«Zubiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
66. lerroa: | 66. lerroa: | ||
==XX mende hasierako zubiak== | ==XX mende hasierako zubiak== | ||
[[Komunikabideak. Trenbidea (eu)|1888 Durango-Zumarraga trenbidea]] egin zutenean [[Zeletako zubia (eu)|Zeletako zubia]] eraiki zuten, San Andres bailarako bide nagusia errespetatzeko. Ordutik | [[Komunikabideak. Trenbidea (eu)|1888 Durango-Zumarraga trenbidea]] egin zutenean, [[Maltzagako zubia (eu)|Maltzagako zubiaz]] gain [[Zeletako zubia (eu)|Zeletako zubia]] eraiki zuten, San Andres bailarako bide nagusia errespetatzeko. Ordutik hona zubia zabaldu izan zuten aurretik, eta goitik behera bota zabalagoa berregiteko bigarrenean. | ||
Urte batzuk geroago [[Gabilondoko zubiak (eu)|Maltzagako zentralerako pasarela]] zein [[Ansolako zubia (eu)|Orbea zentralerakoa]] egin ziren. | |||
Herria gero eta handiago egiten ari zela, 1910 hamarkadan [[Gabolatseko zubia (eu)|Gabolatseko zubia]] eta [[Errekaldeko zubia (eu)|Errekaldeko zubia]] eraiki zituzten, [[Gabolatseko harpasuak (eu)|Gabolatseko harpasuak]] eta [[Errekaldeko harpasuak (eu)|Errekaldeko harpasuak]] ordezkatzeko. Hasiera batean pasarela soilak ziren, baina gerora gogortu zituzten eta, Gabolatseko kasuan, ibilgailuentzat zabaldu ere. | |||
==XX mende bukaerako zubiak== | ==XX mende bukaerako zubiak== | ||
1956 urtean Maltzagako zentralean Gabilondo lantegia ezarri zuten, eta pasarela [[Gabilondoko zubiak (eu)|zubi berriaz]] ordeztu zuten. Urte batzuk geroago gauza bera egin zuten Orbea zentralaren pasarelaz, Ansola lantegirako [[Ansolako zubia (eu)|zubi berria]] eraikiz. | |||
1970 hamarkadan, besteak beste, [[Mendiola industrialdea (eu)|Mendiola]] eta [[Mendizabal industrialdea (eu)|Mendizabal]] industrialdeak egin ziren Soraluzen. Errepidetik sartzeko bakoitzari bere zubia egin zioten: [[Industrialdeko zubia (eu)|Industrialdekoa]] eta [[Mendizabaleko zubia (eu)|Mendizabalekoa]]. | 1970 hamarkadan, besteak beste, [[Mendiola industrialdea (eu)|Mendiola]] eta [[Mendizabal industrialdea (eu)|Mendizabal]] industrialdeak egin ziren Soraluzen. Errepidetik sartzeko bakoitzari bere zubia egin zioten: [[Industrialdeko zubia (eu)|Industrialdekoa]] eta [[Mendizabaleko zubia (eu)|Mendizabalekoa]]. | ||
Urte haietan ere [[Sagar-errekako pasabidea (eu)|Sagar-errekako pasabidea]] ere egin zuten, oinezkoentzat, [[Mendiola industrialdea (eu)|Mendiola]] industrialdea eta [[Sagar-erreka auzunea (eu)|Sagar-erreka]] auzunea lotzeko. Sahiesbidea egin zutenean pasabidea egokitu zuten. | Urte haietan ere [[Sagar-errekako pasabidea (eu)|Sagar-errekako pasabidea]] ere egin zuten, oinezkoentzat, [[Mendiola industrialdea (eu)|Mendiola]] industrialdea eta [[Sagar-erreka auzunea (eu)|Sagar-erreka]] auzunea lotzeko. Sahiesbidea egin zutenean pasabidea egokitu zuten. | ||
Mende bukaeran, berriz, Gabilondo izandako lantegira sartzeko Sidenorrek [[Gabilondoko zubiak (eu)|bigarren zubia]] eraiki zuen, aurrekoa baino gorago. | |||
22:51, 12 otsaila 2021(e)ko berrikuspena
Soraluze ibi baten ondoan sortua da, eta gero zubia eraiki zuten bertan. Zubi hau inguruko gune garrantzitsuena bihurtu zen ehundaka urteran, XVIII mendean Bergara eta Altzola arteko errepide berria egin zuten arte behintzat
Ordutik aurrera egin diren zubi gehienak soraluzetarren mesedentzat izan dira. XX mende bukaeran agertuko dira berriro bide nagusiekin lotutako zubiak: saihesbidearena eta autobidearenak.
