«Zubiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Deba_ibaia._Zubi_nagusia_02_(Indalecio_Ojanguren).jpg | thumb | 250px | right | Zubi Nagusia (Indalecio Ojanguren)]]
    [[Fitxategi: Deba_ibaia._Zubi_nagusia_02_(Indalecio_Ojanguren).jpg | thumb | 250px | right | Zubi Nagusia (Indalecio Ojanguren)]]
    Soraluze ibi baten ondoan sortua da, eta gero zubia eraiki zuten bertan. Zubi hau inguruko gune garrantzitsuena bihurtu zen ehundaka urteran, XVIII mendean Bergara eta Altzola arteko errepide berria egin zuten arte behintzat
    Soraluze ibi baten ondoan sortua da, eta gero zubia eraiki zuten bertan. Zubi hau inguruko gune garrantzitsuena bihurtu zen ehundaka urtetan, XVIII mendean Bergara eta Altzola arteko errepide berria egin zuten arte behintzat.


    Ordutik aurrera egin diren zubi gehienak soraluzetarren mesedentzat izan dira. XX mende bukaeran agertuko dira berriro bide nagusiekin lotutako zubiak: saihesbidearena eta autobidearenak.
    Ordutik aurrera egin diren zubi gehienak soraluzetarren mesederako izan dira; bertakoek erabiltzeko, alegia. XX mende bukaeran agertuko dira berriro bide nagusiekin lotutako zubiak: saihesbidearena eta autobidearenak.
     
    Bitxikeri gisa aipatu behar da ipar zein hegoaldetik Soraluzeko mugak bi zubik markatzen dituela, [[Maltzagako zubia (eu)|Maltzagako zubiak]] eta [[Mugarriko zubia (eu)|Mugarrikoak]] hain zuzen, nahiz eta udalerrian ez egon.




    45. lerroa: 47. lerroa:
                 43.175183,-2.415608: 43.175126,-2.415864
                 43.175183,-2.415608: 43.175126,-2.415864
                 ~[[San Martzialeko pasabidea (eu)|San Martzialeko pasabidea]]~ ~LightBlue~ ~2;
                 ~[[San Martzialeko pasabidea (eu)|San Martzialeko pasabidea]]~ ~LightBlue~ ~2;
                43.162367,-2.400037: 43.162054,-2.399989: 43.161690,-2.400075: 43.161307,-2.400348
                ~[[Mugarriko zubia (eu)|Mugarriko zubia]]~ ~LightBlue~ ~6;
                 43.172010,-2.409509: 43.171714,-2.409678
                 43.172010,-2.409509: 43.171714,-2.409678
                 ~[[Oleako zubia (eu)|Oleako zubia]]~ ~LightBlue~ ~4;
                 ~[[Oleako zubia (eu)|Oleako zubia]]~ ~LightBlue~ ~4;
    94. lerroa: 98. lerroa:


    ==Saihesbide eta autobideko zubiak==
    ==Saihesbide eta autobideko zubiak==
    1970ko hamarkadan [[Komunikabideak. Saihesbidea (eu)|saihesbidea]] egin zutenean [[Erleiko zubia (eu)|Erleiko zubia]] eraiki zuten [[Erlei erreka (eu)|Erlei]] erreka gainetik. Honetaz gain, [[San Martzialeko pasabidea (eu)|San Martzialeko pasabidea]] ere egin zuten, saihesbidearen gainetik, bide zaharra mantentzeko,
    1970ko hamarkadan [[Komunikabideak. Saihesbidea (eu)|saihesbidea]] egin zutenean [[Erleiko zubia (eu)|Erleiko zubia]] eraiki zuten [[Erlei erreka (eu)|Erlei]] erreka gainetik. Honetaz gain, [[San Martzialeko pasabidea (eu)|San Martzialeko pasabidea]] ere egin zuten, saihesbidearen gainetik, bide zaharra mantentzeko.
     
