik itsasorako bideak Erlei erreka ibi batez zeharkatzen zuen. XVIII menderako zubia zegoen bertan. Geroztik, bidea zabaldu, alboetan etxeak egin... garai bateko zubia errepide azpian ezkutatuta geratu da.

    Deba ibaia zehakatzeko beste bi pasabide zahar ere izan dira, Gabolatseko harpasuak eta Errekaldeko harpasuak. XVIII menderako eginak ziren, eta XX mende hasieran Gabolatseko zubia eta Errekaldeko zubia egin arte erabili izan dira. Gaur egun deseginda daude harpasu hauek.


    XX mende hasierako zubiak

    1888 Durango-Zumarraga trenbidea egin zutenean Zeletako zubia eraiki zuten, San Andres bailarako bide nagusia errespetatzeko. Ordutik zubi hau zabaldu izan zutnen lehen, eta goitik behera bota zabalagoa berregiteko bigarrenean.

    Herkria gero eta handiago egiten ari zela, 1910 hamarkadan Gabolatseko zubia eta Errekaldeko zubia eraiki zituzten, Gabolatseko harpasuak eta Errekaldeko harpasuak ordezkatzeko. Hasiera batean pasarela soilak ziren, baina gerora gogortu zituzten eta, Gabolatseko kasuan, ibilgailuentzat zabaldu ere.


    XX mende bukaerako zubiak

    1970 hamarkadan, besteak beste, Mendiola eta Mendizabal industrialdeak egin ziren Soraluzen. Errepidetik sartzeko bakoitzari bere zubia egin zioten: Industrialdekoa eta Mendizabalekoa.

    Urte haietan ere Sagar-errekako pasabidea ere egin zuten, oinezkoentzat, Mendiola industrialdea eta Sagar-erreka auzunea lotzeko. Sahiesbidea egin zutenean pasabidea egokitu zuten.


    Saihesbide eta autobideko zubiak

    1970ko hamarkadan saihesbidea egin zutenean Erleiko zubia eraiki zuten Erlei erreka gainetik. Honetaz gain, San Martzialeko pasabidea ere egin zuten, saihesbidearen gainetik, bide zaharra mantentzeko,

    2000 hamarkadako hasieran, eta herri barruko saihesbidea[1] egiteko Oleako presaren ondoan izen bereko zubia egin zuten: Oleako zubia.

    Urte berberetan, Eibar-Gasteiz autobidea eraikitzerakoan bi zubi egin zituzten Soraluzen: Larreategiko zubiak eta Sagar-errekako zubiak.


    Beste zubi txikiak

    Galipoteko zubia

    Harrizko zubi eder hau Galipotaren gainean dago. Frontoitik Santa Ana kaleko 13 zenbakiko bigarren pisura heltzeko balio du.

    Sokazko zubia

    Gabolats 4ko eta Baltegieta 12ko etxeen artean, sokazko zubia egon zen. Hiru soka zituen, bat oinentzat etabeste biak eskuez oratzeko. Zubi hau ez zen publikoa, partikularra baizik.


    Etorkizuna: egitasmoak

    Errekaldeko zubiak irisgarritasun arazoak sortzen ditu, Atxuri aldetik eskilara asko ditu eta. Horregatik, pasabide berria aurrikusita dago metro batzuk gorago, Erlei erreka parean: Errekaldeko pasabidea.

    Beste aldetik, gaur egungo Eibarko joan-etorriak ez dira oso seguruak, Mendiola industrialdeko zubitik egin behar direlako. Horregatik Olabarrena presaren gainetik zubi berria egin nahi da, Eibarko joan-etorriak bertan bideratzeko.


    Erreferentziak

    1. Errekalde >> Olea >> Estazio kalea >> Ezoziabidea >> Mendiola industrialdea.