Kokapena
(Zubi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)
Zubi zaharrenak
Soraluzeko zubi garrantzitsuena, dudarik gabe, Zubi Nagusia da. Arabatik itsasorako bideak Deba ibaia zeharkatzeko erabiltzen zuen ibiaren ondoan eraiki zuten.Soraluze herria ibi era zubi honen ondoan sortu zen. XVI menderako zubia bazegoen, XVIII mendean berria egin zuten, eta 1831ko ufalak bi uztai eruan zituenean 1843ean uztai luze eta ausart batekin ordeztu zuten. Gero, 1967 urtean gaur eguneko zubi zabala eraiki zen, azpian oraindik zubi zaharra gordetzen duela.
Beste zubi zaharra Herlaibiako zubia da. Izenak argitzen duenez, inguru horeetan Arabatik itsasorako bideak Erlei erreka ibi batez zeharkatzen zuen. XVIII menderako zubia zegoen bertan. Geroztik, bidea zabaldu, alboetan etxeak egin... garai bateko zubia errepide azpian ezkutatuta geratu da.
Deba ibaia zehakatzeko beste bi pasabide zahar ere izan dira, Gabolatseko harpasuak eta Errekaldeko harpasuak. XVIII menderako eginak ziren, eta XX mende hasieran Gabolatseko zubia eta Errekaldeko zubia egin arte erabili izan dira. Gaur egun deseginda daude harpasu hauek.
XX mende hasierako zubiak
1888 Durango-Zumarraga trenbidea egin zutenean, Maltzagako zubiaz gain Zeletako zubia eraiki zuten, San Andres bailarako bide nagusia errespetatzeko. Ordutik hona zubia zabaldu izan zuten aurretik, eta goitik behera bota zabalagoa berregiteko bigarrenean.
Urte batzuk geroago Maltzagako zentralerako pasarela zein Orbea zentralerakoa egin ziren.
Herria gero eta handiago egiten ari zela, 1910 hamarkadan Gabolatseko zubia eta Errekaldeko zubia eraiki zituzten, Gabolatseko harpasuak eta Errekaldeko harpasuak ordezkatzeko. Hasiera batean pasarela soilak ziren, baina gerora gogortu zituzten eta, Gabolatseko kasuan, ibilgailuentzat zabaldu ere.
XX mende bukaerako zubiak
1956 urtean Maltzagako zentralean Gabilondo lantegia ezarri zuten, eta pasarela zubi berriaz ordeztu zuten. Urte batzuk geroago gauza bera egin zuten Orbea zentralaren pasarelaz, Ansola lantegirako zubi berria eraikiz.
1970 hamarkadan, besteak beste, Mendiola eta Mendizabal industrialdeak egin ziren Soraluzen. Errepidetik sartzeko bakoitzari bere zubia egin zioten: Industrialdekoa eta Mendizabalekoa.
Urte haietan ere Sagar-errekako pasabidea ere egin zuten, oinezkoentzat, Mendiola industrialdea eta Sagar-erreka auzunea lotzeko. Sahiesbidea egin zutenean pasabidea egokitu zuten.
Mende bukaeran, berriz, Gabilondo izandako lantegira sartzeko Sidenorrek bigarren zubia eraiki zuen, aurrekoa baino gorago.
Saihesbide eta autobideko zubiak
1970ko hamarkadan saihesbidea egin zutenean Erleiko zubia eraiki zuten Erlei erreka gainetik. Honetaz gain, San Martzialeko pasabidea ere egin zuten, saihesbidearen gainetik, bide zaharra mantentzeko,
2000 hamarkadako hasieran, eta herri barruko saihesbidea[1] egiteko Oleako presaren ondoan izen bereko zubia egin zuten: Oleako zubia.
Urte berberetan, Eibar-Gasteiz autobidea eraikitzerakoan bi zubi egin zituzten Soraluzen: Larreategiko zubiak eta Sagar-errekako zubiak.
Beste zubi txikiak
Galipoteko zubia
Harrizko zubi eder hau Galipotaren gainean dago. Frontoitik Santa Ana kaleko 13 zenbakiko bigarren pisura heltzeko balio du.
Sokazko zubia
Gabolats 4ko eta Baltegieta 12ko etxeen artean, sokazko zubia egon zen. Hiru soka zituen, bat oinentzat etabeste biak eskuez oratzeko. Zubi hau ez zen publikoa, partikularra baizik.
Etorkizuna: egitasmoak
Errekaldeko zubiak irisgarritasun arazoak sortzen ditu, Atxuri aldetik eskilara asko ditu eta. Horregatik, pasabide berria aurrikusita dago metro batzuk gorago, Erlei erreka parean: Errekaldeko pasabidea.
Beste aldetik, gaur egungo Eibarko joan-etorriak ez dira oso seguruak, Mendiola industrialdeko zubitik egin behar direlako. Horregatik Olabarrena presaren gainetik zubi berria egin nahi da, Eibarko joan-etorriak bertan bideratzeko.
Erreferentziak
- ↑ Errekalde >> Olea >> Estazio kalea >> Ezoziabidea >> Mendiola industrialdea.