    1985 inguruan Osintxuko saihesbidea egin zuten, eta harekin batera [[Mugarriko zubia (eu)|Mugarriko zubia]], hegoaldetik Soraluzeko muga markatzen duena.


    2000 hamarkadako hasieran, eta herri barruko ''saihesbidea''<ref>Errekalde >> Olea >> Estazio kalea >> Ezoziabidea >> Mendiola industrialdea.</ref> egiteko Oleako presaren ondoan izen bereko zubia egin zuten: [[Oleako zubia (eu)|Oleako zubia]].
    2000 hamarkadako hasieran, eta herri barruko ''saihesbidea''<ref>Errekalde >> Olea >> Estazio kalea >> Ezoziabidea >> Mendiola industrialdea.</ref> egiteko Oleako presaren ondoan izen bereko zubia egin zuten: [[Oleako zubia (eu)|Oleako zubia]].


    Urte berberetan, [[Komunikabideak. Autobideak (eu)#Eibar-Gasteiz autobidea|Eibar-Gasteiz autobidea]] eraikitzerakoan bi zubi egin zituzten Soraluzen: [[Larreategiko zubiak (eu)|Larreategiko zubiak]] eta [[Sagar-errekako zubiak (eu)|Sagar-errekako zubiak]].
    Urte berberetan, [[Komunikabideak. Autobideak (eu)#Eibar-Gasteiz autobidea|Eibar-Gasteiz autobidea]] eraikitzerakoan lau zubi egin zituzten Soraluzen: [[Larreategiko zubiak (eu)|Larreategiko bi zubi paraleloak]] eta [[Sagar-errekako zubiak (eu)|Sagar-errekako biak]].





    23:09, 13 otsaila 2021(e)ko berrikuspena

    Zubi Nagusia (Indalecio Ojanguren)

    Soraluze ibi baten ondoan sortua da, eta gero zubia eraiki zuten bertan. Zubi hau inguruko gune garrantzitsuena bihurtu zen ehundaka urtetan, XVIII mendean Bergara eta Altzola arteko errepide berria egin zuten arte behintzat.

    Ordutik aurrera egin diren zubi gehienak soraluzetarren mesederako izan dira; bertakoek erabiltzeko, alegia. XX mende bukaeran agertuko dira berriro bide nagusiekin lotutako zubiak: saihesbidearena eta autobidearenak.

    Bitxikeri gisa aipatu behar da ipar zein hegoaldetik Soraluzeko mugak bi zubik markatzen dituela, Maltzagako zubiak eta Mugarrikoak hain zuzen, nahiz eta udalerrian ez egon.


    Kokapena

    (Zubi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Zubi zaharrenak

    Soraluzeko zubi garrantzitsuena, dudarik gabe, Zubi Nagusia da. Arabatik itsasorako bideak Deba ibaia zeharkatzeko erabiltzen zuen ibiaren ondoan eraiki zuten.Soraluze herria ibi era zubi honen ondoan sortu zen. XVI menderako zubia bazegoen, XVIII mendean berria egin zuten, eta 1831ko ufalak bi uztai eruan zituenean 1843ean uztai luze eta ausart batekin ordeztu zuten. Gero, 1967 urtean gaur eguneko zubi zabala eraiki zen, azpian oraindik zubi zaharra gordetzen duela.

    Beste zubi zaharra Herlaibiako zubia da. Izenak argitzen duenez, inguru horeetan Arabatik itsasorako bideak Erlei erreka ibi batez zeharkatzen zuen. XVIII menderako zubia zegoen bertan. Geroztik, bidea zabaldu, alboetan etxeak egin... garai bateko zubia errepide azpian ezkutatuta geratu da.

    Deba ibaia zehakatzeko beste bi pasabide zahar ere izan dira, Gabolatseko harpasuak eta Errekaldeko harpasuak. XVIII menderako eginak ziren, eta XX mende hasieran Gabolatseko zubia eta Errekaldeko zubia egin arte erabili izan dira. Gaur egun deseginda daude harpasu hauek.


    XX mende hasierako zubiak

    1888 Durango-Zumarraga trenbidea egin zutenean, Maltzagako zubiaz gain Zeletako zubia eraiki zuten, San Andres bailarako bide nagusia errespetatzeko. Ordutik hona zubia zabaldu izan zuten aurretik, eta goitik behera bota zabalagoa berregiteko bigarrenean.

    Urte batzuk geroago Maltzagako zentralerako pasabidea zein Orbea zentralerakoa egin ziren.

    Herria gero eta handiago egiten ari zela, 1910 hamarkadan Gabolatseko zubia eta Errekaldeko zubia eraiki zituzten, Gabolatseko harpasuak eta Errekaldeko harpasuak ordezkatzeko. Hasiera batean pasarela soilak ziren, baina gerora gogortu zituzten eta, Gabolatseko kasuan, ibilgailuentzat zabaldu ere.


    XX mende bukaerako zubiak

    1956 urtean Maltzagako zentralean Gabilondo lantegia ezarri zuten, eta pasabidea zubi berriaz ordeztu zuten. Urte batzuk geroago gauza bera egin zuten Orbea zentralaren pasabideaz, Ansola lantegirako zubi berria eraikiz.

    1970 hamarkadan, besteak beste, Mendiola eta Mendizabal industrialdeak egin ziren Soraluzen. Errepidetik sartzeko bakoitzari bere zubia egin zioten: Industrialdekoa eta Mendizabalekoa.

    Urte haietan ere Sagar-errekako pasabidea ere egin zuten, oinezkoentzat, Mendiola industrialdea eta Sagar-erreka auzunea lotzeko. Sahiesbidea egin zutenean pasabidea egokitu zuten.

    Mende bukaeran, berriz, Gabilondo izandako lantegira sartzeko Sidenorrek bigarren zubia eraiki zuen, aurrekoa baino gorago.


    Saihesbide eta autobideko zubiak

    1970ko hamarkadan saihesbidea egin zutenean Erleiko zubia eraiki zuten Erlei erreka gainetik. Honetaz gain, San Martzialeko pasabidea ere egin zuten, saihesbidearen gainetik, bide zaharra mantentzeko.

    1985 inguruan Osintxuko saihesbidea egin zuten, eta harekin batera Mugarriko zubia, hegoaldetik Soraluzeko muga markatzen duena.

    2000 hamarkadako hasieran, eta herri barruko saihesbidea[1] egiteko Oleako presaren ondoan izen bereko zubia egin zuten: Oleako zubia.

    Urte berberetan, Eibar-Gasteiz autobidea eraikitzerakoan lau zubi egin zituzten Soraluzen: Larreategiko bi zubi paraleloak eta Sagar-errekako biak.


    Beste zubi txikiak

    Galipoteko zubia

    Harrizko zubi eder hau Galipotaren gainean dago. Frontoitik Santa Ana kaleko 13 zenbakiko bigarren pisura heltzeko balio du.

    Sokazko zubia

    Gabolats 4ko eta Baltegieta 12ko etxeen artean, sokazko zubia egon zen. Hiru soka zituen, bat oinentzat etabeste biak eskuez oratzeko. Zubi hau ez zen publikoa, partikularra baizik.


    Etorkizuna: egitasmoak

    Errekaldeko zubiak irisgarritasun arazoak sortzen ditu, Atxuri aldetik eskilara asko ditu eta. Horregatik, pasabide berria aurrikusita dago metro batzuk gorago, Erlei erreka parean: Errekaldeko pasabidea.

    Beste aldetik, gaur egungo Eibarko joan-etorriak ez dira oso seguruak, Mendiola industrialdeko zubitik egin behar direlako. Horregatik Olabarrena presaren gainetik zubi berria egin nahi da, Eibarko joan-etorriak bertan bideratzeko.


    Erreferentziak

    1. Errekalde >> Olea >> Estazio kalea >> Ezoziabidea >> Mendiola industrialdea.